Krisialditik irakaspenak

Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Hamar urte joan dira munduko ekonomiaren krisialdi larria hasi zenetik. Eraldaketa ugari izaten ari da gure eguneroko bizitzetan. Halere, badirudi ez dugula ezer handirik ikasi geure ohiko portaerak aldatzeko. Neurri paregabean kontsumitzen jarraitzen dugu, ingurumena kutsatzen, armak ekoizten eta gerrak sustatzen. Begi-bistakoa da, gizakia aseezina da eta horrela jarraituko du planeta honetako baliabide oro amaitu arte.

Azken urte hauetako ekonomiaren bilakaerak, bestalde, garbi erakutsi digu alde ekonomikoek areagotzen jarraitu dutela iragan hamarkadetako ildoari eutsita: %1 aberatsenen eta gainontzekoen %99aren arteko aldea handitu da, Thomas Piketty ekonomialariak erakutsi digun gisan, nahiz eta %99 horren baitan ere aldeak egon.

Halaber, beste ezaugarri bat ere aipatu behar da. Izan ere, kapitalak izugarrizko abiadura hartu du zentralizazio prozesu amaigabean. Ez da oraingo kontua kapitala eremu geografiko batzuetan garatu eta sustraitu izana, alabaina, egungo kapitalaren jarduera nagusiak mega-hiri  batzuetan kokatzen ari dira: New York, Boston, Londres, Paris edo Madril bezalako hirietan. Gehienetan, horietako eraikinak zaharkituak egoteaz gain, pertsona zaharrak bizi ziren zerbitzu publiko narriatuekin. Orain, aldiz, enpresa teknologikoak eta profesional kualifikatuak kokatzen ari dira eremu horietan inbertsio erraldoiei jarraituz. Beraz, hiri batzuen irudiak erabat eraldatzen ari dira: eredu berri horren arabera, erdigune horietara sarrera altuko pertsonak doaz bizitzera eta ondo ordaindutako lanpostuz gain zerbitzu oro garatzen dira, luxuzko bizimodua izan dezaten.

Gaur egun hobekiago daude hiri handietako zergadunak herri txikitakoak baino;
haiek zerbitzu guztiak eskura dituzten bitartean,
herri txikietako biztanleek zerbitzu urriago eta garestiagoak dituzte

Bestalde, etxebizitzen burbuilaren ondorioz, gazte asko hirietatik kanpo bizitzera joan zen. Nahiz lanpostua hirian izan eta garraioan denbora luzeago eman behar izan, etxebizitzen prezio eskuragarriagoekin konpentsatuko zutelakoan zeuden, baita zerbitzu publiko eta pribatu eroso samarrekin ere. Baina egoera konplikatu zaie. Izan ere, hurbileko garraio publikoak, errepidekoak zein trenbidekoak, endekatu besterik ez dira egin, abiadura handikoen mesedetarako; haurtzaindegi, osasun-etxe eta eskolentzat diru publikoak murriztu dira eta konpentsatzeko, tokiko eta erregaiaren gaineko zergak puztu dira. Ondorioz, desio zuten bizi kalitatea hondatu besterik ez zaie egin.

Haatik, gaur egun hobekiago daude hiri handietako zergadunak herri txikitakoak baino; haiek zerbitzu guztiak eskura dituzten bitartean, herri txikietako biztanleek zerbitzu urriago, eskasago eta garestiagoak dituzte.  Frantziako Jaka Horiak, beste batzuen artean, zergati honengatik ere irten dira kalera. Laburbilduta, zerga gatazka ematen ari da hiri handi eta herrietako zergadunen artean.

Horrelako zerbait ez al da ari gertatzen Hego Euskal Herrian? Bilbok eta Gasteizek beren esku dauzkate zerbitzu gehienak. Iruñea inguruan ere zentralizazio prozesua geldiezina da. Gipuzkoa nahikoa orekatutako lurraldea zen, baino Donostiak, egunetik egunera, gehiago irensten ditu inguruko jarduera ekonomiko guztiak: merkataritza, batik bat frankiziatua, zentro teknologiko txikiak –nahiz periferian kokatu–, osasun zentroak, kanpoko finantzen sukurtsalak, aseguru bulegoak, eta abar. Halaber, aipagarria da, erdigunea, hotel, pintxo taberna, kafetegi eta jolastokiz betetzen ari da, eta horrek edozein probintziatako hiri bihurtuko gaitu. Hori guztia dela eta, gipuzkoarrok ez al dugu nahiko grinarik izango neoliberalismoaren esplotatzeko era berri honi aurre egiteko?


ASTEKARIA
2019ko martxoaren 10
Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
Arkaitz Zarraga Azumendi
#2
#3
Ane Ablanedo Larrion
#5
Karmelo Landa
Azoka
Azkenak
Kontzertuak, hitzaldiak, antzerkiak, dantzak, bertso-saioak... M8ko ekitaldi kulturalen bilduma

Festa egiteko musika eta kontzertu eskaintza ez ezik, erakusketak, hitzaldiak, zine eta antzerki ikuskizunak eta zientoka ekintza kultural antolatu dituzte eragile ugarik Martxoaren 8aren bueltarako. Artikulu honetan, bilduma moduan, zokorrak gisa miatuko ditugu Euskal Herriko... [+]


2025-03-07 | Uriola.eus
Iker Egiraun, Etxebarrieta Memoria Elkartea
“Bizi dugun testuingurua urteetan emandako borroken ondorioa dela sinbolizatu nahi dugu”

Bilbo Hari Gorria dinamikarekin ekarriko ditu gurera azken 150 urteetako Bilboko efemerideak Etxebarrieta Memoria Elkarteak. Iker Egiraun kideak xehetasunak eskaini dizkigu.


2025-03-07 | Aiaraldea
Ferosca I zentral eolikoaren kontrako alegazioak zabaldu ditu Aiaraldeko Mendiak Bizirik plataformak

Laudion, Aiaran eta Okondon izango du eragina energia azpiegiturak eta plataformaren aburuz, proiektuak eta ingurumen-inpaktuaren azterketak gabezia garrantzitsuak dituzte.


2025-03-07 | Euskal Irratiak
Donibane Lohizuneko Begiraleak kultur elkarteak bere 90 urteak ospatuko ditu

"Entseatzen gira arnas gune bat sortzen Donibane Lohizunen, hain turistikoa den herri honetan". 250 kiderekin Donibane Lohizuneko Begiraleak kultur elkarteak 90 urte bete ditu aurten. Lau emaztek sortu zuten talde hauetan eramaile izan zen Madeleine de Jauregiberri... [+]


“Topaketa antiinperialistak” egingo ditu Askapenak martxoaren 15 eta 16an Bilbon

Karmela espazio autogestionastuan egingo ditu, eta Euskal Herriko zein nazioarteko gonbidatuak egongo dira bertan. "Koiuntura analisi orokorretik abiatu eta Euskal Herriko borroka internazionalistaren gakoetarainoko bidea" egingo dutela adierazi du Askapenak... [+]


Legebiltzarrak 1936ko biktimen legea aldatu du, Erorien Monumentua birmoldatzeko

33/2013 Foru Legeari Xedapen gehigarri bat gehitu zaio datozen aldaketak gauzatu ahal izateko, eta horren bidez ahalbidetzen da “erregimen frankistaren garaipenaren gorespenezkoak gertatzen diren zati sinbolikoak erretiratzea eta kupularen barnealdeko margolanak... [+]


Bi eskumen berri bere gain hartu ditu Jaurlaritzak: atzerritarren lan-baimena eta meteorologia-zerbitzua

2025 amaitu baino lehen Gernikako Estatutuan jasotzen diren eskumen guztiak izatea espero du Jaurlaritzak. Oraindik 25 eskumen falta dira. Transferentzia Batzordea aurreko astean biltzekoa zen baina "agenda arazoak" zirela eta atzeratu zuten. 


Duplak egin du aurtengo Herri Urratseko abestia

Elgarrekin izena du Duplak egin duen aurtengo abestiak eta Senpereko lakuan grabatu zuten bideoklipa. Dantzari, guraso zein umeen artean azaldu ziren Pantxoa eta Peio ere. Bideoklipa laugarrengo saiakeran egin zen. 


2025-03-06 | Haizea Isasa
Kasu, ez gitxu lo!

“Kasu, ez gitxu lo!”. Gure denbora eta manerekin baina heldu gira.

Azaroaren 25ean Baionako elgarretaratzera joan ez joan eta autoak nola partekatu pentsatzetik (joan-jina bi oren), bat-batean Lartzabalen elgarretaratze bat antolatu genuen, eta 47 emazte bildu!... [+]


Eskuin muturrarekin lotura duen alemaniar batek egin zuen Manheim hiriko auto harrapaketa, ez etorkin batek

Alemaniako Poliziak asteleheneko gertakariaren arrazoiak "politikoak" zirela baztertu duen arren, 35 urteko Alexander Scheuermann Ring Bund talde neonaziko kide zen. Bi hildako eta hamar zauritu utzi dituen atentatuaren egileak sare sozialetan "gorroto mezuak"... [+]


2025-03-06 | Mara Altuna Díaz
Mary Kim Laragan-Uranga, AEB-etako euskalduna eta AEK-ko ikaslea
“Euskara ikasten dut AEBetara emigratu zuten nire aitona-amonen ahalegina eta sustraiak ohoratzeko”

“Bi pertsona mota daude munduan: euskaldunak, batetik, eta euskaldunak izan nahiko luketenak, bestetik”. Gaztea zela, Mary Kim Laragan-Urangak maiz entzuten omen zuen horrelako zerbait, Idahon (AEBak), hain zuzen. Ameriketan jaio, hazi, hezi eta bizi izandakoak 70... [+]


Feminismo antimilitarista: ezinbesteko borroka Martxoaren 8an eta beti

Martxoaren 8a, Emakumeen Nazioarteko Eguna, munduan zehar milioika emakumeontzat berdintasuna, eskubideak eta justizia eskatzeko borroka eguna da. Hala ere, gerrek, gatazkek eta politika militaristen hazkundeak markatutako testuinguru global batean, inoiz baino premiazkoagoa da... [+]


Manu Ayerdiren kontrako auzia behin betiko artxibatu dute, instrukzioa epez kanpo luzatu zelako

Geroa Baiko lehendakari eta Nafarroako lehendakariorde izandakoa enpresa bati 2,6 milioi euroko diru-laguntzak ustez modu irregularrean emateagatik zegoen auzipetuta, Davalor auzia deiturikoan. Nafarroako Probintzia Auzitegiak erabaki du auzia behin betiko artxibatzea, legalki... [+]


Feminista sindikalista ala sindikalista feminista

Nahiz eta Nazio Batuen Erakundeak (NBE) 1977an nazioarteko egun bat bezala deklaratu zuen eta haren jatorriaren hipotesi ezberdinak diren, Martxoaren 8aren iturria berez emazte langileen mugimenduari lotua da.


Bilgune Feministak Iratxe Sorzabal babestu du
“Indarkeria matxistaren beste adierazpen bat da tortura, urtez luzez estatuek babestua”

Euskal Herriko Bilgune Feministak deituta elkarretaratzea egin dute Hernanin Iratxe Sorzabali elkartasuna adierazi eta "babes osoa" emateko. Inkomunikatuta egon zen uneak berriz ere epailearen aurrean kontatu behar izatea, "bizi izandakoak utzitako ondorioen... [+]


Eguneraketa berriak daude