Kataluniako preso politikoen kontrako epaiketan, irain klasikoekin batera bertzelako laidoak aipatu dituzte poliziek, iazko urrian giro larderiatsua nagusi zela erakusteko: “Votarem” oihu egiten zigun jendeak. Nik dakidala, inork ez die poliziei gogorarazi bozkatzeko asmoa adieraztea ez dela iraina.
“Votarem” irain gisa sailkatu izanak ez du, berriz diot, nik dakidala, komentario handirik ekarri hedabideetan. Beharbada hori ez da hain arraroa, pentsatzen badugu, nik pentsatzen dudan bezala, oraindik martxan dagoen epaiketaren helburua independentismoa kriminalizatzea dela, berez gaitzesgarria dela independentista izatea eta “Espainia hausteko asmoz” bozkatu nahi izatea.
Egun hauetan, irratia edo telebista piztu eta “supremazista”, “arrazista” eta “fanatikoa” bertzerik ez da aditzen. Núria de Gispert politikari katalanak zerriak deitu die txio batean lau arerio politikori –Arrimadasi, Girautari, Montserrati eta Millori–. Horixe da independentismoaren egiazko izaera, erran dute aho batez tertulietan. Hor ditugu egunero Herrera, Jiménez Losantos, Sostres edo Inda bezalakoen ahotik ateratzen diren loreak, baina mintzagaia Gisperten txioa da, ez omen baita pertsona baten txio desegokia, independentismo osoaren izaeraren adierazgarri baizik. Beharbada hori ez da hain arraroa..., tira, esaldia arestian idatzi dut, azken paragrafoaren akaberan.
Ez du hain sona handia izan, baina Hauteskunde Batzordeak isuna jarri dio Tv3-i presoen inguruko dokumental bat hauteskunde garaian emateagatik. Nonbait, independentismoari botoak ematen dizkio errealitatea erakusteak –Batzordeak ez du zehazki horrela justifikatu bere erabakia, interpretazio librea egin dut–. Baina erabaki horrek, Gisperten txioak ez bezala, ez du ezeren –adibidez, demokrazia jakin baten– egiazko izaera erakusten.
52 urteko altsasuar bat hil da ostegunean Arbizun lan istripua izan ostean, Nafarroako Foruzaingoak jakinarazi duenez. Urtea hasi zenetik Euskal Herrian lan istripu batean hildako laugarren langilea da. Ezbeharra herriko erdigunean dagoen etxebizitza bat zaharberritzeko lanetan... [+]
Ikasturtea hasi denetik hirugarren greba eguna izan da ostegunekoa Nafarroako Hezkuntza Publikoan eta goizeko mobilizazioen ondoren, LAB, Steilas, ELA eta CCOO –protestaren deitzaileak– pozik agertu dira. Euri jasak eta hotzak lagundu ditu etengabe irakasleak... [+]
Urtarrilaren 30 honetan abian jarri du Israelek Jerusalem ekialderako UNRWA Palestinar Iheslarientzako Laguntza eta Lan Bulegoaren debekua. Urtarrilaren 15ean adosturiko su-etenari segi, bahituen eta presoen hirugarren trukea dute ostegun honetan.
Joaquin Beltran eta Alberto Sololuze gogoratzeko eta hondamendiaren erantzukizunak eskatzeko elkarretaratzea egingo dute igandean Zaldibarko Eitzaga auzoan. Luizia “enpresarien diru goseak” eragin zuela, eta Eusko Jaurlaritzak “ardura txikiena ere ez duela... [+]
EAEko Auzitegi Nagusiaren epaiak ez duela "zirrikiturik utzi" dio SOS Talaimendi plataformak, eta "oraindik merezi duten legezko zehapena jaso ez duten zenbait erabaki arbitrario eta ia delituzko" geratzen direla adierazi du. Besteak beste, Zarauzko Udalak... [+]
Osasun Publikoaren Aldeko Herri Plataformak (OPA) manifestazioak deitu ditu otsailaren 1erako. Mobilizatzeko deia egin dute osasunaren pribatizazioari aurre egiteko, lehen arreta indartzeko, osasun arloko langileen baldintzak hobetzeko, prekaritateari aurre egiteko eta kudeaketa... [+]
Genero-indarkeriaren biktima den emakume bat eta haren bost seme-alabak, horietatik hiru hemezortzi urte beherakoak, etxetik bota nahi izan dituzte ostegunean. Erabakia aurrera eramateko baldintzarik ez zegoela argudiatuta ez dute kaleratzea burutu, baina beste data bat... [+]
Eusko Jaurlaritzak isunak kendu dizkie ertzainei euskaraz hitz egiteagatik zigortuak izan ziren Donostiako herritarrei. Manex Ralla eta Amaia Abendaño dira herritar horiek, isunak kendu dizkietela baieztatu diote hedabide honi.
EITBko Euskara Batzordeak gaitzespena adierazi du azken hilabeteetan egindako zuzendaritza postuetarako hautaketa prozesuak direla eta. Salatu dutenez, euskarazko C1 maila ez duten hiru pertsona hautatu dituzte postu garrantzitsuetarako: EITB Mediaren zuzendaritzarako, Social... [+]
AHT Geldituk Nafarroako Abiadura Handiko Trenaren obretan lan esklabotza egoerak daudela salatzen duen lekukotza eskandalagarria jaso ondoren, obra horiek sustatzen dituen Adif sozietateak publikoki erantzun behar izan du: "Gezurra dira".
Ostegun honetako Udal Osoko Bilkuran eztabaidatu eta bozkatuko dira Amurrioko Udaleko 2025erako aurrekontuak eta, beste behin ere, Udal Gobernuak uko egin dio Aiaraldea Komunikabidearen hitzarmen eta dirulaguntza berrezartzeari.
Asteazkenean ekin zion Laudioko enpresak labea hozteko prozesuari, Eusko Jaurlaritzako teknikarien bermearekin. Langileak haserre eta "engainatuta" azaldu dira erakundeen jarrerarekin: "Gu babestera joan eta langileen ondoan egon behar zuena, ez da egon"... [+]
Lizarrako Udalaren jarrera autoritarioa salatzeko sortu zuten Beef D'Alda abestia, eta horren harira auzipetu dituzte. Adierazpen askatasuna aldarrikatzeaz gain, otsailaren 8rako egitarau bat antolatzen ari dela jakinarazi du musika taldeak.
Bizieskola ekimenaren bitartez Gasteizko Eraman kooperatiba ikastetxeetako umeak trebatzen hasi da ikasturte honetan, hirian bizikletaz segurtasunez eta modu independentean ibiltzeko. Gasteizko Udalarekin batera parte hartzen du ekimenean, eta kooperatibako kideek ikastetxeetako... [+]