Errenta arrakala


2019ko apirilaren 16an

Espainiako Estatuaren errentaren banaketaren gainean txostena argitara eman berri du Oxfamek, urtero egin ohi duenez. Aurtengo txostenaren goiburua esanguratsua da: Banaketa desberdina. Ibex 35eko enpresek balioa banatzeko duten modua. Krisiak desberdintasunak handitu egin dituela berresten da eta sakontze horretan enpresa handi ugariren ekarpena erabakiorra izan dela zehazten da txostenean. Izan ere, lehiakortasuna irabazteko aitzakiarekin mozkin tartea mantendu egin dute soldaten doikuntza gogorraren eta zerga ekarpen eskasaren kaltetan.

Horrela, 2008 eta 2017 urteen artean enpresen etekinak %11,3 igo dira eta, aldiz, soldatek orotara %4,2ko jaitsiera nozitu dute. Aldi berean, enpresa horiek beren akziodunen aldeko jokabide eskuzabala izan dute hauei ordaindutako dibidenduak %16 igo baitituzte. Dibidendu horiek jasotzen dituztenen artean nazioarteko 30 inbertsiogile handien taldea dago, eta sarritan irabazi horiek paradisu fiskaletara igortzen dituzte gainera. Halaber, mozkinen joera gorakorrak ez du zerga ekarpenaren igoera ekarri. Alderantziz, enpresa handiek 2017an aurreko urtean baino %11 gutxiago bideratu zuten estatuaren altxorrera.

Oxfamek ongi erakusten duen bezala enpresa handiek sortutako mozkinen parte esanguratsua akziodun handiei dibidenduak ordaintzera bideratu da eta ez hainbeste inbertsio produktibora

Bestalde, enpresa handietako soldaten bilakaera oso desparekoa da maila profesionalaren arabera. 2017an goi kargudunen irabaziak batez besteko soldatak baino bost bider gehiago hazi ziren. Horrenbestez, Ibex 35eko enpresen soldata arrakala izugarria da, esaterako, kargudun garaienak batez besteko soldata baino 132 aldiz gehiago irabazten baitu.

Beraz, enpresa handi horien kudeatzaile eta inbertsiogileek desberdintasunak handiarazten dituzten dinamikak sortzeko negozio eredua bultzatzen dute. Ibex 35eko enpresen irabazien parte nagusia kapitalaren zein zuzendari eta goi kargudunen alde bideratzen dira. Joera horrek handiarazten ditu modu nabarmenean kapitalen eta lanen errenten arrakala, baita soldata arrakala ere, finean, errenta desberdintasuna.

Europar Batasunatik (EB) bultzatutako austeritate politiken logika apurtu egiten du txostenak. Austeritatea eta, batez ere, soldata murrizketa ona omen da enpresen produktibitatea eta lehia posizioa indartzeko. Bada, Oxfamek ongi erakusten duen bezala, enpresa handiek sortutako mozkinen parte esanguratsua akziodun handiei dibidenduak ordaintzera bideratu da eta ez hainbeste inbertsio produktibora.

Txostenak beste topiko nagusi bat lurperatzen du, enpresa bertako eragile guztien onura komuneko erakundea dela, hots, enpresek interes komuna ordezkatzen dutela. Baina, aipatu den bezala errealitate gordinak erakusten du krisialdietan langileek pairatzen dituztela doikuntzak eta hobealdietan emaitza onak ez dira modu ekitatiboan banatzen.

Azken buruan, txostenak berak bitxikeriatzat jotzen ditu enpresetako goi kargudunen aparteko irabaziak. Izan ere, irabazi horiek ez dute zerikusirik elite honek egiten duen giza kapitalaren ekarpenarekin edo produktibitateari emandako bultzadarekin. Bitxikeria hori botere erlazioaren gakoari erreparatuta ulertu daiteke, exekutibo eta zuzendari nagusiek beraiek erabakitzen baitute beren soldata maila, eta horrela, zuzentzen dituzten enpresen deskapitalizazioa eta finantza narriadura eragiten dute.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Berwick eta gu

Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]


Zerbitzu publikoak: motozerrari bidea erraztu ala basoa garbitu?

Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]


2025-04-16 | Haritz Arabaolaza
Hizkuntza

Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]


Leku ‘kuttunak’

Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]


2025-04-16 | Rober Gutiérrez
Trebetasunak

Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]


2025-04-16 | Jon Alonso
Zozo zuriak

Jada bizpahiru aste izango dira irakurri nuenetik, Maialen Akizuren zutabe batean. Aner Peritzek telebistan esandakoak zekartzan: “Bertsolaritza da gizon zis heteroekin ez harremantzera eraman nauena, bertsolaritza delako disidente egin nauena, eta, era berean,... [+]


2025-04-16 | Itxaro Borda
Irauteko

Beldur hori bada. Badirudi Donald Trump etorri dela Washingtoneko bulego borobila luzerako okupatzera. Bigarren mandatua du, baina bere hurbileko aholkulariei, ez dela txantxetan ari berretsiz gainera, Konstituzioan zenbaki bakan batzuk aldatzeko bere xede zurruna aipatzen die,... [+]


Aitonita eta ortologia

Ansorena´tar Joseba Eneko.

Edonori orto zer den galdetuz gero, goizaldea erantzungo, D´Artagnanen mosketero laguna edo ipurtzuloa, agian. Baina orto- aurrizkiak zuzen adierazten du eta maiz erabiltzen dugu: ortodoxia, ortopedia, ortodontzia... Orduan (datorrena... [+]


2025-04-16 | Bea Salaberri
Gerlarako prestatu?

“Erresilientzia poltsa”, “biziraupen eskuliburua”, “ebakuazio bizkar-zakua”: hara nolakoak entzun daitezkeen agintarien ahotan azken asteetan.

Iragan hilabeteko adierazpenen artean, Europako Batasunak herritarrei eskatu die... [+]


2025-04-16 | Karmelo Landa
Aberri Aukera

Ez da Aberri Eguna, Aberri Aukera da euskaldunok behar duguna. Urtean behin errepikatzen dira balizko alderdi zein talde abertzaleen deialdiak, data hauetan, Euskaldunon aberria Euskadi/Euskal Herria da aldarriaren inguruan. Egun bateko kontua izaten da, hala ere. Eta ez batera... [+]


Teknologia
Egitea edo ez egitea

Joan den astean topaketa polit bat izan dut, aspaldi ikusten ez nuen emakume talde batekin, eta egitearen inguruan aritu gara berbetan, teknologia eta sorkuntza espazioei lotuta.

Emakume hauetako nagusiena, jubilatzeko mugan dagoena, programatzailea da eta kodea programatzen... [+]


2025-04-16 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Eraikinaren bizitza

Hainbatetan esan izan didate arkitektoen lanaren gauzarik indartsuena dela ekoizten duguna betikotu egiten dela. Eraikinaren betikotasunak gizakiaren presentzia tenporala gainditzen duela eta geroko etorkizunean iraunkor egingo gaituela. Eta liburu batekin gertatzen ez den... [+]


2025-04-16 | June Fernández
Meloi saltzailea
Chimamanda

Desengainu handia hartu dute euskal feminista askok jakin dutenean Chimamanda Ngozi Adichie idazleak haurdunaldia esternalizatu duela, alegia, surrogate batek ernaldu duela bere haurra, diru truke. Guztiok izan beharko genuke feminista saiakeraren egilea da Adichie, besteak... [+]


Euskarazko hezkuntzaren alde, ingeleseko saio gehiagorik ez

Gure hizkuntzaren aurkako beste eraso bat jasan behar izan dugu Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren eskutik; PAI programan euskararen aurkako aldaketa bat egitera behartu gaituzte. Azken urteotan, legeak hala aginduta, D ereduko ikastetxe berriek PAI programa sartu... [+]


Eguneraketa berriak daude