Tarte honetan berean, orain zortzi urte inguru, debate ezdeus bat ebazten saiatu ginen: Martin Ugalde, Gabriel Aresti, nor izan ote zen ipuina literatur genero moderno gisa landu zuen lehen euskal idazlea. Ebazten saiatu baino planteatu egin genuen, lehena nor izan zen ez baita sobera garrantzitsua; bai, ordea, jakitea garai bertsuan kezka bertsuei erantzun bertsuak ematen saiatu zela idazle bat baino gehiago. Hirugarren izen bat falta zitzaion konpetizio absurdu hari, ordea: Jon Mirande. Hori ematen digu aditzera Gauaz parke batean bildumak.
Azpitituluan Ipuin izugarriak, eta Patri Urkizuren edizioan, jasotzen dira “han-hemenka sakabanatuta zeuden ipuinak, Herria, Euzko Gogoa, Gernika eta Egan aldizkarietan”; bi sailetan banatuta: itzuliak eta asmatuak, “elkarrekin harremanik baldin badute ere”. Interesgarrien guretzat hemen asmatuak –nahiz, Eduardo Gil Berak esan bezala, “fue un excelente traductor”–, 1951-1963 artean argitaratuak. Bi leit-motiv darabiltzate, Urkizuren arabera: “Bat ia kontu guztietan: Izua. Bestea Irlanderako itzulpenean: Aberria”. Gil Berarentzat, aldiz, “morir y matar”, horiez dihardute ipuin guztiek –“excepto uno que trata de la nostalgia”–. Ametsa izenburuko ipuinak, esaterako, zeinean gizon batek bere emaztea akabatzen duen: “Zerendako ez zuen ulertu nahi ez zuela hark gaiztakeriaz joiten, maite zuelakotz baizik?”, irakur daiteke bertan. Eta gauza goitikagarri gehiago. “Idazleak bere nahigabe bat fantasmatzen du”, dio hitzaurreak.
Funtsean betiko debatea baitago, Miranderekin zer egin. Kezka ez da gaurkoa, ea inork literatura ona egin dezakeen eta, era berean, eta besteak beste, “antidemócrata y racista” izan. Afera zahar eta arantzatsua, artearen eta moralaren arteko harremanez hitz egitera behartzen gaituena, obraz eta berau sortu duen gizabanakoaz. Mirande idazle handi bat dena, aldiz, zalantzarik ez da, eleberri ahaztezin baten egile, XX. mendeko euskal idazle garrantzisuenetakoa. Joxe Azurmendiren hitzekin esateko: “Hain txairo zen euskal literaturara Europako haize berrien igurtzea dakarkigute bere poema eta ipuinek”. Hartara, haren obraren bindikapena egiten jarraitu beharko genukeela iruditzen zait. Eta batez ere irakurtzen, lehen eskutik ahal dela.
Guardasol gorria
Lutxo Egia
Susa, 2024
Asfaltoaren azpian, lorea
Testua: Mónica Rodríguez
Ilustrazioak: Rocío Araya
Itzulpena: Itziar Ultzurrun
A fin de cuentos, 2025
Odolaren matxinadak. Gorputza, politika eta afektuak
Miren Guilló
EHU, 2024
Miren Guilló antropologoaren saiakera berria argitaratu du EHUk. Odolaren matxinada da izenburu... [+]
Zero. Transhumanismoa ate-joka erdi aro berrian
Aitor Zuberogoitia
Jakin, 2024
-----------------------------------------------------------
Hasieran saiakera filosofiko-soziologikoa espero nuen, baina ez da hori liburu honetan aurkitu dudan bakarra. Izan ere, biografia... [+]
Ihes plana
Agustín Ferrer Casas
Itzulpena: Miel A. Elustondo
Harriet, 2024
---------------------------------------------------------
1936ko azaroaren 16an Kondor legioko hegazkinek Madrilgo zenbait museori egin zieten eraso. Eta horixe bera da liburu honetara... [+]
Etxe bat norberarena
Yolanda Arrieta
Alberdania, 2024
Gogotsu heldu diot irakurketari. Yolanda Arrietaren obra aski ezaguna zait eta iragan maiatzean argitaratu zuen proposamen honetan murgiltzeko tartea izan dut,... [+]
Rosvita. Teatro-lanak
Enara San Juan Manso
UEU / EHU, 2024
Enara San Juanek UEUrekin latinetik euskarara ekarri ditu X. mendeko moja alemana zen Rosvitaren teatro-lanak. Gandersheimeko abadian bizi zen idazlea zen... [+]
Idazketa labana bat da
Annie Ernaux
Itzulpena: Leire Lakasta
Katakrak, 2024
Segundo erabakigarriak
Manu López Gaseni
Elkar, 2024
--------------------------------------------------
Nobela labur hau irakurtzen hasi eta harrapatuta sentitzen zara, eta horretan badu zerikusia idazleak ezarritako erritmo bizi eta azkarrak. Lehen hamar... [+]
Dragoiak eguzkia IRENTSI zuenekoa
Aksinja Kermauner
Alberdania, 2024
-------------------------------------------------------
Hamarnaka liburu idatzi ditu Aksinja Kermauner idazle esloveniarrak. Euskaraz plazaratutako lehenengoa dugu hau, Patxi Zubizarretak itzulia eta... [+]
Puntobobo
Itxaso Martin Zapirain
Erein, 2024
----------------------------------------------------
Izenburuak eta azaleko irudiak (Puntobobo, artile-mataza eta trapuzko panpina) osasun mentala, puntua egitea eta haurtzaroa iradokiko dizkigute, baina adabaki gehiago... [+]
Itsasoa bete urre
Dani Martirena
Irudiak: Ana Ibañez
Txalaparta, 2022
--------------------------------------------
Liburu honetara barneratzen den irakurleak sentsazio ugari izango ditu. Deigarria da azaleko letren urre kolorea eta zuritasuna, goialdean ageri den... [+]
Migranteak
Issa watanabe
1545 argitaletxea, 2024
-------------------------------------------
Ezagutzen ez nuen 1545 argitaletxeak 2024an itzuli eta kaleratu du Issa Watanaberen Migranteak liburua. Animalia talde batek egiten duen migrazio prozesua kontatzen du; eta... [+]
DETAILE XUME BAT
Adania Shibli
Itzulpena: Aitor Blanco Leoz
Igela, 2024
----------------------------------------------
Egunotan, Israelgo soldadu batek bideo-joko batean balego bezala droneak erabilita Palestinako ospitaleak, eskolak, errefuxiatu-eremuak bonbardatzen... [+]
Fun Home. Familia-istorio tragikomiko bat
Alison Bechdel
Txalaparta, 2024
---------------------------------------------
Fun Home. Familia-istorio tragikomiko bat (2006) nobela grafikoaren lehen argitalpenarekin egin zen ezaguna Alison Bechdel komikilaria, nahiz eta berak... [+]