Julian Assange polizia britainiarrak atxilotu aurretik da Kristinn Hrafnsson islandiarra Wikileakseko zuzendari berria. ikerketa kazetaritzan trebatua, ziur dago Neo-McCarhtysmo berri batek kazetaritzaren kontrako gerra hedatu duela. Assange AEBetara estraditatzeko agintariek ustez daukaten erabakia, Wikileaksen kontrako auzia oraingoz sekretuan martxan dagoena, Chelsea Manning berriro espetxeratzea... arazorik ez du falta irailetik Wikileakseko zuzendari denak.
Apirilaren 11n Julian Assange Ekua-dorrek Londresko poliziari entre-gatu arren, Wikileaksek jarraitzen du lanean, Assange isolatuta egon den denboran aritu den bezala. Islandiako kazetari bat dauka zuzendari, Kristinn Hrafnsson, eta The Reykjavik Grapevine [Reykjavikeko Konfidentziala] aldizkari-rako elkarrizketatu du Andie Fontainek.
Aho bizarrik gabeko gizona: “Ez ba-zara kazetari erradikala, ez zara kazetaria, arazoaren parte zara: public relations [harreman publikoak, komunikazioa] egiten duzu. Honekin ez dut esan nahi kazetariak beti agintariek pagatuta ari direnik; batzuetan gatazkak saihestu nahi izaten dituzte edo kritikarik ez jasotzea. Aginteari aurre egitea zaila gerta daiteke eta pertsona batzuek ez dute arazorik nahi, beste barik”.
Kristinn Hrafnsson (1962), 80ko hamarkadan hasi zen kazetari lanetan Islandiako Stöd 2 telebista kanalean, Kompas programaren ekipoan ustelkeria kasuen ikerketan. 1991n RUV Islandiako Irrati-Telebista publikoan eman zioten enplegua.
“Beti pentsatu dut –dio Hrafnssonek– kazetaritzak etikoa baina gogorra izan behar duela. Gure gazte denborako idealak ziurrenik gaur erradikaltzat joko lituzkete. Orduan ez zen aipatzen kazetari-tzak nolabait neutroa izan behar duenik. Hogei urte nituenetik kazetari arituta, alde guztietatik eraso didate partziala naizelakoan. Baina alderdi guztietako politikariek egurtzen baldin bazaituzte, ziurrenik zuzen ari zaren seinale da. Kritika horiekiko bakunatuta gaude. Ideal batzuekin konprometitu beharra dauka-zu ofizio honen ohorea merezitzeko”.
2008an Islandiak nozitu zuen ezein herrialdek historian ezagutu duen porrot ekonomikorik handiena, herrialdeko hiru banku nagusiek hondoa jo eta finantza publikoak bezala pribatuak atzerriko banka handiari zorpetuta geratzean. Hrafnssonek beti aipatzen du hondamendi hura ikertzeko osatu zen ikerketa batzordeak politikari eta enpresaburuez gain kazetariak ere salatzen zituela, herritarrei garaiz ez jakinarazteagatik gainera zetorkiena.
Hedabideek huts egin zioten jendeari: “Finantzei buruzko gai guztiak alor horretako kazetari espezialisten esku utzi genituen, eta hauek sarritan elkar hartuta daude bankariekin eta eliteko adituekin. Huts egin dugu. Ez diegu kasurik egin alarma zeinuei, kazetari garenez bagenuen zer aztertu gure lanaz”.
2009an eskuetara iritsi zitzaizkion porrot egindako Kaupthing bankuaren eta Robert Tchenguiz enpresaburu britainiarraren arteko ustelkeria kasu baten agiriak, paradisu fiskaletako diruez eta istorio. Hrafnssonek RUVeko mahai-inguru batean haizatu zituen eta Tchenguizek auzitara eraman, bankuen sekretua urratu izanagatik. Irrati-Telebista publikoak kale gorrian utzi zuen Hrafnsson, nahiz eta geroago bere kontrako salaketa deusetan geratu, eta berriro freelance hasi zen, gaztetan bezala.
Gero, ordea, Kaupthing-Tchenguiz kasuaren informazio gehiago Wikileaksen filtrazioetan berretsita aurkitu zituen. Eta Wikileaksek biziberritu zion kazetari izpiritua, bere gardentasunagatik eta legeak erabiliz hura isiltzea zaila zelako. Julian Assange konbidatu zuen Islandiara, lagun egin eta proiektu hartan sartu zen.
‘NEO-MccARTHySMOA’ DEITU EPIDEMIA
“Wikileaksek bi gauza lortu ditu, nagusiki. Hasteko, horrelako filtrazio masiboek daukaten indarra erakutsi du, ustelkeriaren eta gerrako krimenen ezaugarri asko azalduz gauzak aldatu daitezkeela. Bigarrenik, hedabide handiek dauzkaten baliabideak elkarrekin partekatu ditugu, jendeari elkarlanean aritzea exijitu diogu, nahiz eta askotan zaila izan. (...) Alerta jotzaile [whistleblower] gehiagori ere bidea ireki zien. Edward Snowdenek aitortua du 2010eko filtrazio haiek gabe berak ez zituela bereak lortuko”.
Wikileaksen kontrako salaketa nagusietako bat da agiriak iragazkitik pasa gabe zabaltzen dituela, erru gabeko je-deen biziak arriskuan jarriz. “Harrigarria izan da –erantzuten du Hrafnssonek– ikustea AEBetako militarren burua ia malkotan telebistan, esanez Wikileaksek bere filtrazioekin eskuak odoldu-ta eduki ditzakeela. Ez da horrelakorik gertatu, ordea. Informazioa inoiz ez da neutroa, neurri batean eragin kaltegarriak ere eduki ditzake, edozein kazetarik daki. Baina gaur arte ez da horrelakorik [errugabeen odol isurtzerik] gertatu munduko makina militar boteretsuenaren barne sekretuen filtrazio handienaren ondorioz”.
Azken finean Wikileaksen etikak aski sinplea dirudi: dena egon daiteke herritarren ezagutzan salbu eta informazio pertsonal minberak, gardentasunak izan behar du arau eta gardentasunarekiko salbuespenek bakanak eta justifikatuak izan behar dute. “Informaziorako eskubideei buruzko lege guztiak horretan oinarritzen ziren, baina badirudi jendeek gaur, batagatik edo besteagatik, ez duela hori ulertzen”.
Beste kazetari askok bezala Kristinn Hrafnssonek uste du martxan dagoela kazetaritzaren kontrako gerra bat, larriagotzen ari dena. “Epidemia isil bat zabaldu da, nik neo-McCarthysmoa deitzen dudana. Ziurrenik gogortu egingo da kazetaritzaren aurkako gerra hau. Ez zait iruditzen hedabide nagusietako kazetariak jabetzen direnik gainean daukagun arriskuaz, ohartuko direnik garaia dela esnatu eta Julian Assange, Wikileaks eta Chelsea Manning defenditzeko. Egoerak okerrera egingo du ziurrenik, bai-na baikor izaten ahalegintzen naiz. Urte batzuk pasatu ziren hedabide nagusiek onartu arte Irakeko inbasioaren arrazoiez agintariek gezurra esan zigutela”.
John Pilger da mainstream kazetaritzaren arrastotik at informazio zorrotzak landu eta zabaltzen dituen beste jurnalista kritiko bat, eta hura aipatzea maite du Hrafnssonek. Pilgerrek nabarmentzen baitu agintearen desmasiei buruzko kontakizun gehienak –Hiroshimako bonbardatzearen ondorioak, Vientamgo My Laiko masakrea, CIAren eta droga trafikoaren arteko loturak, eta abar– hedabide txikiago eta independenteagoek atera dituztela argitara eta hedabide horiek erakusten digutela nolabait tunelaren amaieran argi izpi bat badela.
Assange ez du jadanik Suediak pertsegitzen baina bai AEBek, Chelsea Manning atxilotu dute berriro... Garai zailak Wi-kileaksentzako? “Urte batzuk badauzkat eta ikusia dut pendulua mugitzen batzuetan aurreraka eta bestetan atzeraka. Zalantzarik ez dut historiak jasoko duela kazetaritzarentzako Wikileaksek daukan garrantzia izugarria. Ordurako Julian edo ni joanak izango garen ez dakit, baina bai Wikileaksi aitortza egingo zaiola”.
Sare sozialetan ustezko mezu xenofoboak, gorrotozkoak eta indarkeria bultzatzen dituztenak zabaltzea egotzi diote. Osasunari ere 20.000 euroko isuna ezarri dio Indarkeriaren Aurkako Batzordeak Sadarren jokatutako Bartzelonaren aurkako Ligako partidan ikusleen egonaldia... [+]
Larreundiko Auzo Elkartea mural bat margotzen hasi zenean "gelditzeko agindua" jaso zuen. Izan ere, udalbatzan onartuta dago Palestina eta Israelen arteko auzian hirian ez dutela posizionamendurik onartuko eta "bakea" irudikatuko dela soilik.
2.700 euroko isuna ere ezarri dio Espainiako Auzitegi Nazionalak. Otsailean atxilotu eta inkomunikatu zuten, Twitterreko zenbait argitalpeni lotuta. Manifestazio bat izango da larunbat honetan Iturmendin, errepresioaren kontra eta adierazpen askatasunaren defentsan.
Astelehenean Donostiako Instrukzio Epaitegian deklaratu beharko dute taldeko kideek. "Adierazpen askatasunaren eta askatasun kulturalaren aurkako erasoa" dela salatu dute.
Apirilaren 28an 42 urte bete ditu Pablo Gonzalezek. Kazetariak 26 hilabete daramatza Poloniako kartzela batean, Errusiaren alde espioi aritu dela egotzita. Gonzalezek idatzitako gutun bat irakurri du Oihana Goirienak. “Hor zaudetela eta ez nagoela bakarrik jakitea... [+]
Talde kontserbadore batek salatu du institutua, Muguruza hitzaldi bat ematera gonbidatzeagatik. Bellreguardeko Udaleko zinegotzi ohi batek esan du ez zela hitzaldirik egon. Institutuko zuzendaritza taldeak hilaren 26an deklaratu beharko du guardiako... [+]
Otsailaren 28an bi urte bete dira Pablo Gonzalez kazetaria Polonian atxilotu zutela. Errusiako espioia izatea leporatu zioten hango zerbitzu sekretuek, baina oraindik ez dute horren froga edo zantzu ñimiñoena erakutsi.
Iruñeko abeslaria bere abestietako letrengatik kartzelaratuko dute, besteak beste, udaltzainen kontrako "gorrotoa eta indarkeria" sustatzea leporatuta.
Josep Miquel Arenas Beltrán ‘Valtònyc’ rap kantari mallorcarrari hiru urte eta sei hilabeteko kartzela-zigorra ezarri zion Espainiako Auzitegi Gorenak bere kantuetan “terrorismoa goratzea” eta Espainiako koroari “irain egitea”... [+]
Donostiako Groseko jaietan larunbatean antolatu zen grafiti erakusketan sutan zegoen Ertzaintzaren furgonetaren irudia erakutsi zuten, eta Ertzaintza azaldu zen kentzera. Segurtasun sailburu Josu Erkorekak “gorroto eta indarkeria bultzatzen duen irudia” dela adierazi... [+]
Grafitigileak identifikatzea da Gasteizko Udalaren helburua. Horretarako, grafologiaz baliatzen den Orion Analistas enpresa kontratatu du.
“Nahikoa da”, esan du Anthony Albanese Australiako lehen ministroak Democracy Now!-ko albistegian, eta eskatu du Julian Assangeren kasua bertan behera uztea. Wikileaks-en fundatzaileak lau urte daramatza Londreseko Belmarsh kartzelan, estradizioaren zain AEBetan... [+]
Joseba eta Eñaut Alvarez aita-semeak zigortu dituzte San Sebastian egunaren bezperan Plaza Berrian Udaltzaingoarekin izandako talkarengatik. Bakoitzari 750 euroko zigorra ezarri diete, eta ostegunean epaitegian deklaratu dute.
Klubeko Zuzendaritza Bartzordeak adierazi du "oso larria" izan zela gertatutakoa. Urtarrilean ikurrina, Nafarroako bandera eta pankarta bat kendu zituen Espainiako Poliziak Sadar futbol zelaian.