Ispilu bat jarri digute etxeko atarian, eskailerako hormaren goialdean. Borobil erdi formaduna, kotxeetako atzerako ispiluen antzekoa. Ustekabez harrapatu gaitu presentzia berri eta arrotz horrek. Nahiz eta ez den kamera bat, gainean “Anaia Nagusiak zaindu egiten zaitu” idazteko gogoa sentitu dugu. Gure lehenengo hipotesia izan da norbaitek ezusteko bat bizi eta gero tramankulu hori instalatzeko eskatu duela. Agian ezezagun baten bortxaketa saiakera. Agian bikote ohi jazarlea atariko bazter ilunetan ezkutatuta agertu zaio. Imajinatutako eszenetan biktima emakumea da eta erasotzailea gizona.
Laster gure bizilagunak –bera ere emakume gazte eta feminista– watxapeatu dit: “Aizu, hau eguerdian ez zegoela esango nuke… ”, eta ispiluaren argazki bat. Esan diot ni ere ohartu naizela eta gogaitu nauela. Orain arte sumatu ez dugun arriskuaz abisatzen digu. Hauxe erantzun dit: “Nik ere inoiz ez nuen pentsatu atarian zer edo zer txarra gertatu ahal zitzaidanik. Ispilu madarikatua agertu arte!”.
Etxeko nagusiari idatzi diogu. Bere erantzuna: “Ez da ezer gertatu. Helburua da zonalde itsu guztiak ikustea, segurtasun gehiago sortzeko”. Ederra. Alokairuan bizi gara auzoko gehienok eta gure ugazabek erabaki dute gure onerako dela. Erabaki paternalista horrekin, ordea, kezka berri bat sortu digute. Hobe esanda, mamu bat. Emakumeok ondo baino hobeto ezagutzen dugun mamua, alegia: sexu ikara. Argia-ko 2014. zenbakian, Kontuz ibili artikuluan idatzi nuenez, gizarte patriarkala bortxaketaren mamuaz baliatzen da emakumeok kontrolpean mantentzeko, dependentzia eta beldurra etengabe sustatuz. “Erne! Kontuz ibili!”, esaten dit egunero ispilu nazkanteak.
Baina testuingurua ulertzeko datu bat falta zaizue: Bilboko San Frantzisko kalean bizi naiz. Turismo bulegoak orain dela gutxi arte hona ez etortzea aholkatzen zien atzerritarrei, arriskutsua omen da eta. Hiriko gizatxarrak bizi gara hemen, turismo saileko irudi ederretan inoiz agertzen ez garenak: etorkinak, ijitoak, jonkiak, prostitutak eta maritxu edota soropil mordoa. Bronx bilbotarra. Ghettoan ordena mantentzeko ertzainez eta udaltzainez josita dago auzoa, baita segurtasun kamerez ere. Poliziek lan asko dutela pentsa genezake, baina nik beti berriketan umoretsu ikusten ditut. Noizbehinka gaztetxo magrebtarren bat zirikatzen dute, baita portalera sartu ere kamerak han barruan gertatzen dena grabatu ez dezan.
Sanfraneko auzo elkarte batek “segurtasun gehiago” eskatzen du, lapurretei eta trapitxeoei aurre egiteko. Bozeramaile batek zera esan zidan SOS Arrazakeriako militante nintzela: “Uler ezazu atso batek plaza gizon beltzez beteta ikusi eta segurtasun eza sentitzen duela”. Bestetik gizarte mugimenduen koordinakundeak auzoaren estigmatizazioa, gizarte bazterkeria egoerak, poliziaren gehiegikeriak eta kaleko hezitzaile falta salatzen ditu, eta Munduko arrozak bezalako ekimen ederrak antolatzen ditu auzoaren aniztasuna eta elkarbizitza ospatzeko. Bien kartelak ikus daitezke gure kaleetan, bakoitza bere aldarriekin. Azken boladan beste mezu bat ere agertu da hormetan pintatua: Etorkin gehiegi, euskaraz. Katixa Agirrek esan bezala, basquewashing.
Sexu ikara + segurtasun ezaren mitoa = kontrol soziala, xenofobia eta sentsazionalismoa. Bi nobedade: 1. Atarian ispilua jarri diguten egun berean, Ana Rosaren programako kamera bat ibili da auzotik bizilagun txuriei narkoei eta etorkinei buruz galdezka. 2. Bilbon VOXen egoitza Sanfranen omen dago.
Okzitaniako Tolosako elkartea da aipatu kolektiboa eta Frantziako Gobernuak dekretuz desegin zuen 2022an. Orain Estatu Kontseilua gobernuaren erabakia egokia dela berretsi du.
Sare Herritarrak antolatuta, pasa den urtarrilaren 11n Bilboko kaleak bete zituen manifestazio jendetsuaren ondoren, berriz sortu da eztabaida, euskal presoei salbuespen legeriarik aplikatzen ote zaion. Gure iritzia azaltzen saiatuko gara.
Espetxe politikan aldaketa nabarmena... [+]
Duela gutxi think tank izateko jaioa omen den Zedarriak bere 6. txostena aurkeztu zuen. Beren web orrialdean azaltzen dutenaren arabera, zedarriak ebidentea ez den bidea topatzeko erreferentziak dira. Hots, hiru probintzietako jendarteari bidea markatzeko ekimena. Agerraldi... [+]
Eskoziako Lur Garaietara otsoak itzularazteak basoak bere onera ekartzen lagunduko lukeela adierazi dute Leeds unibertsitateko ikertzaileek.. Horrek, era berean, klima-larrialdiari aurre egiteko balioko lukeela baieztatu dute, basoek atmosferako karbono-dioxidoa xurgatuko... [+]
Karen Daniela Ágredok dioenez, atxilotu zutenean berak ez zuen ertzainik zauritu, haiek lurrera bota zuten eta konortea galdu zuen. Ondoren, Ertzaintzaren komisariaren zoruan iratzartu zen eta handik ospitalera eraman zuten.
Hiuzz + Bloñ + Adur
Noiz: otsailaren 15ean.
Non: Iruñeko Aitzina tabernan (Egun Motelak kolektiboa).
--------------------------------------------
Larunbat goiza Iruñean. Neguko eguzkitan lanera doazen gizon –eta ez gizon– bakarti batzuk... [+]
Hizkuntz Eskubideen Behatokiak jaso ditu kexak: bisita gidatuak gaztelania hutsean, eta sarrerako zerbitzuetan ere bai. Bitxia da kontua: baskoien mintzairaren hitzak dituela uste den brontzezko objektua ikustera joan... eta azalpenak gaztelaniaz. Kexek eragina izan dute, eta... [+]
Julen Linazaroso Macsonrisas-eko kideak azaldu duenez, sari-bolek, harrapakin-kutxek eta enparauek bideojokoetan ordu gehiago jokatzea dute helburu. 35 eta 64 urteko pertsonen artean bideojokoen erabilerak gora egin du 2023tik 2024ra, Ipsosek emandako datuen arabera.
Zubiak eraiki Xiberoa eta Boliviaren artean. Badu jadanik 16 urte Boliviaren aldeko elkartea sortu zela Xiberoan. Azken urteetan, La Paz hiriko El Alto auzoko eskola bat, emazteen etxe baten sortzea, dendarien dinamikak edota tokiko irrati bat sustengatu dituzte.
SPRI sozietatearen eraikinaren aurrean elkartuko dira langileak hurrengo asteko ostiralean.
Ostegunean egoera hori ikertzeko eta zuzentzeko eskatu dio EH Bilduk Nafarroako Gobernuari legebiltzarreko osoko bilkuran. UPNk eta PPk bat egin dute eskaerarekin, eta Osasun Departamentuak urtebete du ikerketa gauzatzeko.
Oldarraldi faxistaren aurrean askatasuna leloarekin manifestaziora deitu dute dozenaka herritarrek. Ostiralean —hilak 21— 19:00etan Herriko Plazatik abiatuko da protesta, eta ahalik eta jendetsuena izatea nahi dute deitzaileek, faxismoaren oldarraldiari galga... [+]