Gasteizko Jimmy Jazz aretoa ohi baino ilunago dago, beltz. Olana batek laguntzen du belztasun hori sakontzen. Eszenatoki gaineko fokuek bakarrik argitzen dituzte Vulk-eko taldekideak eta momentu batetik bestera, oholtza, boxeo ring bilakatu da.
Andoni Egiluzek, boxeolari zalu bilakatuta, gorputza makurtu eta posizio egokia hartzen duenean, amorruz betetako gantxo bat jaurtitzen du airera. Bortizkeria keinu horiekin batera, bere aldaken mugimenduak talde osoaren erritmoa eramaten laguntzen du. Eta haren ahots indartsu eta sakonak, entzulegoaren gorputz atal guztiak zeharkatzen ditu.
2017an kaleratutako Beat Kamerlanden estreinako albumeko Zaldia Burning abestiarekin eman diote hasiera kontzertuari. Gitarra garden eta ez oso gogorrekin.
Underground estetikari keinu eginez, gerri gaineko fraka jasoek, galtzerdi zuriek, txima luzeek, biboteek eta old school tatuajeek, post-punk musika estiloan barneratzen laguntzen dute. Nortasun handiko taldea direla adierazi dute, bai janzteko moduari dagokionez, bai erakutsitako grinaren bidez.
Musikaren doinuak gidatutako trantze edo estasi egoeran sartuta daudela ematen du. Lau musikariak bihurrikerian oinarritutako biolentzia jolasean arituko balira bezala.
Ground for Dogs bigarren album honetan, baxuaren presentzia nabarmentzen da, baita erregaitza den gitarra ere. Behiaren begirada izan da kontzertuaren erdialdean abestu duten euskarazko kanta. Eta itxurazko lasaitasuna ekarri du aretora, erritmo lasaiago batzuekin. Atal instrumentalagoak ageri dira bertan eta burutik kendu ezin daitezkeen armoniak.
Zorotasunaren lilura dago talde honen zuzenekoetan. Bortxaren beldurrak sakontzen zaitu kontzertuan. Mugimendu lizun eta bortitzetatik begirada kendu ezinik. Doinu komertzialetatik urrundu eta haien nortasuna markatzen duen 80. hamarkadako erritmoetan barneratzen zaituzte. Indarkerian edertasuna bilatzen laguntzen.
Dena
NOIZ: urtarrilaren 18an.
NON: Gasteizko Jimmy Jazz aretoan.
----------------------------------------------
Galdera bat dabilkit buruan azken aldian: zenbat aldatzen dira gauzak 30 urtetan? Bai, irakurle, asmatu duzu: hiru hamarkada bete berri ditut. Laugarren... [+]
Chulería, joder!
NOIZ: urtarrilaren 5ean.
NON: Bilboko Kafe Antzokian.
----------------------------------------------------
Aretoa betetzen ari dela, antzokiko goiko barandaren atzetik beherantz begira, ni baino gazteagorik topatuko ote dudan jolasten eman ditut... [+]
Beyoncé futbol amerikarreko partida baten atsedenaldian, Houstonen (Texas). Kantari estatubatuarra cowboy jantzirik atera da estadio erdira. Kapela hegaluzeak tapatzen dio burua, zangoak belaunetarainoko bota luzeek. Soineko zuri urriak, berriz, izterrak eta paparra... [+]
17 urteko musika ibilbideari itxiera emango dio Odolaren Mintzoak hilaren 25ean Usurbilen eskainiko duen kontzertuan. Amaiera kontzertuaren inguruan egun osoko egitaraua antolatu dute. Bidelagun izan dituzten herriko taldeek hartuko dute oholtza: Rukula, Ameba, Viafara edota... [+]
FERMIN MUGURUZA 40. URTEURRENA
Noiz: abenduaren 21ean.
Non: Bilbo Arenan.
-------------------------------------------
Urtero janzten da festa giroz Bilbo abenduaren 21ean. Sagardoa eta taloa protagonista, San Tomas eguneko azoka eguna da. Aurten, gainera,... [+]
Milaka lagun elkartu dira Hatortxu Rock elkartasun jaialdiaren azken aurreko edizioan. Euskal preso politikoen senideei babesa eta sostengua emateko sortutako jaialdiak agur esanen du 2025ko udan Lakuntzan eginen den azken edizioarekin. Sakabanaketarekin amaitzea lortu bada ere,... [+]
Hatortxu Rock jaialdiko 29. edizioa egingo da larunbatean Atarrabian. Sarrerak jada agortuta daude, baina txandak osatzeko laguntza behar da oraindik.
Antolatzaileek iragarri dutenez, ohiko jaialdia eginen dute abenduaren 28an eta 2025eko uztailean lau eguneko jaialdi berezi baten bidez agurtuko dute behin betiko jendea, "erreminta berriei bide emateko". Orotara, hamazazpi taldek eskainiko dute kontzertua larunbatean.
HTX ROCK jaialdiaren azken-aurreko edizioa izanen da abenduaren 28an, eta Atarrabiako herrian ospatuko den azkenekoa, alegia.
TU-K
Non: Ahotsenean (Plateruena, Durango)
Noiz: Abenduaren 8an
-----------------------------------------
Bufandak, aterkiak eta begi-zuloak ditu abenduaren 8ak Durangon. Azokaren azken egunari igande eguerdia eta negu giro sarkorra gehitu zaizkio eta erdi hutsik daude... [+]
Anari + Belako
Noiz: abenduaren 5ean.
Non: Iruñeko Zentral aretoan.
-----------------------------------------------
Gogoan dut Erasmuseko lehenengo hilabetean ikusi nituela aurreneko aldiz Belakokoak zuzenean. Ez nintzen haiek ikustera joan, azkenean bertan behera... [+]
Iruñeko Baluarten, ostegunean, Israelgo ereserki nazionalaren orkestrako bertsioaren egilearen pieza bat jotzear zirela aurretik zutik jarri eta aretoa utzi du publikoaren zati handi batek. Ereserki horrek “okupazio sionistari” gorazarre egiten diola kritikatu... [+]
Aspaldi ezagutu genuen gaur gaurkoz Añube taldeko abeslari den Aitor Bedia Hans. Garai berean adiskidetu ginen egun Añube taldeko gitarra jotzaile ohia den Beñat Gonzalezekin. Unibertsitateko garaian izan zen, Debagoienako bi gazteak musika zainetan... [+]