Parisko kabaret abeslariari, amonari omen!

  • Azken aurreko emanaldia izan bada ere, azkenean izan dut Xake konpainiaren Mami Lebrun antzezlana ikusteko aukera. Antzerki egarriz egin dugu Bilborako bidea, eta gu bezala, asko izan dira Euskararen Eguna aitzakia hartuta, Bilboko Arriaga Antzokiak antolatu duen emanaldira gerturatutakoak.


2019ko apirilaren 15ean

Zendu berria da amona Kontxa. Bere ilobak amonari omenaldia egin guran, haren gaztetako bizipenak ekarri nahi ditu taula gainera. Horretarako, Paris nazien okupaziopean zegoen sasoian, Kontxak bere gaztaroan kabareteko abeslari gisa bizitako istorioa ekarriko dute agertokira. Istorio xamurra, hurbila, bizia, zintzoa eta gozoa; neurriko umore ukitu eta guzti.

Mami Lebrun antzezlana

Zuzendaria: Getari Etxegarai.
Aktoreak: Ane Pikaza, Kepa Errasti
eta Ainara Ortega.
Hurrengo eta azken emanaldia: Apirilak 27, Aulestiko Artedrama topaketak, frontoian, 22:00etan.

Oraindik ez dakit zergatik baina istorioak harrapatu nau. Agian neuk ere amuma miresten nuelako, eta oraindik haren heriotzari buruz berba egitea kostatzen zaidalako. Emanaldiko denbora jauziek despistatu ez, eta garaiko Paris irudikatzeko ariketa egin dudalako. Euskaldunok II. Mundu Gerran ere gure ekarpena egin genuela entzutea maite dudalako. Edo Errastiren gidoian jasotako elkarrizketa bizietan erabilitako euskara zaindua eta euskalkien nahasmen dotoreaz gozatu dudalako.  Doluaz, bizitzaz eta heriotzaz berba egin duten arren, barre egiteko aukera ere izan dudalako. Eta ze demontre, ez naiz esaten lotsatuko, istorio erromantikoak gustuko ditudalako.

Parisko Kabaret bateko kamerinoaren mahaia eszenatoki gainean eta mikro bat. Istorioak berak zer edo zer gehiago ere hartu, eta beharko lukeela esango nuke. Garaiko musika eta zuzeneko ahotsak, hala ere, Pariserako bidaian lagungarriak izan dira.

Bilboko publikoarekin konektatu dute Xake Konpainiako kideek beraien lehenengo ekoizpenarekin. Joan den urtean irabazitako Donostia Antzerki Saria ere merezitakoa izan dela esatera ausartuko nintzateke. Pena, lerro hauek obraren azken emanaldiaren atarian idaztea. Hala eta guztiz ere, bolo-bolo dabilen Lur ikuskizuna ikusteko tartea hartuko dut, talde honen ibilbidea gertutik jarraitzeko asmoz.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Antzerkia
Interview. Urez eta hondarrez
Lurra zapaltzeko moduak

Interview. Urez eta hondarrez
Lurra zapaltzeko moduak

Interview. Urez eta hondarrez
Egileak: Telmo Irureta eta Mireia Gabilondo.
Aktoreak: Telmo Irureta eta Dorleta Urretabizkaia.
Zuzendaria: Mireia Gabilondo.
Konpainia: Tentazioa.
Noiz: apirilaren 2an.
Non: Victoria Eugenia Klub Aretoan,... [+]


'Errealitatearen harribitxiak'
Arreta galdu barik

ERREALITATEAREN HARRIBITXIAK
Nork: Josu Iriarte, Nerea Lizarralde, Jare Torralba eta Amets Larralde. Mikel Martinezek zuzenduta eta Jokin Oregiren testuetatik abiatuta.
Noiz: otsailaren 21ean.
Non: Bilboko 7katu... [+]


'Itzal(iko) bagina'
Hemen gezurra nagusi

Itzal(iko) bagina
Taldea: Lokatz Loreak.
Aktoreak: Araitz Katarain, Janire Arrizabalaga eta Izaro Bilbao.
Zuzendaria: Iraitz Lizarraga.
Noiz: otsailaren 2an.
Non: Usurbilgo Sutegi aretoan.

-------------------------------------------------------
 
Bertsoa bertsolaritza,... [+]

Eguneraketa berriak daude