Atabal gelak gomitaturik, Ólafur Arnalds islandiar piano-jotzaileak kontzertu intimoa eman zuen martxoaren 9an, Biarrizko Gare du Midi aretoan.
2016 hasieran, Ólafur Arnaldsek bere zale frikiei laguntza galdegin zien txio bidez, Moog Piano Bar tresna bilatzen ari zela eta. Makina horri esker, piano akustiko batek MIDI seinale numerikoa bidaltzen ahal du. Behin eskuratuta, Status programa landu du bi urtez, bere piano hegalduna beste bi pianori lotzeko. Algoritmoak, jotzen dituen akordioen arabera, beste bi pianoei segida harmoniko bat joarazten die, arpeggiator baten maneran.
Gare du Midi aretora sartzean, fite ohartu gara apal entzuten dugun musika eszena hutsetik heldu dela. Simetrian diren bi pianoen teklak bakarrik ari dira, mamu batzuk balira bezala, eta jendearen kuriositatea pizten dute. Publiko guztia eseri orduko musikariak sartzen dira: hiru biolin-jotzaileek eta txelo batek laguntzen dute islandiar piano-jotzailea, eta hasten diren segundotik gela harrapatzen dute. Tarteka bateria-jotzaile bat ere juntatzen zaie, post-klasiko giroa jazz kutsu batekin apainduz.
Denbora zintzilikatzen duen musika bat eskaini digute, intenporala, galaktikoa. Björk-en antzera, soken eta sintetizagailuen arteko nahasketa izugarri finki eramana da, soinu elektronikoek organiko iduri dutelako. Piano eta teklatuez gain, efektu makina batzuek ere inguratzen dute Ólafur, reverb eta delay sakonak erabiltzen dituelako kantuen apaintzeko, bere mamuek kondatzen duten poesia dirdiratsuaren zerbitzuko.
Kontzertua osoki instrumentala da. Sokek botatzen duten lirismoarekin, ez da hitzen beharrik. Horren konpentsatzeko, Ólafur-ek usu hitza hartzen du kantuei lotutako anekdota baten kondatzeko. Horrela dakigu adibidez, bateriarekin hasi zela Fighting Shit hardcore talde batean, baina bere amatxik ez zuela jasaten eta Chopin entzunarazi ziola aski konbentzitua izan arte pianoa hasteko. Bere oroigarri idatzitako kantu batekin bukatzen dute. Txelo eta biolinak jotzen ari diren bitartean oholtzatik jausten dira, publikoak belarriak zorrozten dituelarik magiaz beteriko kontzertu honen azken notez baliatu ahal izateko.
Baina ez zuten taula gainean zirenek baizik momentu hau zoragarri egin, argi teknikarien lana ere azpimarratzekoa baita. Musikaren erritmo eta giroa errespetatuz joko politekin apaintzen dute, soiltasun eta elegantzia maisu.
Ólafur Arnaldsen aireak goizeko lo eta esnatu arteko momentuak bezalakoak dira, belarrietara istorio idilikoak xuxurlatzen dizkigute. Taldea osatzen duten sei musikariak eta bi mamuak Europako biran dira, baina Biarritzen eskaini zuten kontzertua Euskal Herriko bakarra zen maleruski. Guíxols-en izanen dira, Katalunian, uztailaren 19an.
Olatz Salvador
Noiz: martxoaren 15ean.
Non: Deustuko jaietan.
------------------------------------------------
Martxoak beti du deustuarrontzat kolore berezia; urtero ospatzen ditugu jaiak, San Jose egunaren bueltan. Bi asteburu bete festa, eta urtetik urtera Deustuko... [+]
Inoren Ero Ni + Lisabö
Noiz: martxoaren 14an.
Non: Gasteizko Jimmy Jazz aretoan.
----------------------------------------------------
Izotz-arriskuaren seinalea autoko pantailatxoan. Urkiola, bere mendilerro eta baso. Kontzertuetara bideko ohiko errituala: Inoren... [+]
Olor
Noiz: martxoaren 9an.
Non: Bilboko Sarean espazioan.
---------------------------------------------------------
Esperantza. iz. Nahi edo desiratzen dena gertatuko delako edo lortuko delako uste ona.
Izen horixe jarri zion Jokin Azpiazu Carballo Olor ermuarrak bere... [+]
Hiuzz + Bloñ + Adur
Noiz: otsailaren 15ean.
Non: Iruñeko Aitzina tabernan (Egun Motelak kolektiboa).
--------------------------------------------
Larunbat goiza Iruñean. Neguko eguzkitan lanera doazen gizon –eta ez gizon– bakarti batzuk... [+]
Gauzak ez dira izatez errazak, eta, izango da batagatik edo besteagatik, baina, azken boladan, mingainari behar baino gehiagotan egin diot kosk bi kontu hauengatik: sold out-aren kultura eta FOMOa –azken hori agian azaldu behar da, ez baita hainbestetan esana: esperientzia... [+]
EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.
----------------------------------------------------
Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]
Kolektiboki antolatzeko grina aspalditxotik gorpuztu da, besteak beste, kulturaren esparruan. Jendea batzeko abaguneak dira kontzertuak, eta horregatik, musika kolektiboei egingo diegu txokoa erreportaje honetan. Gaia hain zabalean hartu ordez, Araban ipiniko dugu fokua,... [+]
Dena
NOIZ: urtarrilaren 18an.
NON: Gasteizko Jimmy Jazz aretoan.
----------------------------------------------
Galdera bat dabilkit buruan azken aldian: zenbat aldatzen dira gauzak 30 urtetan? Bai, irakurle, asmatu duzu: hiru hamarkada bete berri ditut. Laugarren... [+]
Chulería, joder!
NOIZ: urtarrilaren 5ean.
NON: Bilboko Kafe Antzokian.
----------------------------------------------------
Aretoa betetzen ari dela, antzokiko goiko barandaren atzetik beherantz begira, ni baino gazteagorik topatuko ote dudan jolasten eman ditut... [+]
Beyoncé futbol amerikarreko partida baten atsedenaldian, Houstonen (Texas). Kantari estatubatuarra cowboy jantzirik atera da estadio erdira. Kapela hegaluzeak tapatzen dio burua, zangoak belaunetarainoko bota luzeek. Soineko zuri urriak, berriz, izterrak eta paparra... [+]