Gerra hasi baino lehen, Siriak 20 milioi biztanle zituen. Egun, populazioaren erdia baino gehiago desplazatuak dira, Siriako zonalde batetik bestera edo atzerrira ihesean ateratakoak. Nafarroara iritsitako hiru siriarrekin aritu gara, hemen bizi duten errealitatea ezagutzeko batetik, Sirian gertatzen ari denaz hitz egiteko bestetik.
Beste sei milioi herrikidek bezala, Abdelkader eta Abdulrazak Idris anaiek Siriako muga gibelean utzi zuten aspaldi. Homs hirian jaio ziren eta badira ia hiru urte Nafarroako Mutiloan bizi direla, gurasoekin eta beste bi anai-arrebarekin batera. Turkiatik zuzenean etorritako errefuxiatuak dira, Udaberri Arabiarraz geroztik hasitako gerraren biktimak.
Nola sentitzen zarete Nafarroan, eta zein albiste ematen dizuete Sirian gelditu diren senideek?
Abdelkader: Hemen oso ongi gaude, oso lasai bizi gara. Jendea pittin bat itxia bada ere, gurekin adeitasunez aritzen dira.
Abdulrazak: Amona eta bi izeba Homsen gelditu dira. Bonbetatik salbu gelditu den auzo bakanetako batean bizi dira. Bashar Al Asaden erruz gure auzokide gehienak maleta hartu eta handik atera dira, eta itzultzeko beldur dira. Erregimenari beldurra diogu eta han genuen guztia galdu dugu, birrinduta gelditu da gure etxea, ez dugu nora itzuli. Homs igaro da Siriako hirugarren hiririk garrantzitsuena izatetik biztanleen bi herenak galtzera, eta bonbek bertako eraikin eta auzoak txiki-txiki eginda utzi dituzte.
Zergatik tematu dira, besteak beste, Homsekin?
Abdelkader: Al Asaden familiak 40 urte daramatza boterean, eta gurea ez da erresuma bat, errepublika baizik. Homsen aldaketa nahi genuen eta erregimenaren aurkako iraultza hasi zen, gure presidentea tirano bat zelako. Egiptoko Udaberri Arabiarra ere gure herrira iritsi zen, baina presidentearen aliatuek (Errusiak, Txinak eta Iranek batik bat) babes militarra eman zioten. Matxinatu baginen ez zen izan pobreak ginelako edo lanik gabe geundelako, askatasuna eta demokrazia nahi genuelako baizik. Al Asadek protestak ezabatu nahi zituen eta horiek zeuden auzoen aurka oldartu zen, neurririk gabe, mota guztietako armak erabilita eta errugabeak akabatuz. Boterean irauteko herriaren aurka egin du. Bere alde zeuden auzoak dira bonbetatik libratu diren bakarrak. Damaskoko erdialdean, kasu, ez duzu eraitsitako eraikinik aurkituko.
Gure herriak Irak, Palestina eta Libanoko errefuxiatu asko hartzen zituen eta orain gu gara errefuxiatuak. Nik gaztetan banuen Europara etortzeko ideia, baina turismoa egitera, ez etorri garen moduan.
Abdulrazak: Baina guk ez genituen errefuxiatuak eremu itxietan sartzen. Gurekin batera bizi ziren, guk bezala lan egiten zuten, gure mahai berean bazkaltzen zuten...
Abdelkader Idris: "Siriako presidenteak argudioak eman nahi dizkio nazioarteari, terroristen aurka diharduela esanez. Baina nork sortu ditu talde horiek? Islamaren ikuspegia desitxuratu nahi dute, eta gobernuari iraultza zapaltzeko aitzakiak eman"
Siriako presidenteak dio terrorismoaren kontra borrokatzen ari dela.
Abdulrazak: Hori ez da egia. Al Asad terrorismoaren sustatzailerik garrantzitsuenetakoa da.
Abdelkader: Presidenteak argudioak eman nahi dizkio nazioarteari, terroristen aurka diharduela esanez. Baina nork sortu ditu talde horiek? Gobernuak berak, Amerikako Estatu Batuek eta Ingalaterrak. Islamaren ikuspegia desitxuratu nahi dute, eta gobernuari iraultza zapaltzeko aitzakiak eman. Ez dugu ahaztu behar Isis taldeak musulmanak hiltzen dituela. Erlijioak esaten duenari baino gehiago, goian dituzten agintariei obeditzen diete.
Abdulrazak: Sirian aniztasun handia dago. Erlijio eta kultura ezberdinak ditugu, herrialde laikoa da. Kristauak, juduak edo kurduak ditugu, eta gerra hasi arte arazorik gabe bizi ginen elkarrekin. Baina munduko herrialde boteretsuek interes franko dute gurean.
Nola kudeatzen dituzue han bizitakoaren oroitzapenak?
Abdelkader: Oso zaila da. Lagunak galdu ditugu, baita senideak ere. Eta ez hori bakarrik, etxea ere galdu dugu, auzoa, kotxea... Dena nola bonbardatzen zuten ikusi dugu, zuzenean.
Abdulrazak: Gure aitak kamioi enpresa bat zeukan beste osaba batzuekin batera. Homseko setioa hasi zelarik, armadak gure kamioi guztiak ebatsi eta hondatu zituen. Deus gabe gelditu gara. Orain aitak 62 urte ditu, kamioiak gidatzea du bizimodu, baina hemen ezin du gidatzeko baimena eskuratu, gaztelania ikasten ari den batentzat azterketa teorikoa gainditzea oso zaila baita. Frantzian baimena homologatuta dago, eta Alemanian arabieraz egiteko aukera badago. Guk ez dugu diru-laguntzen menpe bizi nahi, lan egin nahi dugu.
Han gelditzea erabaki izan bazenute, egun zein egoeratan egonen zinatekete?
Abdelkader: Gure auzoan gelditu izan bagina, hilik egonen ginateke. Al Asadek ia herrialde osoa kontrolpean du, baina bonbardaketek jarraitzen dute, Idlib edo Alepon kasu. Dinamita upelak prestatu eta helikopteroetatik edo hegazkinetatik jaurtitzen segitzen dute, errugabeak akabatuko dituztela jakinda.
"Errefuxiatuok problema ugari ditugu etxea edo lana aurkitzeko"
Abdul Razak Alyusuf-ek Turkiatik Greziara doan itsaso zatia plastikozko txalupa baten barruan egin zuen. Itsasoan zeuden bitartean txalupa hondoratuko balitzaie zein haurri lagunduko ote zion pentsatzen eman zuen bidaia, eta tentsio hori ezin izan du burutik kendu: “Oraindik, Villavesan noala [autobusean], zein haur erreskatatuko ote dudan aukeratzen ibiltzen naiz. Ezin dut pentsamendu hori burutik kendu”.
Errefuxiatuak Martxan taldeko partaidea da. Alepon jaio zen eta Iruñean gelditzeko hautua egin du. Gaztelania ederki menperatzen du eta euskarazko hitz solteak dakizki. Berriki seme baten aita izan da, eta inguruetan dauden errefuxiatuen egoera zuzenean ezagutzen du.
Nafarroan Siriatik etorritako 30-40 errefuxiatu inguru bizi direla kontatu digu. Kopurua ez da zehatza, askok alde egiten baitute familia sareak dituzten beste herrialdeetara, Alemaniara edo ipar Europako herrialdeetara: “Iruñean errefuxiatuok nahiko ongi bizi gara, baina batzuk kanpora doaz problema ugari ditugulako etxea edo lana aurkitzeko orduan. Bizimodu arrunta eraman ahal izateko joaten gara Europako beste herrialdeetara. Ez gara alferrak, lan egin nahi dugu”.
Errefuxiatuak hartzeko programa Gurutze Gorriak eta Errefuxiatuei Laguntzeko CEAR Espainiako Batzordeak kudeatzen dute, eta osotara urte eta erdiko iraupena duten hiru fase dauzka. Lehenengo seihilekoan aipatu erakundeen etxeetan bizi dira, familia multzotan edo beste jatorriko errefuxiatuekin, eta dirulaguntza txiki bat jasotzen dute. Nahiko laguntza eskasa dela dio: “Lau pertsonendako 290 euro ematen dizkigute. Honekin hilabete erdiko gastuak ordaindu ditzakegu bakarrik. Eta zer egiten dugu beste hamabost egunetan?”.
Abdul Razak: "Oraindik, Villavesan noala, zein haur erreskatatuko ote dudan aukeratzen ibiltzen naiz. Ezin dut pentsamendu hori burutik kendu"
Programaren hurrengo bi faseetan errefuxiatuek etxea aurkitu behar dute beren kasa bizi ahal izateko. Halere, bidean oztopo ugari aurkitzen dituzte: “Bi erakunde hauetako langileek laguntza handia ematen diguten arren, gerraren zama dugu gure bizkarrean, sei hilabetetan ez dugu artean hizkuntza aski ongi menperatzen, ez dugu lan kontraturik inon erakusteko, hitz egiterakoan doinu arabiarra nabari zaigu eta pisuetako ugazabei ez zaie gustatzen... Zinez zaila da egonkortasuna aurkitzea. Pisu bila nenbilelarik, telefonoz deitu eta dudan hizkera entzuterakoan zuzenean moztu egin izan didate".
Abdul Razakek argi dauka errefuxiatuena modako kontua izan dela: “Errefuxiatu batekin selfie bat ateratzea edo errefuxiatu eremu batera joatea moda bat izan da. Nire kasuan, hona iritsi nintzelarik lagunak nonahi atera zitzaizkidan, baina egun non sartu dira lagun gehienak? Desagertu egin dira. Hitzaldi bat eman behar denean deitzen didate, baina kito. Hedabideetan erakunde batek edo besteak errefuxiatuei laguntzen diela entzuten dugu, baina errealitatean ez da horrela. Nafarroan, adibidez, suhiltzaileek bultzatutako Help-Na taldea da laguntzen gaituen talde bakarrenetarikoa”.
Etxea aurkitzea lan nekeza da, eta Razakek dei egiten die etxea hutsik duten nafarrei, errefuxiatuei alokatu diezaieten. Lana lortu ahal izateko, berriz, gobernuak tituluen homologazioa erraztu beharko lukeela deritzo: “Hona etortzen diren errefuxiatu askok lanbidea izan badute, baina bertakoentzat zaila bada lana lortzea, irudikatu hizkuntza ongi menperatu ez eta titulu homologaturik gabeko errefuxiatu batendako. Europako beste herrialdeetan ez bezala, gidatzeko baimenarekin ere berdin gertatzen da, gure gidabaimenak ez du baliorik hemen”.
Astearte honetan Baionan egitekoa zen zazpi herritarren aurkako epaiketa zortzi hilabetez atzeratu dute. Iazko Korrikan, Irun eta Hendaia arteko Santiago zubia zeharkatuz, 36 migratzaileri Ipar Euskal Herrian sartzen lagundu izana egotzi die Frantziako Justiziak. Defentsak... [+]
2.000 lagun inguru bildu dira urtarrilaren 26an, Irunetik Hendaiarako martxan, Europaren migrazio politika “hiltzaileak” salatzeko. Korrika igaro zenean hainbat migratzaileri muga igarotzen laguntzeagatik auzipetutako ekintzaileei babesa eman diete. Ekintzaileak... [+]
Egiari zor, ez dakit zergatik ari naizen hau idazten. Gaur egungo giro liskartsuan ez dira modu honetako iritziak ondo hartzen. Beharbada, ARGIAk ez du hau argitaratuko, ez baitator bat orain arte argitaratu dituzten iritziekin (baina, azkenean argitaratzea erabaki badute,... [+]
AEBko John C. Coughenoiur epaileak onartu du Washington, Arizona, Illinois eta Oregon estatuek elkarrekin aurkeztutako helegitea, eta horren arabera atzera bota du Donal Trumpek AEBn jaiotako migratzaile ez legezkoen seme-alabak kanporatzeko dekretua.
Tipi-tapa mugitzen ditugu euskaltzaleok gure oinak Korrikaren lekukoaren atzetik, gure hizkuntzaren alde, desio dugun Euskal Herri euskalduna helburu, herri euskaldun gisa biziraun nahi dugula aldarrikatzeko.
Tipi-tapa ematen ditu lehen urratsak Afrikako, Hego Amerikako edo... [+]
"Ameriketako Estatu Batuen gainbehera aldia amaitu da", esanez abiatu du kargu hartze ekitaldiko diskurtsoa Donald Trumpek. Besteak beste, trans eta pertsona ez-bitarren eskubideak deuseztatuko dituela promestu du, baita energia berriztagarrien aldeko politikekin... [+]
Irunen autoinkulpazio sinadurak biltzeko deia luzatu dute San Juan plazan urtarrilaren 18an, larunbatarekin, 10:00etatik 13:00era. Urtarrilaren 26an «modu masiboan» Irunen hasiko den manifestazioan parte hartzera deitu dute eragileek, «migrazio politika... [+]
2024ko balantzea egin du Irungo Harrera Sareak. Aurreko urtearekin alderatuta saretik migrante gehiago pasa dira, eta Gautxori taldearen harrerak laukoiztu egin dira. 6.000 pertsona inguru artatu dituzte guztira.
Iazko martxoaren 14an, polizia operazio handi bat izan zen Martuteneko Agustindarren eraikin okupatuan, Udaltzaingoaren, Ertzaintzaren eta Espainiako Poliziaren eskutik: 56 lagun atera zituzten eraikinetik eta 29 Espainiako Poliziaren komisariara eraman zituzten,... [+]
The Guardian egunkariak Épernayn (Frantzia) txanpain-industrian aritzen diren migratzaileen egoera aztertu du. Ikerketak agerian utzi ditu luxuzko xanpaina-marken mahastietan lan egiten dutenen baldintza prekarioak eta legez kanpokoak.
2024ean batez beste eguneko 30 migratzaile baino gehiago zendu dira Espainiako Estatuko kostaldeetara iristeko ekinean. 10.457 heriotza errejistratu ditu Caminando Fronteras erakundeak eta "arrastorik utzi gabe" desagertu diren beste 131 ontzi zenbatu ditu. Kopuru hau... [+]
Valentziako tanta hotzaren kudeaketa txarrak aldaketa ekarri du muturreko eguraldiagatik izan daitezkeen alerten inguruan, “neguko” lehenengo denboraldian agerian geratu den bezala. Hego Euskal Herrian ibaiek gainezka egingo zutelako mehatxuaren aurrean, hainbat... [+]
Aiaraldea Komunikabidea sortu zuten lehen, eta Faktoria gero. Laudion dute egoitza, eta bertan ari da lanean
Izar Mendiguren. Kazetari, bertsolari, musikari, militante... Ipurdi batez eserleku bi ezin estali litezkeela dio esaerak, baina hori baino handiagoa da Mendigurenen... [+]
20 urte zituela, Alberto Flores-Uranga Mutrikutik Idahora (AEB) joan zen artzain. Bakardadean, mendietan galduta, maiz koiote eta hartzak begira zituela."Berriro egingo nuke, zalantzarik gabe", dio, garai haiek gogoratuta.