Sendo itxura ematen duten egitura politikoak ere ez dira betiko izaten. Europar Batasuna kilin-kolon dabil. Espainiako Estatua, berriz, zalantza-balantzan. Zer aldatu da, bada? Euskarriak.
Estatu espainiarrari begira, 78ko Erregimena deituak bi operazio nagusi burutu zituen finkatze-bidean. Bata, langile mugimendua integratzera abiatua, ezkerreko alderdiekin eta sindikatuekin itunak egin, haiek estatu zaharberrituaren muga estuetara erakarriz. Bigarrena, aldiz, estatu barruko nazioak guztiz aintzat hartu gabe ere, autonomia anitzen sarean atxiki, beti ere zentruaren aginte nagusiaren mende.
Bi operazio horietarako, Estatuak ezinbesteko zituen euskarriak, bai langile-mugimendu barruan, baita nazio aspalditik zapaldu-ukatu-txikituetan ere; lehen kasuan, ezker espainiarra gogotsu egokitu zen, beren alderdi eta sindikatuekin, Estatu-itun berrietara. Nazioen kasuan, aldiz, zertxobait konplikatuagoa gertatu zaio Estatuari. Galizatik hasita, han frankismoak sustrai sakonak utzi zituen gizartean, baita inolako disimulurik gabe erregimen zaharretik itxuraberritura agintean mantendu zen politikari ospedunik ere. Era gordin horretan neutralizatu dute Galiza gaur arte.
Katalunian eta Euskal Herrian ez zen antzekorik, eta bi hauetan oso konplikatua zitzaion Erregimenari bere kabuz legitimazioa lortzea; izan ere, lehen ahaleginetan (Erreforma politikoa, Konstituzioa, NATO...) Estatuak kale egin zuen, hein handi batean. Zer egin orduan? Estatuaren kudeaketan inplikatu tokiko ordezkari moldakorrenak. Bigarren mailako egitura politiko autonomoak haien eskuetan jarri zituzten, estatu-egitura nagusiekiko fideltasunaren truke. Horrek balio izan die azken hamarkada luzeetan, bai jeltzaleek baita pujolismoak eskema autonomiko hori probetxugarri kontsideratu izan duten bitartean.
Hori horrela dela ikusita,
zer alda daiteke orduan? Bada, 78ko Erregimen horrek bere euskarriak gal ditzakeela, bai Katalunian, bai Euskal Herrian.
Lehen arrakala larria
Katalunian agertu zaio
Hori guztia aldatzen ari da, neurri handi batean Estatuaren amarrua nabarmendu delako balizko autonomiaren azpian: Estatuak ez ditu sekula naziotzat hartu ez Katalunia ez Euskal Herria; itunen araberako ahalmenak ere “orraztu” , murriztu edo ukatu egin ditu lotsarik gabe; era horretan, agerian utzi du autonomia itun haietan klabea zen kontzeptu bat: “elebitasun” kontzeptuak, praktikan, Estatuaren botereek bi ele oso desberdin erabiltzen dituztela agertu du. Bata itxura ematekoa; bestea, aldiz, beren boterea benetan bermatzekoa. Ez dago aldebikotasunik inon, ele bakarrak agintzen du.
Hori horrela dela ikusita, zer alda daiteke orduan? Bada, 78ko Erregimen horrek bere euskarriak gal ditzakeela, bai Katalunian, bai Euskal Herrian. Lehen arrakala larria Katalunian agertu zaio. Eta hantxe gertatzen da une honetan sokatira: alde batek, Kataluniatik bertatik, Errepublika propioa lortzearen aldera tiraka. Besteak, Estatutik bertatik, zentrorantz tiraka.
Sokatira horrek merezi digu arreta orain. Ikusi, adibidez, Madriletik tiraka dabiltzanen jokabidea; ez dira joko garbiaren aldekoak, eta indarrak kataluniarren alde susmatzen badituzte, soka bera mozteko gauza ere badira. Edo jokaldia amaitu gabe utzi eta beraien mesedeko beste joko-eremua inposatu, Estatu mailako hauteskundeak kasu.
Baina zer esan Katalunian bertan, edo are Euskal Herrian, agertzen diren jarrera desberdinen aurrean? Halakoetan komeni da argitzea norantz tiraka ari garen, zein den gure jokoa eta zein gure aldea. Sokatira horretan ez baitago bitartekorik.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Danimarkatik iritsi zaigu berria: 400 urtez estatuak eskainitako zerbitzua etengo du PostNord enpresa publikoak, eta eskutitzak banatzeari utziko dio 2025 urtea amaitzean. Gobernuak adierazi du enpresa publikoak negozioa paketeak banatzera bideratuko duela. Bi arrazoi eman ditu... [+]
“Hondakinik ez platerean!”. Hori zen kontsigna gure txikitako otorduetan. Janariak zeozer sakratu bazukeen, batez ere ogiak; lurrera erori eta, jasotakoan, musua eman behar zitzaion. Harik eta adin zozoan mamia baztertzeko moda etorri zen arte, lodiarazten zuelakoan... [+]
Zenbait estatistikak berretsi dute begiak hondar urteotan ikusten ari zirena: gimnasioak (eta estetika-zentroak eta nolako-edo-halako-terapia eskaintzen duten negozioak) nabarmen ugaldu dira gurean. EITBk plazaratutako datu bat emateko: EAEn 2010-2019 urteen bitartean, zazpi... [+]
Topatu eta topa! Tipi-tapa, elkarrekin ekin eta, bidea, eginean egin aurrera. Mahaiak, aulkiak, koadernoak eta boligrafoak, platerak, konfidentziak, tragoak eta ahotsak, eskuak, ideiak eta barreak, borrokarako besarkada gozoak. Txistulariak bileran, erraldoiak lasterka eta... [+]
Hezkuntzari buruzko legediak, Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Erakundearen eta planetako jaun eta jabeen aginduei jarraituz, ikasleek ikasketa etapa bakoitzaren amaieran “irteera-profil” jakin bat izatea bilatzen du. Ez pentsa profila zerbait itxia eta bukatua... [+]
Martxoaren 14an Donald Trumpek agindu exekutibo bat sinatu zuen, hainbat berri agentziak jasotzen duten diru kopurua asko murrizteko. Kaltetuetako bat United States Agency for Global Media (USAGM) izan zen eta, ondorioz, Voice of America (VOA), Radio Free Europe/Radio Liberty... [+]
Orain dela 20 bat urte, berrikuntzaren inguruan master bat egin nuen. Bertaraturiko gonbidatu batek esan zigun gizakion historian berrikuntza teknologikoaren eragile handiena gerra izan zela. Gerra, halaber, eragile handia da botere harremanen berrikuntzan.
Berrikuntzaz ari... [+]
Zer esango zenioke Palestinako aktibista bati aurrez aurre izango bazenu? Ni mutu geratu nintzen Iman Hammouri nire herrian bertan aurkeztu zidatenean. Eskerrak andre nagusi bat gerturatu zitzaigula eta solaskide roletik itzultzailearenera pasa nintzela.
Palestinako Popular... [+]
Punto Bobo liburuaren irakurketan murgilduta, Itxaso Martin Zapirain egilearen Eromena, Azpimemoria eta Isiltasunak Idazten ikerketa lanean sentitu nuen egiazkotasun eta maila etikoarekin egin dut berriz ere topo. Eta hortaz, hara bueltatu. “Oihu izateko jaio zen isiltasun... [+]
Dirudienez, Euskal Herrian migrazioa arazo bilakatu da azken bi hamarkadetan. Atzerritarrez josi omen dira gure lurrak. Gure kultura arriskuan omen dago fenomeno “berri” horren ondorio. Lapurretak, bortxaketak, liskarrak… Bizikidetza arazo horiek guztiak... [+]
Azken hamarkadetan euskararen biziberritzeak duen erronka handienetakoa, euskararen ezagutzaren unibertsalizazioarekin batera, erabilerarena da. Askotan, gazteen euskararen erabileran jarri ohi dugu fokua, baita euskararen erabilerak izan duen eta izan dezakeen bilakaeraren... [+]
Gaur buruko minez iritsi naiz etxera. Ostiral iluntze hotz bat da; ez du euririk ari, baina haizeak bota ditu lurrera bi kontainer eta korapilatu dit ilea. 23:39 dio telefonoak. Lagunekin afaldu dut gure ostiraleroko tabernan. Barre asko-asko egin dugu, eta bihotza bete-beteta... [+]
Goizean jaiki orduko hasten dira desegokitasunak. Beharbada lotarako erabili duzun lastaira ere ez zen egokiena. Baina, ezin ba idatzi desegoki sentiarazten nauten guztiez. Horregatik, udaberriko ekinozioa –egunaren eta gauaren arteko oreka– dela eta, oraindik ere,... [+]
Ez da gauza berria politikari profesionalak gizarteko arazoak estaltzeko ahaleginetan ibiltzea. Azkenaldian Denis Itxaso -EAEko Etxebizitza sailburua- entzun dugu etxegabetzeei garrantzia kenduz eta aditzera emanez gurean bazterreko fenomenoa direla; eta Begoña Alfaro... [+]