“Suizidio biolento asko ere saihestuko lirateke eutanasia legala izango balitz”

  • Kataluniako Parlamentuak 2017ko uztailean onartu zuen eutanasiaren despenalizazio proposamena, 1984az geroztik eutanasiaren eta heriotza duinaren alde lanean ari den Dret a Morir Dignament (DMD) elkartearen lanari esker. 2016az geroztik Isabel Alonso da elkarteko presidentea.

“Aldarrikatzen dugun legeak, batetik sufrikarioa eta klandestinitatea ekidingo lituzke. Bestetik, askatasunean ere irabaziko genuke” (Argazkia: Jordi Borràs)
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Esklerosi anizkoitzaren azken fasean zegoen eta aspalditik eutanasia eskatzen zuen María José Carrascori hiltzen laguntzeagatik, honen senarra atxilotu zuen Espainiako Estatuak apirila hasieran. Zer deritzozu?

Ezer baino lehen, nire esker ona agertu nahi diet María José eta Angeli, euren kasua publiko egitea erabaki izanagatik. Izan ere, jakin badakigu halako kasu gehiago daudela, intimitate-eskubidea bermatzeko isilpean geratzen direnak. Era berean, isilpean mantentzen den arazo honi ikusgarritasuna eman eta gogoeta bizirik mantentzeari begira, kasuak publiko egiteak asko lagundu izan du historikoki.

Eutanasiaren aldeko borroka zure amaren heriotzaren ondotik hasi zenuen. Zertan aldatu da zure harremana heriotzarekin?

Guztiz aldatu da. Lehen ez nintzen gai heriotzaz hitz egiteko. Orain ordea, nire bizitzaren zati handi bat heriotzaren inguruan mugitzen da. Garapen horretaz konturatzen naiz, elkartetik kanpo jendearekin gaia gardenki jorratzen dudalako.   

Jendartean heriotza tabua al da oraindik?

Noski, jendeak errazago hitz egiten du gaixotasunez heriotzaz baino. Bitxia da, eufemismoak erabiltzen dira oraindik. Ezinbestekoa da tabua haustea. Gure elkartean, adibidez, espreski erabiltzen dugu heriotza hitza. Baina informazio eske etortzen den jende askori kosta egiten zaio heriotzaz gardenki hitz egitea. Eta hori, gauzak aldatu direla kontuan hartuta: Metroscopiak 2017ko otsailean egin zuen inkesta baten arabera, 35 urtetik beherako gazteen %90a heriotza duinaren alde zegoen.

Zenbateraino da Aurretiazko Borondateen Dokumentua (ABD) urrats garrantzitsua, eutanasia legeztatu bitartean?

Zalantzarik gabe, aipatzen dugun tabu hori hautsi eta heriotzaren eztabaida naturaltasunez garatzeko ezinbestekoa izan da ABDa. Dokumentu honen bitartez, norbanakoek idatzita utzi ditzakete gaixotasun batek euren erabakia zein den zehaztea ekidinez gero jaso nahiko lituzketen interbentzio eta tratamenduen argibideak. Hala ere, esan beharra dago urrats garrantzitsua izan den arren, desinformazioa oraindik ere nagusi dela zoritxarrez, eta jende gutxik egiten duela. Katalunia da dokumentu gehien aurkeztu dituen autonomia erkidegoa.

Lehen aipatzen zenuenez, biztanleen gehiengoa heriotza duinaren alde dagoen arren, eutanasia oraindik ilegala da. Nola da posible?

Hark esaten zuen bezala, elizarekin topo egin dugulako… hierarkia katolikoaren presioak oztopatu du gure borroka. Tira, abortuarekin edo sexu berekoen ezkontzen eztabaidekin historikoki gertatu izan den bezala. Gaur egun biztanleriaren gehiengoa eutanasiaren alde dago, baina The Economist-ek 2015ean egin zuen ikerketa batek agerian uzten zuen moduan, Frantzia eta Espainia dira herritarren iritzia eta legea elkarrengandik urrutien dituzten herrialdeak. Espainiako kasua eskandaluzkoa da.

Argazkia: Jordi Borràs

Zein dira eutanasia ez legeztatzearen ondorioak?

Aldarrikatzen dugun legeak, batetik sufrikarioa eta klandestinitatea ekidingo lituzke. Bestetik, askatasunean ere irabaziko genuke. Izan ere, gaur egun heriotza duina aldarrikatzen duten familia askok klandestinitatean burutzen dute eutanasia, horrek dituen ondorioekin. Eta ez hori bakarrik, suizidio biolento asko ere saihestuko lirateke eutanasia legezkoa izango balitz.

DMDk 35 urte betetzen ditu aurten. Zein irakurketa egiten duzue elkartearen ibilbidearen inguruan?

Elkartea hiru helbururekin jaio zen: lehena, aurretiazko borondateen agiria egitea; bigarrena, eutanasia legeztatzea; eta azkena, bizitzarekin amaitzeko askatasunaren aldeko babesa Espainian areagotzea. Gauzak horrela, gaur egun baieztatu dezakegu hiru helburuetatik bi ase ditugula dagoeneko. Garrantzitsuena baino ez zaigu falta.

Espainiako eutanasiaren legearen etorkizuna hurrengo legealdian dago orain. Baikorrak zarete?

Eutanasiaren legea onartzeko ezinbestekoa izango da eskubide honen alde dauden alderdi politikoen garaipena. Baikorrak gara, 2018an Espainiako parlamentarismoaren historian lehen aldiz tramitera onartu zirelako eutanasiaren bi lege proposamen: Kataluniako Parlamentuarena eta PSOErena. Beraz, oso gertu egon gara, botoek zenbatzen zutelako. Baina PP eta Ciudadanosek lege guztiak blokeatu dituzte...

Amaitu baino lehen, zein dira zuen erronka nagusiak hemendik aurrera?

Garrantzitsuena: eutanasia legeztatzea. Bitartean, gure erronka izango da Kataluniako 21/2000 legearen eta Espainiako 41/2002 legearen aplikazioa bermatzea, sufrimendua eta gaixoen tratamenduak ekiditeko eskubidea bermatzen dutelako.

Oinazea, aldaketaren palanka
Betidanik izan naiz kausa progresisten militantea eta feminista. Nire amaren heriotzaren harira heldu nintzen heriotza duinaren alde borrokatzen duen Dret a Morir Dignament elkartera: alzheimerra diagnostikatu zioten eta hamar urteko degradazioa sufritu zuen hil aurretik. Prozesu gogorra izan zen familiarentzat, informazioa falta zitzaigun, eta ahal izan genuen bezala ikasi genuen gaixotasunarekin elkarbizitzen. Gogoratzen dut institutuko irakaslea nintzenean Mar adentro filma jartzen niela ikasleei. Gerora konturatu nintzen amarekin bizitakoak eutanasiaren inguruko eztabaidaren ateak ireki zizkidala, heriotza duinaren aldeko borrokan murgilduz.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Heriotza
2024-10-31 | Jon Torner Zabala
“Eskolak ezin dio heriotzaren gaiari bizkarra eman”

Iragan astean kontatu genizuen etorkizuneko hilerriaz gogoeta prozesua egin dutela Antzuolan, eta protagonista nagusietakoak umeak izan direla, Herri Eskolan heriotzaren bueltan 1980ko hamarkadaz geroztik egiten ari diren lanketaren ildotik. Hain justu, “hainbat urtetan... [+]


2024-10-23 | Jon Torner Zabala
Antzuola
Nolakoa eta norentzat izan behar du 30 urte barruko hilerriak?

Galdera potolo horren bueltako gogoeta parte-hartzailea egin dute Antzuolan (Gipuzkoa), eta oraintsu aurkeztu dituzte saio irekietan parte hartu duten herritarren ekarpenak. Helburuak izan dira, batetik, heriotzaren inguruko beldurrak eta ezezagutza gainditu eta gaiaz ahalik eta... [+]


163 suizidio kode aktibatu dituzte Nafarroan, urteko lehen seihilekoan

204 lagunek beren buruaz beste egin zuten iaz Hego Euskal Herrian, datu ofizialen arabera. Suizidatzeko arriskua izan dezakeen jendearen jarraipenean jartzen dute indarra administrazioen protokoloek. Suizidioaz egoki informatzearen garrantzia ere azpimarratu dute, Suizidioa... [+]


Baionako bestetan jipoitu zuten 58 urteko gizon bat hil da

Jipoia uztailaren 11ko gauean izan zen Euskaldunen plazan, eta biktima gauean bertan ospitaleratu zuten Euskal Kostaldeko Ospitalean, Baionako prokuradore Jerome Bourrierrek informatu duenez. Atxilotutako gizona behin-behineko espetxealdian dago, Baionako fiskaltzak eskatuta,... [+]


Argizaria: bizitzaren eta heriotzaren artean

Paris, 1845. Frédéric Bastiat (1801-1850) ekonomialari eta politikari lapurtarrak Pétition des fabricants de chandelles (Kandelagileen eskaera) satira idatzi zuen. Protekzionismoaren aurkari sutsua, kandelagileek "bere argia salneurri baxuegitan... [+]


Basauriko espetxeko preso bat hil dela jakinarazi du Salhaketa elkarteak

Presoa ziegan aurkitu dute hilik ostegun iluntzean. Eusko Jaurlaritzak esan du suizidio kasu baten aztarnak dituela. Gainera, Jaurlaritzak 2021ean espetxeen eskumena jaso zuenetik hiltzen den zazpigarren presoa da.


Errenta baxua, suizidiorako arrisku faktore
Ikerketen arabera, errenta baxua dutenen pertsonen suizidio-tasa errenta ertaina edo altua dutenen bikoitza da. Nafarroako Osasun Sareak nabarmendu du baldintza sozioekonomikoetan arreta jarri behar dela. 

Materialismo histerikoa
Ihes egin

(Azken aldi luzean ezin naiz gauez atera, eta arratsaldez ere larri, eta asteburuetan ere ez, eta (jarri zaizue jada ihes egiteko gogoa), marianitoak eta bazkari azkar samarrak izaten dira nire enkontruneak. Konpainiak ondoegi aukeratu behar ditut. Ezin ditut poteoak... [+]


Irati Unamunzaga eta Jon Arriaga. Dolu perinatala
“Mina ez da tapatu behar; bizi egin behar da, aurrera egiteko”

Iaz, irailaren 9an, jaio eta egun gutxira zendu zen Irati Unamunzagaren eta Jon Arriagaren umea, Nare. Haurdunalditik beretik, bidearen gazi-gozoak konpartitu dituzte ingurukoekin, naturaltasunez, eta dolu perinatalaren prozesuarekin beste pauso bat egitea erabaki dute:... [+]


Eutanasiari buruzko lege-proiektua jakitera eman du Macronek apirilerako

Liberation eta La Croix egunkariei emandako elkarrizketan, eutanasiari bide emango dion lege proiektu bat bozkatzeko asmoa dutela iragarri du Frantziako presidenteak.


Harrera-egoitzetan suizidioaren prebentzioa lantzeko “behar handia” dagoela ondorioztatu du EHUk

Euskal Herriko Unibertsitateko zenbait ikertzaileek harrera-egoitzetako nerabeen jokabide suizidak aztertu dituzte, eta ondorioztatu dute gazteen laurdena bere buruaz beste egiten saiatu dela. Salatu dute langile gehienek ezagutza “baxua” dutela.


Dolua eta kalitatezko osasun-sistema publikoa

Duela hilabete batzuk, ahizpak bost hilabeteko haurdunaldia eten behar izan zuen umekiak buruan zekarren deformazio baten ondorioz. Malko artean hartu zuen erabakia, eta berria eman eta bost egunera umea (Xoán) erditzen zegoen Gurutzetako ospitalean (garapen-maila... [+]


2023-12-21 | ARGIA
Eskatzen dutenen erdiak lortzen du Eutanasia Legearekin hiltzea Espainiako Estatuan

2022an 576 herritarrek eskatu zuten hiltzeko laguntza eta 288k lortu zuten Eutanasia Legearen babesa. 2021eko ekainean jarri zen indarrean legea eta, harrez geroztik, 749 pertsonak erabili dute. 2021ean 173 izan ziren eskaerak eta 75 izan ziren onartuak.


Eguneraketa berriak daude