Harriduraz irakurri genuen Argia-k publikaturiko Irregulartasunak Lanbide Heziketaren finantziazioan? artikulua (2630. zenbakian). Baina zur eta lur geratu ginen artikuluan aipatzen zen jarraibidea, Lanbide Heziketako ikastetxeetara bidaltzen zena, eskuratu genuenean. Sinestezina Administrazio Publikoan diharduen arduradun batek gisa horretako jarraibide bat idaztea. Edo baliteke Lanbide Heziketan orain arte hori oso jarduera normalizatua eta barneratua izatea, kontziente izan gabe Administrazio Publikoan diru publikoa tartean dagoenean jarraitu beharreko betekizunez eta deialdi publiko eta programak garatzeko araudi zehatzez, lehen Lanbide Heziketako Zuzendaritzan eta orain Sailburuordetzan bertso librean aritzeko inertziak bultzatuta, agian.
Argibideak eskatzeari ekin genionean, lehen erantzuna jaso eta ikustean lehendakariak gaia zuzenean Hezkuntza Sailera eta, zehatzago, LHko Sailburuordetzara igortzen zuela, lehendakariak ezer ez dakiela erantzuten zitzaigunean eta ezer argitzen ez zela ikusita, berehala ulertu genuen Argia zuzen ari zela bere artikuluan. Hala berretsi dugu Legebiltzarrean ikusi dugunean apirilaren 10erako deitua zegoen Hezkuntza sailburu eta sailburuordearen agerraldia atzeratu dutela agenda arazoak direla eta. Bitxia hain justu egun berean sailburua beste gai bat azaltzera etorri denean. Agenda arazoak noiz arte luzatuko dira? Maiatzeko hauteskunde ostera arte? Ala gaia konpontzeko, jarraibidea aldatu, TKgune programaren dekretua onartu eta etxea ordenatzen duten arte? Horrela bada, gaitzerdi.
Baina galdera nagusia da: eredu hau legeztatu behar da? Alegia, ikastetxe eta enpresen saretzea oinarritzen bada ikastetxeek zerbitzuak eskaini eta enpresek fakturak ordaintzean, programa honek edo ezohiko finantziazio honek legeztatzeko aukera izan behar du? Hala bada, ikastetxeek jarduera ekonomikoen zergan alta eman beharko dute. Ematen duten Lanbide Heziketa familia bakoitzeko jarduera ekonomikoen zergan alta bat eman beharko dute? Eskaintzen dituzten zerbitzuei BEZa aplikatu behar bazaie, nola kobratuko dute eta nola aitortuko dute? Nola ekidin da orain arte BEZa ez kobratzea? Erakundeetatik iruzur fiskala bideratu eta legeztatu daiteke?
Bidalitako erantzunetan hainbat lege eta dekretu orokorreko artikulurekin legebiltzarkideak nahasten saiatzen diren arren, agerian geratzen da programa zehatz honen araudi falta.
Honi guztiari saretzea, elkarlana, berrikuntzaren transferentzia deitu zaio. Hau ez al da konpetentzia desleiala? Ez al litzateke Lanbide Heziketako ikastetxeetatik ateratzen diren ikasleei lana kentzea, merke-merke?
Ohiko finantzazioaz gain, ikastetxeak deialdietara aurkeztu behar izaten dira programa eta laguntza desberdinetara sarbidea izateko. TKguneren programan ez! Ez ikastetxeak, ez eta enpresak ere. Hemen, ez dakit nork erabakitako enpresen zerrenda bat pasatzen zaie ikastetxeei. Eta zein da irizpidea? Zeren arabera enpresa batzuk bai eta ez besteak? Nahiz eta ikastetxeei, hala erabakiz gero, beste enpresa batzuetara joateko atea irekitzen zaien, baina finantzazio gehigarririk gabe. Bisitengatik, proiektuengatik eta zerbitzuengatik jasotako diru gehigarria. Helburua, lau bisitako proiektu bat eta bost proiektuko zerbitzu bat. Irakasleak komertzial lanetan. Honi guztiari saretzea, elkarlana, berrikuntzaren transferentzia deitu zaio. Hau ez al da konpetentzia desleiala? Ez al litzateke LHko ikastetxeetatik ateratzen diren ikasleei lana kentzea, merke-merke?
Larria da baita ere jarraibidean ageri diren hainbat baieztapen. Adibidez: “Bisitak eta proiektuen definizioa finantzatuta daudela aipatzea ekidin behar dugu”. Enpresa txikiak engainatu nahi dituzte ala?
Nola erabiltzen da guztion diru publikoa? Jarraibidean zehazten da Lehendakaritzako %25eko laguntza baliatzeko, enpresari zerbitzuaren %100eko balioarekin aurkeztuko zaiola faktura eta bertan adieraziko zaiola %25eko laguntza aplikatuko zaiola. Fakturak prestakuntza eta aholkularitza kontzeptuan, eta ez berrikuntza kontzeptuan. Eta nola fakturatzen da ikastetxe integratuetan? Bestelako ikastetxeetan? Hau irakurri nuenean, ulertu nuen duela pare bat urte ikastetxe integratu bilakatzeko zegoen presa, IFZ identifikazio fiskaleko zenbaki propioak izateko. Baina beste ikastetxe ereduek Jaurlaritzako IFZ dute, edo? Ikastetxeak fundazioak sortzen ari dira. Hainbat ikastetxe hainbat fundazio, horrela bideratuko da eta hori izango da lege zirrikitua? Erpin anitzak dituen “joko” arriskutsua hasi du LHko Sailburuordetzak, berrikuntza eta saretzearen izenean ikastetxe eta irakasleen funtzioak eraldatuz, irakasleei komertzial funtzioak emateraino.
Sailburuordetza bikain ari da Lanbide Heziketaren ideia saltzen. Baina ideiatik harago, herritarron artean hain ezezaguna den Lanbide Heziketaren kudeaketa ordenatu eta zuzendu beharko luke Gobernuak; eta ez digu balio orain arte marko juridikorik izan ez duen aitzakia. Hasteko, ardura publikoek diru publikoaren kudeaketa zuzena eskatzen dutelako.
Harriduraz irakurri dugu prentsan Aritz Otxandianori etxean bertan bengalekin egindako erasoaren albistea. Berak sare sozialetan eman zuen gertatutakoaren berri. Bai bera, bai bere adierazpenak jasotzen dituzten hedabideak ahalegindu dira eraso hori makro-berriztagarriei buruzko... [+]
50 urte bete dira Polizia frankistak Mikel Gardoki Azpiroz ETApm-ko kidea tirokatuta hil zuenetik. Egiari Zor fundazioko kideek eta Gardokiren kide Juan Miguel Goiburu Mendizabal 'Goiherri'-k hartu dute parte ekitaldian.
PSOEren hainbat egoitza eta armagintzarekin lotura duten hainbat enpresa seinalatu dituzte, hala nola, ITP Aero, Dassault eta Lauak.
Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak abizenen grafia euskaratzeko kanpaina abiatu du. Adin txikiko seme-alabak dituzten gurasoei egiten zaie deia bereziki, gurasoek deitura euskatuz gero, automatikoki 18 urtez beherako seme-alaba horiei ere euskaratuko baitzaie.
Sare sozialetan argitaratutako argazkiaren bidez ezagutarazi du erasoa Ordiziko alkate Adur Ezenarrok. Bere sexu izaerarekiko "harrotasuna eta ohorea" berretsi du, eta azken aldiko "oldarraldia" salatu du.
Zer nolako harremana dugu heriotzarekin? Zer nolakoa helduek, zer nolakoa haurrek? Adinean gora egin ahala nola aldatzen da heriotzarekiko dugun begirada? Eta nola hitz egin heriotzaz haurrekin?
Bai, gai tabua bada ere, hitz egin dezagun heriotzaz. Hirugarren saio honetan... [+]
Azken aste eta hilabeteetan, mota guztietako erakunde politiko eta ekonomiko eta enpresarialek etengabe altxatu dituzte gerra-hotsak. Baina zarata burrunbatsu horren asmoa argi pentsatzen ez uztea eta beldurrak gure analisia nahastea balitz? Saia gaitezen errealitate hori... [+]
Armadak egindako genero krimenen gero eta froga gehiago dauden arren, Israelgo emakumeen kolektiboek ez dute aintzat hartu edo ukatu egin dute, neurri handi batean, NBEren gaitzespen txosten berria.
Sasoitsu, osasuntsu eta bizipozez gainezka egotea dut helburu. Jaten dudanak, egiten dudanak eta pentsatzen dudanak eragina du oreka eta malgutasuna lortzeko eta tentsioa saihesteko.
Anbotoko Mari ezagutzen dugu askok, Aralarko dama, Aketegiko dama eta beste izen ugariz ere ezaguna dena. Amalur izaki gorputza hartua da Mari, gure jainkosa, euskaldunon artean ezaguna. Soineko apainez jantzitako andere bezala aurkezten da herri askotan. Baina nor ote da Mari... [+]
Egurra diamanteak baino arraroagoa, bakanagoa da. Bai, unibertsoan errazagoa da diamanteak topatzea egurra baino.
Proventza eskualdean, Alpeen hegoaldean abiatu zuten Lili Saint-Laurent euskaldunak eta Mathias Guibert proventzarrak abeltzaintza proiektua duela hamar urte pasatxo. “Ardi, ahuntz, behi, txerri eta pottokekin plantatu ginen etxalde dibertsifikatua landuz, baina laborantza... [+]
Ospitalizatuta dauden pazienteek eskumuturrekoan eramango dute “e” ikurra. Hala, osasun langileek badakite herritar horiek eskatu dutela euskaraz artatua izatea. Osakidetzak dio euskarazko komunikazioa errazteko beste tresna bat gehiago dela. Proiektu zabalago bateko... [+]