Nazio Batuen Erakundeak batzar berezia egin zuen Nairobin, Kenya, martxoaren 11 eta 15 artean, klimaren geoingeniaritzaren gobernantzaz arau berriak adosteko. Negoziaketak, ordea, aurrez blokeatuta zeuden eta luzaz proposamena landua zuen Suitzak berak atzera egin zuen azkenean kutsatzaile handienek bidea itxita. Klima aldaketa geoingeniaritzaz konpontzeko esperimentuak mundu mailan arautzeko dagoen ezintasunaren adierazgarria izan da Nairobikoa.
Alainet agentzia bidez zabaldutako albistea, ETC mugimenduak honela titulatu zuen: “Petrolio gehien ekoizten duten herrialdeek, kutsadura gehien isurtzen dutenek, blokeatu dute NBEn geoingenieritzaren gobernantza”. Nazio Batuen Ingurumen Programa (NBIP) baitan Kenyako hiriburuan egindako biltzarraz ari zen; huts egin zuen potentzia handiak garatzen ari diren geoingeniaritzaren arriskuentzako araudia zorrozteko ahaleginean. Gertatu zen justu klimaren inguruko kezkak mundu osoan, Greta Thunberg gazte suediarrari jarraiki, mobilizazio handiak eragin behar zituen bezperan.
ETC taldeak –teknologia berriek eta multinazionalen estrategiek bioaniztasunean, nekazaritzan eta giza eskubideetan dauzkaten eraginen jarraipena egiten duenak– honela laburbiltzen du zer den ingurumen geoingeniaritza: “Eskala handiko teknologia multzo bat da klima manipulatzeko proposatzen ari direna, bai negutegi eragineko gasak atmosferatik berreskuratzeko edo bai planetako tenperaturak hozteko ere. Teknologiok ez dituzte ukitzen klimaren aldaketaren sakoneko kausak baina handiago egiten dute ekonomiak erregai fosilekiko daukan menpekotasuna”.
Geoingeniaritzaz orain artean gehien iraun duen nazioarteko hitzarmena Aniztasun Biologikoari buruzko Ituna da, horren baitan burutu dira 2007tik gaurdainoko negoziaketa guztiak. Esaterako, 2008an Londresen sinatu zen itsasoa ongarritzea –aurrerago azalduko duguna– debekatzeko erabakia, 2013an lege bihurtu zena. Hala ere arauak atea zabalik uzten die ikerketa zientifikorako esperimentuei eta orain horien kontrola zorroztea ere lantzen ari ziren, ingurumenaren geoingeniaritzaren beste zenbait atalena bezala.
Burkina Faso, Mikronesia, Mali, Mexiko, Montenegro, Niger, Georgia, Senegal eta Hego Koreak sustatu dute hasieratik Suitzak geoingeniaritzazko teknologien arautzeaz –bereziki karbono dioxidoa erauzi eta metatzeaz eta eguzkiaren erradiazioak kudeatzeaz– aurreratutako proposamena, baina bi arerio gogorrek blokeatu dute: Saudi Arabiak eta AEBek, Brasilen laguntzarekin. Energia fosilen ekoizle handienek, hain zuzen.
Nazioarteko Ingurumen Legearen aldeko Zentrotik (CIEL, ingelesezko sigletan) Carroll Muffetek honela iritzi dio gertatuari: “Norbaitek uste badu kutsadura handia sortu eta petrolioa ekoizten duten herrialdeak prest egon daitezkeela klima manipulatzeko teknologia berrietan gobernantza arauak onartzeko, AEBek eta Saudi Arabiak egindakoak ohar moduan balio beharko lioke: ez dute horrelako kontrolik onartuko baldin eta beren betiko negozioei oztoporen bat badakarkie. AEBek, geoingeniaritzazko ikerketa eta esperimentuen bultzatzaile nagusietakoa denak, ez du nazioarteko behaketa mugatu bat ere onartzen”.
Bitartean, geoingeniaritzaren arautze horren alde bultzaka segitzen du hainbat herri mugimenduk, 2018ko udazkenean “Ez manipulatu Ama Lurra” agiria sinatu zutenek. Via Campesina, ATTAC, Emakumeen Mundu Martxa, ETC... eta mundu osoko ziento bat erakunde gehiago dira sinatzaileak.
Militarren eta korporazioen esku
Mende bat baino zaharragoa da ingeniaritza bidez klima manipulatzeko asmoa. Teknologia nagusi askorekin gertatu den moduan, hasieran arma militartzat ikertu zen, etsaia menderatzeko tresna beldurgarri bat eskuratu nahian. Baina gero eta sarriago gertatzen diren krisi klimatikoek ikerlariei proposamen berriak sorrarazi dizkiete eta gaur geoingeniaritza nagusiki klimaren aldaketari aurre egiteko tresnatzat aipatzen da... aitortu gabe ikerketa militarrak horretan daukan interesa.
Geoingeniaritzak helburutzat dauka Lurra planetaren sistemak eskala handian eraldatzea eta aipatzen du klimaren aldaketari erremedioa jarri nahia, besterik ez bada konponbide hobeak sortu artean denbora irabazteko.
Teknika horiek bi multzo handitan banatzen dira. Batetik daude atmosferako CO2a murrizteko proposamenak. Esaterako, itsasoa burdina, urea eta beste elikagaiz ongarritu nahi dute, horrek ugaritu araziko lukeen fitoplanktonak atmosferako CO2a bereganatuko lukeelakoan. Teknologia horren aldagai bat litzateke itsasoko ur geruzak nahastea, hondotik azaleratuakoak ere fitoplanktona ugal dezan.
Beste teknologia sail batek CO2a mekanikoki harrapatu, metatu eta erabili nahi du hori isurtzen duten industrietan bertan, batzuetan (CCS) beste produktu kimiko batzuekin nahastuta petrolio ustiapenetan erabiltzeko, beste batzuetan (CCUS) produktu manufakturatuen ekoizpenean berrerabiltzeko. Beste esperimentu batzuek proba egiten dute CO2 zuzenean airetik berreskuratu eta pilatzeko (DAC), beti ere kimika edo tresna mekaniko bidez.
BECCS motako teknikek landareak sartzen dituzte tartean, esaterako erregai fosilen ordez etanola ekoiztu edo biomasa erre eta ondoren aurreko tekniketako batekin bahitzeko sortutako CO2a. Meteorizazio handitua deitzen diote beste teknika esperimental bati: lehorrean bezala itsasoan barreiatzea CO2arekin erreakzionatu eta metatuko duten mineralak, silikatoak adibidez.
Bigarren multzo ezberdinean daude eguzkiaren irradiazioen kudeaketa proposatzen dutenak. SRM motako esperimentuekin estratosferaraino hainbat produktu bidali nahi dituzte (sufre dioxidoa, titanioa, aluminioa...) eguzkiaren izpiei oztopo egiteko. Itsasoko hodeiak zurituz egin nahi dute proba beste batzuek, eguzkiaren izpiak ispiluen moduan berriro espaziorantz bideratuko dituztelakoan. Aldiz, zirru motako hodeiak saretu nahi dituzte beste batzuek, Lurrak hortik galdu dezan beroa. Eta ororen buru, badira eguraldia aldatzeko beste hainbat esperimentu.
ETC eta beste mugimenduak borrokan ari dira esperimentu horien kontra, arriskutsuak direlako. Teknologia horien eragin askok atzera ezinezko ondorioak sortuko lituzkete.
Klimaren aldeko benetako neurriei uko egiten dietenak sendotzen dituzte, herrialde eta korporazio indartsuenen boterea handituz. Ingurumenarentzako eta elikadura katearentzako oso arriskutsuak dira. Etorkizuneko belaunaldientzako, injustuak. Planetaren militarizazioa areagotuko lukete, termostato globala kontrola lezakeenaren alde. “Eta klima salgai jarriko lukete. Dagoeneko konkurrentzia gogorrean ari dira patente bulegoetan planetaren klimaren krisiarentzako erremedio teknikoa badaukatela dioten batzuk eta besteak. Ikara eragiten du klima aldatzeko ‘eskubideak’ monopolio pribatu baten esku geratzeko posibilitate hutsak”.
Agintari gutxik aitortzen dute publikoki, disimulurik eta konplexurik gabe, multinazional kutsatzaileen alde daudela. Nahiago izaten dute enpresa horien aurpegi berdea babestu, “planetaren alde” lan egiten ari direla harro azpimarratu, eta kutsadura eta marroiz... [+]
Biologian doktorea, CESIC Zientzia Ikerketen Kontseilu Nagusiko ikerlaria eta Madrilgo Rey Juan Carlos unibertsitateko irakaslea, Fernando Valladares (Mar del Plata, 1965) klima aldaketa eta ingurumen gaietan Espainiako Estatuko ahots kritiko ezagunenetako bat da. Urteak... [+]
Nola azaldu 10-12 urteko ikasleei bioaniztasunaren galerak eta klima aldaketaren ondorioek duten larritasuna, “ez dago ezer egiterik” ideia alboratu eta planetaren alde elkarrekin zer egin dezakegun gogoetatzeko? Fernando Valladares biologoak hainbat gako eman dizkie... [+]
Eskoziako Lur Garaietara otsoak itzularazteak basoak bere onera ekartzen lagunduko lukeela adierazi dute Leeds unibertsitateko ikertzaileek.. Horrek, era berean, klima-larrialdiari aurre egiteko balioko lukeela baieztatu dute, basoek atmosferako karbono-dioxidoa xurgatuko... [+]
Desagertzeko arriskuan dauden izotz-masak dokumentatzen dituen nazioarteko erregistro batek Pirinioetako Monte Perdido sartu du zerrendan.
Aurtengo urtarrila 1850. urteaz geroztik beroena izan dugu. Gainera, aurreko hilabeteen joera mantentzen du, azken hemeretzi hilabeteen artean, hemezortzigarrena da bero erregistroak apurtzen.
Nature Medicine aldizkarian publikatutako artikuluaren arabera, berotegi efektuaren ondorioz handiagoa izango da beroak eragindako heriotzen igoera hotzak eragiten duen heriotza jaitsiera baino. Gainera, beroarekiko egokitze onenak ere ez luke arazoa guztiz konponduko.
Igande arratsaldean Greenpeace-ko 30 kide inguruk Urdaibaiko proiektuaren kontrako ekintza burutu dute Bilboko Guggenheim museoan. Hamar landare eta animalia-espezie errepresentatu dituzte.
Munduko landa eremu periferikoetan 4 milioi kilometro koadro laborantza lur abandonatu dira azken 75 urteotan. Orain arte arrazoi ekonomikoengatik uzten baldin baziren nagusiki, gerora, klima aldaketak ere horretara bideratuko ditu geroz eta gehiago. Bioaniztasuna babesteko xede... [+]
AEBetako Ozeanoko eta Atmosferako Administrazio Nazionalaren (NOAA) ikerketaren emaitza zabaldu du Nature Climate Change aldizkariak: bereganatzen zuen karbono dioxido eta metano kopurua baino gehiago isurtzen du orain tundrak.
Brasilen suteek 30,86 milioi hektarea baso eta eremu natural suntsitu zituzten iaz, Italia osoaren azalera baino gehiago. Suteek %79ko igoera izan zuten 2023arekin alderatuta, Fire Monitorren ikerketa batek agerian utzi duenez.
Inor ez ala denok. Klima larrialdia inork ez pairatzeko aldaketak bideratu ezean, behintzat guztiek pairatu dezagula. Zuk –irakurle–, nik –Jenofa–, haiek –pobreak– eta haiek –aberatsak–. Satisfaziorik ez zidaten eragin Los... [+]
Hodeiak murrizten ari dira eta horrek eragin nabarmena du klima-aldaketan, NASAko ikertzaile-talde batek ondorioztatu duenez. Terra satelitearen datuak aztertuta, ikusi dute azken 20 urteetan, pixkanaka, baina etengabe, murriztu dela hodeien estaldura. Amerikako Batasun... [+]
Muturreko lehorte eta euriteak normaltasun berria bilakatu zaizkigu. Areagotzen dituzten kalte ekonomiko eta ekosistemikoen artean, laborantzak pairaturikoak ez dira txikienak. Bereziki, lehorte garaietan zaluegi idortzen diren edota eurite handietan ur guzia xurgatu ezin duten... [+]
Elur faltak eski estazio ugari kinka txarrean jarri ditu, klima larrialdiaren ondorioz. Baina paisaiari eta naturari ahalik eta etekin ekonomiko handiena ateratzeko batzuen logikak hor jarraitzen du, eta goi mendietan musika festibal erraldoi eta garestiak antolatzea da azken... [+]