Badirudi ez dagoela, etxetik irtetean eta etxera bueltatzean topatzen dituzun pertsonekin, agurtzeaz gain, esaldi pare bat trukatzea bezain gauza hutsalagorik. Errakuntza da hori. Inguruan bizi direnak ezagutzeak, pixka bat ezagutzeak, balioa gehitzen dio eguneroko bizitzari. Kontaktu labur horrek, azaleko hartueman horrek bizitza alaitzen du. Seguruenez zoriontsuago dira harreman mota horretarako erraztasuna duten pertsonak. (Beti ere beste sakontasun baterako ezgaituak ez badaude).
Nik ez dut erraztasun hori eta, hala ere (edo horregatik), asko baloratzen ditut etxeko atarian, eskaileretan, (edo metroan, supermerkatuko lerroan) esaten diren esaldi horiek lantzean behin ateratzen dituzten txinpartak. Bidenabar esandako komentario batean deskubritu duzun izaera bitxia, komunean izan dezakezun zerbait... Oro har, elkarren ondoan bizi garelako batak besteari buruz zerbait jakiteko premiari erantzuten dion bulkadari erantzuten diote.
Batzuetan (nahi baino gehiagotan) amildegi bat agertzen da izan nahiko genukeenaren eta garenaren artean. Hara hor fikzioa sortzeko arrazoietako bat, bide batez esanda. Asteak (zer diot asteak, hilabeteak) daramatzat gure eraikineko etxabean bizi den gizonari egun on edo kaixo baino gehiago esateko ezgai. Nire defentsarako kontatu behar dut gizon hori patioan ikusten hasi ginenean ezin genuela jakin etxabean bizi zenik. Izan ere, apartamentu hori elkarte islamiar batek erabiltzen du bilerak egiteko (edo otoitz egiteko, edo dena delakoa, hori ere ez dut inoiz galdetu). Elkarteko arduraduna oso gizon lagunkoia da; beti galdetzen dit semeez, jaioterriaz... Kontua da, hasiera batean ez genuela pentsatu patioan sarritan topatzen genuen gizon gaztea bertan bizi zenik. Larruzko txupa beltza jantzita, zigarro bat bestearen atzetik erretzen ikusten genuen, telefonoz hitz egiten (arabieraz?). Bera telefono bidezko solasaldian murgilduta egoten zen arren, beti-beti agurtzen nuen nik. Egia da baldintzak ez zirela berbetan hasteko modukoak.
Orain badakigu bertan bizi dena. Patiora ematen duten bi leihoak parez pare zabalik egoten dira goizetan. Oztopo asko topa ditzaket nahiko nukeen lehen kontaktu adiskidetsua saihesteko: lehenengo zailtasuna beti da hizkuntza. Gutxiago kostatzen zait nire jatorrizko bi hizkuntzetako batean ezezagun bati lehen elkarrizketa-amua botatzea. Errazena litzatekeena esateko (...berria zara hemen?) beranduegi da. Ezin dugunez jakin noiztik dagoen hemen, ezta bizitzen egoteko baimen ofizialik duen ere, kontuz ibili beharreko gaia iruditzen zait. Ez ote du pentsatuko bere kontuetan sudurra sartu nahian nabilela! Gainera ni emakumea naiz eta, zer irudituko zaio nik hartzea iniziatiba? (Bestalde, nola hartuko du berak?). Atea zabalik sostengatzen diodanean ere, ezeroso jartzen dudala iruditzen zait.
Badakit nire buruak planteatzen dituen zailtasunak, saiakerarik egiten ez dudan bitartean, nire buruan soilik daudela. Eta lehen saiakera hori egitea dela buruan ditudanak kontrastatzeko dagoen bide bakarra. Bitartean, beste norbait ibili da ni baino azkarrago eta enteratu naiz ez duela alemanez ez ingelesez hitz egiten. Français? Horixe eskaini niezaioke, noizbait zerbait behar du, frantsesez moldatzen naizela esatea. Azken batean, pentsatzen dudan gauzen artean humanoena dena (traba baino egiten ez duten estereotipo eta aurreiritzi merkeez harago doana) zera da: leku batera heldu (berri) denari ongi etorria denaren sentsazioa izatea gustatzen zaiola.
“Gabezia guztiekin ere, sindikatuek gizateriaren alde inoiz egon den beste edozein giza erakundek baino gehiago egin dute. Duintasunari, zintzotasunari, hezkuntzari, ongizate kolektiboari eta giza garapenari beste edozein pertsona-elkartek baino gehiago lagundu... [+]
Harri-jasotzearen gorakada nabaritu da azken urteetan, batez ere emakumeen artean. Gazteek harri eskoletan ikasten dute kirolean esperientzia dutenengandik. Crossfit-a, sare sozialak eta telebista faktore garrantzitsuak izan dira kirolaren piztualdian, harri eskolekin batera... [+]
Maiatzaren 17an bertaratu eta barazkiak landatzeko hitzordua jarri diete herritarrei. Karia horretara egun osoko egitaraua osatu dute, Marieneako lurrak laborantzarako atxikiak izatearen alde.
Pedro Sánchezek hornitzaile pribatuei eta Red Eléctrica de Españari egotzi die itzalaldiaren inguruko informazio gutxi eskaintzea, baina azken honek jakinarazi du "gutxi gorabehera" aurkitu dutela Iberiar penintsula osoko argindarra joatearen arrazoia... [+]
Rudolf Botha hizkuntzalari hegoafrikarrak hipotesi bat bota berri du Homo erectus-i buruz: espezieak ahozko komunikazio moduren bat garatu zuen duela milioi bat urte baino gehiago. Homo sapiens-a da, dakigunez, hitz egiteko gai den espezie bakarra eta, beraz, hortik... [+]
Böblingen, Germaniako Erromatar Inperio Santua, 1525eko maiatzaren 12a. Georg Truchsess von Waldburgek Wurtembergeko nekazari matxinatuak mendean hartu zituen. Handik hiru egunera, maiatzaren 15ean Filipe Hessekoak eta Saxoniako dukeak bat egin zuten errebelde turingiarrak... [+]
Aramu + AimarZ
Noiz: apirilaren 26an.
Non: Zumarragako Zelai-Arizti frontoi irekian.
---------------------------------------------------------
Udalaren webguneak dio: "Bide Bizia marka turistikoa eta izen bereko jaialdia Zumarragaren arima munduari erakusteko,... [+]
Irudimentsua eta umoretsua da, eta marraztea bere pasioa da. Oihan Iriarte Eletxigerrak (Bilbo, 2001) Autismoa eta biok (Txalaparta, 2025) liburu ilustratua sortu du autismoa ikusarazteko. Bere bizipenetatik abiatutako liburua da. Arte figuratiboaz baliatu da batez ere:... [+]
Maiatzaren Lehenaren kari, bere gogoeta partekatu nahi izan du Olatukoop Ekonomia Sozial Eraldatzailea sustatzeko sareak. Langileen egunari lotuta, lanaren izaeraren eta zentzuaren inguruko gogoeta egin dute, lan burujabe eta desiragarriak denontzako garatzeak gure bizitzak eta... [+]
Bizitza ez-berriztagarriak filma ikusentzun zuten atzo 70 inguru lagunek Villabonan. Francisco Vaquero egilea bertan izan zen eta emanaldiaren ostean hitza hartu zuten herritarrek, kargu publiko batek eta egileak berak. Hainbat gai eta ikuspegi anitzak agertu ziren, baina... [+]
Zenbait urtetatik hona sarri entzuten dugun kontzeptua da zaurgarritasuna. Gaur gaurkoz, diskurtso politikoetan pertsona zaurgarriez aritzea ohikoa da. Seguru nago nik ere inoiz erabili dudala berba hori Bizilan.eus webgunean, eskubide laboralak eta prestazio sozialak azaltzeko... [+]