Mendebaldeak gustuko ez dituen herrialdeen kontra egiteko erabiltzen dituen aitzakiak dira, demokrazia falta edota giza eskubideen errespetu eza. NATOko herrialdeak beti dira epaileak eta inoiz ez epaituak. Beraiek gutxi-asko demokrazia hauteskunde prozesu lehiakor eta garbi batera murrizten dute. Alabaina, ez dago demokraziarik subiranotasunik ez badago. Estatu batek munduko hauteskunde garbienekin gobernua hautatuko balu, ez litzateke demokrazia bat izango, baldin eta gobernuak herritarren hautua bete ahal izateko botererik ez balu.
Mendebaldeko kontroletik kanpo dauden herrialde batzuk subiranotasun gradu altukoak dira edo izateko borondatea dute, baina trukean jasan behar izaten dituzten kanpo eta barne erasoak amaigabeak dira. Barne politikan lobbyek, batez ere ekonomikoek, herriaren erabakitze eskubidea eta subiranotasuna bahitu nahi dituzte gobernuen boterea mugatuz. Agintariek oligarkia ekonomikoen aurkako erabakiak hartzen dituztenean erantzuna bortitza izaten da: gobernuaren kontrako kanpaina eta manipulazio mediatikoak, itxialdi patronalak, sabotaje ekonomikoak, gobernuaren kontrako mugimenduak sustatzea, estatu kolpeak bultzatzea eta abar.
Antzera gertatzen da kanpo erasoekin. Herrialde batzuek beste batzuen subiranotasuna mugatu eta kontrolatu nahi dute eta horretarako, aipaturiko mekanismoez gain, gerra ekonomikoa santzioen bidez egiten dute. Helburua da herrialdean kaosa zabaltzea gobernua higatzeko erori arte edota esku-hartze militarra justifikatzeko testuingurua sortu arte.
Venezuelak bizi duen erasoa oso gogorra da eta ondorioak bistan dira. Venezuelar jendartearen gehiengoak erakutsi duen erresistentziarako gaitasuna miresgarria da. Kontua da noiz arte eutsi ahal
izango duten
Barne eta kanpo erasoek demokraziaren kalitatea narriatu eta giza eskubideekiko errespetua txikitu egiten dituzte; edozein gerretan gertatzen da, intentsitate altu edo baxukoak izan, konbentzionalak edo hibridoak. Berriz, subiranotasuna ez duten herrialdeetan edo beraien subiranotasuna eztabaidatua ez denetan, eta agintean daudenen interesak lobby indartsuenen interesekin ondo lotzen direnean, ez daude argindar mozketak, sabotajeak, santzio ekonomikoak eta kaosa. Horrela, errazago da noski, giza eskubideak eta hautaketa prozedura lehiakor eta garbiak mantentzea.
Horregatik, herrialde subalternoetara gobernu soberanistak edota ezkertiarrak iristen direnean lehen aipaturiko erasoak jartzen dira martxan. Batzuetan presioa eta mina hain da handia azkenean jendarteak amore ematen du sufrimendua geratze aldera. Horregatik, 1990eko Nikaraguako hauteskundeak sandinismoak galdu zituen, AEBek esana zuten Violeta Chamorrok irabazi ezean hauteskundeak ez zituela demokratikotzat onartuko eta beraz, gerra ekonomikoak eta armatuak jarraituko zuketen sufrimendu gehiago barreiatuz.
Venezuelak bizi duen erasoa oso gogorra da eta ondorioak bistan dira. Venezuelar jendartearen gehiengoak erakutsi duen erresistentziarako gaitasuna miresgarria da. Kontua da noiz arte eutsi ahal izango duten. 1990eko Nikaraguako agertokiarekin amesten dutenek hauteskundeak nahi dituzte gerra batean, jendeak amore eman dezan sufrimendua arintze aldera. Bitartean, ustezko ezkertiar eta demokrata askok venezuelar autoritarismoa kritikatzen jarraitzen dute ulertu nahi gabe venezuelar demokraziaren arrisku nagusia bere subiranotasunaren aurkako erasoa dela. Askoz gutxiagogatik Mendebaldeko herrialdeek giza eskubideak eta demokrazia higatzen dituzten salbuespen legeak onartu dituzte “arrisku” baten aurrean, baina inork gutxik izendatu ditu herrialde hauek autoritarioak.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Idatzi honen bidez, EITBko Euskara Batzordeak eta azpian sinatzen duten EITBko organoek euren kezka eta gaitzespena agertu nahi dituzte azken hilabeteetan EITBko zuzendaritza-postuetarako abian ipini diren hautatze-prozesuak direla eta, gutxietsi egin baita euskararen... [+]
Ni ez dut nahi nire alaba ijitoz mozorrotzea kaldereroetan. Nik ez dut nahi nire alabaren eskolako haur ijitoak ijitoz mozorrotzea kaldereroetan. Ijito izatea ez delako mozorro bat. Ijito izatea ez delako urtean behin egiten den festa bat, arropa exotikoekin eta aurpegia ikatzez... [+]
Bidea pausoka egiten da, eta hasiak egina dirudiela ikasi nuen aspaldi xamar. Baina jendeak esaldi hori edukiz betetzen ere ikasi nahi du. Bakarrik ezer gutxi lor genezake, hasi orduko etsi, akaso. Sekulako jendetza biltzeak ere antolaketa zaildu eta ikusi beharrekoa gandutu... [+]
Ez zuen egoki jokatu, neurriak hartu behar ziren, bestela, ez dugu ikasten. Itxuraz, ez zen ohartzen egindakoaren inpaktuaz, normal jarraitzen zuen, batzuetan, ingurukoek baino itxura zoriontsuagoz. Gainera, altuegi hitz egiten du, hori ez zaio inori gustatzen. Darabiltzan... [+]
Hezkuntza Sailak ez ei du ulertzen publikoko langileak zergatik joan garen grebara. LAB sindikatuari galdetzea dauka. Sindikatu horrek akordioa sinatu zuen sailarekin, 2023ko apirilean. Urte bi geroago grebara deitu dute haiek ere, aurrekoetan ez bezala, Hezkuntza Sailak... [+]
Erretiratu berri den lankide-ohi baten omenez, Historiako irakaslea. Bejondeizula!
Hezkuntza-legeek azpimarratzen dute zein garrantzitsua den ikasleengan pentsamendu kritikoa sustatzea. Baina irakasle-klaustroak, garai batean ideien eztabaidarako eta proposamenak... [+]
Mendebaldeko herrialdeetako demokrazia liberalak demokrazia minimalista baten itxura gero eta handiagoa du. Definizioaren muina litzateke hauteskunde bidezko gobernu aldaketak errespetatzen direla. Horren aldaera autoritarioari Levitsky eta Way politologoek autoritarismo... [+]
Zutabe hau idazten nengoela, gaia aldatu behar izan dut, nire arreta osoa harrapatu dutelako Trumpen muga-zergek. Azalpen gutxi beharko duzue, leku guztietan da berria, Txinako produktuei %10eko zerga eta Kanadako eta Mexikoko produktuei %25eko muga-zergak jarri dizkie. Trumpek... [+]
Euskadi irratian baineraren ordez dutxa jartzeko iragarkiak etxeko komunean obrak ya hastera animatzen duen kuña hori. Obra erraza, inbestitze txikia eta aldaketa handia iragartzen da. Komunetako sanitarioen joerak aldatu dira eta ahoz aho zabaldu da zeinen eroso eta... [+]
Lan aste laburragoak ezartzeko politika orokorra ekarriko du 2025 urteak, enpresentzako kontratazio berrietarako kostu txikiak eta lan harremanetarako aldaketa norabide eraginkorra ekarriz.
Espainiako gobernu akordioa betetzeko helburuarekin, lanaldia astean 37,5 ordutara... [+]
Greba ataritan jaso nuen zuen e-maila, posta pertsonalean. Hasieran, beste askok bezala, grebaren aurrean ze aukera ditugun jakinarazteko zela pentsatu nuen. Baina ez, grebaren aurkako mugimendu politiko eta komunikatiboa zen jasotako e-maila.
Aitortuko dizuet ahozabalik utzi... [+]
Urtarrilaren 16an, Madrilgo administrazioko Trantsizio Energetikorako Ministerioak irrikaz eta kezkaz itxaroten genuen “Itsaraz” proiektuaren gaineko ingurumen-inpaktu adierazpena argitaratu zuen. Ebazpenak makroproiektu honen aurkako erabaki irmoa bezain argia... [+]
Asteburu honetan 'estetikoa' hitzaren inguruan pentsatzen aritu naiz, lagun batek esandako esaldi baten harira: “Lan hau estetikoa da”. Estetikoa hitzaren etimologia aztertu dut, badirudi jatorrian zentzumenen bidez hautematea zela bere esanahia, eta gerora... [+]
Aurreko egunean, Bilbon, lagun batekin elkartu nintzen Bira tabernan. Tar-tarrean ari ginen oso gustura eta esan nion: “Noski, Giputxia zarenez, kar-kar-kar”. Eta berak nabarmendu zuen ez zela gipuzkoarra. Nik ongi ulertu gabe, jarraitu nuen esaten, “A! ez?... [+]