Landareek bereziki maite dituzte toki jakin batzuk. Geure gisara, landare bakoitza bat eta bakarra da. Bakoitza horrek bere apetak eta zaletasunak ditu. Zaletasun horiek, aurretik dituen bizitzeko nahitaezko baldintzen atzetik datoz.
Landarearen genetikak hagintzen du. Batzuk sustraiak uretan izatera ohitu ziren, beste batzuk izotzak izenik ere ez duen tokietara, baten bat itsasoko gatzak dena erretzen duen hareatzetara jarri zen... Orain bizi diren haien ondorengoek toki horiek behar dituzte. Behar beharrezko, edo ez hain beharrezko.
Landarea bakarra izanagatik, ez da bakarrik bizi. Sortu zuen hazia non ernatu zenaren arabera ingurune jakin bat topatuko du. Baldintza jakinekin eta landaredi jakinarekin. Landaredi horretan borroka izugarria biziko da: nork lurra hartu, nork ura bereganatu, nork eguzkiaren edo itzalaren tartea okupatu. Baldintza jakin horietara ohituta dagoena, ondoen eta azkarren egokitzen dena gailenduko da.
Landare bakoitzaren egokitze gaitasun hori, alderantzizko bidea egiteko erabiliko dugu guk. Landare bat non topatzen dugunaren arabera jakingo dugu toki horrek baldintza jakin batzuk dituela. Zertarako? Ba geuk jarri nahi dugun beste landare batentzako bizitoki egokia edo jasangaitza izango den jabetzeko. Adibidez, ahabia, Vaccinium myrtillus, ekoizten hasi nahi dut eta badakit nahitaezkoa duela lur azidoa. Txilarrak eta ainarra (Erica spp. eta Calluna sp.) ikusten ditugun tokia oso ona izango da, azidozale amorratuak baitira.
Landare adierazlea esaten zaio. Hura non ikusi, toki hori, lur hori halakoa da. Ardibidez, sapelarra edo txabarkoia edo sapa belarra (Stellaria media) edo malba arrunta edo ziguina (Malva sylvestris) ikusten dugun tokian lurra oso ona izango da, aberatsa eta emankorra. Azeri-buztana edo luki-buztana edo eztainu-belarra edo azagaru-buztana (Equisetum spp.) ikusten badugu, lur itoa eta desegituratua, oso emankorra behintzat ez dela adieraziko digu. Antzekoa esaten ari zaizkigu ihia (Juncus spp.) eta larranbiloa edo kamamila (Matricaria chamomilla).
Esaten ari zaizkigu, beraz ikusi, entzun eta antzeman, aditu.
Mila milioika mintzo dira agintariak. CO2 isurketak konpentsatzeko neurri eraginkor gisa aurkeztuta, zuhaitz landaketei buruzko zifra alimaleak entzuten dira azken urteetan. Trantsiziorako bide interesgarria izan zitekeen, orain arteko oihanak zainduta eta bioaniztasuna... [+]
Euskal Herriaren zatirik handiena klima zonalde epelean kokatuta egon arren, Arabako eta Nafarroako hegoaldean ez ezik, edonora hedatzen dira udako bero bolada latzak. Eta, dirudienez, klima aldaketarekin okerrera eginen du egoerak –edo egiten ari da, honezkero?–... [+]
Jolastoki eta ikastetxeko sarrera zen asfaltozko 350 metro koadroak berdegune bihurtu dituzte Haur eta Lehen Hezkuntzako Remontival eskola publikoan, Lizarran. Landaturiko zuhaitz, zuhaixka eta landareek helburu dute, besteak beste, beroa eta hotza hobeto kudeatzea,... [+]
20 zuhaitz osasuntsu baino gehiago moztu zituzten Barakaldoko Gurutzeta institutuan, urtarrila hasieran; Jaurlaritzarena da eskumena, baina ez zuen mozketa burutzeko lizentziarik eskatu, udalak adierazi duenez. Ikerketa abiatu du udalak, eta Legebiltzarrean azalpenak eskatu ditu... [+]
Mendi sindikataren lurretan, Anauzen Munhoako mazelan, hiru hektareetan 300 bat arbol, mota desberdinetakoak ezarriko dira. Ihizi batasunaren biltzar nagusian aho batez bozkatua izan den proiektua da.
Ostegunean txio bat sartu da nire TLan. Hauxe: 12 Reasons Why Cities Need More Trees. Azken aldian albiste asko ari da ateratzen hirietako zuhaitz mozketei buruz (Bilbo, Donostia, Iruñea…) eta gai garrantzitsua dela iruditzen zait.
Bizi kalitatea eta hiri bizigarriagoak helburu, zuhaitzak ez mozteko eta berauek babestu eta mantentzeko neurriak eskatu ditu Aliantza Berdea alderdiak, tartean zuhaitzaren estatutu juridiko bat sortzea.
Landarediak euskal toponimian duen garrantzia ebidentea da. Itsaso eta Itsasondo badaude Gipuzkoako barnealdean, ez da itsasoagatik, itsats edo isats landareari lotutako toponimoak direlako baizik. Zentzu honetan, Eibartik ekimen polita: izen toponimikoa duten herriko... [+]
Sahara basarmortuaren hegoaldean, Ténéréko eskualdean, akazia batek iraun zuen urte luzez, 400 kilometroko inguruan beste zuhaitzik ez zuela. Zein zen sekretua? Akuifero bat eta inguruko nomadentzat tabua izatea, horra erantzuna. Harik eta kamioi batek... [+]
Krimenen ikerketarako garai aproposa izango ote da uda. Ez dakit, baina hara-hona ibiltzeko joera handitzen den sasoi honetan zuhaitzei begiratzea proposatuko dizut. Eta zuhaitzen munduko krimenez jabetzea. Joan Tartasek 1666an argitaratu zuen Ontsa hiltzeko bidea liburua, gure... [+]
Lilipak edo nartzisoak loretan dira. Nabarmen adierazten dute mendean hartutako bere lurren berri. Neguan loratzen dira, kolore zuri-hori ikusgarritan, eta usaina bafadaka hedatzen dute. Multzoka bizi dira; lurpean erraboila emankorra dute, eta bat zen tokian, urtetik urtera... [+]
Udari begira jarri gaituen eguraldi honek landareak ederki mugitu ditu. Gu ere bai. Zaldibarren, Eitzaga auzoko zabortegiko madarikazioaren ardurak eskatzera, eta langileei, haien senideei eta auzotarrei babesa emateko manifestazioan Eibarko Amañatik abiatu ginen. Hasi... [+]