Holandako LGBT mugimenduak bultzaturik, 1987an inauguratu zen Amsterdamen Homomonument izeneko oroigarria, nahiagotasun sexualagatik jazarpena jasan duten gay-trans-lesbianen omenez. Naziek kontzentrazio-esparruetan ustezko homosexualak markatzeko erabiltzen zuten hiruki arrosa du oinarri. Hiruki arrosa da gaur ere mundu osoko LGBT mugimenduaren ikurretako bat, ortzadarraren ikurrina baino borrokalariagoa ere badena, nolabait esatearren.
Harrez geroztik, munduko beste hainbat lekutan eraiki dira antzeko oroigarriak. Euskal Herrian ere badago horrelako bat, nahiz eta ez izan oso ezaguna. Esango nuke euskal lesbiana-gay-trans eta abar askok jakin ere ez dakiela, neurri handian medioek ez ziotelako behar besteko oihartzunik eman.
Orain hamar urte, 2009ko maiatzaren 16an inauguratu zen Durangon, Landako eremuan, Gay Oroitarria. Bertan jartzea erabaki genuen gehienbat Liburu eta Disko Azokaren baitan sortu zelako 1976an euskal LGBT mugimendua izango zena gauzatzearen asmoa. Koldobika Jauregik eginiko Kantu Isila granitozko eskultura da, eta plaka batean Jon Maiak idatziriko bertsoa dauka. EHGAMek nahi izan zituen omendu modu horretan frankismo-garaiko “beste biktimak”, beti ahaztuak izan direnak; hots, euren maitatzeko modu diferenteagatik atxilotuak edo fusilatuak izan ziren haiek. Ekitaldian, Jon Maia bertsolariarekin batera,
Koldobika Jauregik eginiko 'Kantu Isila' granitozko eskultura da, eta plaka batean Jon Maiak idatziriko bertsoa dauka. EHGAMek nahi izan zituen omendu modu horretan frankismo-garaiko "beste biktimak",
beti ahaztuak izan direnak
Jaurlaritzako Gizarte Arazoetako sailburu Gemma Zabaletak, Durangoko alkateorde Marijo Balierrek, Martxelo Alvarez Ahaztuak elkarteko ordezkariak eta nik neuk egin genuen berba. Hamar urte baino ez dira pasatu, baina zenbait ñabardura direla-eta ematen du askoz denbora gehiago iragan dena. Adibidez, gay deitu genion. Gaur egun ziur asko LGBT Oroigarria esango genion. Gay hitza irekiagoa zen orduan nonbait.
Durangoko oroigarriak denbora pasatze horren ondorioak nozitu ditu, eta txukuntzea behar du. Alkateak horretan ari direla ziurtatu digu. Stonewalleko LGTBaren aldeko jendea poliziaren kontrako oldartu zeneko 50. urteurrena ospatzen dugun urtean, memoriaz hitz eta pitz gabiltzan honetan, nahi genuke beste ekitalditxo bat egin laster bertan, garrantzikoa baiteritzogu berriro ere biktima horiek ez ahazteari.
Amaiera modura, hona Jon Maiaren bertsoa: Frankismoaren aro beltzean, sexuen askatasuna/defendatuaz koloreztatu zenuten etorkizuna/Zokoratua izan zen zuen kontzientzia, gaytasuna/Bihotz haragiz pairatu arren plazera eta maitasuna/ gure oinarri sendo da zuen harrizko duintasuna/.
Botere sindikalaren inguruko bigarren azterlana argitaratu du Ipar Hegoa fundazioak. 2016an argitaratu zuen lehena eta, beraz, orain 2016 eta 2023 arteko eboluzioa ikus daiteke. Ondorio nagusien berri emateko prentsa agerraldia egin dute ostiral honetan LABeko koordinatzaile... [+]
Burlatan, Nafarroan, bi familia euren etxeetatik kaleratuak izateko arriskuan daude. Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak azaldu duenez, familia bat putre-funts batek bota nahi du, alokairu kontratua berritzea ukatu diolako; beste familia, berriz, etxejabeak bota... [+]
WordPress-en formularioak sortzeko Ninja Forms pluginaren euskaratzea utzita zegoela ikusita, Iametzak bere gain hartu du itzulpena eguneratzeko lana.
Urte berria hasi dugu, baina etxebizitza arazo oso potoloa bihurtu zaigula aspaldi honetan, hori ez da berria. Hala ere, azkenaldian zabaldu diren datuak ikusita, 2025a mugarri bat markatzekotan dela esan daiteke, eta iragar ezinak diren ondorio sozial eta politikoak antzeman... [+]
Joan den asteartean, hilaren 31n, Boli Kostako presidente Alassane Ouattarak iragarri zuen bertan behera utziko zituela Frantziarekiko harreman militarrak. Horren ondorioz, datozen asteetan 1.000 bat soldadu frantses atera beharko dira herrialdetik.
Espainiako Estatistika Institutuak erreferentziazko indize berria argitaratu du urtarrilaren 2an. Horren arabera, alokairuen prezioak gehienez %2,2 garestitu ahalko dira urtean. Indize hau 2023ko maiatzaren 25ean indarrean sartu zen Etxebizitza Legearen ondorio da, eta data... [+]
Hiru funtzionariok jipoitu zuten Robert Brooks, eskuak bizkarrera lotuta zituela. Hurrengo egunean hil zen, eta autopsiak dio asfixia izan zela heriotzaren kausa.
Gipuzkoako Fiskaltzaren ustez, 40 urteko irakasle hondarribiarrak 9 eta 17 urte arteko hamaika adin txikikori sexu gehiegikeriak egin zizkien 2011 eta 2021 urte artean. 2021ean kartzelatu zuten, bere sei ikaslek salaketa jarri eta gero.
Askok espero zuen moduan, Nazioarteko Pilota Federazioak Euskadikoa onartu ostean eskubide osoko kide gisa, Espainiako kirol-erakunde, alderdi politiko edota hedabideek erabakiaren aurkako oldarraldia hasi dute, nork beretik presioa eginez. Ostegunean, Espainiako Pilota... [+]
Baionako eta Donostiako epaitegiak margotu ostean, ostegun gauean Eibarko epaitegian pintaketa egin dute zenbait ekintzailek. "Oldarraldia gelditu" idatzi dute eta pintura berdea jaurti diote eraikinari. Abenduan, CCOO sindikatuaren egoitza ugari margotu dituzte, baita... [+]
FERMIN MUGURUZA 40. URTEURRENA
Noiz: abenduaren 21ean.
Non: Bilbo Arenan.
-------------------------------------------
Urtero janzten da festa giroz Bilbo abenduaren 21ean. Sagardoa eta taloa protagonista, San Tomas eguneko azoka eguna da. Aurten, gainera,... [+]
NASAren Parker zunda 6,1 milioi kilometroko distantziara arte gerturatu da Eguzkiaren azalera, bere misioaren lehen gerturatzean. Hala, Eguzkitik inoizko gertuen egon den objeku artifiziala bilakatu da. 692.000 kilometro orduko abiaduran igaro da, eta jasotako datuak funtsezkoak... [+]
Goldatz talde feministak antolatua, ortziralean, urtarrilaren 3an, Jantzari dokumentala proiektatuko dute Beralandetan (17:30ean) eta biharamunean, urtarrilaren 4an, Berako bestetako tradizioak aztergai izanen dituzte Maggie Bullen antropologoarekin leku berean (10:30).