Amasa-Villabona (Gipuzkoa) 1870eko hamarkada. Herriko plaza 45-50 metro inguru luze zen orduan eta, beraz, ez zen nahikoa errebotean aritzeko. Herritarrek plaza handitzeko eskatu zuten.
Gerra Karlistetan erretako bi etxe bota eta, hala, 70 metro inguruko plaza eraberritu zuten. Berez, arrazoi nagusia zen azoka egunetan ez zegoela lekurik nahi beste ganadu sartzeko. Baina bide batez, errebotean, luzeko pilota jokoan, jarduteko aukera emango zuen handik aurrera gune berrituak. Ia mende eta erdi geroago, Errebote plaza eraberritzeko lanak oraintxe amaitu dituzte.
Errebotea pilota jokorik zaharrenetakoa da, frontisa erabiltzen duten aldaerak baino zaharragoa da bere jatorria. Baina gainerako modalitateak askoz ere zabalduagoak daude egun. Joko-eremu hain luzea behar izateak eragin du hori, besteak beste; Ipar Euskal Herrian errebote plaza gehixeago daude, baina Hegoaldean oso gutxi dira. Eta, gainera, jokoaren arauak ez dira bat-batean ulertzekoak eta, hortaz, denbora behar da errebotea barneratzeko eta gozatzeko.
Eta, hala ere, Villabonako plazak eutsi egin dio kirol jardun horri. Plazaren luzerak ez ezik, Teodoro Hernandorenak (1898-1994) ere izan zuen zerikusia horretan. Odontologo, politikari eta kulturgile zizurkildarrak arlo askotan egin zuen lan. Dantza eta mendizale taldeak sortu zituen, nekazari sindikatu bat ere bai, euskarazko kazetaritza bultzatu zuen, Euskal Herriko I. Bertsolari Txapelketako antolatzaileetako bat izan zen… –Xabier Lasak 2008an argitaratutako biografia mardulean jasotzen dira Hernandorenak egindako guztiak–. Baina jardunik kuttunetakoa izan zuen beti errebotea, bere ustez euskaltasunerako bidea baitzen.
1932an errebote-jokoaren lehen araudia idatzi eta argitaratu zuen, euskara erraz eta didaktikoan. Besteak beste, errebotean kintzeka eta jokoka kontatzen dela jaso zuen (15,30, 40 eta jokoa) luzeko pilota joko gehienetan bezala, alegia, tenisean bezala. Edo alderantziz esan beharko genuke tenisean errebotean bezala kontatzen dituztela puntuak, tenisa sortu baino lehen ere Euskal Herrian kintzeka kontatzen baitzen.
Teoriaz gain, praktikan ere sustatu zuen Hernandorenak errebotea. 1930ean Villabonako eta Hazparneko pilotarien arteko errebote partida antolatu zuen plaza horretan. Orduz geroztik, urtero, herriko festetan antolatzen da neurketa eta datorren San Inazio egunean 90. aldiz jokatuko dute bi herrien arteko norgehiagoka errebote plaza berrituan.
15 urteko emakume bati egin dio eraso Izarra klubean jarduten zuen pilota entrenatzaile batek.
Gaztelueta C -Berango C gazteen futbol partidua bertan behera geratu zen Larunbatean. Jokatzen ari zirela Gaztelueta C taldeko gazte batek aurkariari "beltz zikin madarikatua" deitu zion. Gorengo erregional mailako Otxarkoaga-Iturrigorri partiduan ere... [+]
Israelgo Estatuko saskibaloi taldeak ostiralean jokatuko du Gasteizen, eta mobilizatzera deitu du Palestinarekin Elkartasunak.
Iñigo Cabacas Herri Harmaila taldea eta Athleticen arteko harremana nahaspilatuta dago azkenaldian. Iñigo Cabacas Herri Harmailako Iñigorekin hitz egiteko aukera izan dugu astelehenean.
Saskibaloi talde israeldarraren eta Baskoniaren arteko lehia bertan behera uztea exijitzeko manifestua aurkeztu du Palestinaren aldeko mugimenduak. Euskal Herriko 40 saskibaloi klub, talde zein Baskoniako zaletuen taldek, kirol munduko 91 pertsona ezagunek eta Gasteizko 65... [+]
Kirol klub batean aritu nahi duen haurrak ez duela zertan Eskola Kirola egin dioen epaiari helegitea jarriko dio orain Gipuzkoako Diputazioak. Umeak nahi duen kirola aukeratzeko askatasuna batetik, helburu hezitzaile eta integratzaileak bultzatzen dituen eredua bestetik,... [+]
Euskal selekzioaren ofizialtasuna lortzera bidean urratsa eman du Nazioarteko Euskal Pilota Federazioak, Euskadiko Federazioa eskubide osoko kide izatea onartuta. “Lorpen historikoa da”, zioen Euskadikoak pasa den abenduaren 28an, baina zuhurtziaz mintzo zen,... [+]
Lapurdiko Makean egin du Euskal Selekzioa Orain elkarteak lehenengo biltzar nagusia. Iazko udan Frantziako selekzioarekin jokatzeari uko egin ziotela iragarri zuten Ipar Euskal Herriko hamabost pilotarik osatzen dute gaur gaurkoz ekimena, zeinak helburu duen, besteak beste,... [+]
Euskadiko Selekzioa lortzea, ezbairik gabe, lorpen historikoa izan da. Baina horretan geratzen bada, euskaldun askorentzat –ni barne, nafarra bainaiz– egunik ilunena eta tristeena izango da. Lehenengo egunetako poza eta berotasuna gozatu ondoren, itzul gaitezen... [+]
Hainbeste urte borrokan horren atzetik ibili ondoren, 34 urte, hain zuzen, oso pozik gaude orain egun batzuk, abenduaren 28an Inuzente egunean, Iruñean, Nazioarteko Euskal Pilota Federazioak antolatu zuen batzarrean hartu zen erabakiagatik. Zeren ondo bidean,... [+]
Otsailaren 7an, Maccabi Tel Aviv taldeak Baskoniaren aurkako partida jokatzeko asmoa du Gasteizen. Palestinarekin Elkartasuna Plataformak salatu du Israelek kultur eta kirol ekimenak palestinarren aurkako krimenak estaltzeko erabiltzen dituela. Aurpegi zuriketaren aurka,... [+]
2002an ikusi zituen lehenengoz hamaika emakume kamiseta zuri-gorriarekin San Mamesen. Bere ametsa egia bihurtzeko aukerak errealak zirela ulertu zuen Garazi Muruak. Athleticeko nesken taldeko kapitaina izatera iritsi zen, baina lesio batek behar baino lehen ekarri dio... [+]
Askok espero zuen moduan, Nazioarteko Pilota Federazioak Euskadikoa onartu ostean eskubide osoko kide gisa, Espainiako kirol-erakunde, alderdi politiko edota hedabideek erabakiaren aurkako oldarraldia hasi dute, nork beretik presioa eginez. Ostegunean, Espainiako Pilota... [+]
Donostian 2024ko martxoan jokatutako futbol partiduaren aurretik Ertzaintzak egindako kargetan, Amaya Zabarte zaleaz gain bigarren pertsona bat zauritu zuten, ustez foam pilota batekin begian jota. Orain, kasu hori ere ikertzeko agindu du Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak.
Espainiako Federazioak salatu du ez zaiola parte hartzen utzi iragan asteburuko Nazioarteko Pilota Federazioaren biltzar nagusian, eta hori “bidegabekeria” dela. Biltzar hartan onartu zuten, bozketan, Euskadiko federazioa nazioartekoaren eskubide osoko kide gisa... [+]