1961etik 1971ra AEBek 67 milioi litro agente laranja bota zituzten Vietnamen 20.000 kilometro koadro baso eta 2.000 kilometro koadro labore lur suntsituz.
Agentearen substantzietako batek, dioxinak, gizakiengan ere ondorio kaltegarriak izan zituen berehala: gibeleko eta azaleko arazoak, hormona desorekak… Baina dioxina erloju-bonba bat da, fetuetan kalteak areagotzen baitira.
Hala, garai hartan 4,8 milioi vietnamdarrek arnastu zuten dioxina, hainbat eremu oraindik kutsatuta daude eta hiru belaunaldi geroago ez dirudi agente laranjaren eraginak atzera egingo duenik. Nguyen Van Phuc beteranoaren hitzetan: “AEBek, belaunaldiz belaunaldi, vietnamdarrak hiltzen jarraituko dute”.
Duela mende bat, 1923ko uztailean, espainiarrek lehen aldiz erabili zuten iperita edo ziape-gasa deiturikoa Arrifeko populazio zibilaren kontra. Aurretik, Lehen Mundu Gerrako potentziek soldaduen aurka ondo probatuta zuten arma kimikoa. Erabilera horren ondorioak gaur nabari... [+]
Urtarrilaren 25ean Paris ondoko Instantzia Handiko Auzitegira begira izanen dira milioika vietnamdar. Egun horretan hasiko da Vietnamgo gerlan AEBetako armadak erabilitako arma kimikoei buruzko auzia. Hego Vietnamen agente laranja izenez ezaguna den herbizida eta... [+]
Gerrarako debekatuak baina bake garaiko protestetan huskeria bezala erabiliak, gas negar-eragileek irudikatzen dituzte estatuen bortxa modernoaren kontraesanak. 1920ko hamarkadatik herritarren mobilizazioak zapuzteko prestatuak, gason erabilera fite ugaritu da azken urteotan... [+]
Vietnamgo ordezkaririk ez da izan Holandako Hagan nazioarteko herri auzitegian Monsanto epaitu duenean, urriaren 14tik 16ra. Gerra bukatu eta gero sortutako gurasoen haurrak gaixoarazten ditu korporazioak ekoiztutako Agente Laranja pozoiak, hegazkinek kutsatutako oihanak ez dira... [+]