Elkano: zeinen eredu?

  • Loraldia festibalean estreinatu zuten, martxoaren 22an, Mundubira: Elkano, Primus antzezlan musikatua (antzezpenari kantua gehitzen dio Ainara Ortegak, eta biolina jo Nerea Alberdik). 1519an itsasoratutako Fernando Magallaesen espedizioaren V. mendeurrenaren karira ekoitzi dute lana. Mundu bira haren nondik norakoak ditu ardatz, eta Juan Sebastian Elkano marinel getariarra da protagonista nagusia. Bilboko Itsas Museoan egindako lehen pasean egoteko aukera izan nuen, espresuki ikasleentzat zen emanaldian “infiltratuta”. DBHkoak behar zuten ikaslez osatutako publikoaren erdian, Elkanoren figuraz ikusleek egin zezaketen irakurketaren gaineko kezkak ondoko aulkian hartu zuen eserleku.

Argazkia: Elkano Fundazioa

2019ko apirilaren 08an - 12:03

Argiak itzali eta fokuak piztean, Getariako marinelaren balentriez ezezik, haren ekintza kriminalez mintzo den antzezlanarekin egin nuen topo. Magallaesen espedizio famatutik hiru urtera, 1525ean, Indonesiako Molukak uharteetarantz abiatu zen ontzian kokatzen da istorioa, Elkano (Iñigo Araburu) hil urren eta eldarnioak hartuta dagoela. Ondoan du Juan de Zubileta (Xabi Ortuzar), Magallaesen espediziotik bizirik itzulitako itsas-mutil barakaldarra, lehorreratzean izango duen bizimodu erosoarekin amets egin eta aurreko espedizioaren heroikotasuna etenik gabe azpimarratzen duena. Baina Elkanok, bere ekintza ilunenak aitortuz, Zubiletaren kontakizunak belzten ditu: bidean aurkitutako herrialdeen zapalkuntza, bertokoen hilketak, esklabotza, bortxaketak… Jaungoikoaren izenean krimenak egin zituztela, itsasoratutako bost ontziak gerrarako tresneriaz gainezka zihoazela eta Mediterraneo itsasoko urak, bere eskuak bezala, odolez tindaturik daudela aitortzen du marinelak, bere azken hatsetik hurbil.

Aitorpenak aitorpen, bere bertsio heroikoari eusten dio Zubiletak: Elkanok bere izena zenbat eta gehiago zikindu, haren figura geroz eta idilikoagoa indartzen du barakaldarrak. Getariarra bere senera etorrarazten saiatzeko asmoz –edo, nondik begiratzen den, haren irudi garbiari eusteko– Elkanok Espainiako Erregeari idatzitako gutuna ahots goran irakurtzen du. Elkanok, baina, ez du arestian esandako ezer gezurtatzen, eta esandakoa berretsiz hiltzen da.

Argazkia: Elkano Fundazioa

Antzezpenari dagokionez maila onekoa den obrak badu ikusle honen begietara hutsune bat: historia kontatzeko era. Iruditu zait espedizioaren alde ilunenak ageriko egiteak objektibotasun itxuraz jantzi nahi duela antzezlana. Ispilatze bat. Bere onean zegoenean getariarrak harro idatzitakoak eta errealitatearekiko nozioa mantentzen duen barakaldarraren testigantzak kontrajarri ezkero eldarnioak jota dagoen gizajo baten esanekin, egun arte ofizialki gailendu den getariarraren figura heroikoa bultzatzen delakoan nago. Elkano gaizkileari Elkano heroia gailentzen zaio beste behin. Eta heroikotasun zantzu txikiena tartean den heinean, nork eta Espainiar Inperioaren mesedetara jardundako kolonizatzaileak, norbaiten eredu izaten jarraituko du. PPko buruzagi Pablo Casadorena, kasu, baina ez zapalkuntza-sistema orotatik libre den herri bat ortzi-mugan dugunona. Zenbaitzuon memoria historikoan Elkanok ez duelako –edo ez lukeelako izan behar– ohorezko tokirik, Haika Mutil eta Oh Pello Pello abestien biolin-doinuz lagunduta ere, espainiar konkistatzaile itxura izaten jarraitzen baitu.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Antzerkia
Amatasunaren giltzarik gabe

AMAK
Konpainia: Txalo teatroa.
Sortzailea:  Elena Diaz.
Zuzendaritza:  Begoña Bilbao.
Aktoreak: Intza Alkain, Tania Fornieles, Oihana Maritorena eta Iraitz Lizarraga.
Noiz: urtarrilaren 10ean.
Non: Itsas Etxea auditoriumean... [+]


2025-01-14 | Euskal Irratiak
Urteko lehen maskarada eskaini dute Altzai-Lakarriko gazteek

Basabürüako ibar eskuineko gazteek lehen maskarada arrakastatsua eman dute igandean, Lakarrin.


Globo morean

Ztandap
Nork: Mirari Martiarenak eta Idoia Torrealdaik.
Noiz: abenduaren 6an.
Non: Durangoko San Agustin kultur gunean.

------------------------------------------------------

Laugarren pareta hautsi eta zuzenean, zutik eta beldurrik gabe interpelatzen du publikoa stand... [+]


Peio Berterretxe
“Tresna sozial izatetik, produktu kultural izatera pasatu dira plaza antzerkiak”

Master Amaierako lan sendoa aurkeztu berri du Peio Berterretxek. Urte luzetan antzerkian ikasia eta aritua, plaza antzerkien jatorriaz eta gaur egun dituzten funtzioez aritu gara harekin, Lekorneko Kabalkadan oinarrituta egin duen ikerketaren aitzakian.


Globo morean

Ztandap
Nork: Mirari Martiarenak eta Idoia Torrealdaik.
Noiz: abenduaren 6an.
Non: Durangoko San Agustin kultur gunean.

-------------------------------------------------

Laugarren pareta hautsi eta zuzenean, zutik eta beldurrik gabe interpelatzen du publikoa stand... [+]


Jendetasun zolatik, Kittof gogoan

Kaosean sartuak gara. Hori erran digute hedabide frantsesek, legebiltzarrak gobernua erorarazi duelarik abenduaren 4an. Kaos politiko, instituzional, sozial, ekonomikoaren zirimolak infernuko sarabandan bahituko gaituelako izua zainetara isurtzen hasia zaigu denoi. Zer komedian... [+]


Aitortza berantiarra, metamorfosi gauzatua

Emakume baten borroka eta metamorfosia
Nork: Eneko Sagardoyk eta Vito Rogadok.
NOIZ: abenduaren 1ean.
NON: Santurtziko Serantes aretoan.

-----------------------------------------------------------

Plana proposatu eta berehala, sarrerak online erostea erabaki zuen... [+]


'Zorretan'
Berezko lore bat

ZORRETAN

Testua eta zuzendaritza: Agurtzane Intxaurraga.
Aktoreak: Miren Gaztañaga, Iñake Irastorza, Jabi Barandiaran.
Noiz eta non: Urriaren 25ean, Donostiako Gazteszenan.

----------------------------------------

Bere argi propioa bilatzen ari den loreari... [+]


Eguneraketa berriak daude