Bertokoen eta etorkinen arteko harremanak ikertu ditu Amaia Izaola (Getxo, 1957) EHUko soziologia irakasleak. 2013an, bere doktorego tesian, jatorriaren arabera etorkinak sailkatzeko sortzen ditugun eskemak aztertu zituen, baita etorkinek bertokoez dituzten irudi kolektiboak ere. Norabide biko begirada horien azterlana bildu zuen 2016an argitaratutako Miradas Cruzadas: La Construcción Social de la Otredad liburuan.
Zeintzuk dira aztertu dituzunetorkin taldeak?
Errumaniarrak, marokoarrak, boliviarrak, senegaldarrak, kolonbiarrak eta txinatarrak. Euskal Herrian gutxienez bost urte eman dituzten gizon eta emakumeak izan behar ziren, lana zutenak edo berriki lana galdutakoak, baliabide ekonomikoek ez zezaten euren integrazioari buruzko iritzian gehiegi eragin.
Etorkinak sailkatzeko eskema tipiko edota idealak sortzen ditugu gizarte hartzaileotan. Nola sortzen ditugu?
Nagusiki sumatzen ditugun zenbait gauzetan oinarritu ohi ditugu, euren jatorriaren arabera eta profil fenotipikoen arabera berehala etiketatzen ditugu-eta. Ondoren, ezaugarri horien arabera, gehiago edo gutxiago hurbilduko gara haiengana.
Zure liburuan ikuspegi bikoitzaz mintzo zara: batetik, jatorrizko nazio bera izateak partekatutako ezaugarriak ematen ditu; baina bestetik, euren ustezko identitate kolektiboa gurearekin kontrastatzea eragiten du.
Bai, aztertu nahi nuen ea guk jatorriaren arabera haietaz ditugun iritziak edo tipifikazioak bat ote datozen beraien ustez guk ditugun iritziekin. Alderantzizko norabidea ere interesatzen zitzaidan, behatzeko noraino ikusten zuten euren burua gizartean txertatuta. Gaztelania dela eta, printzipioz jatorri jakin batzuetako zenbait talde hurbilago sentitu beharko lirateke, kolonbiarrak eta boliviarrak kasu.
Eta hala da?
Bai, oro har bai, baina egia da badela distortsioa sortzen duen elementu bat. Errumaniarrak adibidez, Europar Batasunekoak izanik, ustez hurbilago ikusi behar zuten beren burua. Baina urruntasun pertzepzioa sumatzen da, bai gugan beraiekiko zein beraiengan gurekiko, errumaniar ijitoen faktore etnikoa tartean delako. Boliviarrekin ere antzera gertatu zait, latinoamerikarrak izanik ere, urruntasun pertzepzio gehiago dago euren artean. Aldagai etnikoa dago hemen ere, hirietakoek gugandik hurbilago ikusten dute euren burua nekazal guneetakoek baino.
Zer hipotesi zenuen eta zer ondorio atera duzu?
Nire abiaburua zen etorkinez ditugun irudiek geroz eta eragin handiagoa izango dutela gure gizarte harremanetan, baldintzatu egingo dituztela integratzeko erak. Esaten erraza da, baina frogatu egin behar da. Hipotesia baieztatu dut, ustekabeko era batean gainera. Izan ere, etorkinen kolektibo batzuek geure marko kognitibo berak erabiltzen dituzte beste etorkin kolektiboei buruzko definizioetarako. Gurekiko ere badituzte guk darabiltzagun topiko berak, itxiak garela eta horrelakoak.
Gizon eta emakumeen artean ezberdintasunak aurkitu dituzu?
Oro har integratzeko erraztasun handiagoa dute emakumeek. Honetan amatasunak garrantzia du. Adibidez, emakume kolonbiar batek zera esan zidan: “Autobus geltokia magikoa da, emakume guztiok berdinak gara bertan”. Gizon kolonbiar batek, aldiz, kontatu zidan berari asko kostatu zitzaiola bere tokia egitea, eta bere hitzetan, emazteak “Kolonbiatik iritsi eta biharamunean bazuen kuadrilla”.
Etorkinak ondo hartuak dira hemen?
Kanpotik datozenak ondo hartuak izan daitezen baldintza onak daude, sozialak eta egiturazkoak, ez baitira etorkin kopuru
handiak. Ikerketaz geroztik, egoera zertxobait aldatu da, krisia egon da tartean, eta errefuxiatuen gaia agertu da. Kalean egoera txartu duten kontu batzuk agertu dira, aurrejuzguak-eta, baina beste leku batzuetan baino gutxiago.
Liburuan diozunez, kolektiboki sortzen dugun urruntasun-hurbiltasun eskalan jatorri batzuetakoak urrunegi ezartzen ditugu, “kulturalki ez bateragarri” moduan sailkatzeraino.
Agerikoa da hori. Lehen-lehenik hizkuntza dago, eta gero badira partekatzen zailagoak diren elementuak, kultura edo erlijioa kasu. Hizkuntzak eta kulturak gizarte harremanak baldintzatzen dituzte, baina egia da, halaber, denboraren poderioz harremanak naturaltasun gehiagorekin egiten direla. Badira beren baitan ixten diren talde batzuk eta eurekin espazioak partekatzea zailagoa zaigu.
Topikoak eraikuntza sozialak dira, denok lehen hurbilketa baterako erabiltzen ditugun arren.
Bai, badira, baina errealitatetik gutxi dute eta mekanismo askoren eraginpean eraikitzen ditugu. Bolo-bolo dabiltzan iritziek
eta hedabideek eragin handia dute topikoetan. Gero zurrumurruak hedatzeko dugun joera maltzurra dago, sakelakoaren
bidez-eta. Gazteen arteko liskar baten berri izan orduko, kanpotarrak badira, munta handiagoa ematen zaio eta gaiarekin
ezberdin jokatu ohi dugu.
350 poliziako "Force Frontière" dispositiboa baliatu dute Gipuzkoako eta Lapurdiko mugetan migratzaileen kontra egiteko martxoaren 26 eta 27an. Aurrez "terrorismo islamistaren" aurka egiteko aitzakiaz erabiltzen zituzten dispositiboak, orain "migrazio... [+]
Aljeriatik datoz Mohamed eta Said [izenak asmatuak dira], herri beretik. “Txiki-txikitatik ezagutzen dugu elkar, eskolatik”. Ibilbide ezberdinak egin arren, egun, elkarrekin bizi dira Donostian, kale egoeran. Manteoko etxoletan bizi ziren, joan den astean Poliziak... [+]
Kritika artean abiatu dira Gasteizko Arana klinika zena Nazioarteko Babes Harrera Zentro bilakatzeko obrak. Ez auzokideak, ez errefuxiatuekin lan egiten duten gobernuz kanpoko erakundeak, ez PSEz bestelako alderdi politikoak ez daude ados proiektuarekin: makrozentroen ordez,... [+]
Europako Batzordeak lege-proiektu berri bat aurkeztu du asteartean. Dokumenturik gabeko pertsonak jatorrizko herrialdeetara edo igarotze-herrialdeetara deportatzeko prozesua areagotzea eta azkartzea helburua du.
Harrera-herri euskaldun nola izan gaitezkeen galdetu zion Leire Amenabarrek bere buruari eta parean zituenei iaz, Gasteizen, harrera-hizkuntzari buruzko jardunaldietan, eta galdera horrexetan sakontzeko elkartu gara berarekin hilabete batzuk geroago. Amenabarrek argi du... [+]
“Bi pertsona mota daude munduan: euskaldunak, batetik, eta euskaldunak izan nahiko luketenak, bestetik”. Gaztea zela, Mary Kim Laragan-Urangak maiz entzuten omen zuen horrelako zerbait, Idahon (AEBak), hain zuzen. Ameriketan jaio, hazi, hezi eta bizi izandakoak 70... [+]
Aurrekoan, ustezko ezkertiar bati entzun nion esaten Euskal Herrian dagoeneko populazioaren %20 atzerritarra zela. Eta horrek euskal nortasuna, hizkuntza eta kultura arriskuan jartzen zituela. Azpimarratzen zuen migrazio masifikatua zela arazoa, masifikazioak zailtzen baitu... [+]
Espainiako Estatutik Frantziakora “legez kanpoko” gero eta migratzaile gehiago igarotzen direla argudiatuta, mugetako kontrolak indartzea begi onez ikusi du Pirinio Atlantikoetako prefetak. Migratzaileek delitu txikietan “eragin hautemangarria” dutela... [+]
Hamasei migrante atxilotu zituzten otsailaren 6an Baionan, etorkinen eskubideen aldeko elkarteek salatu dutenez. Dirudienez, Baionako prokuradoreak eman zuen agindua. Operazioa autobus geltokiaren eta Pausa harrera zentroaren artean gauzatu zuen poliziak, tartean, adingabekoak... [+]
Agintean dagoen Alderdi Laboristak atxiloketen eta deportazioen irudiak erakutsi ditu, eta urtarril honetan "errekorra" egin duela esan du, harro-harro.
Zutabe hau idazten nengoela, gaia aldatu behar izan dut, nire arreta osoa harrapatu dutelako Trumpen muga-zergek. Azalpen gutxi beharko duzue, leku guztietan da berria, Txinako produktuei %10eko zerga eta Kanadako eta Mexikoko produktuei %25eko muga-zergak jarri dizkie. Trumpek... [+]
Gurera ekarri dugu Achille Mbenbe politologo kamerundarraren "nekropolitika" terminoa. Heriotzaren prismatik begiratzen die herritartasunari eta botereari, eta argi uzten digu pertsona multzo batzuen biziak gutxietsiak, balio gabekoak eta beraz, lasai asko desagertu... [+]
Astearte honetan Baionan egitekoa zen zazpi herritarren aurkako epaiketa zortzi hilabetez atzeratu dute. Iazko Korrikan, Irun eta Hendaia arteko Santiago zubia zeharkatuz, 36 migratzaileri Ipar Euskal Herrian sartzen lagundu izana egotzi die Frantziako Justiziak. Defentsak... [+]