Etxerik gabeko gazte migratzaileentzat alternatiba

  • Donostiako Intxaurrondo kalean ohikoa da gazte arabiarrak ikustea bazkalorduan. Bertan, Cáritaseko lagunek ogitartekoak banatzen dituzte egunero. Maiatzaren 6tik aurrera ordea, bazkaltzeko ez, afaltzeko elkartzen dira gazteak. Eta ez Cáritasen, metro batzuk gorago dagoen Letaman gaztetxean baizik. Modahara kolektiboari esker, Donostiako etxerik gabeko gazte arabiar hauek Ramadana euren ohituren arabera ospatzeko aukera izan dute aurten.

Hainbat gazte gaztetxearen kanpoaldean mahaia jartzen. (Dani Blanco)
Hainbat gazte gaztetxearen kanpoaldean mahaia jartzen. (Dani Blanco)
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

"Ayoub naiz, adin txikikoen zentroan, Donostian, bi hilabetez egon ostean, 18 urte bete nituenean kalera bota ninduten. Zergatik ez dago lo egiteko lekurik 18 urtetik gorakoentzat?”. “Gaur, gauean 0 gradu azpitik egingo duenez larrialdietarako ostatua irekiko dute kalean bizi diren guztientzat. Gaueko 22:30etik goizeko 7:30ak arte dago irekita. Gainontzeko orduetan ez al du hotzik egiten?”.

150 gazte baino gehiago daude kalean Donostian, etxerik gabe: gehienak kalean lo egiten, aterpetxe batetik bestera bidaiatzen edo etxe hutsak okupatzen, besteak beste

Hainbat gazte arabiarrek Letaman gaztetxeko megafoniatik euren esperientziak kontatu dituzte. Eraldatu egiten da gune autogestionatua iluntzeetan, maiatzaren 6tik ekainaren 4ra bitarte –edo 5era bitarte, ilargiaren araberakoa baita Ramadana–. Gaztetxeko eta Modahara kolektiboko kideek sua prestatu dute, parrila eta guzti, egun osoan zehar baraualdian dauden gazteek zer jana, eta batez ere, elkartasuna eduki dezaten.

Ramadana herrialde arabiarretan ospatzen den hilabeteko baraualdia da. Mendebaldarren begietatik islamismoarekin lotuta ikusten den arren, musulmanak ez diren arabiarrek ere egiten dute Ramadana, euren kulturaren oinarri gisa ikusten baitute. Ateook Gabonak ospatzea bezala, konparaziorako.

Eguzkia sortzen denetik ezkutatu arte ez da ezer jaten, edaten, erretzen edo kontsumitzen, ez eta sexu harremanik izaten, eskuzabal jokatu behar da eta zintzoak izan, beti ere, Koranaren arabera. Ilunabarrean, elkartu, otoitza egin eta baraua apurtu egiten dute.

Dani Blancoren argazkia

Letaman gaztetxean ilunabarra eder doa. Batzuk sukaldean ari diren bitartean hainbat musikari eta inprobisatzaile giroa jartzen ari dira, umore onean; gaztelania ondo menperatu ez arren errimak egiten ari den gazteari “beste bat” eskatzen diote bertaratutakoek. Futbol txapelketa txikiak ere antolatzen dituzte, baita bestelako tailerrak ere: azken hilabeteetan asteartero ile apaindegia eta garbitegi zerbitzua ari dira egiten gaztetxean bertan.

Arabiarrentzat komunitatearen eraikuntzarako erritu garrantzitsua da Ramadana. Familiak eta lagunak elkartu eta elkarrekin ospatzen dute egunero erritua. Afalostean, kalera irteten dira eta herriek bizitzeko beste modu bat ezagutzen dute. Baina badira, egoerak hala behartuta, familiarengandik urruti daudenak, edo familiarik ez dutenak. Edo Donostian bezala, etxerik gabe non elkartu ez dutenak.

Kalean daudenen “protesta”

“Iazko maiatzean jardunaldi batzuk antolatu genituen hirian migrazioek duten eraginaren inguruan –dio gazte migratuekin hezitzaile gisa lan egiten duen Leire San Martinek–, hezitzaile lanetik harago joan behar genuela argi ikusi genuen, muga instituzionalak gainditu behar genituela”.  

Prozesu horren emaitza da Modahara kolektiboa –“protesta” esan nahi du dariya hizkuntzan–, etxerik gabeko gazte arabiarrekin asistentzia soiletik harago joan nahi duen taldea. Beraiek arduratu dira aurtengo Elkartasunezko Ramadan horren antolakuntzan, beti ere gazteekin elkarlanean.

Arabiarrentzat komunitatearen eraikuntzarako erritu garrantzitsua da Ramadana. Baina badira, Donostian bezala, etxerik gabe non elkartu ez dutenak

Zenbaki zehatza jakin ezin daitekeen arren, 150 gazte baino gehiago daude kalean Donostian, etxerik gabe: gehienak kalean lo egiten, aterpetxe batetik bestera bidaiatzen edo etxe hutsak okupatzen, besteak beste. Postaletako Donostiaren beste aurpegia da, inork ezagutzen ez duena, ezagutu nahi ez duena.

Letamanen egunotan topatzen den alaitasunaren atzean “oso egoera zaila” dela azpimarratzen dute Modaharako kideek. Ana Revuelta hezitzailea ere bertako kide da: “Indar pila bat duen gazte bat ezagutzen baduzu, zeharo optimista dena, pentsatzen duzu “ea nolakoa den erorketa”. Zeren badakizu eroriko dela, behera, behera... batez ere osasun mentalaren ikuspegitik”. Ander Mujika ere bertan da, bolondres gisa laguntzen ari da. Ongi ezagutzen du kalean bizi direnen egoera: “Bederatzi hilabete pasatzen dituzte kalean aterpe batean sartu aurretik. Donostiara ondo iristen dira, baina aterpean sartzen direnerako denek dute pastilla bilduma, lotarakoak batez ere”.

Argazkia: Dani Blanco

Revueltaren ustez instituzioen logikarekin zer ikusia dauka: “Leku pila batetik pasatzen dira: gosaltzen duten lekua, bazkaltzen dutena, antzerkia egiten duten lekua, hezitzaileak... bakoitzak bere harremanak eraikitzen ditu eta ez da erraza”. Erakunde bakoitzak bere egitekoa betetzen du baina pertsona erdigunean jarriko duen ikuspegi bat falta dela adierazten dute: ile apaindegi zerbitzua adibiderik sinpleena litzateke. Beraiek adierazi arte, ez zitzaien zerbitzua eskaintzen. “Gure ikuspuntutik eskaintzen dizkiegu zerbitzuak –eta erakunde bakoitzak beretik– baina orain arte inork ez du osotasunean pentsatu”, dio.

Letaman arnasgune

Bolondresak eta gazteak erosketak egiteaz arduratzen dira egunero elkarlanean. Sukaldean aritzeaz gazteak arduratzen dira. Abdelali etortzen da egunero, baina gaur “lana atera” zaiola kontatu digute.

San Martinek argi dauka: “Hezitzaile eta militante bezala, gazte migratzaileekin espazio horizontal batean lanean aritzeak asko markatzen nau: guztiz hunkitzen nauen prozesua bizitzen ari naiz”.

Etxegabeekin egotera ohituta ez dauden gaztetxeko kideen eta afaltzera joaten diren herritarren artean harridura bera da: “Hau ulertzeko garuneko zati bat kendu behar izan dudala sentitzen dut”. “Niretzat hau elkarrekin bizitzea eta sentimendu hauez kutsatzea ederra da –gehitu du beste batek–. Hurbiltzeko beste modu bat eman dit, ondokoarekin harremantzeko bide berri bat ikusiz”.

Dani Blanco

Oso harreman polita sortzen ari da eta afari hauetan Donostian topatzen errazak ez diren argazkiak aurki daitezke. Gazteen dantza, kantu eta esperientzia trukaketekin egoera benetan hunkigarriak bizitzen ari dira, kontatu digutenez.

Baina urrutira joan gabe, ondoko tabernan, hainbat bizilagunek mesfidati begiratu diete gazteei. Eta hor bat konturatzen da bolondres hauen lana ikaragarria den arren, oraindik asko dagoela egiteko. Arrazakeria instituzioetan eta inguruko herritarrengan oso bizirik dagoelako, baita norbere buruan ere. Urratsak emateko eredu eder bat proposatzen ari dira Modahara eta Letamanekoak, bidea egin nahi duen edonorentzat.

 

"Oso eskertuta gaude"

Marokotik etorri da Azedine Bahloul. Sei hilabete daramatza Donostian kalean bizitzen eta egunero Intxaurrondoko Letaman gaztetxera joaten da Ramadaneko afarietara. Ez du argazkietan aurpegia erakutsi nahi izan.

Zein da zure egungo egoera?

18 urte ditut eta Donostian sei hilabete daramatzat bizitzen. Lau urtez egon naiz Melillako adingabeko zentro batean eta ateratzean lagun batek esan zidan Donostiara etortzeko, hemen laguntza emango zigutela. Bederatzi hilabete egin behar ditut kalean, eta ostean, aterpe batera joatea espero dut.

Zer da zuretzako Ramadana?

Jainkoarekin batzeko aukera ematen digu, gertuago sentitzeko. Guretzat oso garrantzitsua da. Bestetik, gorputzarentzat garbiketa handia da, eta osasuntsuago mantentzen laguntzen du.  Gorputza eta arima garbitzeko. Familiarekin eta gure komunitatearekin bat egiteko modu ederra ere bada.

Erlijioarekin lotzen al duzu?

Batzuek errezatzen dute eta besteek ez, ez dugu musulmanek egiten soilik. Gutako batzuk meskitara joaten dira barauaren amaierara. Baina edozein kasutan mundu guztiak egiten du Ramadana.

Nola bizi duzu Donostian?

Zailagoa, urruntasunagatik, baina leku ederra topatu dugu. Niretzat lehen eta azken egunak dira okerrenak, gose handia izan ohi dut lehenengoan eta jateko irrikaz nago azkenekoan!

Zein da gaztetxearekin duzuen harremana?

Oso eskertuak gaude gaztetxeko jendearekin eta gainontzeko bolondresekin, oso eskuzabalak izaten ari dira eta gure artean ezagutzeko aukera ematen digute. Beti ez da erraza izaten gure egoera, baina indarra ematen digute aurrera egiteko.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Okupazioa
2024-11-06 | Julene Flamarique
Sastraka Gaztetxeko bederatzi kideen aurkako karguak kendu ditu Fiskaltzak

Bertan behera geratu da Barakaldoko epaitegian egingo zen Sastraka Gaztetxeko bederatzi kideren aurkako epaiketaren ahozko saioa. Akusatuen defentsak egozten zaien okupazio delitu arinaren preskripzioa planteatu du, eta Fiskaltzak karguak erretiratu ditu.


Gasteizko Auzolana pilotaleku okupatuaren “Inaugurazioa 2.0” ospatuko dute urtebeteko itxialdiaren ostean

Urtebetez egon da Gasteizko Alde Zaharreko frontoi okupatua itxita, 2023an kazkabar ekaitz batek teilatua apurtu ostean. Pozik daude pilotalekua kudeatzen duen Txapa Ahotsa asanbladako kideak, konponketa prozesuak erakutsi dielako pilotalekua “espazio garrantzitsua”... [+]


Herri Labanderia ireki dute Gasteizko Alde Zaharrean, udalak abandonatutako espazioan

Dutxa Etxea zena 2013an itxi zuten Javier Marotoren alkatetza garaian, “integrazio arazo bat” zela argudiatuta. Uztailaren 22an auzoko zenbait eragile eta bizilagun Alde Zaharreko lokalean sartu ziren Herri Labanderia izeneko garbitegia martxan jartzeko. Udaltzaingoa... [+]


2024-07-11 | Uriola.eus
Gentrifikazioaren aurka, pisu turistiko bat okupatu dute Bilbon

Bilboko AZET plataformak pisu turistiko bat okupatu zuen atzo, auzoaren turistifikazioa salatzeko.


Kantauri espazioa desalojatu dutela salatu du Jardun Koordinadorak

Lokalaren jabeak eta Ertzaintzak desalojatu eta hesitu egin dute Jardun Koordinadorak maiatzaren 1ean okupatu zuen Kantauri espazioa. Jauregi Jenerala kalean dago lokal hori, eta bi hilabetez egon dira Jardun Koordinadorako kideak bertan, hainbat gorabehera izan badituzte ere.


Maider Arregi
“Parafernalia eta politika ere bai, baina guk bertsotan egiten dugu”

Iaz, Señora Sariketa irabazi zuenean, Maider Arregik “inporta zaizkion jendea eta kausak” aipatu nahi izan zituen agurrean:Infernu auzokoak, bollerak, marikak, AHTren kontra dabiltzan lagunak, okupazioaren aldekoak…”. Horiek denak eta... [+]


2024-05-14 | Hala Bedi
Gasteizko Alde Zaharreko etxe okupatu bat hustu du Udaltzaingoak

Zazpi urtetik gora okupatuta eman ondoren hustu egin dute Aiztogile kaleko 92. zenbakia.


2024-05-14 | Irutxuloko Hitza
Desokupako bi gizon Donostiako etxe bat ilegalki husten saiatu dira

'Desokupa kanpora' lelopean, elkarretaratzea egin dute larunbatean, etxebizitzaren aurrean.


2024-04-23 | Gedar
Berriz lortu dute Berangoko Otxantegi Herri Lurren hustea geratzea

Apirilaren 18rako zegoen ezarrita desalojoa, eta lurrak defendatzeko asmoz bertaratu ziren hainbat pertsona. Ertzaintza, baina, ez zen joan, eta auzitegiek jakinarazi dute atzeratu egin dutela huste saiakera. Desalojoa gelditzea lortzen duten bigarren aldia da.


2024-04-17 | ARGIA
Berangoko Otxantegiko nekazal lurren desalojoa gelditzen laguntzeko deia egin dute

Berangoko Otxantegiko nekazal lurrak modu kolektiboan lantzen bi urte eman ditu proiektu agroekologikoak, baina desalojo agindua dute apirilaren 18rako. Kanporatzea gelditzea lortu zuten iaz, eta berriro ere lortuko dutelakoan, gosari herrikoia deitu dute egun horretarako... [+]


Berangoko Otxantegi Herri Lurrak bigarren urteurrena ospatuko du, desalojo mehatxua gainean duela

Apirilaren 13an Berangoko Otxantegi Herri Lurra proiektuaren II. urteurrena ospatuko dute. Apirilaren 18an ordea bigarren desalojo saiakeraren mehatxua izango dute gainean.


2024-01-23 | Gedar
Zestoako Gaztetxearekin elkartasunez, Eliza seinalatzen jarraitzen dute

Zestoako Gaztetxearen kontrako prozedura judiziala mantentzen du Elizak: asteazken honetan izango da epaiketa. Aurreko ostiralean, Gaztetxearen aldeko elkarretaratze bat izan zen Donostiako Artzain Ona katedralean.


2024-01-19 | Gedar
Euskal Herrian izan den apostasia kolektiborik handiena ari dira egiten Zestoako Gaztetxearen alde

Gipuzkoan, 700 apostasia eskaera baino gehiago lortu dituzte Zestoako Gazte Asanbladak eta Langile Kontrolpeko Espazioen Defentsa Komunitateak. Bihar protesta bat egingo dute Donostiako Artzain Ona katedralean, aurrera baitoa Gaztetxearen kontrako prozedura: hilaren 24an... [+]


2023-12-18 | Garazi Zabaleta
Otxantegi Herri Lurrak
Lurra negozioa egiteko ala elikadura eta bizitza duinerako?

Lurrak espekulaziorako eta dirua egiteko helburu bakarrarekin darabiltzaten jabeak badira Euskal Herriko hamaika txokotan; horren adibide nagusi izan dira azken urteotan Arbonako, Senpereko eta Kanboko esperientziak. Baina Hego Euskal Herrian ere badira antzeko kasuak; Uribe... [+]


Eguneraketa berriak daude