Munduko gerrak negozio potoloa dira Euskal Herriko ehun bat enpresarentzat. Bilboko portutik Ekialde Hurbilera, ontzi arabiarrak hara eta hona aritzen dira su-armez beteriko kontainerrak eramaten, hilean behineko maiztasunarekin. Handia da karga bakoitzean garraiatutako lehergailu kopurua: 31 tona, Gernika bonbardatzeko erabili zen beste. Geuk sortu, garraiatu eta saldutakoari erabilera guk ematen ez diogun arren, lan sektore honek kezka sortzen du gizartean. Hortik abiatuta egin dute Gerra hemen hasten da dokumentala.
Suhiltzaile batek uko egin zion arma kargamentu batean parte hartzeari duela bi urte, Bilboko portuan. Bizkaiko Foru Aldundiak esku hartu zuen: espedientea ireki eta hainbat urtez lana galtzeko zorian egon zen, protesta zaratatsuen bidez atzera botatzea lortu zuten arte. Ignacio Robles du izena suhiltzaileak, eta bera da, Gerra hemen hasten da dokumentaleko protagonistetako bat. Bizkaiko Ongi Etorri Errefuxiatuak taldearen kolaborazioarekin burutu du proiektua Joseba Sanz zuzendariak; azken honekin izan gara. Alderdi teknikoa berak landu duen arren, edukia guztien artean zehaztu dutela azpimarratu digu.
Robles suhiltzaileaz gain, dokumentalean paraleloki agertzen den beste pertsona bat Faten da, Yemenen bizi den emakumea. Bertako errealitate gordinaren berri ematen digu: egunerokotasunaren parte bilakatu dira leherketa zein tiro hotsak. Kataluniako beste bi emakumeekin batera kudeatzen du Solidarios sin Fronteras Gobernuz Kanpoko Erakunde independentea –Yemengo independente bakarra–, astean zehar unibertsitatean klaseak eman eta asteburutan airelinea batean lan egiteaz gain. “Ahal duen guztia egiten du okerren dauden familiei, eta batik bat emakumeei, laguntzeko”, dio Sanzek.
Ikusi filmearen trailerra jarraian.
Roblesek egin zuen desobedientzia ariketa gertaera sinboliko gisa oroitzen du Sanzek, baina argi du pertsona batek bakarrik ezin duela Yemengo gerrarekin amaitu. Katearen maila bat errotik ateratzeak ordea, prozesua gera dezake eta hori da suhiltzaileak egin duena zuzendariaren hitzetan. Euskal ekonomiaren oinarrietako bat da armagintza eta datuak argiak dira. Ehun bat enpresa dira produkzioaren zati bat gutxienez –produkzio osoa zenbaitetan– sektore horretara bideratzen dutenak.
Euskal ekonomiaren oinarrietako bat da armagintza, eta datuak argiak dira: ehun bat enpresa bizi dira egun bertatik
Enpresa horiek ez dute inolako arazorik topatzen beraien jarduna aurrera eramateko. Hori gutxi balitz, instituzio publikoek diru-laguntza esanguratsuak ematen dizkiete, legeak debekatzen duen arren. Halaxe dio 2007an onartutako legeak, Herrialde Pobretuekiko Justizia eta Elkartasunerako Gutuna izenekoak: “Enpresak lagundu eta sustatzeko politikan, Eusko Jaurlaritza ez da inolaz ere elkarlanean arituko armen ekoizpen, merkaturaketa eta finantzaketan ari diren pertsona fisiko edo juridikoekin”. Dena den, aski jakina da hori ez dela horrela. Jaurlaritzak ezarritako enpresen I+G bultzatzeko programetan parte hartzen dute enpresa hauek, eta onuradun nagusiak dira. Armagintza, antza, teknologia berrien parte da. Halako eta bestelako xehetasunen berri eman zuen Estitxu Eizagirre ARGIAko kazetariak Etxean uso kanpoan kondor erreportajean duela urte eta erdi, Gasteizkoak kolektibo antimilitaristak Estas guerras son muy nuestras [Gerra hauek oso gureak dira] liburua kaleratu berritan.
Aspaldidanik egiten dira armak Euskal Herrian. Jakina da 1492an Espainiako Errege Katolikoek Granadako Erreinua konkistatu zutenean Euskal Herrian egindako suzko armak erabili zirela. Lehen Mundu Gerran ere erabili ziren gurean fabrikatutako armak –dagoeneko bazeuden 40 bat enpresa–. Eibar edo Soraluze izan dira armagintzarekin lotura estuenetakoa izan duten herriak, baina izan dira beste hainbat ere XX. mendean; urte luzez herri askoren diru iturri nagusia izan da sektore hau. Nabarmena da bai herriarentzat zein estatuarentzat zer nolako garrantzia duen eta izan duen armagintzak.
Gernika da ziur asko aurreko mendean arma gehien ekoitzi zituen Euskal Herriko herria: Astra, Alkartasuna eta Talleres de Guernica enpresak zeuden bertan, eta azken hau zen Espainiako Estatu osoan arma gehien ekoizten zuena. Gerrako morteroak eta hauen munizioak, nabigaziorako lehergailuak eta mota askotariko granadak fabrikatzen zituzten, besteak beste. Esanguratsua da nori saltzen zizkieten produktuok: Talleres de Guernica eta Alkartasunak Ingalaterrari, Frantziari eta Italiari saltzen zizkien armak, eta Astrak aldiz, Alemaniari, hots, aurrez aipaturiko herrialdeen aurkariari. Azpimarragarria da, zer nolako garrantzia zuen estatuaren ekonomiarentzat halako enpresek zutik irauteak. Gernikako bonbardaketaren ondoren, tropa frankistek herria hartu eta hamar egunera, Francoren aginduz, berriz ere martxan jarri zuten Alkartasuna fabrika, berentzat lan egiteko.
Halaxe dio 2007an onartutako legeak: Enpresak lagundu eta sustatzeko politikan, Eusko Jaurlaritza ez da inolaz ere elkarlanean arituko armen ekoizpen, merkaturaketa eta finantzaketan ari diren pertsona fisiko edo juridikoekin
Getxon, Zamudion, Markinan, Gasteizen eta Andoainen besteak beste, kokatzen dira gaur egun armagintzan jarduten duten ehun enpresa horietako batzuk. Sener enpresa da Europako arma ekoizle nagusienetako bat: Getxon dago, eta bereziki misilen nabigaziorako dronekin egiten du lan. Berriki Zamudion dagoen ITP enpresa erosi du, gerretan gehien erabiltzen den Eurofighter hegazkinen motorrak egiten dituena, besteak beste.
2004 urtera arte Gasteizen aritu da Expal enpresa, egun Burgosen kokatzen da. Lehergailu nuklear txikiak produzitzen ditu intentsitate handiko lanaldiekin; asteko lau aldiko txandatze-sisteman egiten dute lan, laneguna hamar ordukoa izanik. Honen zergatia, dokumentalean azaltzen denez, negozio eta diru-iturria handia dutela da.
Kargu politikoen eta arma enpresen arteko lotura ikusteko, Andoainen kokatzen den Sapa enpresa da kasu nabarmenetakoa. Urteak daramatza Jokin Aperribay Realeko presidenteak bertako buru. Garaian garaiko Gipuzkoako politikariek ere izan dute noizbait enpresan nolabaiteko parte hartzea. Zuzendaritzako kide izan dira Ramon Labayen eta Justo Espín, hurrenez hurren Donostiako eta Andoaingo alkate izandakoak. Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen diputatu Jose Ignacio Asensio 2015 arte Sapako zuzendari komertziala izan zen.
Saparen ekoizpenaren %100 produkzio militarra da. Eusko Jaurlaritzak hau babestu eta sostengatzea –legearen aurkakoa da– nola den posible galdegin du Joseba Sanz dokumentalaren zuzendariak. Batik bat, kontuan izanda Jaurlaritzak ekonomiaren garapenerako proiektuen diru laguntzen barnean, Sapari hiru milioi euro baino gehiago eman zizkiola 2007. urtean.
Euskal Herriko Unibertsitateak ere badu kontu honetan esku hartzea. Dokumentalaren zuzendariak dioenez, ez errektoretzak ezta hauen etika batzordeak ere ez du Gerra hemen hasten da lanean agertu nahi izan. Dokumentala lantzen ari zirela jakin zuten EHUren Ingeniaritza eskolak harremana duela armagintzan jarduten duten hainbat enpresarekin, tartean Zamudion kokatzen den ITPrekin. Ikasleek praktikak egitea eska dezakete bertan unibertsitatearen bitartez.
BBVA banku-erakundea da Espainiako Estatu osoan armagintzan gehien inbertitzen duena: orotara 2.600 milioi euro inguru jartzen ditu
Inbertitzaile handiak dituzte armagintzan aritzen diren enpresek. BBVA banku-erakundea da horietako bat, Espainiako Estatu osoan gehien inbertitzen duena: orotara 2.600 milioi euro inguru jartzen ditu. Euskal Herriko eta Espainiako Estatuko enpresetan ez ezik, nazioartekoak ere finantzatzen ditu. Gaur egun, gainera, errefuxiatuen mugimendu masiboak zelatatzeko erabiltzen diren droneak fabrikatzen dituen enpresetan inbertitu du BBVAk. “Akziodunen batzarrean salatu izan dugu eta jakitun dira bertako denak, baina berdin zaie, irabaziak dira haientzat”, azaldu zuen BBVA sin armas kanpainako kideak, “Euskal Herriak kapitalari planto” jardunaldien barnean.
“Borrokak aurrera darrai”, diosku Joseba Sanzek: “Dokumentalarekin ari ginenean 14 hilabetez jarraian kargatu zuten Bilboko portuan, baina ondoren, gure ustekabez, ontzia Santanderreko portuan (Kantabria) agertu zen eta urtebetez aritu dira bertan”. Azken hilabeteotan, baina, ez dute ontzien arrastorik –Interneteko plataforma baten bitartez jarraitzen dituzte–.
Are zailagoa da jakitea non dauden halako ontziak, protestak protesta, kontu handiagoz aritzen baitira lanean. Iristear direla satelitea kendu izan dute mapetan ez azaltzeko –ez da legezkoa–, baita ontziaren izena ezabatu eta atzera berriz margotu ere. Saudi Arabiari, Yemeni edo eroslea den dena delakoari ez zaio axola halako lanak hartzea, hori dio Sanzek. Azkenaldian –erreportaje hau idaztean– ez Bilboko portutik ezta Santanderretik ez dira pasa. Motrilen (Granada, Andaluzia) egon litezke, agian, lehenago ere egon baitira bertan. Dena den, borrokarekin jarraitu eta gaia gizarteratu behar dela dio Sanzek.
M14: Gasteiz, Ekonomisten Kolejioan
M15: Leganes, Espainiako Estatua
M15: Alikante, Herrialde Katalanak.
M16: Lezo, 19:00etan.
M23: Sant Cugat del Vallès, Herrialde Katalanak.
M24: Anoeta, gaztetxean
M25: Elx, Herrialde Katalanak.
E4: Logroño, Espainiako Estatua
E19: Bartzelona, Herrialde Katalanak.
E20: Tarragona, Herrialde Katalanak.
Zedarriak Foroak Euskadi eta Europar Batasuna, oparotasunaren eta lehiakortasunaren patu partekatua txostena aurkeztu zuen urtarrilaren erdialdean. Bertan, EAErako gomendioak jasotzen dira, Draghik eta Lettak Europako Batasunerako aurkeztu dituzten txostenak erreferentziatzat... [+]
Pilar Kaltzada Zedarriak taldeko kidea da. Urtarrilaren 15ean taldeak armagintza industria bultzatzeko hurrengo urteotan egongo den “aukera bikaina” aprobetxatzera deitu zuen, oihartzun handia izan zuen ekitaldi arranditsuan. Gasteizkoak talde antimilitaristaren... [+]
Bigarren lehendakariorde eta Ekonomia, Lan eta Enpleguko sailburuak armagintza industria goraipatu eta zabaldu diren “aukera” berrien aurrean sektorea “babestuko” duela azaldu du. “Beste kontu bat da gutako bakoitzak izan ditzakegun posizio... [+]
Urtarrilaren 15ean Zedarriak enpresa foroak bere seigarren txostena aurkeztu zuen Deustuko Unibertsitatean, Bilbon. Zedarriak taldeko zuzendari Guillermo Dorronsorok azaldu zuen hurrengo urteetan “segurtasun eta defentsa industrian” diru asko inbertituko dela... [+]
Urtarrilaren 15ean Zedarriak izeneko lobby tekno-enpresarialak bere 6. txostena aurkeztu zuen, Euskadi eta Europar Batasuna, oparotasunaren eta lehiakortasunaren patu partekatua izenekoa. Finantzen mundutik ateratako aditu gorbatadunez osatutako Think Tank neoliberal horrek... [+]
Mark Rutte NATOko idazkari nagusiak arrazoia eman dio Trumpi eta esan du "Europak inbertsio militarra handitu" behar duela.
"Ez gaude prest lauzpabost urte barru datorkigunerako. Arriskua ziztu bizian dator guregana. Aurre egin behar diogu: Ukrainan gertatzen ari dena hemen ere gerta liteke” (...) “Errusia, Txina, baina baita Ipar Korea eta Iran ere, gogor ari dira lanean Ipar... [+]
Zerrenda honetan, 2016az geroztik armagintza programaren batean parte hartu duten enpresak sartu ditu Gasteizkoak taldeak, edo militarrentzako produktu espezifikoak garatu dituztenak (ibilgailuak, pinturak, bateriak…). Hego Euskal Herrian sortuak, edo Hego Euskal... [+]
Lehen aldia da Hego Euskal Herriko euskal gehiengo sindikalak armagintza industriaren moldaketaz taldean eta modu publikoan hitz egiten duena. Aurreko hilabeteotan mugimendu antimilitaristak bilera bana egin du lau sindikatuokin, produkzio militarra “sozialki... [+]
Armagintzaren “moldaketa eraldatzailerako” proposamena publiko egin berri du mugimendu antimilitaristak. Conversión de la industria militar en Euskal Herria para no fabricar más guerras (Armagintza industriaren moldaketa Euskal Herrian, gerra gehiago ez... [+]
Abenduaren 26an, aireko eraso batean, Israelgo armadak bost kazetari palestinar hil zituen. Haiekin 130 kazetari palestinar hil zituzten. Albiste horrek gauza pare bat gogorarazi dizkit, lehenengoa, benetako kazetariek jasaten duten jazarpena munduko edozein lekutan, adibidez,... [+]
Armagintzari loturiko Hego Euskal Herriko “enpresa, zentro edo erakundeak” hirukoiztu egin dira azken hamabost urteetan, Gasteizkoak talde antimilitaristak hurrenez hurren 2008an eta 2024an egindako ikerketen datuek azaleratu dutenez. Aurkeztu berri duten... [+]
José Luis Zapatero Espainiako presidente zela hasi ziren akordioa lantzen 2011n eta 2014an gauzatu zuten Espainiako Mariano Rajoy eta Israelgo Shimon Peres presidenteek. Publico komunikabideak eman du akordio horren berri.
ElDiario.es hedabideak aurreratutako Centre Delas erakundearen txostenaren arabera, enpresa israeldarrekin kontratu berriak egin ditu Espainiako Gobernuak azken hilabeteetan. Armak erosteaz gain, urritik hona Europar Batasunetik Israelera arma gehien bidali dituzten... [+]
Duela ia urte eta erdi, Ahoztar Zelaieta kazetariak Satlantis enpresaren aurpegi ezezagunena ekarri zuen argitara. Azkenaldian berrikuntza teknologikoaren alorrean sortzen ari diren euskal enpresen izar gisa aurkezten zaigu Satlantis; baina El Salto-k argitaratutako La empresa... [+]