Gazteek kirol arloan euskaraz gehiago egiteko gakoak

  • Soziolingustika Klusterrak "D ereduko kirola" ikerketa burutu du, 10 eta 16 urte arteko gazteen eta haien entrenatzaileen hizkuntza-portaerak hurbiletik ezagutu eta euskararen erabilera sustatzeko gakoak identifikatzeko.

     

     


2019ko martxoaren 28an - 09:13
Proiektuan hainbat egoeratan ikusi den banaketa, nolabait ondorengo irudiak laburtuko luke: agertoki (formal) batean euskarazko jarduna ('front stage') eta nagusiki gaztelaniaz aritzen den atzeko plano bat ('back stage').

Klusterrak ikerketa esperimentala egin du hiru urtez Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako bost kirol-klubetan, UPV/EHUko ikerlariekin, Urtxintxarekin eta Euskaltzaleen Topagunearekin elkarlanean.

Proiektuaren ondorioetako bat da kirola "berariazko esparru gisa lantzearen beharra", ikerketaren egileek azaldu dutenez: "Kirol arloan osatu eta aberastu egin liteke gazteek eskolan euskararen ezagutza eta erabilerarako jasotzen duten oinarria, baina horretarako garrantzitsua da eskolako eredua bere horretan ez errepikatzea, baizik eta egokitzea".

Diotenez, "entrenatzaile eta kirolari gazteek euskara gehiago erabili ahal izateko baldintza egokiak sortzea helduen egitekoa da nagusiki. Klubetako arduradunek aukera dute kirol-taldea euskarazko erabilerarako gune babestu izan dadin irizpideak markatzeko eta giroa sortzeko". Bestalde, kirol-taldea "garrantzia bereziko eremua" da jokalari gaztetxoen bizitzan, eta taldeko bizipen kolektibo horretan "aukera egokiak daude euskararen erabileraren aldetik helburu eta erronka berriak elkarrekin landu eta lortzeko", gaineratu dutenez.

Parte hartu duten bost klubak dira: Araban, Zaramaga Pilota Elkartea (Gasteiz), Bizkaian Aixerrota Boleibol Taldea (Getxo) eta Padura Saskibaloi Kluba (Arrigorriaga), eta Gipuzkoan Real Sociedad Futbol Taldea (Donostia) eta Zarautz Eskubaloi Taldea (Zarautz).

Entrenatzaileak erreferente

Aurkezpen ekitaldian, proiektuak emandako ikasgaiak azaldu dituzte Jone Miren Hernandez eta Jaime Altuna antropologia ikerlariek (UPV/EHU) eta Pablo Suberbiola Soziolinguistika Klusterreko kideak.

Proiektuan modu esperimentalean landu den esparru bat taldeko komunikazioarena da. "Jokalarien arteko komunikazio ona izatea abantaila handia da kirol emaitzak lortzeko garaian. Eta horrez gain, taldearen izaera eta identitatea indartzeko aukera ematen du".

Euskararen erabilera sustatzeko, "giro egoki bat" behar dela diote, "euskararen erabilerari garrantzia ematen dion giro bat", eta hori sortzea nagusiki klubetako arduradun eta gurasoen egitekoa dela. "Haien eta jokalarien arteko lotura, bestalde, entrenatzaileek egiten dute. Jokalari gaztetxoentzat euren entrenatzaileak erreferente oso garrantzitsuak dira, eta euskara gehiago erabili ahal izateko orduan ere erabateko garrantzia dute. Proiektuan aztertutako klubetan, ikusi da entrenatzaileen euskarazko jardunak lagundu egiten diela jokalari gazteei euskaraz gehiago egiten. Euren euskarazko jardunean maiz entrenatzaileek eskolan erabiltzen ez den malgutasuna erabiltzen dute une jakinetan, gaztetxoekiko hurbiltasun eta konfiantza handiagoa lortuz".

Bestalde, proiektuan identifikatu diren gakoen bidetik, "aukerak ikusten dira kirol arloan jarraipena emateko eskolak egiten duen lanari, baina garrantzitsua da birpentsatzea lan hori nola egin behar den, eskolako eredua bere horretan errepikatu gabe". Alde horretatik, ikerketaren egileen hitzetan, aukerak daude kirola "hirugarren esparru" gisa indartzeko, modu horretan eskolako hizkuntza-ohituren eta kalekoen arteko lotura eginaz. "Horrek, aukera emango luke gaztetxo askok eskolan egin duten ahaleginari jarraipena emateko, eta hizkuntza-berdintasunaren ikuspegitik euskarazko erabilerarako duten eskubidea modu praktikoan handitzeko".

>>> "D ereduko kirola" ikerketa-ekintza proiektuaren laburpena (PDF)

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Soziolinguistika
2024-11-14 | Uriola.eus
Bilboko euskaltzaleen GUKA mugimenduak euskaraz bizitzeko erronkak irudikatu ditu metroko eskailera mekanikoetan

GUKA Bilboko euskaltzaleen mugimenduak euskararen aldeko ekintza esanguratsua burutu du astearte arratsaldean Deustuko metro geltokian, Bilbon euskaraz bizitzeko oztopoak eta aukerak irudikatzeko.


Ainhoa Lasa Agirre, aholkularia
“Gazteek nahi dute euskarari buruz hitz egin”

Ainhoa Lasa Agirre (Lovaina, Flandria, 1976) Emun kooperatibako kidea da. UEUko udako ikastaroetan, hezkuntza soziolinguistikoaz hizketan ezagutu genuen uztailean. Dozena bat urte daramatza DBH4ko gazteen ikasgeletan esku-hartzeak egiten. Egitasmo osoak dira, herriko ikastetxe... [+]


2024-01-23 | Sustatu
Iñaki Iurrebaso soziolinguistaren hitzaldi sorta herriz herri

Asteartez Zarautzen hasita, Iñaki Iurrebasoren hitzaldi zikloa antolatu du UEMAk. Euskararen egoera ezagutzeko gako berriak ematen dituelako, arnasguneak eta udalerri euskaldunak sendotzea euskararen biziberritzerako giltzarria zergatik den ere azaltzen duelako... [+]


2024-01-19 | ARGIA
1950-1970eko hamarkadetan Altzara heldutako etorkinek euskararekin izan duten harremana aztertu dute

Espainiatik Donostiako Altza auzora migratutako biztanleek euskararekin izan dituzten bizipenak eta jarrerak aztertu ditu Soziolinguistika Klusterrak. Etorkinok integrazio sozialerako eta laboralerako ez zuten euskararen beharrik izan. Euskal hiztunek, berriz, migrazio-prozesua... [+]


2023-08-16 | Ilargi Manzanares
1826ko bertso “berriak”, sei emakume haurdun utzi zituen doneztebarrari jarriak

Ricardo Urritzola ikerlariak aurkitu du bertso sorta Nafarroako Errege Artxiboan eta Ekaitz Santaziliak Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakasleek aztertu ditu. Fermin Altxu Beristain maisuari leporatutako salaketa baten harira idatzi ziren.


Euskararen gainbehera zantzuak ageri dira udalerri euskaldunetan

UEMAk (Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea) berariaz aztertu ditu VII. Inkesta Soziolinguistikoak bere herriekiko eman dituen emaitzak, eta argi-itzalak agerikoak dira berriz ere: herri euskaldunenek euskal hiztunak galdu dituzte.


Euskal soziolinguistika Jardunaldia atzeratu egin da apirilaren 25era

Hendaian ziren egitekoa 15. edizioa, martxoaren 23an. Egun osoko egitaraua antolatu dute zenbait hitzaldi, mahai-inguru, aurkezpen eta tailerrez osatuta. Ipar Euskal Herrian Frantziako gobernuaren erretreten erreformaren aurka deitutako greba orokorrak ekarri du erabakia.


Iñaki Iurrebaso
“Hiztunek ez diote bizkar ematen euskarari”

Errealitatea eraldatzeko, gauzak ahalik eta zehatzen ezagutu behar direla sinetsita dago Iñaki Iurrebaso Biteri (Legazpi, 1967). Soziologoa ikasketaz, ofizio horretan aritu izan da beti, hasi Donostiako Udalean, Aztikerren ondoren, eta bere kabuz gero. Azken zortzi urteak... [+]


2023-03-20 | Leire Artola Arin
EAEko Inkesta Soziolinguistikoa
Euskaldunen %27 moldatzen da euskaraz hobeto, erdaraz baino

Eusko Jaurlaritzak Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako VII. Inkesta Soziolinguistikoa aurkeztu du. Duela 30 urte baino 261.000 euskaldun gehiago daude, baina jaitsi egin da euskaraz erdaraz baino errazago egiten dutenen kopurua, %34,6tik %27,4ra. Gazteen artean nabarmen egin du gora... [+]


2022-11-09 | Sustatu
Zapla!: podkast soziolinguistikoa Euskaraldiaren harira

Euskaltzaleen Topaguneak eta Euskaraldiak sortu dute EITB podkast atariarentzat Zapla! podkast berria. Hizkuntza ohiturak aldatu eta Euskarazko praktika linguistikoak indartzeko tresna da. Belarriprest eta Ahobizi guztientzat lagungarri izan nahi du produktu berriak,... [+]


2022-07-13 | Unai Brea
Aitor Bedialauneta Arrate. Euskal Gorrak elkartearen presidentea
“Gorrak gutxiengo soziolinguistikoa garela uste dugu”

Zeinu hizkuntzaren interpretearen ezinbesteko laguntzaz egin diogu elkarrizketa Aitor Bedialauneta Arrateri (Ondarroa, 1991), Euskal Gorrak EAEko gorren elkarteen federazioaren presidenteari. “Interpretearen mendekotasunik dudan? Une honetantxe, biok daukagu”,... [+]


Txillardegi-Hausnartu soziolinguistika sariketaren XV. edizioa abian da
Soziolinguistika Klusterrak eta UPV/EHUk antolatzen dute eta irailaren 16ra arte dago lanak aurkezteko aukera.

2022-05-25 | Leire Artola Arin
Euskararen kale erabilera egonkortasunetik ateratzeko beharra azaleratu du azken neurketak

Soziolinguistika Klusterrak asteazkenean argitaratu du 2021eko ikerketaren txostena. Neurtu dute euskararen kaleko erabilera egonkor dagoela, eta azken neurketan bezala zortzitik batek hitz egiten duela (%12,6). Eremu euskaldunenetan jaitsi egin da. Proposatu dute hazkundea... [+]


2022-03-16 | Leire Artola Arin
Arnasguneetako euskararen erabileraren bilakaera negatiboa erakutsi du UEMAren ikerketak

Kaleko 71.000 elkarrizketa eta 227.900 solaskide behatu dituzte UEMAko herrietan, eta 2017koa baino ikerketa are sendoagoa burutu dute. Erabilera orokorra ez da ia aldatu: bostetik hiru aritzen dira euskaraz. Adina eta generoaren arabera badira desberdintasun batzuk.


Eguneraketa berriak daude