Eskuin muturra indartzen ari den honetan, feminismoa da fenomeno horri aurre egiteko tresnarik eraginkorrena Maria Eugenia R. Palopen iritziz. Biak hutsune eta porrot beretatik jaio direla uste du, baina erantzun antagonikoak direla izatez. Eskuin muturrak gizarte itxi eta punitibista proposatzen duen bitartean, elkarrekiko zaintzan oinarritutakoa defendatzen du feminismoak elkarrizketatuaren arabera. Horregatik balio du bigarrenak lehenari aurre egiteko.
Zer aldatu da eskuin muturraren mehatxua benetakoa izateko?
Lehen ezohikoa zena gehiengoa izateko bidean da. Eskuin muturreko alderdiek Europako Parlamentua kontrolatzeko aukera dute. Honezkero eskuin muturreko 39 alderdi daude Europan, gehiengo sozialak arriskuan jartzen dituztenak: pobreak, etorkinak, emakumeak eta munduaren %99a, jende zaurgarriena. Erretorika protekzionista erabiltzen dute, ustez gehiengoen alde aurkeztuz, baina badakigu haien praktika ez datorrela bat diskurtso horrekin.
Zure iritziz, oinarri beretik sortzen dira eskuin muturra eta feminismoa. Zergatik?
Eskuin muturrak beldur eta isolamendu egoera bati erantzuten dio, eta egoera hori erreala da, 80ko hamarkadatik honako politika neoliberalak sortu du. Feminismoa ere bada egoera horrekiko sentikorra. Hain justu, nik defendatzen dudan feminismoak, feminismo erlazionalak, erdigunean jartzen du dependentzia eta zaurgarritasuna, dependentziak izan ohi duen estigma ezabatuz. Menpekoei zuzentzen zaie, zaurgarriei, beldur direnei, eta komunitate ezberdin baterako esperantza ematen die.
Bi erantzun antagoniko dira beraz. Zein da aldea?
Eskuin muturrak pobreari dio beldur, eta feminismoak pobreziari. Eskuin muturra pobrearen beldur da, eta feminismoa aberatsen diru-gosearen beldur. Eskuin muturrak etorkinari dio beldur, feminismoak erbesteari. Oso ezberdina da arrazoien edo ondorioen beldur izatea.
Bi erantzun aukerazko badira, nola egin jendeak feminismoarena aukeratu dezan?
Jendearentzat erakargarri egiteko, pedagogia egiteko, feminismoak badu alde on bat: bizi esperientziarekin lotua dago, bizitzatik abiatzen den teorizazioa da. Denok zaindu gaituzte eta denok zaintzen dugu, eta denak gara elkarren dependiente, bizitzaren une batzuetan gehiago. Beraz, ez dio ezezaguna den ezeri egiten erreferentzia. Horretan ere badu antza eskuin muturrarekin, honek ere oso identifikagarriak diren gauzei egiten baitie erreferentzia. Bizitzarekiko lotura horrek bihurtzen du garaile mugimendu bat, eta eskuin muturrak egiten du, baina baita feminismoak ere. Bi bide oso ezberdin dira, baina bientzat da oinarri bizipena. Sozialdemokraziak, hain justu, horretan egin du porrot, bizitzaren esperientzietatik oso urrun dauden erreferentziak egin dituelako.
Zer dira zaintza lanak zuretzat?
Zaintza lanek erabat aldatzen dute logika. Erantzun punitibistaren aurrean -eta tira, bada feminismo punitibistarik ere-, segurtasun eta harresien politiken aurrean, guk beste zentzu batean aurkezten dugu segurtasuna: bizi ahal izateko beharrezkoa dena edukitzea. Milizien segurtasunak ez digu segurtasunik ematen. Segurtasuna etxe batek ematen digu, bizi ahal izateko lehengaiak edukitzeak, ura izateak.
Zaintzek bermatzen dute hori?
Zaintzea hain justu hori da: komunak diren ondasunez arduratzea.
Zaintza lanak erdigunean jarri izanak eraman du borroka feminista iraultza izatera?
Bai, eraldaketa soziala da, begirada eta logika erabat aldatu dituelako. Azpimarra erantzukizunaren kulturan jarri behar da, eta ez hainbeste eskubide klasikoen kulturan. Eta ez dut esan nahi eskubideak aldarrikatu behar ez direnik. Bai, baina ez pistola gisara ulertuta, besteengandik defendatzeko, baizik eta modu erlazionalean, elkarrizketarako zubi gisara. Gure gizartea eraikitzeko orduan eskubide zibilak jarri izan dira lehenengo, eta gero etorri dira eskubide politiko eta sozialak. Pentsa aldrebes egingo bagenu: lehenbizi gizartearen kohesioa eta justizia soziala, eta hortik eratorri daitezela norbanakoen eskubideak. Pentsa zein ezberdin litzatekeen.
Eskuin muturrak feminismoa bereganatu nahi du?
Marine Le Penek egin zuen feminista bezala agertzeko saiakera bat, baina bere bidelagunak feminismoaren kontra aurkeztu dira erabat, ez dute nahi izan borroka hori bere egin. Edo, asko jota, emakume tradizionalaren nolabaiteko defentsa egin dute, frankismoan egin zitekeen bezala. Baina horri ezin zaio feminismo esan.
Baina kontziente dira gaia erdigunean dela.
Hori da. Ez dira saiatzen feminismoa berenganatzen, ez dira horrekin identifikatzen, baina noski, programa oso bat dute emakumeentzat, eta programa hori bihurtu dute ardatz: lan merkatutik bota nahi gaituzte, etxera itzuli gaitezen, familia heteropatriarkalaren menpe. Diktadura eta autoritarismo matxista eta misogino guztietan eman da hori. Ez da izan argiki emakumeak mespretxatu dituen autoritarismo matxistarik, emakumea mitifikatzera ere iritsi izan dira, baina gero espazio publikoan azpiratu dute.
Antidotoaren antidotoa. Hori da zuretzat feminismoa.
Eskuin muturrak neoliberalismo erradikalari eta alderdi sozialdemokraten porrotari erantzuten dio, eta horren aurkako antidototzat du bere burua. Oligarkien eta elite ekonomikoen kontra borrokatzen dutela diote, eta antidoto gisara agertzen dira. Nik diodana da feminismoa dela antidotoaren antidotoa, erantzuna garelako. Ez haiei bakarrik. Gehiagori ere bai
Ostegun gauean emakume bat bortxatzea egotzita atxilotu zuten gizon bat larunbatean. Gizona kasua argitu arte zaintzapean dago. Mobilizazioa egin du Itaiak astelehenean 18:30ean, Baionako Herriko Etxean, eta horren erantzukizuna azpimarratu du.
Laura Macayaren liburua ekarri du euskarara Katakrakek. Amaia Astobizak itzuli du, feminismoaren baitako eztabaidak ireki eta beste begirada batzuetatik ekiteko helburuarekin.
Indartsua, irribarretsua eta oso langilea. Helburu pila bat ditu esku artean, eta ideia bat okurritzen zaionean buru-belarri aritzen da horretan. Horiek dira Ainhoa Jungitu (Urduña, Bizkaia, 1998) deskribatzen duten zenbait ezaugarri. 2023an esklerosi anizkoitza... [+]
Pippi Kaltzaluzeren istorioak lehenengoz kaleratu zirenetik 80 urte bete direla-eta, leku berezia eskaini diote Boloniako Nazioarteko Haur eta Gazte Liburu Azokan. Azkarra, independentea, errebeldea, lotsagabea, menderakaitza, apur bat basatia, sormen handikoa, ausarta eta... [+]
Gozamen aparta bezain deskribatzeko zaila dakar, norbaiten hitzak irakurri edo entzun ostean, zera pentsatzeak: “Horixe zen neu aurreko hartan azaltzen saiatu nintzena!”. Idazlea eta itzultzailea da María Reimóndez, eta galegoz aritzen da, hizkuntza... [+]
Bai ikastetxeek antolaturiko eskolaz kanpoko jarduerek, bai aisialdiari loturiko ekintzek eta udalekuek desgaitasunen bat duten haurrak kanpoan uzten dituzte maiz, eta hain justu, jarduera horiek bereziki onuragarriak dira premia bereziak dituzten haurrentzat. Hala dio... [+]
Orain arte desgaituak ez diren pertsonekin lehiatu da Uharteko Ipar Eski Taldeko Eneko Leyun eskiatzailea (Iruñea, 1998). 2024-2025 denboraldian, lehenengo aldiz parte hartu du Adimen Urritasuna duten Pertsonentzako Iraupeneko Eskiko Espainiako Txapelketan. Urrezko... [+]
Joan den urte hondarrean atera da L'affaire Ange Soleil, le dépeceur d'Aubervilliers (Ange Soleil afera, Aubervilliers-ko puskatzailea) eleberria, Christelle Lozère-k idatzia. Lozère da artearen historiako irakasle bakarra Antilletako... [+]
Endometriosiaren Nazioarteko Eguna izan zen, martxoak 14a. AINTZANE CUADRA MARIGORTAri (Amurrio, 1995) gaixotasun hori diagnostikatu zioten urtarrilean, lehen sintomak duela lau urte nabaritzen hasi zen arren. Gaitz horri ikusgarritasuna ematearen beharraz mintzatu da.
Duela aste batzuk, gurean egon ziren El Salvadorko eta Kanarietako emakumeen eskubideen aldeko hainbat aktibista. Sexu- eta ugalketa-eskubideez eta eskubide horiek urratzeak emakumeengan dituen ondorioez aritu gara; hala nola El Salvadorren berezko abortuak izanda homizidio... [+]
Zuberoako ohiturei buruzko bi liburu ditut gogoan. Batek XX. mendean aritu izan diren 180 dantzari eta soinulari aipatzen ditu. Haien artean, emakumezkorik ez da agertzen. Besteak, pastoralei egiten die errepasoa eta hor emakumeak aipatu aipatzen dira, baina omisio esanguratsuak... [+]
1984an ‘Bizitza Nola Badoan’ lehen poema liburua (Maiatz) argitaratu zuenetik hainbat poema-liburu, narrazio eta eleberri argitaratu ditu Itxaro Borda idazleak. 2024an argitaratu zuen azken lana, ‘Itzalen tektonika’ (SUSA), eta egunero zutabea idazten du... [+]
Donostiako Tabakaleran, beste urte batez, hitza eta irudia elkar nahasi eta lotu dituzte Zinea eta literatura jardunaldietan. Aurten, Chantal Akerman zinegile belgikarraren obra izan dute aztergai; haren film bana hautatu eta aztertu dute Itxaro Bordak, Karmele Jaiok eta Danele... [+]
Antifaxismoari buruz idatzi nahiko nuke, hori baita aurten mugimendu feministaren gaia. Alabaina, eskratxea egin diote Martxoaren 8ko bezperan euskal kazetari antifaxista eta profeminista bati.
Gizonak bere lehenengo liburua aurkeztu du Madrilen bi kazetari ospetsuk... [+]