Ekonomia ikastean ez dut inoiz greba kontzeptua ikusi, nahiz eta hauen arteko lotura erabat zuzena izan. Arrazoia agerikoa da: botere ekonomikoak definitzen du zer den ekonomia. Emakumeek egindako grebatan ikusezintasuna bikoitza da, analisia gizonen eta kapitalaren betaurrekoekin egiten delako. Tarte hau baliatu nahi dut gurean egindako batzuk gogorarazteko.
1889 urtean Bilboko Santutxu auzoan lantegi gutxi batzuk zeuden. Horien artean, txakolindegiren bat eta zigarroak egiteko lantegi bat zegoen. Langile gehienak emakumeak ziren, lan baldintza kaxkarrak zituztenak: miseriazko soldata eta amaierarik gabeko lan ordutegia. Emakumeek martxoaren 8an greba hasi zuten, lan baldintzak hobetzeaz gain, lantegiko zuzendariak ekoizpena atzera botatzen zuelako, egindako zigarroak kalitate txarrekoak zirela eta. Azpimarratu behar da tabakoa oso kalitate baxukoa zela eta mekanizazioak langileengan presio handiagoa eragiten zuela. Arduraduna leihotik bota zuten; bost egunen buruan emakume hauek eskatutakoa lortu zuten.
1903an, urte gutxi batzuk geroago, Iruñeko emakume langileak beste gatazka baten protagonistak izan ziren. Calzados López enpresak lanean emakume oso gazteak zituen, asko haurrak ziren. Lan baldintza okerrez gain, enpresak soldata murrizketa bat aplikatu nahi zien; honen aurrean apirilean 60 langiletik 48k greba hasi zuten.
Emakumeak protagonista izan diren grebak
ugariak dira. Antzinako
eta gaurko grebak lotzen dituen hari morea jarraitu besterik ez dugu, greba orokor feminista barne
1905 urtean emakumeek Barakaldo eta Sestaon alokairu greba egin zuten. Garai horretako sindikatuek, etxebizitza kostu hazkorrei aurre egiteko alokairu grebak martxan jartzea adostu zuten. Jabeek etxegabetzeak martxan jarri zituzten baina Barakaldon, emakumeek aurre egin zieten, kaleak euren etxeko tresneria eta altzariekin okupatuz, etxegabetzeak ekiditeko. Garraiobide guztiak gelditu zituzten, Bilborekin konektatzen zuen trena ere. Gatazkak ondoan dagoen Sestaora salto egin zuen: 2.000 familia greban zeuden. Bizkaiko Labe Garaiak, Nerbioiko ontziolak eta tipografoak greban hasi ziren. Nahiz eta gerra-egoera deklaratu, Bilbo Handiaren bizitza ekonomikoa hilabete batez gelditu zuten.
Hamarkada batzuk geroago, Iruñeko emakumeek frankismo garaiko greba orokorra izeki zuten. Arrautzen eta olioaren prezioak zirela eta, emakumeek Zabalguneko Merkatuan protesta hasi zuten, hirian lau eguneko greba orokorra bultzatuz.
Emakumeak protagonista izan diren grebak ugariak dira. Antzinako eta gaurko grebak lotzen dituen hari morea jarraitu besterik ez dugu, greba orokor feminista barne.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]
Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]
Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]
Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]
Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]
Jada bizpahiru aste izango dira irakurri nuenetik, Maialen Akizuren zutabe batean. Aner Peritzek telebistan esandakoak zekartzan: “Bertsolaritza da gizon zis heteroekin ez harremantzera eraman nauena, bertsolaritza delako disidente egin nauena, eta, era berean,... [+]
Beldur hori bada. Badirudi Donald Trump etorri dela Washingtoneko bulego borobila luzerako okupatzera. Bigarren mandatua du, baina bere hurbileko aholkulariei, ez dela txantxetan ari berretsiz gainera, Konstituzioan zenbaki bakan batzuk aldatzeko bere xede zurruna aipatzen die,... [+]
Ansorena´tar Joseba Eneko.
Edonori orto zer den galdetuz gero, goizaldea erantzungo, D´Artagnanen mosketero laguna edo ipurtzuloa, agian. Baina orto- aurrizkiak zuzen adierazten du eta maiz erabiltzen dugu: ortodoxia, ortopedia, ortodontzia... Orduan (datorrena... [+]
“Erresilientzia poltsa”, “biziraupen eskuliburua”, “ebakuazio bizkar-zakua”: hara nolakoak entzun daitezkeen agintarien ahotan azken asteetan.
Iragan hilabeteko adierazpenen artean, Europako Batasunak herritarrei eskatu die... [+]
Ez da Aberri Eguna, Aberri Aukera da euskaldunok behar duguna. Urtean behin errepikatzen dira balizko alderdi zein talde abertzaleen deialdiak, data hauetan, Euskaldunon aberria Euskadi/Euskal Herria da aldarriaren inguruan. Egun bateko kontua izaten da, hala ere. Eta ez batera... [+]
Joan den astean topaketa polit bat izan dut, aspaldi ikusten ez nuen emakume talde batekin, eta egitearen inguruan aritu gara berbetan, teknologia eta sorkuntza espazioei lotuta.
Emakume hauetako nagusiena, jubilatzeko mugan dagoena, programatzailea da eta kodea programatzen... [+]
Hainbatetan esan izan didate arkitektoen lanaren gauzarik indartsuena dela ekoizten duguna betikotu egiten dela. Eraikinaren betikotasunak gizakiaren presentzia tenporala gainditzen duela eta geroko etorkizunean iraunkor egingo gaituela. Eta liburu batekin gertatzen ez den... [+]
Desengainu handia hartu dute euskal feminista askok jakin dutenean Chimamanda Ngozi Adichie idazleak haurdunaldia esternalizatu duela, alegia, surrogate batek ernaldu duela bere haurra, diru truke. Guztiok izan beharko genuke feminista saiakeraren egilea da Adichie, besteak... [+]
Gure hizkuntzaren aurkako beste eraso bat jasan behar izan dugu Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren eskutik; PAI programan euskararen aurkako aldaketa bat egitera behartu gaituzte. Azken urteotan, legeak hala aginduta, D ereduko ikastetxe berriek PAI programa sartu... [+]