Gutuna Olentzerori

  • Aurten badakit zer eskatu Olentzerori, baina, martxoan egonda ere, uste dut berandu nabilela. Hauexek, nire eskaerak: aldaketaren aldeko alderdien partetik, erabakiak hartzeko ausardia handiagoa eta paktatzeko milikeria gutiago. Bai, asmatu duzue, eskuin unionistari kopiatu dizkiodan gauzak dira. Hirugarren eskaera bat ere ebatsi diot: Olentzero maitea, gure aldeko think tank bat nahi nuke.

Nafarroan UPNk badu bat: Civismo. Joan den egunean, hantxe eman zuen mintzaldi bat Iñaki Iriarte UPNko parlamentari ohiak, “Navarra en libertad” (Nafarroa askea) zikloan. Gaia: Euskara eta elkarbizitza.

Diario de Navarrak egin zion elkarrizketan, Iriartek azaldu zuen ameskeria dela euskara bere eremu historikora berriz eraman nahi izatea, eta absurdoa, eremu historiko horretarik kanpora zabaldu nahi izatea. Beraz, euskara nonbait irakastekotan, toki horretan noizbait mintzatua izan izana baldintza beharrezkoa da, baina inolaz ere ez nahikoa. Bertzela adierazita: euskararen inguruan ezin da proiekturik eraiki ez iraganari ez etorkizunari begira. Itsusia da aztertzea nola ailegatu garen hona; pentsatzea nora joan nahi dugun, desegokia.

Iriarteren diskurtsoak boladan dagoen jarrera liberalera garamatza ezinbertzean: ikasi nahi duenak ikas dezala, kitto. Baina hori gezurra da. Ni elebakar hazi nintzen, espainolez, eta 23 nituela hasi nintzen euskara ikasten nahi izan nuelako; gure semea elebakar hazi zen, euskaraz, baina eskolan hasi bezain fite espainola ikasi behar izan zuen, halabeharrez. “Errealitate” deituta, desoreka hori sakralizatu eta betikotzen ahal dugu. Edo gobernu bat saiatzen ahal da egoera hori –pixka bat bederen– orekatzen. Baldin eta erabaki ausartak hartzen baditu. Baldin eta alderdiek aliantzak egiten badakite. Eta think tank bat lagungarria izan liteke.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2024-09-18 | Jon Alonso
Bosgarren zutabea

Erribera, historian, sekula euskalduna izan ote den; horra hor Nafarroan, duela berrogei urtetik hona, hainbestean behin errepikatzen den eztabaida bizantziarra (eztabaida bizantziarra: eztabaida alferrekoa, zeinean alde bakoitzak ezin baitizkio frogatu bere baieztapenak beste... [+]


2024-09-18 | Castillo Suárez
Aldairak

Etxez aldatzen naizenean, edo, areago, norbait etxetik joaten denean, oroiminak hartzen dizkit burua eta bihotza. Orduan hasten naiz zer gordeko dudan eta zer ez erabakitzen saiatzen. Izan ere, objektu guztiek lotzen gaituzte zerbaitetara, edo norbait ekartzen digute gogora;... [+]


Lurraren altxamenduak

Estatu poliziala kanpora! Abesten dute negar-gasen leherketen artetik. Gaztetxo konprometituak, amatxi militanteak, aurpegi estaliak, edo ez, pailazoak, musikariak, sindikalistak eta politikariak, kaskodun medikuak, laborariak traktore gainean... Landa-eremuan zein hirian,... [+]


Palestinak munduari dakarkiona

Ezaguna da enpresa frantses batzuek (Thales, Airbus, Dassault) aspalditik laguntzen dutela Israel haren ekipamendu militarra osatzen. Disclose elkartearen inkesta baten arabera, berriz, Frantziako Gobernuak berak hornitu dizkio osagai elektronikoak Israeli, Gazako zibilak... [+]


Pentsamendu askeak

Gauzak ez dira horrela, gauzak horrelaxe daude. Esaldi hori iltzaturik geratu zitzaidan Gorka Urbizuren diskoa osorik eta patxadaz entzun nuenean. Uste nuen aurkikuntza itzela egin nuela identifikazio horrekin, inozentea ni! Gerora ohartu naiz, merchandising-erako leloa izateaz... [+]


Materialismo histerikoa
Merezita

Krisi existentzial dezente ditut inguruan. Nerabezaroa/gaztaroa itxurakerian pasa, antzezten helburu zutena pertsona onak (ona izanik justua, ez denari baietz esaten dion lerdoa) izatea, benetako bizitza bat bizitzea zela, are, iraultza egitea, eta, orain, berrogei urteak pasa,... [+]


Teknologia
Mundu ikuskerAA

Gizakiontzat ez da inoiz erraza izan lasai pentsatzeko denbora tarte luzeak hartzea, bizimodua aurrera ateratzearen ardurarekin bizi gara, bai geurea zein geure ondorengoena. Bizitzeko izan dugun aukera honetan, ahalik eta ongien nahi ditugu gauzak egin. Ardura horiengatik,... [+]


Lokutorio greba Zaballan

Espainiako Estatuko espetxeetatik Euskal Herriratu gintuztenetik Zaballako espetxean komunikazioaren alorrean gabezia ugari topatu ditugu. Aurrez aurreko gutxiago eta laburragoak dauzkagu, lokutorioko bisitak baldintza tekniko kaxkarretan gauzatu behar izan ditugu eta telefono... [+]


2024-09-11 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Europa

Europar sentimendua duen lagun gutxi ditut, ez dakit europartasuna identitate bat izatera iristen ote den. Baina Europara bidaia egiten dugunean, adiskidetasun bat atera daiteke, ze gurean eta bertan gertatzen den lurraldetasun norabide nagusiak elkarbanatuak dira; bertan... [+]


Materialismo histerikoa
Psikiatra bat

Osatu dira, horretarako bitartekoak jarri, eta nahiko azkar. Ze lasaitua, dena isildu denean. Baina balantza handia izan da, eta begien atzean izu bat gehiago pilatu zaie, uneren batean pentsatu dutelako, gainera, agian, ez zirela inoiz itzuliko, edo ez guztiz. "Pasa... [+]


Baserritarren oporrak

Baserritarrek badute oporrik? Galdetu dute eskolan. Ezezkoa erantzun dute ikasleek. Orduan, egunero lanean, baserritar izan nahiko zenukete etorkizunean? Eta inork baserritarra izan nahi ez badu, nork egingo du guretzako janaria? Airean gelditu da galdera.

Pertsonaren osasun... [+]


Eguneraketa berriak daude