Lanean ongizateaz

Paula Estévez
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Iaz, Baigorriko ibarrean kokatua den Aldude aldeko aldean sei hilabetez bildu ziren herritarrak, lanaren kontzeptuaz gogoetatzeko: zer den lanari lotutako sinbologia, nolako tokia duen lanak gure bizietan edo tokiko ekonomian, eta abar. Gauza batek harritu ninduen solasaldietan: Ongizatea lanean gaia agertzean, herritar gehienek adierazi zuten ez zutela horretaz mintzatzeko gogorik, iduri eta balio gabeko gaia zela, denborarik galtzea merezi ez zuena. Zenbaitzuek halere horretaz hitz egin nahi izan zuten. Besteek erantzun zieten normal zela lana zailtasuna, arrangura eta minarekin lotzea, lana betidanik eginbehar dorpe eta latza delako. “Benetako euskaldunek” bekatutzat zeukaten alferkeria.

Baserri aldean, baita hirietako lantegietan ere hedatua den ikusmolde horrek badu zerikusirik Biblia-k azaltzen duen lanaren kontzepzioarekin, hain zuzen ere Jainkoaren madarikazio edo zigor saihetsezinarekin. Erran beharrekoa da, Ipar Euskal Herriari dagokionez bederen, hizkuntzalari frantsesek beren falta badutela ere lanaren ikusteko manera horretan. Alabaina, orain arteko linguista eta orokorrean irakasle gehienek erakutsi dute frantsesezko travail hitza latinezko tripaliare aditzetik datorkeela, horrek erran nahi duelarik “sufriarazi, torturatu trepalium  tresnarekin”. Lan egitea torturatua izatea liteke, fisikoki lehenik, ondotik moralki. Gainera, Blaise Pascal XVII. mendeko filosofoaren gogoeta famatuen ildotik ariz, uler daiteke oinaze hori onartzekoa dugula. Ezen, logelan geldirik egoten bagina, nagi, galdera existentzialak bururatuko litzaizkiguke, eta heriotzari buruzko pentsaketek eroarazi gaitzakete. Aterabiderik ez, beraz: lana ezinbesteko pairamena genuke, bizi osoan onartu beharra, sufrimendu handiagoak, hots existentzialistak, ez gaitzaten leher. Horra hor bidea zabaldua daukatela ameskeria saltzaileek, aisialdi hutsal banatzaileek.

Bizkitartean, hizkuntzalari frantses berri batzuek frogatu dute travail hitzak, trabajo izenak bezala, etimologikoki erran nahiko lukeela “xede berezi bati buruzko tentsioa, oztopoak oztopo”. Hara non lan egitea bilaka daitekeen indar baikorra: bizitzari zentzua ematen dion oldarra. Arrunt bestelako ideologia batean oinarritu dezakegu gure burua horrelako azalpenarekin.
Hizkuntzalaritzatik datorren anekdota esanguratsu horrek ongi islatzen du, ene ustez, egungo lan mundua. Gaztetan loratze menturan hautatzen da lanbide bat edo bestea, hainbat traba gaindituz, baina gero eta zailago da oso ongi sentitzea lanean, nagusien edo gizartearen presioa sentitzen duelako, lan zama gero eta handiagoa bere gain hartu behar duelako, haurrik eta familia bizitza sanorik ez edukitzea aukeratu behar duen lan erritmoarengatik, etengabeko beldurrean iraun behar duelako.

Lanean ongi izatea lan ona egiteko eta lanean zoriontsua izateko, hori bai dela egungo erronka premiatsuenetarik.

Gogora heldu zait hemen Jean de La Fontaine idazle jeinutsua. Ez zuen gizarteak inposatutako lan torturatzailerik egin bere bizitzan, idazle soila izan zen –eta probokazioz bere epitafiotzat hitz hauek asmatu zituen: “Honek denbora ongi baliatu zuen: erdia lotan, bestea alfer”. Baina idazle gisa langile miresgarria izan zen, Laborariak eta honen haurrak alegian agertzen den gisara, lanak edozein altxorrek baino gehiago aberastu baitezake jendea –lanean ongi sentituz geroz–.        


ASTEKARIA
2019ko martxoaren 24a
Azoka
Azkenak
2025-03-08 | ARGIA
ARGAZKI GALERIA
Mugimendu Feminista: “Faxismoaren kontra, ausardia eta aliantza feministez armaturik gaude”

Mugimendu feministak manifestazioak egin ditu goizean Donostian, Gasteizen eta Iruñean eta arratsaldean Baionan eta Bilbon. Oinarrizko irakurketa partekatu dute, eta horri gehitu diote hiri bakoitzean bertako problematika, eragile eta ekimenen erreferentzia.


2025-03-08 | ARGIA
Bilgune Feminista
“Feminismoa da heldulekurik argiena desio dugun Euskal Herrirako”

Bilgune Feministak Heldulekuak argi, Euskal Herria feminista leloa baliatu du M8an, azpimarratzeko feminismoak ematen dituela “datorrenari aurre egiteko tresnak”, eta gogorarazteko faxismoaren gorakadaren testuinguru hau helduleku horretatik irakurri eta borrokatu... [+]


Iruña-Veleia: epaiketatik bost urtera

Otsailean bost urte bete dira Iruña-Veleiako epaiketatik, baina oraindik hainbat pasarte ezezagunak dira.

11 urteko gurutze-bidea. Arabako Foru Aldundiak (AFA) kereila jarri zuenetik epaiketa burutzera 11 urte luze pasa ziren. Luzatzen den justizia ez dela justizia, dio... [+]


Superwoman

MAITE: (biharko eguna antolatzen bere buruaren baitan) Jaiki, gosaldu, bazkaria prestatu, arropa garbitu, etxea garbitu, gizon hori jaiki, seme-alabak jaiki, hiru horien gosaria prestatu, haiek agurtu, erosketak egin, lanera joan, seme-alabak eskolatik jaso, merienda eman,... [+]


Espainiako Sustapen Ministerioa: “Ez dakigu Ezkioko lotunea oso bideragarria den”

Josu Estarrona EH Bilduko Arabako senatariak egindako galderari erantzun dio Espainiako Sustapen Ministerioak, eta hor berretsi du Ezkioko aukera zailtasunez beteta dagoela.


2025-03-07 | Laia Alduntzin
Hezkuntza gotorleku

Matxismoa normalizatzen ari da, eskuin muturreko alderdien nahiz sare sozialetako pertsonaien eskutik, ideia matxistak zabaltzen eta egonkortzen ari baitira gizarte osoan. Egoera larria da, eta are larriagoa izan daiteke, ideia zein jarrera matxistei eta erreakzionarioei ateak... [+]


Mazónek ez du lortu bere misioa: Valentziako gurasoek katalanaren alde egin dute

“Askatasunaren” izenean, ikastetxean zein oinarrizko hizkuntza nahi duten galdetu diete guraso valentziarrei. Helburua katalana zokoratzea zen. PPren eta Voxen gobernuak ez du lortu. 33 eskualdeetatik 22tan katalana gailendu da. Emaitzarekin oso pozik agertu dira... [+]


800.000 euro gastatuko ditu EBk errusiar inbasioaren mamuari aurre egiteko

Europar Kontseiluak onartu du Ursula Von der Leyenek gastu militarrean proposatu duen 800.000 milioi euroko gastuarekin aurrera egitea. Horretarako bi arrazoi nagusi argudiatu ditu: Errusiari aurrea egitea eta Europar Batasunak aurrerantzean bere burua AEBen babes militarrik... [+]


Gizakunde
Badator, esnatu da

Gizakunde (Inauteriak)
Noiz: otsailaren 15ean.
Non: Arizkun eta Erratzun. plazan.

------------------------------------------------

Amaitu dira inauteriak, sutan erre ditugu gaiztoak, gaizkiak, sardinak eta panpinak. Baina xomorroak esnatu dira eta badator... [+]


Kontzertuak, hitzaldiak, antzerkiak, dantzak, bertso-saioak... M8ko ekitaldi kulturalen bilduma

Festa egiteko musika eta kontzertu eskaintza ez ezik, erakusketak, hitzaldiak, zine eta antzerki ikuskizunak eta zientoka ekintza kultural antolatu dituzte eragile ugarik Martxoaren 8aren bueltarako. Artikulu honetan, bilduma moduan, zokorrak gisa miatuko ditugu Euskal Herriko... [+]


Bizi testamentua: aurretiazko borondateen agiriaren gakoak

Soco Lizarraga mediku eta Nafarroako Duintasunez Hiltzeko Eskubidea elkarteko kidearen ustez bizi testamentuak heriotza duin bat eskaini eta familiari gauzak errazten dizkio.


“Topaketa antiinperialistak” egingo ditu Askapenak martxoaren 15 eta 16an Bilbon

Karmela espazio autogestionastuan egingo ditu, eta Euskal Herriko zein nazioarteko gonbidatuak egongo dira bertan. "Koiuntura analisi orokorretik abiatu eta Euskal Herriko borroka internazionalistaren gakoetarainoko bidea" egingo dutela adierazi du Askapenak... [+]


Eguneraketa berriak daude