Lehenengo apuntea: jarduera sozial, ekonomiko, kultural eta humanoan gehiago eragiteko beharra ez dago eztabaidan. Bigarrena: nahiko onartuta dago lanean lortzen dugun gogobetetze maila txiki samarra dela askorentzat.
Ba bi uste horietatik abiatuta, lerro hauen bidez mahai gainean jarri nahi da helburu horietara gerturatzeko aktore “berri” bat (enpresa) aktibatzea inportantea izan daitekeela. Baina horretarako, estereotipoen hesietatik ihes egin eta esparru sozial eta humanoaz arduratzen hasi behar dute erakunde ekonomikoek. Enpresa barrura zein kanpora begira, rol berria, integralagoa, bere gain hartu dezakete, eta horrela, eragile ekonomiko errentagarri izateaz gain, aktore sozial eta humano nagusietako bat bihur daitezke. Ezohikoa da erabat, baina pentsaezina bezain ahaltsua ere bai.
Gogora dezagun enpresen bereizgarri nagusia dirua irabaztea dela, eta gertatuko da, argi dago. Aldaketarik nahi ez duen enpresa askok horixe izaten jarraituko duela, jakina da hori. Hala ere, eta nolabait, esaten diharduguna posible dela frogatzeko, esan dezagun badirela enpresa-esperientzia bizi eta errealak, beren jatorrian apurtzaileak izan zirenak eremu honetan. Eta kontzepzio ekonomizista mehe hori gainditu egin zuten. Adibidez, gizarte konpromisoan, enpresaren jabetzan edota parte-hartzean badaukagu hori erakusten. Izan ere, enpresaren helburua osoagoa eta humanoagoa izateak zentzu askoz handiagoa ematen dio proiektu ekonomiko huts bati eta, gainera, zilindrada handiko motore bat pizten da komunitatearen biziberritzeko.
Aurreiritzirik eta beldurrik gabe pentsatzen jartzen bagara, ohartuko gara enpresek zenbait arlo garatzeko beste edozein erakundek baino potentzial handiagoa izan dezaketela. Plataforma oso eraginkorrak izan litezke, ze beraien baitan pertsonak, bitartekoak, kudeaketa gaitasuna, denbora eta sentsibilitatea daude.
Aipa dezagun, baita ere, bide honetan estrategia nagusia zera litzatekeela: “Enpresa bera eraldatu inguruko eraldaketaren traktore izan dadin”. Beste era batera esanda, proposatzen diren helburu berri hauek enpresa barruan zein kanpoan garatzekoak liratekeela. Ze bi espazio horietan batera gertatuko da, halabeharrez, eraldaketa prozesua.
Amaitu baino lehen, goazen zehaztera labur, honezkero argi samar egongo den arren, lantokiko markora ekar ditzakegun zenbait arlo berri; esate baterako, lankidetza, barne-demokrazia, justizia soziala, hegoaldea, euskal kultura, ingurumena, ekintzailetasuna, hezkuntza.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Sare Herritarrak antolatuta, pasa den urtarrilaren 11n Bilboko kaleak bete zituen manifestazio jendetsuaren ondoren, berriz sortu da eztabaida, euskal presoei salbuespen legeriarik aplikatzen ote zaion. Gure iritzia azaltzen saiatuko gara.
Espetxe politikan aldaketa nabarmena... [+]
Duela gutxi think tank izateko jaioa omen den Zedarriak bere 6. txostena aurkeztu zuen. Beren web orrialdean azaltzen dutenaren arabera, zedarriak ebidentea ez den bidea topatzeko erreferentziak dira. Hots, hiru probintzietako jendarteari bidea markatzeko ekimena. Agerraldi... [+]
Heldu zaigu EAEn 2025-26 ikasturterako ikastetxeetan matrikula egiteko garaia, eta etxe askotan etxeko txikienak urrats berria emango du hemendik gutxira, irailean, eskolaratzea, alegia. Euskal Eskola Publikoaz Harro Topaguneko kideok apustu sendoa egiten dugu eskola publikoaren... [+]
Araba, Bizkai eta Gipuzkoarako Hezkuntza Lege berria onartu zenetik, aurrerantzean hezkuntza doakoa izango dela behin eta berriro entzuten/irakurtzen ari gara. Eragile desberdinei entzun diegu, baita Hezkuntza Sailari ere, eta hedabideei eskaintzen dizkiegun elkarrizketatan... [+]
Hilabetearen hasieran egin zuen EH Bilduk III. Kongresua, Iruñean. “Ez ohiko ondorioak” ateratzeko balio duen “ohiko kongresua” omen da, edo horrela jaso dute behintzat Zutunik ponentzian, zuzendaritzak proposatu eta militantziak aho batez onartu... [+]
Boterea eskuratzeko modu asko dago; denak ez dira politak. Bada boterea eta horrek berarekin dakarren erantzukizuna banatu nahi duenik, agintea bilatzen duenik. Beste batzuek errespetu lar diote eta pauso bakoitza hainbeste neurtuta ez dira gai erabakirik hartzeko. Boterea zer... [+]
Madrilen arkitektoentzako kongresu bat burutu berri da, arkitekto profesioaren krisiaz eztabaidatzeko. Arkitekto izateko modu tradizionala eta gaur egungoa desberdindu dute. Zertan den tradiziozkoa? Oscar bidean den The Brutalist filmean ageri den arkitekto epikoarena. Nor bere... [+]
Otsailaren 3an hasi da gure umeak eta gaztetxoak eskoletan aurre-matrikulatzeko garaia, eta urtero bezala gogoratu nahi genizueke zergatik ez zaigun ideia ona iruditzen erlijioan matrikulatzea. Iaz artikula bukatzen genuen esanez “askori idazki hau ezaguna egingo zaizue,... [+]
Tranbia txiki Arratia Institutuko Guraso Elkartetik pantailen erabileraren inguruko hausnarketa bultzatu nahi dugu ikas komunitatean.
Azkenaldian kezka handia dago ume eta nerabeengan pantailek duten eragina dela eta. Ardura hori etxeko erabileratik eskola eta institutuetako... [+]
Bai, bai, holaxe. Ez naiz harago joatera menturatzen. Pleonasmo bat dela? Tautologia bat agian? Baliteke, baina egia-oste deitzen dioten garai honetan, oinarri-oinarrizko egitateak beharrezkoak dira. Begira, bestela, “Ez da ez!” lelo indartsuari. Bagenekien hori... [+]
Baneukan lagun bat Porcelana Irabian lan egin zuena itxi zuten arte, eta jatetxe edo taberna batera joaten ginen aldiro kikara eta plateraren ipurdia begiratzen zituena pieza non egina zegoen jakiteko. Gauza bera egiten dut nik gauza zaharren azoketara joaten naizenetan:... [+]
Azken boladan gero eta gehiago entzuten dugu gazte askok etxebizitza erosteko ahalmenik ez dugula. Batzuetan, badirudi ez dagoela beste gairik; egia da gai serioa dela. Niri neuri ere, 31 gertu izan arren, oraindik pixka bat falta zait neurea izango den etxebizitza lortzeko... [+]
Iragarki batek mugikorrean salto egiten dit aspaldion. Nire mundua koloreztatuko duela egiten dit promes. Aplikazio horrekin milioidunek bezala erosi ahal izango omen dut. Produktu merkeak, oso merkeak, baita doakoak ere. Momentu historiko soziologikoak eskatzen duen... [+]
Badira kontzeptuak bolada batzuetan edonon agertzen direnak, mantra ere bilakatzen direnak. Berez positibo eta beharrezko moduan agertzen zaizkigu, eztabaida gehiegirik gabe eta haiei buruz ia pentsatu gabe. Iruditzen zait mantra horietako bat nazioartekotzea dela, jatorria... [+]