Gortasuna ukatzetik elkor identitateaz harro izaterainoko bidea egin du Véronique Leduc artista, militante eta unibertsitariak. Ez du bide erraza izan, barrenak inarrosi dizkio prozesuak eta guztia kontatzeko denbora hartu du. Leducen bidez, gorren errealitateaz ikasten dugu, baina batez ere gure jendarteaz, entzumenean oinarrituriko gure sistemaz. Hots, audismoaz, fonozentrismoaz eta entzule gisa ditugun pribilegioez.
Zeinu hizkuntzari nola lotu zinen?
Berant ikasi dut, 2013an. Gure familian ahozkoan dabiltzan elkorrak eta zeinu hizkuntzan dabiltzanak bereizi ohi ditugu, ahozkoan dabiltzanak entzumen urrikoak direla erranez, hots, entzumena hain “gaizki” ez daukatenak. Amaren begietan entzumen urrikoa nintzen, ez nuen zeinu hizkuntza ikasi beharrik. Entzuleen gisara jarduteari dio jendarteak balio handia bideratzen.
Ikasteari lotu zinen.
Doktoretzan, Concordia unibertsitate anglofonoan jarraitzen nuen kurtso bat, baina ezer ez nuen ulertzen! Ordura arteko estrategiek ez zidaten balio. Ezpainen mugimenduek ez zuten balio, suposizioek ezta ere, tonalitate ezberdinak ziren. Paraleloki, gorren arteko topaketa batera gomitatu ninduten. Zeinu hizkuntzan zebiltzan, ni interpretearekin nintzen eta entzule bakar honek nirea itzultzen zien eta haiena itzultzen zidan. Deseroso sentitu nintzen. “Ez duzu estakururik, ikas ezazu”, erran zidan batek. Aldaketa unea izan zen. Coming-out (armairutik ateratzea, ingelesez) bat izan zen, harrigarriki betidanik izandako identitatearena.
Eskerrak artea hor zenuela.
Prozesu honek guztia inarrosi zidan. Sendatu beharreko umea nintzen. Guztia entseatu zuten gurasoek, Mont Royal igo genuen pazko egunez, iguzkia esnatu aitzin, iturriko ur benedikatua belarrietan ezartzeko. C’est tombé à l’oreille d’un sourde [Gor baten belarrietara iritsi da, euskaraz] komikia idazteak lagundu zidan mezu horretarik bereizten.
Alde politikoa du.
Gortza eta audismoa nozioak deskubritu nituen. Gortza edo deafhood nozioa 2003an plazaratu zuen Paddy Ladd ikerlariak, dimentsio patologikoa duen gortasunarekin ezberdintasuna egiteko. Existentzia ikuspegitik, kidetasuna azpimarratzen du gehiago, baina ez baitezpada alde boluntaristatik, baizik eta zapalduen aldean egotetik, istorioak modu berezian biziarazten dizkigulako. Tesiaren galdera nuen: nola eraiki ditzakegu gor izaeraz perspektibak, gure hausnarketen arrastorik ez baldin badugu? Gogoeta gehienak ahozko hizkuntzetan idatzirikoak ditugu, usu entzuleen gogoetak izaki. Imajinatu euskaldunez idatziriko guztia frantsesez edota espainolez idatzia balitz? Ez luke funtzionatuko, hizkuntzak egiten gaitu, toki bat ematen digu munduan.
Audismoaz hitz egin dezagun.
Entzuten dutenei eta hauen jarduerei balio gehiago ematen dion sistema dugu. Bortizkeria anitz daude. Konplimendu gisa ongi mintzo naizela diotenean edota belarritako tresna berria kasik ez dela ageri zehazten didatenean, zer erran nahi du? Sendatu ala gorde beharrekoa dela.
Ez gara kontziente.
Elkor izaera osoki onartzen dutenek zeinu hizkuntzaz komunikatzen dute gehienetan. Aldarrien entzunarazteak erran nahi du hizkuntza berean gabiltzala. Autoktono eta Kanadaren arteko berradiskidetze prozesuan urratsak eman badira autoktono lider batzuk ingelesez edota frantsesez hitz egitea onartuko dutelako da. Gure kasuan ez dugu beti aukerarik eta ez dute zapaltzaileek interpreteen pagatzea erabakiko. Beraz elkorroi dagokigu mezua entzuleei helaraztea, baina bide konplexua dugu.
Ezinduak ez, baizik eta gutxiengo linguistiko.
Elbarritasunaren perzpezioa aldatu da denboran zehar, baina orokorki ikuspegi medikala da beti nagusi, desgaitasuna pertsonaren baitan dagoela dion ikuspegia. Alderantziz, urritasuna jendarteak eragin mugetan dagoela dioen modelo soziala dugu. Entzumenak gidaturiko jendarte batean gara eta ezer ez dugu eskuragarri. Elbarritua naiz koklea ezberdina dudalako? Ez badute hizkuntza mintzo, etorkinak elbarrituak dira? Guk ere gure hizkuntza eta kultura ditugu. Gure hizkuntza aitortua izanen den egunean, agian gehiago izango gara ikuspegi sozialetik elbarritu definitzen.
Manifestu bat idatzi duzue.
Fonozentrismoaren deseraikitzearena, dozena bat artisten artean idatzitakoa. 1989ean jada atera zuten Deaf View Image Art manifestua Washingtonen (AEB), baina esentzialista zitzaigun eta guk artearen munduan dagoen audismoa deseraiki nahi genuen.
Musikaz bi hitz?
Musika musatik dator, inspiraziotik eta erritmotik, baina gure jendarte fonozentratuan soinuari mugatu dugu. Alta, erritmoa bisuala izan daiteke, bibrazioak ere baditu. Gorrok harreman ezberdina dugu musikarekin, bibrazioak gozatzen ditugu. Musika sorkuntzan ere gara.
Azken mezu bat entzuleei?
Kontzientzia hartzetik hasten da guztia. Entzulea naiz eta pribilegioak ditut. Entzumena dudala? Bale, zuria naizen gisara. Arrazismoa ez da bakarrik pertsona arrazializatuen kontua, zuritasunaz hitz eginez zaio arrazismoaren aurkako borrokan guztiei toki bat ematen. Kontzientzia hartuz gero hitz egin dezakegu justizia sozialaz eta idealean aliatu postura hartzeaz.
Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]
Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]
Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]
Desengainu handia hartu dute euskal feminista askok jakin dutenean Chimamanda Ngozi Adichie idazleak haurdunaldia esternalizatu duela, alegia, surrogate batek ernaldu duela bere haurra, diru truke. Guztiok izan beharko genuke feminista saiakeraren egilea da Adichie, besteak... [+]
Irungo Landetxa auzoko pala txapelketa mistoan, hogei bikotetik bakarra da emakumeek osatua, 40 lagunetik bi baino ez dira emakumeak: Idoia Karrera eta Loiola Zuazu. Lehiaz, txapelketa misto eta ez mistoen arteko aldeez eta joko-mailaz mintzatu gara haiekin. "Emakumeok... [+]
Azken bi hamarkadetan indarkeria matxistaren gaia lehen lerrora ekarri du mugimendu feministaren borrokak, besteak beste, eta bikote arteko indarkeria edo “familia arazo” gisa deskribatzen zenak, eremu publikora eta kalera egin du salto. Indarkeria matxistaren... [+]
Izenburua aski argia da: Zuzi iraxegia. Euskal emakume idazleak eta literatura klasikoa (TZ, 2025). Eta 300 orrialdeko liburu mardulean, XIV. mendeaz gero gurean izan diren emakume idazleen gainean jardun du, irakasleari dagozkion azalpenak emanez bezainbat, testu klasikorik... [+]
Bazterkeria egoeran dauden pertsonen elikadura beharrei erantzuteko, Paris 365 jantoki solidarioa martxan jarri zuten Iruñean, 2009an. Ordutik, euro baten truke egunero hiru otordu bero ematen dituzte. Urtarrilaren 27an iragarri zuten aurrez aurreko afariak emateari... [+]
Gure hizkuntzaren aurkako beste eraso bat jasan behar izan dugu Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren eskutik; PAI programan euskararen aurkako aldaketa bat egitera behartu gaituzte. Azken urteotan, legeak hala aginduta, D ereduko ikastetxe berriek PAI programa sartu... [+]
Ostegun gauean emakume bat bortxatzea egotzita atxilotu zuten gizon bat larunbatean. Gizona kasua argitu arte zaintzapean dago. Mobilizazioa egin du Itaiak astelehenean 18:30ean, Baionako Herriko Etxean, eta horren erantzukizuna azpimarratu du.
Gipuzkoako sorrera prozesuari buruzko bere doktore tesia aitzindaria izan zen, lurralde historikoen bilakaera ulertzeko. Deustuko Unibertsitateko irakaslea, historialari askorentzat eredu izan da bere lan egiteko eta irakasteko modua. Igande honetan hil da Elena Barrena Osoro... [+]
Gernikako "gazte langileen interes eta beharrei" erantzungo dien proiektu bat martxan jarriko duela adierazi du Egurre Gazte Asanbladak. Eraikina duela hamar urte itxi zuten, eta salatu dute Gernikako Udalak hiru legegintzaldi daramatzala esanez liburutegi bat jarriko... [+]