Leaving Neverland dokumentala. Biktima bi. Lau orduz euren ahotik pederastiaren mekanismo konplexuak ulertzeko parada. Kraskatutako gizon heldu bi. Berba bakoitzean orduko umeak azalarazten dira. Pederastiaren itzal luzea.
Pederastak piztiak dira, bai, baina ez dira munstroak. Kalkulatzaileak dira. Badakite zein diren ume babesgabeenak, badakite zelan egin neska-mutikoen eta familien konfiantza apurka irabazteko eta, zeregin horretan, denbora luzea emateko prest daude. Indarkeriaz baino, botere erabilpen “samurragoek” emaitza hobeak izaten dituztela jakitun dira. Horrexegatik izaten dira pertsona atseginak, azken batez, lotura emozionala bitarteko nagusia baitaukate.
Lehengo egunean, epaitua izaten ari den pederasta batek adikzioaren aitzakiapean desenkusatu nahi zuen bere burua. Serial killerrek azaltzen duten hilketarako adikzioa ekarri zidan gogora. Psikopata guztiak telesailetakoen antzekoak direla uste ohi da. Baina jende gehienak ezaugarri psikopatikoak badauzka. Psikopatia ez delako buru gaixotasuna, enpatia falta absolutua baino.
Eta enpatia falta hori ikus liteke hainbat pederastek emandako arrazoietan: nik adikzio bat daukat, nik ezin dut kontrolatu, hortaz, neu naiz biktima. Benetako biktimak ez dira niretzat pertsonak, neure asebetetzerako erabili ditudan gauzak baino, kokaina edo jokoa erabiltzen duenaren antzera. Ni, ni, ni...
Bestetik, eraso sexualen helburua ez da sexua bere horretan. Sexua bitartekoa da, autosatisfakzio maltzurrago bat lortzearren: beste baten menderakuntza. Gozamen sexuala ez da azken batez bilatzen dena, baizik eta beste pertsona bat menperatzeak ematen duen gozamena, serieko hiltzaileek beste pertsona baten bizitza beren esku artean edukita gozatzen duten bezala.
Eta helburua hori bada, egiteko arrazoia, egin ahal dutela baino ez. Pederastek ahalmen hori daukaten bitartean, boterea erabiltzeari ekingo diote: biktima anitz eta askotarikoak izan daitezke, eskoletan gertatzen den bezala –mutilen kasuetan, gehienbat–, edo biktima bakarra behin eta berriro erasotua, etxe ingurugiroan izaten den legez –nesketan kasu ohikoena–.
Ahalmen horrek mugapenik ez daukanean eta, areago, babestua izaten denean, izurrite bihurtzen da, eliza katolikoan gertatu den bezala. Apezpikuak bildu berri ditu Bergogliok pederastiari aurre egiteko. Azeriak, oilo zain.
Eta, inoren sinesmenak alde batera utzita, denok sinetsi behar baitugu zerbaitetan bizitzari zentzua ematearren, erregu bat egin behar dut: mota guztietako abusuetan oinarrituta hazi den estamentuaren esku umeak utzi baino lehen, gogoratu, mesedez, aita santuaren gainetik, zeuek zaretela aitak eta, ama birjinaz gaindi, zeuek zaretela amak.
Save the Children-en arabera, munduko txoko honetan baliteke populazioaren %20k abusuak pairatu izana. Ez da harritzekoa, kasuen %85 ez ei delako salatzen. Emakumeon kontrako erasoak osasun publikoko afera diren bezala, pederastia ere osasun publikoko kontua da. Eta are larriagoa, umeek aurre egiteko bitartekorik oraindik ez baitaukate. Osasun arazoa da, ez erasotzaileak gaixorik daudelako, baizik eta jendarte gaixotua sorrarazten dutelako belaunaldiz belaunaldi.
Ez dira iraganeko gertaerak. Momentu honetan Euskal Herrian hainbat ume abusatuak izaten ari dira. Eta ez du axola noiz irakurtzen duzun hau. Hainbat pertsona barrutik kraskatzen ari dira, zeintzuk eta ume horiek babestu beharko lituzketen berberak.
Bilboko Udalak eta Amenabar enpresak proiektu urbanistiko baten pean itxi nahi dute 10 urtez auzoko bizitza sozialaren erdigunea izan den topalekua. Horren aurrean, hiriko 55 kolektibok baino gehiagok manifestu bat sinatu dute prozesua gelditzeko exijitzeko.
Etxe Zuriak bi komunikatu igorri ditu, Itsaso Beltzeko su-etena eta energia azpiegituren aurkako bi aldeen erasoen amaiera hitzemateko.
EAE, Akitania Berria eta Nafarroak osatutako euroeskualdearen batzarra egin dute Iruñean martxoaren 25ean. AHT izan dute topaketaren ondoko agerraldiko aipagai nagusien artean eta Akitania Berriko ardatza Hego Euskal Herriko trenbidearekin lotzeko konpromiso politikoa... [+]
Bilbo, 1954. Hiriko Alfer eta Gaizkileen Auzitegia homosexualen aurka jazartzen hasi zen, erregimen frankistak izen bereko legea (Ley de Vagos y Maleantes, 1933) espresuki horretarako egokitu ondoren. Frankismoak homosexualen aurka egiten zuen lehenago ere, eta 1970ean legea... [+]
“Hondakinik ez platerean!”. Hori zen kontsigna gure txikitako otorduetan. Janariak zeozer sakratu bazukeen, batez ere ogiak; lurrera erori eta, jasotakoan, musua eman behar zitzaion. Harik eta adin zozoan mamia baztertzeko moda etorri zen arte, lodiarazten zuelakoan... [+]
Zenbait estatistikak berretsi dute begiak hondar urteotan ikusten ari zirena: gimnasioak (eta estetika-zentroak eta nolako-edo-halako-terapia eskaintzen duten negozioak) nabarmen ugaldu dira gurean. EITBk plazaratutako datu bat emateko: EAEn 2010-2019 urteen bitartean, zazpi... [+]
Topatu eta topa! Tipi-tapa, elkarrekin ekin eta, bidea, eginean egin aurrera. Mahaiak, aulkiak, koadernoak eta boligrafoak, platerak, konfidentziak, tragoak eta ahotsak, eskuak, ideiak eta barreak, borrokarako besarkada gozoak. Txistulariak bileran, erraldoiak lasterka eta... [+]
Hezkuntzari buruzko legediak, Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Erakundearen eta planetako jaun eta jabeen aginduei jarraituz, ikasleek ikasketa etapa bakoitzaren amaieran “irteera-profil” jakin bat izatea bilatzen du. Ez pentsa profila zerbait itxia eta bukatua... [+]
Martxoaren 14an Donald Trumpek agindu exekutibo bat sinatu zuen, hainbat berri agentziak jasotzen duten diru kopurua asko murrizteko. Kaltetuetako bat United States Agency for Global Media (USAGM) izan zen eta, ondorioz, Voice of America (VOA), Radio Free Europe/Radio Liberty... [+]
Inbertitzailerik agertu ezean, Iruñeko Merkataritza arloko lehen epaitegiari egin dio proposamena Molins eta Andres abokatu bulegoak, Altsasuko enpresaren hartzekodunen konkurtsoko administratzaileak. Dumarey Belgikako taldeak fabrika erosteko saiakerak egin... [+]
Kosovoko gerratik 25 urte pasatu diren arren, tentsioa nabaria da iparraldean bizi diren bi komunitate nagusien artean: albaniarrak eta serbiarrak. Azken bi urteetan gertatutakoek zauria gehiago irekitzea lortu dute eta egoera gaiztotu da, bereziki Kosovska Mitrovica hirian... [+]
Fusilamenduak, elektrodoak eta poltsa, hobi komunak, kolpismoa, jazarpena, drogak, Galindo, umiliazioak, gerra zikina, Intxaurrondo, narkotrafikoa, estoldak, hizkuntza inposaketa, Altsasu, inpunitatea… Guardia Zibilaren lorratza iluna da Euskal Herrian, baita Espainiako... [+]
Hunkituta eta ilusioz egin dut Iruñetik Oronozerako bidea. Maite dut Olaia entzutea, baita hizketan ere. Herriko farmaziaren ondoan autoa utzi eta balkoitik agurtu naute hark eta bere zakur Arak. Grabagailua martxan jarri aurretik, bueltaxka egin dugu frontoira eta Arak... [+]