Euskararen aztarnak Sardinian liburua zen ETBko Artefaktua programaren ardatza, euskararen eta paleosardinieraren ustezko harremana, eta hari buruz izan ziren galde-erantzunak, azken aldera Ibon Serranok eta biok Yolanda Mendiolaren Iruña-Veleiari buruzko galdera batzuei erantzun bagenien ere.
Baina Santi Leoné historialari nafarrak ez zuen horrela ikusi Edan Coca-Cola titulatzen duen Argiako Gaizki erranka-ko zutabean. Bai, benetan gaizki errana, Iruña-Veleiako gaiak hiru minutu eta hogei segundo soil hartu baitzituen. Aski historialari nafarra asaldatzeko.
Alberto Barandiaranen Veleia afera (2010) zeruraino jasotzen du: “Bere garaian, miresmenez irakurri nuen Barandiaranen lana, eta oraindik iduritzen zait euskaraz dugun saiakera eta ikerlan eredugarrienetarik. Beraz, aise ulertu nuen –aise ulertzen ahal zuen nornahik– zer-nolako ekarpena egin zion liburuak euskal kulturari; eta zer-nolako ekarpena Sautrela-ri, egilea gonbidatzeak”.
Harrapazak/n! Hainbesterako ote? Ba ezagutzen ditugu oso bestelako iritzia dutenak, baita kazetari ikuspegi soil batetik begiratuta ere. Eta izan da ikuspegia argudioekin eta datu zehatzekin jantzi duenik, Idoia Filloy arkeologoa esaterako, duela gutxi El Salto – Hordago aldizkarian argitaratutako artikulu batean. Merezi du irakurtzeak.
Santi Leonék irakurri ote du Iruña-Veleiari buruzko azken liburua (Qué está pasando con Iruña-Veleia, Pamiela 2018), programaren azken zatiaren gaia? Ezetz dirudi. Irakurri izan balu konturatuko zen azken urteetan ur asko igaro dela hiri zahar hartako zubipetik
Haserre ageri zaigu programa arduradunekin: “Zailxeago egiten zait, ordea, igartzea zer ekarpen klase egin dioten Elexpururen zenbait teoriak euskal kulturari, eta zer ekarpen klase teoria horiek zalantzan batere jarri gabe hedatzeko aukera emateak non eta Artefaktua-n serio aizan behar lukeen literatura saio batean alegia. Homeopata bat gonbidatuko genuke medikuntza saio –berriz diot, serio– batera?”.
“Jesus Maria ta Jose!”, esango zuen gure amak bizi balitz.
Irakurri ote du Sardiniari buruzko liburua, programaren ardatza? Ezetz dirudi. Eta burutik pasatzen zaigu agian ez dela oso dotorea irakurri gabeko liburu batez iruzkinak egitea, jakinduria infusoa ez baita humanoen dohaina.
Irakurri ote du Iruña-Veleiari buruzko azken liburua (Qué está pasando con Iruña-Veleia, Pamiela 2018), programaren azken zatiaren gaia? Ezetz dirudi. Irakurri izan balu konturatuko zen azken urteetan ur asko igaro dela hiri zahar hartako zubipetik; hogei txosten baino gehiago idatzi dituztela nazioarteko adituek benetakotasunaren alde, batzordekideen faltsutasunaren aldeko argudioak ezeztatuak geratu direla, Ertzaintzak eta epaileak ez dutela inolako faltsifikazio arrastorik aurkitu, ez dagoela frogarik Eliseo Gilen aurka, hamar urte igaro eta oraindik ez dela epaiketa eguna jarri, eta beste mila gauza. Erlojua ez baitzen 2010ean gelditu.
Coca-Colaren historiak badu bere grazia. Aurkikuntzen faltsutasunaren alde gehien egin duten bi katedratikoek horrela konbentzitzen omen zituzten euskararik ez zekiten batzordekideak, artikulua, ergatiboa, polita, lagun eta enparauek irrist egiten zietela ikusita: “¿Si apareciera en un grafito Beba Coca-Cola, qué opinariais? Pues para nosotros como filólogos vascos (entzutetsuenak, jakina) es como si pusiera eso”.
Gero Alberto Barandiaranek erosi zuen Coca-Cola hori, eta Leonék gogoratu digunez, Hasier Etxeberria zenaren programan saldu duela bederatzi urte. Orain Santi Leonék edan du edari hartatik eta emaitzak bere zutabean ageri dira. Coca-Cola kadukatua edatearen ondorioak, homeopata onenak ere nekez senda ditzakeenak. Agian probatu daiteke aipaturiko txostenak, liburua eta abar borondate onarekin irakurrita.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Ez da lehenengo aldia, aditua izan ei naiz kontraesanetan. Oreka, baietzaren eta ezetzaren arteko muga non marraz daitekeen bilatzen. Analisi topografikoa, neurriz neurri morala triangelatzen. Tatuaje erraldoia bekokian: Bai, baina… Erabaki batera iristeko, inoiz nire... [+]
Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]
Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]
Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]
Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]
Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]
Jada bizpahiru aste izango dira irakurri nuenetik, Maialen Akizuren zutabe batean. Aner Peritzek telebistan esandakoak zekartzan: “Bertsolaritza da gizon zis heteroekin ez harremantzera eraman nauena, bertsolaritza delako disidente egin nauena, eta, era berean,... [+]
Beldur hori bada. Badirudi Donald Trump etorri dela Washingtoneko bulego borobila luzerako okupatzera. Bigarren mandatua du, baina bere hurbileko aholkulariei, ez dela txantxetan ari berretsiz gainera, Konstituzioan zenbaki bakan batzuk aldatzeko bere xede zurruna aipatzen die,... [+]
Ansorena´tar Joseba Eneko.
Edonori orto zer den galdetuz gero, goizaldea erantzungo, D´Artagnanen mosketero laguna edo ipurtzuloa, agian. Baina orto- aurrizkiak zuzen adierazten du eta maiz erabiltzen dugu: ortodoxia, ortopedia, ortodontzia... Orduan (datorrena... [+]
“Erresilientzia poltsa”, “biziraupen eskuliburua”, “ebakuazio bizkar-zakua”: hara nolakoak entzun daitezkeen agintarien ahotan azken asteetan.
Iragan hilabeteko adierazpenen artean, Europako Batasunak herritarrei eskatu die... [+]
Ez da Aberri Eguna, Aberri Aukera da euskaldunok behar duguna. Urtean behin errepikatzen dira balizko alderdi zein talde abertzaleen deialdiak, data hauetan, Euskaldunon aberria Euskadi/Euskal Herria da aldarriaren inguruan. Egun bateko kontua izaten da, hala ere. Eta ez batera... [+]
Joan den astean topaketa polit bat izan dut, aspaldi ikusten ez nuen emakume talde batekin, eta egitearen inguruan aritu gara berbetan, teknologia eta sorkuntza espazioei lotuta.
Emakume hauetako nagusiena, jubilatzeko mugan dagoena, programatzailea da eta kodea programatzen... [+]
Hainbatetan esan izan didate arkitektoen lanaren gauzarik indartsuena dela ekoizten duguna betikotu egiten dela. Eraikinaren betikotasunak gizakiaren presentzia tenporala gainditzen duela eta geroko etorkizunean iraunkor egingo gaituela. Eta liburu batekin gertatzen ez den... [+]
Desengainu handia hartu dute euskal feminista askok jakin dutenean Chimamanda Ngozi Adichie idazleak haurdunaldia esternalizatu duela, alegia, surrogate batek ernaldu duela bere haurra, diru truke. Guztiok izan beharko genuke feminista saiakeraren egilea da Adichie, besteak... [+]