Itsasargiak ez dira inoiz betiko itzaltzen

"Urtebete itsasargian". Miren Agur Meabe (Elkar, 2006). Eleberria (Haur eta Gazte Literatura).

Duela gutxi ikusi nuen Ahotsak Ahozko Ondareak egindako Zer da gerra? 1936ko gerra gaztetxoen bihotz-begietan dokumental laburra. Bertan ikusten da zer ideia duen bakoitzak gerraz, eta haurren ezezagutza gazteek osatzen dutela jakiteak lasaitu egiten du bat.

Nolanahi ere, etxean gerraz hitz egin dietenek nahiz jarauntsi hori jaso ez dutenek Haur eta Gazte Literaturaren bidez ere badute ezagutza hori erdiesteko aukera: Martin Ugalderen Itzulera baten historia (1991), Bernardo Atxagaren Behi euskaldun baten memoriak (1991), Joseba Sarrionandiaren Kolosala izango da (2003), Miren Agur Meaberen Urtebete itsasargian (2006) eta Patxi Zubizarretaren Hiru gutun Iruñetik (2012) dira, besteak beste, gaiari heltzen dioten nobelak, ertz ezberdinetatik heldu ere.
36ko Gerraren amaieratik 80 urte pasa direnean, Haur eta Gazte Literaturak literarioki egindako ekarpenak oso aintzat hartzekoak dira: haurren bidez jasotako testigantzak, deserriaren sentimendua, kontzientzia-pizteak, ideologia ezberdinetako pertsonaiak (makiak, sozialistak, nazionalistak eta abar), eta emakumeek gerran izandako askotariko rolak agertzen dira erregistro, narratzaile eta genero literario ezberdinak uztartzen dituzten eleberriotan. Ezaugarri horiek are bereziago bilakatzen dira, kontuan harturik helduentzat sortutako eleberrietan baino lehenago agertzen direla.

Hala bada, Miren Agur Meabe izan da gerrari buruzko nobela bat idatzi duen lehen emakumea. Gerra hasitakoan osaba farozainarengana joan behar duen Jon gazteak kontatzen dizkigu gertaerak. Narratzaile rola berea izanagatik, ahots ugari biltzen dira narrazioan, esaterako emakume aktibistena (haien aldarrikapena beste eleberrietan baino argiagoa da, gainera). Metaforaz eta konparazioz beterik, azpigenero ezberdinak uztartzen dira nobelan (egunerokoa, gutuna, narrazio lirikoa), eta gerraurreko euskal kulturako zenbait sorkuntza lanen eta proiekturen berri ematen da. Gertakari historikoen lekuko, itsasargiak 1936ko gizarte gatazkei, genero rolei eta kultur talkei begiratzen die, irakurleari ahanzturaren itsaso zabaletik ateratzeko bidea eskainiz.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Liburu kritikak
Politono bat entzun nahi?

PLEIBAK
Miren Amuriza Plaza
Susa, 2024

--------------------------------------------------

Miren Amurizaren bigarren eleberria argitaratu du Susak Durangoko azokaren atarian: Pleibak. Aurretik egindako grabazio baten gainean kantatzen ari zarelako antzerkia egitea da... [+]


Umore zoroa

Non sense liburua
Edward Lear
Itzultzailea: Juan Kruz Igerabide
Denonartean, 2024

----------------------------------------------

Edward Lear idazle eta ilustratzaileak 1846an argitaratu zuen esku artean dugun obra hau. Igerabidek liburuaren hitzaurrean dioen bezala,... [+]


Amore eman, ala ez

Hetero
Uxue Alberdi
Susa, 2024

----------------------------------------------------

Negazionismoaren, manosferaren eta trollen aroan ezinbestekoa da literaturaren ekarpena, errealitatearen tolesei begira jartzeko tresna paregabea delako: inguruan ditugun zapalkuntza... [+]


Marigorringoak Afrikan

Guardasolak euria nahi du
Patxi Zubizarreta
Ilustrazioak: Irrimarra
Ibaizabal, 2024

---------------------------------------------

Duela 30 urte argitaratu zuen Patxi Zubizarretak Marigorringoak hegan liburuxka; J. M. Lavarellok ilustratua eta Edebé argitaletxe... [+]


Nire neure

Begiak zerumugan
Idazlea: Miren Agur Meabe
Ilustratzailea: Ane Pikaza
Elkar, 2020

-------------------------------------------------------

Askotariko testuak eta liburuak argitaratu ditu Miren Agur Meabek. Literatur genero guztiekin aritu da: haur eta gazte literatura,... [+]


Francesca eta Maddalena

Barrengaizto
Beatrice Salvioni
(Itzulpena: Fernando Rey)
Txalaparta, 2024

------------------------------------------------

Barrengaizto izenburua aukeratu du Fernando Reyk Beatrice Salvioni-ren La malnata itzultzeko. Reyk dio idazlearen ahotsa izaten ahalegindu dela,... [+]


Irribarrez irakurtzeko

PELLOKERIAK
Ruben Ruiz
Ilustrazioak: Joseba Beramendi, Exprai.
Elkar, 2022

-----------------------------------------------

Ruben Ruizek kontakizun laburrez osaturiko obra berri bat eskaini digu. Ez dira mikroipuinak, kontakizunek, modu independentean irakur badaitezke... [+]


Nor da Memet?

Memet
Noemie Marsily eta Isabella Cieli
A fin de centos, 2022

--------------------------------------------------

Kolore gorriko kanpineko kremailera ireki eta atetxotik begira gaude Lucyrekin batera. Portada honekin hartzen du irakurlea Memet komikiak. Hitz gutxiko... [+]


Patxada

Bihotz-museo bat
Leire Vargas
Elkar, 2024

-----------------------------------------------------

Gazte-egarri da euskal kultur sistema. Horixe zioen Leire Vargasek Berria-n idatzitako zutabean. Odol freskoa nahi du industriak: askotarikoa eta dibertsoa. Azkenean, baina,... [+]


Zentauroak, unikornioak…

Norberak maite duena. Hitza gogoan, irakurketa biziz
Miren Billelabeitia
Pamiela, 2022

------------------------------------------------

Miren Billelabeitia institutuko irakaslea da, literaturzalea eta Literatura unibertsala irakasgaia ematen du duela zenbait urtetatik... [+]


Aliziaren zikloa euskaraz

Snarkaren ehizan
Lewis Carroll
Irudiak: Henry Holiday
Itzulpena eta edizioa:  Manu LÓpez Gaseni
Pamiela, 2024

-------------------------------------------------------

Udaberrian argitaratu zen esku artean dugun obra hau. Alizia herrialde miresgarrian,... [+]


Argia, aldika

Argialdiak
Miriam Luki
Susa, 2023

-------------------------------------------------

Lukiren narrazio liburua hamarna orriko (gutxi gorabehera) bederatzi ipuin laburrez dago osatuta: Argialdiak. Izenburutik abiatuko gara, izan ere, argialdi hitzak argitasuna, araztasuna,... [+]

Joan-etorriko txartela

Itzulerak
Miren Agur Meabe
Elkar, 2023

--------------------------------------------

Iaz kaleratu zuen Miren Agur Meabek Itzulerak eleberria. Pertsonaia nagusiak gazteak direnez, gazte literatura dela esan genezake, baina literatura ona denean, gazte zein helduentzat da,... [+]


Ez da gerra onik

Soka-tira
Testua: Ilan Brenman
Ilustrazioak: Guilherme Karsten
Itzulpena: Ipar Alkain
Denonartean, 2024

-------------------------------------------------

Album honen bukaeran bada Benjamin Franklinen aipu bat: “Sekula ez da izan gerra onik, ezta bake txarrik... [+]


Noiz ospatuko dugu gurea?

Putzua
Goiatz Labandibar
Erein, 2024

----------------------------------------------------------

Goiatz Labandibarren Putzua egun batean gertatzen den hazkunde nobela bat da: hilekoa jaisteak markatzen duena, hain zuzen ere. Edo bestela esanda, heroiaren bidaia bat,... [+]


Eguneraketa berriak daude