Mobilizazioak abian dira Frantziako Estatuan. Goizean lizeoetako ikasle asko kalera atera da. Frantziako Gobernuak gaiaz eztabaidatzera eta kontzientzia hartzera deitu dute. Ikasleek harago joan nahi dute. Bihar larunbatean, nazioarteko mobilizazioek segituko dute karriketan.
Klimaren aldeko nazioarteko mobilizazioa da egun: Friday for the future (Ostirala geroaren alde). Klimaren aldeko grebek eta manifestazioek Frantziako Gobernuaren politika eskasa salatzea dute helburu. Iparraldean ez ezik, Hegoaldean ere, Bilbo, Donostia eta Gasteizen gisa bereko protestak daude goizean. Espainiako Gobernuaren politika ere ez da onetsia.
Fridays for future Pays Basque lemapean babestu dute EELV ekologistek Baionako Herriko Etxe aitzinean goizeko 9etan. Bizi! mugimenduak berriz, Angelun, Cadran biribilgunean, 10:30ean.
Klimaren aldeko nazioarteko egunean Lizeoko ikasleak izanen dira aitzinean: “Ez du balio ikasten jarraitzea jarraitu, etorkizunik ez bada, Gobernuak berak, ez badu deus egiten klimaren egoera larria aldatzeko?”, galdetu dute lizeoetako ikasleek.
Bihar, larunbatean, deituta daude mobilizazio jendetsuenak. Ikasleek eskola eguna bertan behera utziz hasitako protestei segida emanen diote herritarrek, mobilizazio zabalekin.
Atzo, otsailaren 21ean, Action Non-Violente-COP21 eta bizi mugimenduek, Frantziako Errepublikaren presidente Macronen argazkiak eraitsi zituen Paris, Lyon, Uztaritz eta Biarritzeko Herriko Etxeetan. Macronen gobernuak klimaren arazoaren aurrean daraman politika geldia salatzeko... [+]
Bizi! mugimenduaren iritziz, 2015eko COP21aren karietara hartu ziren engaiamenduek ez dute inolaz ere klimaren egonkortasuna segurtatzen. Galdera da: klimaren borroka galtzen ari ote gara?
Iaz Parisen egindako klimaren gailurrean lortutako akordioa ospatu zutenek akordio horretan AEBak sartu izana nabarmendu zuten ospatzeko arrazoien arte. Aurtengo gailurra hasi eta bigarren egunean, hara zer den bizitza, estatubatuarrek presidente aukeratu dute klima aldaketa... [+]
Azaroaren 7an hasiko da Marrakexen klima aldaketari buruzko COP22 gailurra. Helburu nagusia 2015ean adostutako Parisko Hitzarmena nola beteko den zehaztea da. Momentuz, 72 estatuk berretsi dute hitzarmen hori, baina gas emisoak murrizteko aurkeztu dituzten planak ez dira nahikoa... [+]
Klima aldaketari buruzko lehenbiziko nazioarteko akordio globala utzi zigun 2015ak: Parisko Hitzarmena. Mugarri hori historikotzat joa izan zen, eta hala ospatu zuten adostu zutenek, baina ezin esan aurrerapausoa izan zenik, kontrakoa baizik. Aurreko hamarkada biak alferrik... [+]
Mangladiak, itsas bazterrean marea beteak gerriraino estaltzen dituen eta bajamarrean sustraiak airean erakusten dituzten zuhaitzezko oihanak, suntsitzen ari gara planetako bazter guztietan. Guztietan? Ez: badira tropiko guztietan elkarte eta jendeak zuhaitz ... [+]
Bi gradu, gradu eta erdi, funtsa berdea, erabaki loteslea ala lotzen ez duen asmoa, herrialde garatuak eta garapen bidean daudenak… Kontzeptu ugari erabili dituzte abenduaren lehen hamabostaldian Parisen. Mundu osoko herrialde eta mandatari ugari aritu dira... [+]
Joan Martinez Alier (Bartzelona 1939) Ekonomia Ekologikoaren aitzindarietakoa da, Ecología Política aldizkariaren sortzaile eta zuzendaria, eta katedratikoa Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan. Parisen COP21a amaitzean, Mexikoko La Jornada egunkarian plazaratu du... [+]
NASAko zientzialari ohi James Hansen oso kritiko agertu da Parisen egin zen COP21 bilerako akordioarekin. The Guardian kazetari adierazi dionez, karbono dioxido isuriak murrizteko lorturiko hitzarmena “iruzurra” izan da, “konpromiso hutsalak” besterik... [+]
Avaaz elkarteak COP21 klimaren goi-bileran parte hartzen ari diren zazpi “presio-taldetako” kideen argazkiak zabaldu ditu asteon Parisen, klima aldaketaren aurkako akordio eraginkorra oztopatzearren egiten duten lana salatzeko asmoz. Zazpi pertsona horien dosier bana... [+]
Mundu guzia Frantziari eta Parisko hiriari begira dago azken denbora hauetan. Bazterrak harriturik utzi ditu azaroaren 13 gauan gertatu zen sarraskiak. Adin gordineko hainbeste gizon ala emazte gazte hilik edo larriki zauriturik izan zen. Erokeria beroaren ondorio gordina han... [+]
Parisen Danoneren egoitza nagusian ekintza egin dute Via Campesinako kideek. Multinazional frantziarra mundu osoan nekazaritza industrialaren bidez "nekazariak hiltzen" ari dela salatu dute. Lerro gorria marraztu diote atean bertan.
Milioika lagun ari dira mundu osoan mobilizatzen, baita Euskal Herrian ere, lurraren berotzeak sorturiko klima aldaketak mehatxaturik dagoen gure planetaren defentsan. Askoz garbiagoak eta jasangarriagoak diren energia berriztagarrien aurrean, erregai fosilak sustatzen... [+]
Abenduaren 4 eta 5ean Parisen da Alexandra Almeida, Ekuadorreko Acción Ecológica taldeko kidea, COP21en inguruan egingo diren ekintza paraleloetan parte hartzen. Joan aurretik, ordea, Euskal Herritik igaro zen, Ekologistak Martxanek, EHUk eta Ekopolek antolatutako [+]