“Errepresioaren lehen erronka betidanik izan da banaketa”

  • Frankismoak jazarritako Alfonso Comín kazetari eta politikariaren alaba, eta Toni Comín ERCko diputatu erbesteratuaren arreba da Betona Comín (Bartzelona, Herrialde Katalanak). Mundu duinagoaren aldeko borrokan, Giza Eskubide Zibilen Aldeko Elkarte Katalaneko kidea, ANCko idazkari nazionala eta Omnium Culturaleko bazkidea da.

(Argazkia: Jordi Borràs)

2017ko urriaz geroztik erbesteratuta dago zure anaia Toni Comín. Zer moduz zaudete?

Tira, borrokalariak gara, ez dugu besterik…

Noiz eta nola jakin zenuen zure anaiak erbesteratzeko erabakia hartu zuela?  

2017ko urriaren 27an, Parlamentuko ekitaldia eta gero, bere etxera joan ginen, Sergirekin –bikotea– batera afaltzeko gonbita egina zigulako. Hantxe azaldu zigun erabakia eta biharamunean jarraitu beharreko urratsak. Lehen geldialdia Frantzian egingo zuen eta horretarako laguntza eskatu zidan. Segurtasun arrazoiak tarteko, bera joango zen autoaren aurretik, ezinbestekoa zelako auto ezberdinetan joan eta bidea garbi zegoela ziurtatzea.

Nola gogoratzen duzu egun hura?

Gogorra izan zen. Ordu gutxitan antolatu behar izan nintzen. Lehen unetik argi izan nuen ez nintzela bakarrik joango, eta apirilaren 28ko hauteskundeetan Catalunya en Comúko zerrendaburu izango den eta orain arte Bartzelonako Udaleko alkateorde izan den Jauma Asensiri eskatu nion nirekin etortzeko. Bera Toniren oso laguna da, eta inork baino hobeto ezagutzen zituen testuinguruaren nondik-norakoak. Gainera abokatua da, eta banekien galderarik egin beharrik gabe gure beharretara egongo zela. Frantziako muga gurutzatu eta Toni agurtu genuen.

Errepresioaren gogortasuna bidelagun izan duzue familian. Espero zenuten anaia erbesteratzea?

Noski, espero genuen. Are gehiago, familian errepresioa edo erbestearen arteko eztabaida izan genuenean, amak Toniri esan zion zalantzarik ez izateko, espetxera joanez gero aita espetxeratu zuten faxista berdinen errepresioa biziko zuela. Beraz, erbesteratzea izan zen lehen unetik gure aukera bakarra.

Nola eragin dizue erbesteratzeak denbora honetan guztian?   

Tira, zorionez gaur egungo erbesteratzea ezin da aspaldikoarekin alderatu: batez ere birtualki kontaktua mantentzen dugulako, eta horrek laguntzen du. Baina noski, erbesteak berezkoa du nahi ez duzun herrialde batean bizitzera kondenatuta egotea. Hori zailagoa da familian eta inguruan osasun arazoak daudenean: Toni erbesteratu zenean gure anaia gaixorik zegoen, eta uztailean zendu zen Belgikan. Azken urtea oso gogorra izan da zentzu horretan. Anaiari egun gutxi gelditzen zitzaizkionean, Belgikan bizi zedin antolatu ginen. Orain amak arduratzen nau, berarekin zailagoa da halakorik egitea, eta argi dago Toni erbesteratuta dagoen bitartean galtzen badugu sekulako drama izango dela. Bizitzan ez dago ezer okerragorik maite duzun jendearengandik urruti egon beharra baino.

Nola bizi duzu Espainiako Auzitegi Goreneko epaiketa?

Argazkia: Jordi Borràs

Kausa bakarra da eta guztioi eragiten digu, beraz absoluziorik badago, guztiak izango dira aske. Gogorra izaten ari da, sekulako astindu emozionala eragiten baitigu epaiketak: lehen egunetan gobernua eta Jordiak akusatuen eserlekuetan ikusi nituenean bihotzak buelta eman zidan. Tira, epaiketa telebistatik jarraitu daiteke eta kezkagarria iruditzen zait, oso, mundu zabalaren begietara Fiskaltzak zein akusazioak eraiki nahi duten irudia. Baina larriena da kezkatuta nagoela, auzia judizialki nondik heldu ez dagoen arren, sententzia idatzita dagoelako.

Europako auzitegiek, bitartean, aske utzi dituzte erbesteratutako politikariak. Nola uler daiteke?

Espainiako Auzitegi Gorenak eta justiziak gatazka politiko bat judizializatu dute. Demokrazia errespetatzen ez duten frankistak dira auzi honen atzean daudenak, eta  jendea espetxeratuz konpondu nahi dituzte gatazkak. Espainiako batasuna sakratua delako.  

Epaiketak giza eskubideen urraketen kontrako mobilizazioak berpiztu ditu han eta hemen. Babestuta sentitu al zarete?

Momentu oro. Espetxeratu eta erbesteratuek behin eta berriz eskertu dute jendearen aldetik jasotako babesa. Are gehiago, esango nuke indartsu mantentzen dituen arrazoia dela mobilizazioa. Gertatzen dena da interesa dagoela mobilizazioa zalantzan jartzeko, baina mobilizazioak bizirik jarraitzen du eta sententzia ezagutzen denean hamar aldiz biderkatuko da. Ikusi behar dena da, errepresioaren gorakadaren aurrean jendea gai den mobilizazioak areagotzeko, asteetan luzatuko den greba deialdi baten aurrean jendea batzen den edo ez, adibidez. Espero dugu baietz.

Zer deritzozu alderdi independentisten artean egon diren desberdintasunen inguruan?

Estrategia berri bat ezinbestekoa da. Elkartasuna geroz eta handiagoa izan, orduan eta indartsuagoak izango baikara. Ezin dugu ahaztu errepresioaren lehen erronka betidanik izan dela banaketa, beraz, hein batean, banaketa saiakera horren biktimak gara. Gure helburua bere horretan mantentzen da, eta bide-orria aldatu den arren, ezinbestekoa da elkartasuna berreskuratzea. Ez dago inor soberan eta elkar entzun eta adostasunetara iristeko gai izan behar dugu. Alderdi politiko independentistek hori zor diote herriari.   

Nola ikusten duzue etorkizuna?

Buruzagi independentisten kontrako epaia zigorra izango dela uste dut, eta hala bada Estrasburgoko auzitegietan ditugu etorkizuna eta itxaropena. Baina horretarako lau urte beharko dira, gutxienez.

Preso politikoaren alaba
Argi eta garbi gogoratzen dut gurasoen etxeko terrazan eraiki genuen etxetxoan jolastu bitartean, behin baino gehiagotan sartu zirela grisak etxea miatzera. Horietako batean aitak leihotik jauzi egin zuen. Beldurgarria zen niretzat. Lau urte bete nituenean Bartzelonako Model espetxean ospatu nuen urtebetetzea, aita sententzia betetzen ari zela. Iltzatuta dut espetxera sartzen nintzenean aitaren lagunak ziren presoek abesten zidaten kantua. Gure familian errepresioa bidelagun izan dugu betidanik, eta gaztetxoa nintzela aitaren falta orekatzen nuen, pentsatuta guztion eskubideen alde egin zuen borrokagatik zegoela espetxeratuta.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Katalunia independentziarantz
2024-08-08 | ARGIA
Puigdemont Kataluniara itzuli da zazpi urteren ondoren, eta berriz ere desagertu da

Carles Puigdemont erbestetik itzuli da Kataluniara zazpi urteren ondoren. Salvador Illaren inbestidura saiora joan baino lehen, Bartzelonako Garaipenaren Arkuan hitzaldi labur bat eman du milaka lagunen aurrean. Poliziak Puigdemont atxilotzeko agindua du, baina ez du lortu... [+]


Jesús Rodríguez. Tsunami Democràtic auzia
“Zergatik erori da orain auzi osoa, akatsa egin eta hiru urtera?”

Zortzi hilabeteko erbestealdiaren ondoren, etxera eta Directa-ko erredakziora itzuli da Rodríguez (Gramanet del Besós, Bartzelona, 1974). Inork ezer espero gabe, uztailaren 8an, arratsalde bakarrean, erabat irauli zen bere eta beste hamaika inputaturen aurkako... [+]


Kataluniara itzuli dira Tsunami auziko erbesteratuak

Ostiral goizean ekitaldi politiko bateratua egingo dute Gironan, Herrialde Katalanetan. Puigdemont faltako da, ezin baitu itzuli.


Tsunami auzia artxibatu du Espainiako Auzitegi Gorenak ere

Espainiako Auzitegi Nazionaleko apelazio aretoak astelehen arratsean esan du baliogabetu egin behar direla Tsunami auzi judizialaren ikerketako azken hiru urteak, "ilegalki" luzatu zelako. Erabaki hori behin betiko bihurtzean Carles Puigdemont eta Marta Rovira kasutik... [+]


2024-06-12 | David Bou
Erbeste debekatua

Tren geltoki bateko nasa, bi lagun eta besarkada bat. Besarkada hori izoztuta geratuko da hurrengoan elkartu arte. Ni etxera itzuliko naiz, bera hor geratuko da. Han geratuko da aske izanda ere injustiziak harrapatu nahi gaituelako sentimendu mingarria ere. Jesús... [+]


“Ez dugu auzi justurik edukiko; gidoi hau lehendik idatzita zegoen”

Espainiako Gobernuak onartu berri duen Amnistia Legeak ez ditu zigortutako katalan guztiak bakean utziko. Batzuek erbestean segitzen dute, eta segituko dute, ea noiz arte. Baina beste batzuk berriki joan dira, ustez “gatazka” amaitzear zegoenean, alderdiak Amnistia... [+]


Auziagatik, erbestean
AURRERAPENA | “Amnistia Legea finkatzen joan ahala, are gehiago indartu dute terrorismoaren akusazioa”

Espainiako Diputatuen Kongresuak esperotako Amnistia Legea onartu baino egun gutxi lehenago, Amnistia Legearen aplikaziotik kanpo geratuko diren Tsunami Democratic auziko bi inputatu elkarrizketatu ditu ARGIAk Suitzan, Genevan, erbestean baitaude.

Aurrerapena da ondorengo... [+]


2024-05-30 | ARGIA
Amnistia Legea aurrera atera da Espainiako Kongresuan

Ezusterik gabe eta gehiengo osoz onartu dute Espainiako Kongresuan Amnistiaren Legea, txalo artean. Eztabaida laburra izan da, baina tirabiratsua, eta irainak ere entzun dira. 177 aldeko boto jaso ditu legeak eta 172 kontra.


Junts-PSOE akordioa
Amnistia legea eta negoziazio mahai berria, legealdi akordioaren truke

Akordioaren bidez Juntsek eta PSOEk Kataluniako gatazka historikoa bideratuko duen etapa berri bat ireki nahi dute. Horretarako, bi indarren arteko negoziazio mahai bat eratu dute eta bertako edukiak eta akordioak segitzeko bitartekaritza mekanismoa adostu ere bai.


‘La Directa’ babestu dute ARGIAk eta beste hainbat hedabidek: “Kazetaritza ez da terrorismoa”

La Directa-k salatu du Jesús Rodríguez kazetaria inputatu izana “informaziorako eskubidearen aurkako erasoa” dela. Elkartasun manifestua plazaratu dute Rodríguezi babesa helarazteko, eta dozenaka hedabide eta erakundek sinatu dute jada, ARGIAk... [+]


La Directako kazetari bat ere “terrorismoagatik” inputatu dute Tsunami Demokratikoaren auzian

Espainiako Auzitegi Nazionalak “terrorismo-delitua” egotzi dio Jesús Rodríguez La Directako erredaktoreari eta beste hamaika pertsonari, tartean Carles Puigdemont presidente ohi eta Marta Rovira ERCko idazkari nagusiari, 2019ko epaiaren aurkako... [+]


Puigdemont eta Rovira inputatu ditu Auzitegi Nazionalak Tsunami Demokratikoagatik

Espainiako Auzitegi Nazionala 2019ko udazkeneko protestetan “terrorismo” deliturik izan ote zen ikertzen ari da. Bitartean, PSOEko eta JxCko ordezkariak Bruselan bilduta daude.


Jordien indultua egokia dela onartu dute eta Miquel Buch kontseilari ohia lau urtera zigortu

Ostegun honetan ezagutu dira bi epaiak. Batean, Espainiako Auzitegi Gorenak balekotzat eman ditu Jordi Cuixart eta Jordi Sánchezen indultuak. Bestean, Bartzelonako Auzitegiak laur urte eta erdiko kartzela zigorra jarri dio Miquel Buch Generalitateko Barne kontseilari... [+]


Ponsati ez da agertu Auzitegi Gorenean zeukan hitzordura

Proces auziarekin lotutako Kataluniako kontseilari ohiari desobedientzia delituagatik auzipetzeko erabakia jakinarazi behar zion epaileak. Ponsatik argudiatu du astelehenean ezin izan dela agertu, Europako Parlamentuan lana daukalako.


Eguneraketa berriak daude