Idiozia

Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Atzerapen mental sakona adierazten du idioziak, gaixotasun mentala, alegia. Idiotak ez du gaitasun psikiko edo intelektualik. Gaiztoek badute, ostera, gaitasun psikiko eta mentala. Eta espainiarrek ere bai, salbu eta monarkiaren buru den errege bobolioak. Zitalkeria pertsonen ezaugarri intrintsekoa da eta Espainiako monarkiaren burua zitala eta idiota da, egindako baieztapenen arabera: “Ez da onargarria ustezko demokrazia bat aipatzea Zuzenbidearen gainetik. Izan ere, legeak errespetatu gabe ez dago bizikidetzarik; segurtasun falta eta bidegabekeria baino ez dago, eta azken buruan, gizartearen printzipio moral eta zibikoak hausten ditu”.

Francok, hil-hurren zegoela, diktaduraren azken mimenkadak banatzen, erregimenaren eta sistemaren arauak, zuzenbidea eta legedia bete zituen: Txiki eta Otaegi erail zituen. Diktaduran ordenamendu juridikoa zegoen. Estatu batek sortu egiten du zuzenbide zehatz bat, erabilia izan dadin. Estatu orok dute ordenamendu juridikoa, araudi eta legedi bat. Pentsaezina litzateke zuzenbiderik gabeko estatu bat, ordenamendu juridikorik gabe, araudi eta legerik gabe. Espainiak, gaur egun, ordenamendu juridiko jakin bat du. Espainiarra, of course!

Espainiarrek legea bete dezaten eskatzen diete katalanei, euskaldunei, espainiar orori. Legearen inperioak bat eta bakar egiten gaituelako, antza.

Baina Urkullu jauna arranguraka dabil, amorratuta, bere onetik aterata. Espainiako Senatuan PP trogloditaren mintzakideetako batek eskatu diolako Espainiako Kongresuari ez dadila euskaldunei eskumenik oparitzen ibili, berrogei urtean esku aldatuta egon beharko liratekeen horiek hain zuzen ere, Espainiako ordenamendu juridikoak eta Konstituzioak esku aldatzeko agindua aspaldian emanagatik ere.

Idiozian, zitalkerian edota supremazismo arrazistan oinarrituta, eta monarkia buruak aldarrikatzen duen legeria hori bera. Argi dago haiek aldarrikatzen duten legea ez dutela beteko inoiz, interes nazionalista espainiar eta diktatorialak direla kausa.
Urkullu jaunak direnak eta ez direnak esango ditu, ezpain bazterrak adur dariola jarri arte. Beste berrogei urte itxaroten egon beharko ote dugu euskaldunok, euskal herritarren legeak ez diren inorenak bete ditzaten eskatzen? Ala maiuskulaz idazten eta sentitzen diren demokraziaren baitatik sortutako araudi eta legedia egituratuko ote dugu gurean? Demokraziaren gainetik ez dago legerik ez inposaketarik, herriaren agindua baizik.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Euskal herriarentzat nolako Estatu bat nahi dugu?

Bagira prozesuaren emaitza, Herri bidea bide-orria izan zen. Bide-orri honetan, abertzaleen helburua herriari boterea itzultzea dela aipatzen da, eta boterea itzultzeko, herriari burujabetza maila maximoa emanen dioten instituzioak herriari eskaintzea adierazten da. Zehazten da... [+]


Ez da gelako elefante bakarra

Hizpidea jarri zuen Pello Salaburuk sare sozialetan, aipatuta hemendik hamabost urtera etorkinen pisua Bizkaian biderkatu egingo zela, biztanle guztien %22 izateraino, eta hori badela “zinez euskararen mehatxua”. Jakina, horrela botata, beste zehaztasunik gabe, azkar... [+]


2024-07-24 | Itxaro Borda
Estres test

Laugarrenez altxatu da eguzkia Baionako besten eremu setiatuan eta uste dut, septentrioko Euskal Herri honetan, hatsa hobekiago hartzen dugula, batez ere gure hiru diputatuak Fronte Herritar Berrikoak direlako eta olde beltz-kakia hirugarren postura zokoratu dugulako. Bi gauza,... [+]


2024-07-24 | Ahoztar Zelaieta
JELkumeak

Joseba Diez Antxustegi EAJk Eusko Legebiltzarrean duen bozeramaile berriaren iritziz, Imanol Pradales lehendakariak "esperientzia handiko emakumez eta gizonez osatutako gobernua osatu du, sektore profesionaletan errespetatuak eta Euskadirekin konpromisoa hartu... [+]


2024-07-24 | Tere Maldonado
Hezkuntza sailburuari gutun irekia I

Pedrosa andere agurgarria:

Zorionak, Hezkuntza sailburu izendatu zaituztelako. Ez da ardura berria zure gainean izango duzuna aurrerantzean. Ederto ezagutu behar duzu Hezkuntza Saila, lau urte sailburuorde eman ostean. Ikasturtea bukatuta, kontu batzuk gogoratu nahi nizkizuke... [+]


Trump presidenteordea eta Putin ukrainar presidentea

Joe Bidenen narriadura kognitiboaren eztabaidak bi urte inguru ditu. Batzuetan portaera bitxia zuen, beste batzuetan ez zitzaion ondo ulertzen edo egiak ez ziren gauzak esaten zituen, semea Iraken hil zitzaiola, adibidez. Halere, establishment liberalak bere egoera kognitiboari... [+]


Materialismo histerikoa
Ilara on

Ilarei buruzko artikulu bat irakurri nuen duela bizpahiru egun, Guillem Martinezena, eta ez dakit ondo ulertu nuen. Kontatzen zuen etxe azpian ezer berezirik ez zuen izozki denda bat daukala, eta azken aldian ireki orduko izaten duela jendea, bata bestearen atzean ordenatuta,... [+]


Teknologia
Arreta hezten

Ez dut oso argi gure bizitzak gidatzeko, banaka, botere nahikoa dugun, baina saiatzen jarraitu behar dugula bai. Taldean gauza asko egin badaitezke ere, egunero gure buruarekin borroka bakartia dugu aurrera egiteko. Gizaki gehienok, bizitzea den norabide bakarreko ur... [+]


Eguneraketa berriak daude