Otsoen kontra

Hauteskundeen ajea kendu gabe gaude eta berriro kanpainan bete-betean. Joan dira Espainiako Estatuaren hauteskunde orokorrak. PSOEk aise irabazi ditu, garbi erakutsita Pedro Sánchezek asmatu zuela hauteskundeak aurreratzen. Ondo irakurri zuen Andaluziako hiruko gobernu-akordio eskuindarrak ezartzen zuen marra eta aliantza hori estatu osora hedatzeko arriskuak ezartzen zuen polarizazioa.

Kanpainan guztiek jarraitu dute joko hori, Voxek jotako doinuan dantzan, Alderdi Popularrarentzat (PP) biziki kaltegarria izan dena. Aurretik datorkigun hilabetean Espainiako eskuinean komunikazio politikoko analista eta estrategia-zale guztiek hurbiletik jarraitzeko mugimenduak egongo dira. Voxek lehengo lepotik aterako du burua; Ciudadanosek ere diskurtso atzerakoi, eskuindar eta zentralizatzailean sakontzen jarraituko du sorpassoa lortu eta eskuinaren lidergoa irabazteko; eta PP, berriz, jasotako kolpearen ostean birkokatu eta sasoi bateko moderazio faltsua berreskuratu nahian arituko da. Lartxo hilabete bakarrean lortzeko.

Hego Euskal Herrian eta Katalunian independentistek eta abertzaleek oso emaitza onak izan dituzte. Espainiako politika erabat espektakularizatuta
dagoen honetan, zaila zen begirada Madrilgo kalapitatik altxatzea

Markoa erabat estatala izanagatik ere, Hego Euskal Herrian eta Katalunian independentistek eta abertzaleek oso emaitza onak izan dituzte. Hauteskunde orokorrak beti izan dira plaza zaila, etxetik kanpo jokatzea, eta horrek meritua bikoizten du. Espainiako politika erabat espektakularizatuta dagoen honetan, zaila zen begirada Madrilgo kalapitatik altxatzea. Eskuinaren eta faxismoaren aurrean, bertako alderdiak tresna eraginkor gisa ikustea oso kontuan hartzekoa da. Jeltzaleak EAEko lehenengo indarra dira atzera ere eta lortutako 6 eserlekuak kiniela guztietan agertzen dira Sánchezek babesa lortzeko dituen aukeren artean. Zenbakiei erreparatuta, ordea,  ERC-EH Bildu aliantzak lortutako 19 eserlekuak dira PSOE eta Podemosen batuketari gehiengo osoa emango lioketeen bakarrak. PSOEren ingurumariak adierazi du jada bakarrik gobernatzeko nahia. Horregatik alderdi independentistek inbestidura aurretik jokatu beharko dute partida behinena eta Sánchezen gobernua ahalbidetzeko gutxiengoak orain ezarri beharko dira. Behin inbestidura lortuta, bidea nabarmen errazten zaio Sánchezi bateko zein besteko babesak bilatzeko.

Hauteskunde hauen eragina, alabaina, ezin da mugatu Espainiako Gobernu osaketari nola eragingo dioten aztertzera. Udal eta foru hauteskundeak hilabete eskas barru izango dira, eta oraindik erabakigarriago dena: Nafarroako parlamentuko hauteskundeen atarian gaude. Jakina da bozka emateko irizpideak aldatzen direla, baina hautes-zita bien artean hain tarte laburra egoteak Espainiako alderdiei egiten zien mesede a priori, zalantzarik gabe.  

 Zeharo hauteskunde ezberdinak izan arren, jada eskuartean ditugun Estatuko emaitzek joerak aztertzeko balio dute, bederen. Navarra Suma koalizio espainolista indar bozkatuena izan arren, bozka asko galdu ditu eta EH Bildu eta Geroa Bai, ordea, goranzko joeran ageri dira eta gaitasuna erakutsi dute Podemosen boto galerari atarramendua ateratzeko. Nafarroako aldaketaren lauko gobernuari begira, kezkagarria zen oso Podemosen egoera. Horregatik baikorra da duela lau urte politikoki aktibatu ziren bozka horiek PSOE ez den beste aukeretara bideratzea. Badirudi hor EH Bilduk izango duela erronka handiena Hego Euskal Herri osoan. Edonola ere, analisi guztiek oso emaitza estuak aurreikusten dituzte Nafarroan eta bateko zein besteko boto aktibazioa izango da giltza. Ez aspertzeko moduko asteak datozkigu. Hurbiletik jarraitu, gozatu eta sufrituko ditugu. 


Azkenak
2024-10-18 | ARGIA
Langile bat hil da Lizarran, biltegi batek eztanda egin ondoren

56 urteko langile bat hil da Lizarran, Agralco (Agrupacion Alcoholera de Bodegas Cooperativas) biltegian lanean ari zela. 10:00ak aldera gertatu da ezbeharra, Lizarran la alcoholera moduan ezagutzen den nekazaritza hondakinen biltegian.


Beldurra espazio komun gisa

Herritarren segurtasunik ezaren kezka gero eta handiagoa da gure auzo eta hirietako elkarrizketetan, batez ere kalean bizirik dirauten Magrebeko gazteek eragindako lapurreten eta gatazken inguruan. Badirudi egoera horiek areagotu egin direla azken hilabeteetan, eta alarma eta... [+]


Puig Antich, Estatuak ez du inoiz barkamena eskatzen

Espainiako Gobernuak dokumentu bat helarazi die Salvador Puig Antichen arrebei, Oroimen Demokratikorako ministro Ángel Víctor Torresen eskutik. Frankismoak anarkista katalanari jarritako heriotza kondenaren “baliogabetasun akta” dela diote. Harrigarria... [+]


Sinwarren hilketaren ondoren, gerrak bere horretan jarraitzen du

Yahya Sinwar Hamaseko burua hil ondoren, Ekialde Erdiko gerrak nola jarraituko duen aurrera mintzagai da hilketaren biharamunean. AEBek, Joe Bidenen ahotik, berehala iragarri dute orain su-etenak bidea libre izan dezakeela. Bide beretik jo dute Mendebaldeko hainbat buruzagik... [+]


2024-10-18 | Ahotsa.info
Azken hiru urteetan altueratik erorita Nafarroan 10 langile hil direla salatu dute

LAB, CGT, Steilas, ESK, EHNE eta Hiru sindikatuek salatu dituzte Nafarroan altueratik erorita hil diren hamar langileen kasuak.


Marcos Maceira, A Mesa pola Normalización Lingüísticaren presidentea
“Oso zaila izango da galiziera leheneratzea PPren hizkuntza politika ez bada zuzentzen”

Galiziako Estatistika Institutuak galizieraren egoeraren inguruko inkestaren azken datuak ezagutarazi ditu. Ezagutza eta erabilerak, biek, egin dute atzera. Galera handiagoa da adin tarte gazteenetan. 5 eta 14 urte artekoen herenak adierazi du galiziera gutxi edo batere ez... [+]


2024-10-18 | Hala Bedi
Makroproiektuen aurkako manifestaziora deitu du Gasteizen Araba Bizirik!-ek, urriaren 26rako

“Araba ez dago salgai” eta “Makroproiekturik ez” lelopean egin dute deialdia. Urriaren 26an elkartuko dira 18:00etan “etekin pribatuak bermatzera” bideratuta dagoen eredu energetikoa eta “instituzioek jokatzen duten papera”... [+]


Zergatik daude Renfeko trenak inoiz baino grafiti gehiagorekin margotuta?

Garraio publikoaren zerbitzuaren gainbeheraren barruan, alde estetiko hutsa bada ere, ohikoa bilakatu da trenak margoturik ikustea eta, behingoagatik bada ere, ez da arrazoi ekonomiko hutsengatik, langileek azaldu dutenez.


2024-10-18 | Urumeako Kronika
‘Hariak’ zinemaldia erresistentzia istorioen lekuko, azaroaren 7tik 17ra Hernanin

Aurtengoa hirugarren edizioa izango da, eta memoriaren gaia hartuko da ardatz, Kulturarteko Plaza Feministan.


2024-10-18 | Uriola.eus
Bazter Fest ospatuko dute Bilbon azaroaren 9an, protagonistak emakumeak diren hip-hop jaialdia

Azaroaren 9an, emakumeak protagonista diren hip-hop jaialdia ospatuko dute, 17:30etatik aurrera. Jaialdiak urtez urte hip-hop eta rap estiloetan ibilbide ezaguna duten emakume artistak bildu izan ditu.


Xamarrek ‘Orhipean, Gure Herria ezagutzen’ liburuaren edizio berria aurkeztu du

Gaur Donostian Orhipean, Gure Herria ezagutzen liburuaren edizio berria aurkeztu dute. Bertan Izan da egilea Xamar eta berarekin batera Antton Luku, Isabel Isazelaia eta Lander Majuelo.


“Beti gainerakoei jartzen diegu oxigeno maskara, eta denbora badago, norberari”

Krisi egoeran idatzitako gogoetak eta lagungarri egin zaizkion tresnak jasotzen ditu Iratxe Etxebarria kazetariaren 7.300 miligramo eszitalopram liburuak.


Eguneraketa berriak daude