Pi zenbakia, nahierara

  • Posey konderria (Indiana, AEB), 1888. Edward Johnston Goodwin medikuak zirkuluaren koadratura aurkitu zuen. Bere ereduan, diametroaren eta zirkunferentziaren arteko kozientea bost laurden zati lau zen; alegia, beretzat pi zenbakia 3,2 zela. Eta kito.

XIX. mendearen amaieran, Edward johnston goodwin medikuak eta indianako ordezkarien ganberak erabaki zuten pi zenbakiaren balioa ez zela arkimedesek 2.000 urte lehenago kalkulatutakoa, 3,2koa izango zela handik aurrera.

Antzinarotik hainbat matematikari saiatu zen zirkuluaren azalera soilik konpasa eta erregela erabilita kalkulatzen; tresna horiekin zirkuluaren azalera berdina zuen karratua egin nahi zuten, zirkuluaren koadratura. 1882an Ferdinand von Lindemann matematikariak behin betiko frogatu zuen ezinezkoa zela, horrek ez zeukala inolako zentzurik.

Entzungor, bere metodoa AEBetan eta Europako zazpi herrialdetan patentatu ondoren, Goodwinek “egia matematiko berriaren” lege proiektua aurkeztu zion Indianako Batzar Orokorretako ordezkari bati, “hezkuntzari egindako ekarpen bat, Indianako estatuan doan erabili ahalko dena, 1897ko legegintzaldian ofizialki onartzen bada”. Indianako Ordezkarien Ganberak urte hartako otsailaren 5ean aho batez onartu zuen proiektua, aldeko 67 botorekin eta kontrako iritzirik gabe. Horrenbestez, Arkimedes oker zegoen eta piren balioa ez zen 3,14.

Proiektuak Senatuaren baiezkoa soilik behar zuen aurrera egiteko. Baina  egun hartan, kasualitatez, Purdue Unibertsitateko matematika saileko buru Clarence Abiathar Waldo hantxe zegoen, fakultateko aurrekontua handitzeko eskaera bat egitera bertaratu baitzen. Senatariei labur eta garbi azaldu zien proiektu hura zentzugabekeria zela. Senatuaren hurrengo saioko kontakizuna egin zuen Indianapolis News egunkariak otsailaren 13an: “Zirkulua koadratzeko formula legeztatzeko proposamena jarri zen mahai gainean, txantxa giroan. Senatariek barregarri utzi zuten proiektua. Dibertimenduak ordu erdi iraun zuen”. Eta proiektua bertan behera geratu zen betiko.

2009. urtean AEBetako Kongresuak martxoaren 14a Pi Zenbakiaren Eguna izendatu zuen, datak zenbakiarekin bat egin zezan. Baina Goodwinengatik balitz –eta Waldorengatik ez balitz–, ziurrenik martxoaren 20a aukeratuko zukeen horretarako. Izan ere, egun kongresu horretako kide diren askok, esaterako, Klima aldaketa ukatzen baitute kategorikoki, zirkuluaren koadratura topatu izan balute bezala.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Denboraren makina
Turismoa vs. geoglifoak

Atacamako Desertua Fundazioak eremu horretako geoglifoak suntsitzen ari direla salatu du sare sozialetan; hainbat argazkiren bidez, basamortura 4x4 ibilgailuetan doazen bisitariak eragiten ari diren triskantza erakutsi dute. 1000 eta 1520 urteen artean egindako geoglifo handiak... [+]


Elhuyar anaiek baino lehen

Knustrup (Danimarka), 1546ko abenduaren 15a. Tycho Brahe astronomoa jaio zen. Besteak beste, Kopernikoren Ilargiari buruzko teoria hobetu zuen, errefrakzioei buruzko lehen taula osatu zuen eta Johannes Keplerren irakaslea izan zen.

Beraz, astronomiaren alorrean egindako... [+]


Erromatar kartzela Korinton

Erromatar Inperioko hiri gehienetan kartzelak zeudela pentsatu arren, garai hartako espetxeen arrastorik ia ez da aurkitu  aztarnategietan.

Berriki, ordea,  Matthew Larsen Kopenhageko Unibertsitateko arkeologoak Korintoko erromatar espetxea identifikatu du. 424... [+]


Noiz hasi ginen kantatzen?

Geissenkloesterle (Alemania), dela 42.000 urte. Danubio ibaiaren arroko kobazuloan bizi zirenek txirula bat egin zuten hegazti hezurrak eta mamut bolia erabiliz. Garai bertsuan, Esloveniako Divje Babe kobazuloko biztanleek ere txirula bat egin zuten hartz baten femurra baliatuz... [+]


Panem et circenses

Erroma, K.o 100. urte inguruan. Juvenal poetak zera jaso zuen bere X. Satiran: “Aspaldian, zehazki botoa nori saldu daukagunetik, herri honek politikarekiko interesa galdu du. Lehen buruzagitzak, sortak, legioak eta, finean, dena ematen zuen, baina orain agintariei egiten... [+]


Naumakia ezinezkoa

Udazkenean estreinatuko den Gladiator II filmaren trailerra ikusgai dago eta  hiru minutu eskaseko aurrerapenean dagoeneko akats edo lizentzia historiko bat agerian geratu da.

Ridley Scotten filman naumakia edo itsas gudu bat  egingo da Koliseoan. Ikuskizun garestia... [+]


Bilbaoko ehiztari-biltzailea

Mexikoko Coahuila basamortuan, Bilbaoko dunak izeneko parajean, giza eskeleto baten arrastoak topatu dituzte. Arkeologoek aztertu ondoren, ondorioztatu dute 950-1250 urte artekoak direla eta Candelariako kulturarekin lotuta daudela.

Aurkikuntza berri pozgarria izan da... [+]


Kultura grekoaren seme-alabak gara?

Anbraziako golkoa (Itsaso Jonikoa). K.a. 31ko irailaren 2a. Aktiumgo itsas guduan garaipena lortu eta Egiptoren gaineko kontrola ziurtatu zuten erromatarrek. Horrenbestez Mediterraneoko hegemonia grekoa amaitutzat jotzen da data horretan, baina eragin helenikoak gaurdaino iraun... [+]


Margolan figuratibo zaharrena

Sulawesi (Indonesia) uhartearen hegoaldean, Leang Karampuang kobazuloan hiru irudi antropomorfoz eta basurde batez osatutako margolana aurkitu dute Griffith eta Southern Cross unibertsitateetako eta Indonesiako Agentzia Nazionaleko arkeologoek. Nature aldizkarian argitaratutako... [+]


Leonard Peltierren ihes ukatua

Lompoc (Kalifornia, AEB), 1979ko uztailaren 20a. Leonard Peltier ekintzaile indigenak eta beste bi presok espetxe federaletik ihes egin zuten. Iheskideetako bat kartzelaren kanpoaldean bertan tirokatuta hil zuten; bestea ordu eta erdi geroago atzeman zuten handik milia batera... [+]


Argizaria: bizitzaren eta heriotzaren artean

Paris, 1845. Frédéric Bastiat (1801-1850) ekonomialari eta politikari lapurtarrak Pétition des fabricants de chandelles (Kandelagileen eskaera) satira idatzi zuen. Protekzionismoaren aurkari sutsua, kandelagileek "bere argia salneurri baxuegitan... [+]


Auxerreko haur txikien hilerria

Aurtengo neguan INRAPeko (Ikerketa Arkeologiko Prebentiboen Institutu Nazionala)  arkeologoek nekropoli berezia aurkitu dute Auxerreko (Frantziako Estatua) erdigune historikoan: haur jaioberrientzako edo hilda jaiotako haurrentzako erromatar garaiko hilerria. K.o. I. eta... [+]


Bederatzigarrena eta azkena

Viena, 1824ko maiatzaren 7a. Ludwig Van Beethovenen (1770-1827) 9. Sinfonia estreinatu zen. Konpositore alemaniarrak bukatu zuen azken sinfonia izan zen, baina, asmoari erreparatuta, lehena izan zela ere esan liteke. Beethovenek 1799 eta 1800 urteetan idatzi zuen 1. sinfonia;... [+]


Ospitalepeko zigor-sarekada oroimenean

Ospitalepea, 1944ko ekainaren 27a. Soldadu alemaniarrek sarekada egin zuten Zuberoako 80 biztanle inguruko herri txikian. Zortzi lagun hil zituzten zigor-ekintzan eta hemeretzi atxilotu, guztiak zibilak; horietatik bederatzi deportatuko zituzten eta kontzentrazio esparruetatik... [+]


Normandiako beste lehorreratzea

1415eko udazkenean Agrincourteko gudua lehertu zen Ingalaterra eta Frantziaren artean, Ehun Urteko Gerraren gudu erabakiorrenetakoa. Horretarako, Henrike V.a Ingalaterrako errege eta Irlandako jaunak uda horretan bere ejertzitoa Frantziara bidaltzea erabaki zuenean, soldaduak... [+]


Eguneraketa berriak daude