ARGIAn eman genuen esklusiba: Lanbide Heziketako irakasleak enpresaz enpresa proiektuak saltzera bultzatzen ditu Jaurlaritzaren programa batek eta enpresei saldutako proiektuen arabera diru publiko gehiago edo gutxiago jasotzen dute ikastetxeek. Erreportajearen ostean, programa horretan “irregulartasun zantzuak” antzemanda hainbat galdera luzatu dizkio Iñigo Urkulluri EH-Bilduk, baina horren guztiaren berririk ez zuela erantzun du lehendakariak, eta zalantza asko argitu gabe gelditu dira.
Lehendakaritzaren izenean egiten den eta Lehendakaritzatik zuzenean 1.400.000 euroko partida duen programaren jarraibideaz berririk ez duela adierazi du Urkulluk: ez ikastetxeetara bidaltzen diren eginbeharrez, ez programak duen %25eko diru-laguntzaz, ez zein irizpideren arabera osatzen den ikastetxeek jasotzen duten enpresen zerrenda, gero irakasleek enpresa horien atea jotzeko. Urkulluk argudiatu du programa horren garapen operatiboa Lanbide Heziketako Sailburuordetzak daramala, eta horregatik, Rebeka Ubera legebiltzarkideak lehendakariari zuzendutako galderak Sailburuordetzak erantzun ditu.
Sailburuordetzak, ordea, ez ditu hainbat gauza argitu. Programa arautzen duen dekreturik ba al dagoen galdetuta, irakasleen rolari buruzko arau orokorrekin erantzun dute, baina ez da ematen programari lotutako inongo dekretu zehatzen berri. Irakasleek enpresei egindako lan bakoitzagatik ikastetxeak jasotzen duen %25eko diru-laguntza publikoa ofizialki jasota al dagoen ere ez da argitzen. Eta ikastetxeetara bidaltzen den zerrenda ea zein irizpideren arabera osatzen den eta zerrendan parte hartzeko deialdi publikorik ba al dagoen galdetuta, ikastetxeek “informazio gisa” erabiltzeko zerrenda bat dela erantzuten da, garrantzia kendu nahian.
Irakasleak komertzial lanetan
Sailburuordetzak dio irakasleak ez direla saltzaile lanetan ari. Baina artikuluan nabarmendu genuenez, parte hartzen duten ikastetxe guztiak urtean gutxienez 30 enpresa bisitatzera derrigortzen ditu programak, eta enpresei egia ez kontatzeko esaten die Jaurlaritzak irakasleei, ARGIAk eskuratutako dokumentuan: “Ikastetxeak bisitak egiteagatik diru bat jasotzen duela ikusarazten badiegu enpresei, laguntzera gerturatzen den agente bat bezala ordez, gerta liteke bisitak egiteko interesa duen agente bat bezala ikus gaitzatela”. Alegia, komertzial bat bezala.
Programa, diote, “ez da irakasleentzako obligazio gisa planteatzen, baizik eta parte hartzeko gonbidapen” gisa. Artikuluan kontatu genuenez, baina, diru-iturri inportantea bihurtu da programa hau Lanbide Heziketako ikastetxeentzat eta hortaz, pentsatzekoa da ikastetxe batek baino gehiagok bere burua hein batean behartuta ikustea lehia horretan parte hartzera, dirua lortzeko.
Sailburuordetzaren arabera, “ikastetxeen finantzazioa ez dute zehazten hainbat enpresetara egindako bisitek”, baina programa honek 1.400.000 euroko diru-poltsa banatzen du ikastetxeen artean, eta zenbat eta enpresetara bisita gehiago egin eta proiektu gehiago saldu, orduan eta baliabide ekonomiko eta pertsonal publiko gehiago jasotzen ditu ikastetxeak. Hori ez al da finantzazioa baldintzatzea? Bitxia da Sailburuordetzaren planteamendua: berriz dio helburua ez dela “ikastetxeen jarduera finantzatzea, baizik eta bere irakasleengan trebetasun eta gaitasun berriak sortzen laguntzea”.
Hezkuntza sailburuak azalpenak eman beharko ditu Legebiltzarrean
Lehendakariari galderak bidaltzeaz gain, Rebeka Uberak bi agerraldi eskatu ditu Eusko Legebiltzarrean: Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuarena bata, Jorge Arévalo Lanbide Heziketako sailburuordearena bestea. Programa honen inguruan eta oraindik argitu ez dituzten zalantzei buruzko azalpenak eskatuko zaizkie.
ARGIAren Irregulartasunak Lanbide Heziketaren finantzazioan? erreportajea hizpide, Eusko Legebiltzarrean azalpenak eman behar izan dituzte Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuak eta Jorge Arévalo Lanbide Heziketako buruak. Irakasleak enpresei zerbitzuak eskaintzen jartzen... [+]
Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuak eta Jorge Arévalo Lanbide Heziketako sailburuordeak agerraldia zuten Eusko Legebiltzarrean, apirilaren 10ean. Rebeka Ubera EH Bilduko legebiltzarkideak deitu zuen agerraldia, ARGIAk publikaturiko Irregulartasunak Lanbide Heziketaren... [+]
Harriduraz irakurri genuen ARGIAk publikaturiko “Irregulartasunak Lanbide Heziketaren finantziazioan?” artikulua. Baina zur eta lur geratu ginen artikuluan aipatzen zen jarraibidea, Lanbide Heziketako ikastetxeetara bidaltzen zena, eskuratu genuenean. Sinestezina... [+]
Hartzen dituen erabakiek eragileen kontsentsua dutela agertzea gustuko du Jaurlaritzak, baina Hezkuntza Sailak bi proiektu atzera bota behar izan ditu epe laburrean, jasotako kritikengatik: Herenegun programa eta eskola-jantokietarako proposamena. EAErako Hezkuntza Legeak ere... [+]
Lehendakariari galderak bidaltzeaz gain, Rebeka Uberak bi agerraldi eskatu ditu Eusko Legebiltzarrean: Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuarena bata, Jorge Arévalo Lanbide Heziketako sailburuordearena bestea.
Lanbide Heziketako irakasleak ez dagozkien funtzioak egitera bultzatzen ditu Jaurlaritzaren programa batek, ARGIAk eskuratu duen dokumentuaren arabera. Irakasleek proiektuak saldu behar dizkiete enpresei, eta egindako proiektu bakoitzagatik enpresak ikastetxeari ordaintzen dio... [+]
Lanbide Heziketako irakasleak ez dagozkien funtzioak egitera bultzatzen ditu Jaurlaritzaren programa batek, ARGIAk eskuratu duen dokumentuaren arabera. Irakasleek proiektuak saldu behar dizkiete enpresei, eta egindako proiektu bakoitzagatik enpresak ikastetxeari ordaintzen dio... [+]