Ruanda: genozidioaren 25. urteurrena dela eta

Paula Estévez

Duela 25 urte, 1994ko apiriletik uztailera iragan zen Ruandako Tutsien genozidioa: hiru hilabetez, milioi bat presuna, Tutsi edo Hutu moderatu, erail zituzten Hutu erradikalek. Geroztik, bizirik atera zirenek etengabe lan egin dute egia osoa bilatzeko, garai hartako goi-mailako frantses politikari, bankari eta militarren parte-hartze aktiboa salatuz. Miaketa horietan diharduen Adélaïde Mukantabana anderea behin eta berriz etorri zaigu Euskal Herrira, herri eta ikastetxe zenbaitetan bere lekukotasun hunkigarria plazaratzeko. Azken aldian, Zuberoako Hau aldizkariak du gonbidatu Maulera, apirilaren 29an.

Beste ruandar anitzek bezala, Adélaïde Mukantabanak gutun irekia idatzi zion Emmanuel Macroni lehendakari bihurtu zelarik, 2017an. Horretan koherentzia eskasa leporatu zion II. Mundu Gerrako sarraskiak gaitzetsi zituelako, eta ez 1994an François Mitterrand, Edouard Balladur, Alain Juppé, Nicolas Sarkozy edo Hubert Védrine agintariek Ruandan eragin zituztenak. Gutun horretan, Adélaïde Mukantabanak azpimarratu zuen Emmanuel Macron gaztetxoa zela orduan, eta bihotzez galdegin zion Ruandari buruzko gaietan esku odoltsudunen ildo politikoarekin hausteko, hots artxibo guztiak historialari eta justiziari zabaltzeko, eta Frantziaren izenean ofizialki barkamen galdegiteko –Belgikak, Amerikako Estatu Batuek, Vatikanoak eta Nazio Batuen Erakundeak egin bezala–.

Urrats historiko hori egin beharrean, Emmanuel Macronek Ruandako Turquoise operazio militarrean parte hartu zuen Lecointre jenerala Aitzindaritza Goreneko buruzagi izendatu du, eta modu arinegian hartu du genozidioaren 25. urteurren sinbolikoa: ez omen du astirik izan apirilean iragan den Kigaliko oroitzarrera joateko, eta frantses enbaxadorerik ez dagoenez Ruandan azken lau urteetan, La République en Marche alderdi politikoko 29 urteko diputatu gazte bat, ruandar frantsestua, igorri du Frantziaren ordezkatzera –Alain Juppék publikoki erran duenez, Ruanda herri arbuiagarriak ez zuen merezi-eta Frantziak ministrorik bidal ziezaion–.

 Baina zer interes ote zuten, zer interes dute oraindik frantses agintariek beren herria hein horretaraino zikintzeko Ruandako genozidio horretan? Batez ere frankofoniaren zaintza. Ezen, Ruanda, belgikar kolonia frankofono ohia da, herri anglofonoz inguratua. Porrota ikaragarria izan da haatik istorio hori Frantziarendako: 2008tik goiti buruzagiek hizkuntza frantsesa kanporatu dute eskola egitarauetarik eta administraziotik, ingelesa sarraraziz haren partez. Egun, herritarren %6 baizik ez omen da frantsesez mintzatzeko gai.

Louise Mushikiwabo Atzerriko Arazoetako ministro ohiak zioen 2011n, probokazioz: “Ingelesarekin, urrun ikus dezakegu; frantsesarekin, ez gara inora joanen”. Horrelako deklarazioak zaizkigu heltzen guri, eta menturaz beste gisako gatazka bat ezkutatzen digute, hori da tokiko hizkuntza den kinyaruandari lotutakoa. Ezen, Adélaïde Mukantabanak azaldu bezala, eta literatura alemaniarrean gertatu zenaren antzera, lekuko kontalari, idazle eta artistek berrasmatzekoa dute genozidioko eragile eta hiltzaileek likistu hizkuntza: herraren sustatzeko erabili mintzaira ez zen frantsesa izan bertako hedabideetan, baizik eta kolonialismo aitzineko kultura eta memoria zekarren kinyaruanda. Erronka izugarria idazle gazteentzat, interes handirekin segi dezakeguna hizkuntz berreskuratze prozesuei begiratzen diegunok.


Azkenak
Osakidetzan euskaldunak identifikatuta: arta euskaraz bermatzeko bidean pauso bat?

Ospitalizatuta dauden pazienteek eskumuturrekoan eramango dute “e” ikurra. Hala, osasun langileek badakite herritar horiek eskatu dutela euskaraz artatua izatea. Osakidetzak dio euskarazko komunikazioa errazteko beste tresna bat gehiago dela. Proiektu zabalago bateko... [+]


“Udalak onartu duen HAPOaren ondorioz, Kabia egoera ezegonkorrean dago”

Kabia gune okupatuaren 19. urteurrena ospatzeko jarduerak egingo dituzte gaurtik domekara bitartean, apirilaren 24tik 26ra. Bi hamarkada betetzear dagoen gune autogestionatu honek hainbat gorabehera izan ditu bere ibilbidean, eta, Udala bultzatzen ari den Hiria Antolatzeko Plan... [+]


Anestesia, Delirium Tremens, Zea Mays, Talco, Zetak eta Naxker Hatortxu Rockeko iragarpen berrien artean

24 talde berri iragarri ditu Hatortxu Rock elkartasun jaialdiak. 63 talde iragarri dituzte dagoeneko eta guztira, 100 talde izango dira jaialdiko bost eszenatokietan.


Izaki Gardenak
Kantuak euria atertu zuenekoa

Izaki Gardenak
Noiz: apirilaren 20an.
Non: Iruñeko Gazteluko Plazan.

-----------------------------------------------

Ordu erdia baino ez da falta Iruñeko Gazteluko Plazan kontzertua hasteko; baina erdi hutsik da oraindik, euria ari baitu. Porlanezkoa nahiz ez den,... [+]


Trumpek gelditzeko eskatu dio Putini, eta Errusiak dio bake akordiorako ia prest dagoela

Zelenskiri Ukrainako gerra amaitu behar duen bake akordioa "arriskuan" jartzea leporatu ostean, Putini egin dio errieta Trumpek bere sare sozial Truth Socialen. Sergei Lavrov Atzerri Ministroak adierazi du bake akordioa adosteko prest dagoela Errusia. Kievek jakinarazi... [+]


Eguneko zentro publiko baten beharra aldarrikatu dute Uribe Kostako herritarrek

Bizkaian eguneko zentro publikorik ez duen eskualde bakarra da. Elkarretaratzea eginen dute apirilaren 27an, 12:00etan, Sopelako (Bizkaia) Udaletxeko plazan.


2025-04-25 | Enbata
Herriek (ere) asko egin dezakete euskararen alde

2026ko hauteskundeei begira, zutabe bat ireki du Enbata-k. Plantan emanak izanen diren zerrenda abertzaleen hautagaiei ideia kutxa bat eskaini nahi die, beren programak Herriko Etxeen eskumeneko sail ezberdinetan eraikitzeko. Hilabete honetan, Herriko Etxeek euskararen alde egin... [+]


2025-04-25 | Aiaraldea
Baso Erresilentea proiektua martxan, mendietako jasangarritasunaren mesedetan

Urduñako 2022-2042 Onura Publikoko Mendia Antolatzeko Planaren parte da ekintza, eta Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailaren babesa eta Bizkaiko Foru Aldundiko Mendi Zerbitzuaren laguntza jaso du.


Frantziako lehen ministroaren alabak ere salatu du “bortizki jipoitu” zutela Betharramgo ikastetxean

Alain Esquerrek idatziriko Le silence de Bétharram (Betharramgo isiltasuna) liburuan eman du lekukotza Helene Perlantek, François Bayrouren alabak. 1980ko hamarkadan egon zen ikastetxe katolikoan ikasle eta berrogei urte luzeetan isilik atxiki ditu bertan jasandako... [+]


Analisia
Denok gaude katean

Urtarrilaren 29an, gaur egungo mundu berekoi honetan ohituta ez gauden zerbait gertatu zen Laudioko Guardian lantegiaren atarian. Zuzendaritzak hango labea itzaltzeko asmoa erakutsi zuen, eta horri aurre egiteko, langileek atea blokeatu zuten pankarten bidez. Baina ez zeuden... [+]


Espainiako Gobernuak atzera egin du Israelgo balen erosketan

Israelgo IMI Systems enpresarekin Espainiako Barne Ministerioak egindako bala erosketa bertan behera uztea agindu du Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko lehendakariak. PSOEren eta Sumar-en arteko gobernu koalizioan zegoen apurketa arriskua baretu du erabakiak.


‘Elgarrekin’ lelopean ospatuko dute aurtengo Herri Urrats maiatzaren 11n

Ipar Euskal Herriko ikastolen aldeko bestaren 42. edizioa iraganen da maiatzaren 11n Senperen.


Aurrekontu militarren handitzea salatzeko bizikleta martxa egingo dute Bilbon

Bilbotik abiatu eta Barakaldoko ITP Aero eta Getxoko Sener enpresen paretik pasako da bizikleta martxa, bi enpresa horiek "ekoizpen militarraz arduratzen direlako", antolatzaileen aburuz. Azken aldian ematen ari den armamentu gastuen hazkundea salatzeko protesta izango... [+]


Artzain Egun jendetsua, Ordizian

Aurten 1.500 ardi inguruk zeharkatu dute Kale Nagusia, bost artaldetan banatuta. Idiazabal Gaztaren denboraldi berriaren aurkezpen ofiziala egin da, udaletxean. Garena Jatetxeko Julen Bazek eta Peli Perez de Anuzitak moztu dute gazta.


MADDI OIHENART
“Kantuen ikastez hasi nintzen euskara ikasten”

1997an plazaratu zuen Maddi Oihenartek (Barkoxe, 1956) lehen diska, Lurralde zilarra, Mixel Arotze eta Mixel Etxekoparrekin batera. Txiki-txikia zenetik barrenean dituen paisaiak, isiltasunak eta soinuak partekatzen dizkigu kantuan ari denean. Kantatzean aurreko ahotsen... [+]


Eguneraketa berriak daude