Betoiarekiko adikzioak bizi du gizakiaren azken mendeko desarroilismoa. Ura salbu, hormigoia da planetan gehien kontsumitzen den gaia. Plastikoa bezala hormigoia lagungarri izan zaio gure ongizate modernoari. Baina plastikoarekin gertatu bezala, orain hasi gara jabetzen bere benetako arriskuez. Zabortegiak betetzen ditu, hiriak gehiegi berotzen, milaka jende hil eta ekonomiak suntsitzen dituzten uholdeak eragiten, planetaren biziraupena mehatxatzen.
Artikulu hau leitzeko behar duzun denboran, irakurle, munduko eraikuntza industriak 19.000 bainuontzi bete hormigoi isuriko ditu. Egun bakar batean, Txinako Hiru Arroiletako Urtegiaren harresikoa adina. Urtebetean, Ingalaterrako bazter guztiak, ibar eta muino, betonez estaltzeko adina. Horrela hasi du Jonathan Wattsek The Guardian egunkarian “Concrete: the most destructive material on Earth“ dossierra.
“Kalkuluak eginez gero –dio Wattsek– sortu dugun hormigoi pilak dagoeneko pisu handiagoa dauka planetako zuhaitz, sasi eta landare guztiena batuta baino. Bestela esanda, eraikitako inguru artifiziala handiagoa da naturala baino (...) Plastikotan 8.000 milioi tona pilatu dira 60 urteotan, asmatu zenetik: hormigoi industriak bi urtetan metatzen du hori baino gehiago. Plastikoarena baino arazo handiagoa izan arren, ordea, ez da larritasun berarekin aztertzen”.
Betoia bere iraupenagatik maite dugunez, eragindako arazoek ere luzeago diraute. Ustez konpondu behar zituenak benetan nola okerragotu dituen denborarekin ikusten da. Lurraren inpermeabilizazioaren kalteez zalantzarik zuenak, 2005ean ireki ahal izan zituen begiak New Orleansen Katrina urakanak eragindako uholde izugarriekin: hormigoiari esker, lurrak ezin zituen euriak irentsi. Planifikatzaileek, ordea, ez dute ikasi ez AEBetan, ezta Euskal Herrian ere.
Klimaren gaiztotzea dakarten CO2 isurketen %4-8 betonaren ekoizte prozesuari dagozkio. Baina klimarengan askoz eragin gehiago ere baditu. Munduak kontsumitzen duen ur guztiaren %10 hormigoitarako da; nekazariek soroetan eta etxetan jendeak behar duten uraren lehiakide gogorra.
Gutxitan aipatzen da hondarra, baina hormigoitarako area dagoen lekuetan erauzi eta urrun eramateak hondatzen ditu ekosistema asko, arrantzale eta beste jende asko miserian utziz, korporazio handiek sikarioen esku lagata bertako herritarrak zanpatzeko lana.
Betonezko eraikin eta azpiegitura modernoek suntsitu dituzte berezko azpiegiturak, basoak, soroak, zelaiak, errekak... Gizakiak eta planetak berak beharrezkoak dituen funtzioak etenda utzi dituzte: lurzoruko bizia, polinizazioa, akuiferoen asetzea, uholdeen kontrola, oxigenoa sortzea, ura garbitzea.
Oxigenoa ebatsi dio politikari ere, Wattsen esanetan. “Hormigoiak ore berean nahastu ditu politikariak, burokratak eta eraikuntza konpainiak. Alderdietako buruzagiek hautatuak izateko eraikuntza enpresen diru-laguntzak eta bultzadak behar dituzte, administrazioko planifikatzaileek proiektu gehiago behar dituzte hazkundeari eusteko eta eraikuntzako ugazabek kontratu gehiago behar dituzte dirua mugiarazi, langileei zertan aritua eman eta politikariengan eragina izaten jarraitzeko”.
Askotan aipatu arren inork gelditu ezin duen mekanika zoro horrek baizik ezin du esplikatu politikariek zein bero bultzatzen dituzten ingurumenetik bezala gizartearentzako etekinetik begiratuta nabarmenki alferrikakoak edo gutxienez eztabaidagarriak diren azpiegitura erraldoiak. Watts ingelesa baita, Joko Olinpiarrak eta Munduko Koparako han eraikitakoak aipatzen ditu; euskalduna balitz, batik bat Hegoaldean politikariek daukaten hormigoi-mendekotasunaren adibideen zerrenda luzea egin beharko luke.
Garapena eta Yakuza
Japonia aipatzen da hormigoi-adikzioaren adibide klasikotzat. Bigarren Mundu Gerraren ostean hain sutsuki ekin zion elite japoniarrak herrialdea betoneztatzeari, ezen eta bere aginte estiloa doken kokka bataiatu baitzuten, eraikuntzaren herrialdea. 80ko hamarkada amaiera arte primeran funtzionatu zuen, hazkunde tasa handiekin.
Orduko Mendebaldeko irakurleen belarrietaraino iristen ziren Alderdi Liberal Demokratako buruzagien izenak: Kakuei Tanaka, Yasuhiro Nakasone, Noboru Takeshita... Ez zuten ezagutzen, ordea, agintari haien indarra ere eraikitzaile handien diru-laguntzetan oinarritzen zela: “Doken kokka sistema zen herrialde mailako racket-a, lapurreta”.
90eko hamarkadako krisiarekin hormigoiaren etekinak asko murriztu ziren, baina orduan agintariek eta enpresaburuek, elkar hartuta, erabaki zuten makinari presioa areagotzea: zubi izugarri garestiak kasik biztanlerik gabeko eskualdeetaraino iristeko, autopista zabalak landa eremuetan barrena, ibai eta erreka bazter guztiak betonez berbideratzea, Japoniako kostaldea betirako babestuko omen zuten harresi handiak eraikitzea.
Japoniako paisaia asko betirako hondatzea, hori lortu zuten. Baina hormigoiaren segurtasun ustez muga gabea Tohoku lurrikarak zartatu zuen 2011n: minutu gutxitan tsunamiak urperatu zituen Ishinomaki, Kamaishi, Kitakami eta beste hainbeste herri, uhinek irentsirik itsas bazterrean eraikita zeuzkaten babes-harresi garaiezinak.
16.000 pertsona hil ziren, milioi bat eraikin suntsitu, eta ezin sinestekoa: Fukushimako zentral nuklearrak eztanda egin zuen! Aldatzeko garaia heldua, akaso? Ez, bada: Liberal Demokratak itzuli ziren laster agintera, herritarrei aginduz hurrengo hamarkadan herri lanetan 200 biloi yen (1,6 bilioi euro) inbertituko zutela. Eraikuntza konpainia handiek ekin zioten itsas bazterrean are harresi handiagoak eraikitzeari, arrantzale herriak 12 metroko hormaz inguratuz, nahiz eta beren eraginkortasuna auzitan jarrita dagoen.
“Hormigoiak munduan –dio Wattsek– esan nahi du garapena. Teorian, giza aurrerapena zenbait erakuslerekin adierazten da: bizi itxaropena, hezkuntza maila eta beste. Baina lider politikoentzako erakuslerik handiena BPG Barne Produktu Gordina da, askogatik, horrekin kokatzen dute gobernuek beren lekua munduan. Eta horren osagai nagusietakoa hormigoia da”.
Japoniaren garapen ametsei garai oparoenak epeldu ostean, gaur Txina da XXI. mendeko ekonomia nagusi bilakatu nahi duena. Ondorioz, hormigoiaren super-txapelduna ere bihurtu da. Txinak erakusten du, bestalde, zementu, hondar eta urez osatutako material zahar-berri horrek nola eralda dezakeen naturarekiko elkarbizitzan oinarritutako kultura bat BPGean obsesionatutako ekonomia baterantz.
Txinak 2003tik gaurdaino bere lurzoruan erabili du AEBek XX. mende osoan erabili duten adina hormigoi. Gaur mundu osoko beton kontsumoaren erdia Txinarena da. Yu Kongjian arkitektoak ohartarazia du zein arriskutsua den ziklikoki bere astinduak ematen dituen naturari bizkar ematen dion garapena: “Hiritartze [lurraren artifizialtze] prozesu hau heriotzarako bidea da“. Agintariek ez dute horrelakorik entzun nahi, ordea, ez hemen eta ez Txinan.
Inor ez ala denok. Klima larrialdia inork ez pairatzeko aldaketak bideratu ezean, behintzat guztiek pairatu dezagula. Zuk –irakurle–, nik –Jenofa–, haiek –pobreak– eta haiek –aberatsak–. Satisfaziorik ez zidaten eragin Los... [+]
Hodeiak murrizten ari dira eta horrek eragin nabarmena du klima-aldaketan, NASAko ikertzaile-talde batek ondorioztatu duenez. Terra satelitearen datuak aztertuta, ikusi dute azken 20 urteetan, pixkanaka, baina etengabe, murriztu dela hodeien estaldura. Amerikako Batasun... [+]
Muturreko lehorte eta euriteak normaltasun berria bilakatu zaizkigu. Areagotzen dituzten kalte ekonomiko eta ekosistemikoen artean, laborantzak pairaturikoak ez dira txikienak. Bereziki, lehorte garaietan zaluegi idortzen diren edota eurite handietan ur guzia xurgatu ezin duten... [+]
Elur faltak eski estazio ugari kinka txarrean jarri ditu, klima larrialdiaren ondorioz. Baina paisaiari eta naturari ahalik eta etekin ekonomiko handiena ateratzeko batzuen logikak hor jarraitzen du, eta goi mendietan musika festibal erraldoi eta garestiak antolatzea da azken... [+]
220km/h baino abiadura handiagoko haize-boladek astindu dute Frantziako kolonia den Mayotte uhartea. Funtsezko azpiegiturak suntsitu, eta irlaren zati handi bat inkomunikaturik utzi du; biktimen zenbaketa zaildu du horrek. “Premiazko neurriak” hartuko dituela iragarri... [+]
Plastiko kutsadurari konponbide bat adosteko goi-bilera zikloa bukatu berri dute, Hego Koreako Busan hirian iragandako bosgarren gailurrean ere porrot eginda: hitzarmenik adostea ez dute lortu, nagusiki plastiko esportatzaile handiek negoziaketak oztopatu dituztelako. Bitartean,... [+]
Bilboko Zirika! herri gunean eginen dute banaketa, ostiralean 19:00etan. Fanzine bidez eta sare sozialetan zabalduko dituzte partehartzaileen testuak, eta irabazlearena argitaratuko du ARGIAk.
Azken hamar urteetan turismoak eragindako CO2 isurketen emendioa ekonomia orokorrarena baino bi aldiz handiagoa izan da. Nature Communications aldizkari zientifikoak abenduaren 10ean plazaratu ikerketaren emaitzak dira.
Hizkuntza matematikoa ondo ulertu eta interpretatzeak badu garrantzia ikasketa prozesuan; horixe esan ohi diegu guk geure ikasleei, bederen. Matematiken lengoaia unibertsala da, eta oro har, interpretaziorako errore marjina txikia izan ohi da. Nekez marraztuko genuke hiruki bat... [+]
Bide honetatik jarraituta, mende amaierarako, 5.000 milioi pertsona baino gehiago biziko dira lur idorretan. Arazo humanitario, ekonomiko eta sozial ugari eragingo lituzke horrek.
Duela gutxi, larrialdi klimatikoa zertan zetzan galderaren aurrean, zientzialari batek erantzun bikain hau eman zuen: “Begira, larrialdi klimatikoa hauxe da, zure mugikorrean muturreko fenomeno meteorologikoei loturiko gero eta bideo gehiago ikusten dituzu, eta konturatzen... [+]
Hegosudandar gehienak txirotasun larrian bizi izan dira azken bi mendeotan gutienez, eta zoritxarrez, estatu independente bihurtzeak ez die egoera hobetu, munduko herrialde txiroena baita, hainbat gerra tarteko. Testuinguru oso hauskor horretan klima aldaketak zailtasun berri... [+]
Azken asteotan, arkitekturan dihardugunontzat ez da posible izan Valentziako klima gertaera gure lan hizketaldira ez ekartzea. Uraren ibilbidea eraikinen estalkietan, estolderietan, plazetan eta parkeetan pentsatu eta diseinatu behar ditugulako. Ongi dakigu giza eskalako ur... [+]
COP29 hasi da astelehen honetan Bakun, Azerbaijanen hiriburuan. 197 herrialde dira foro honetako kide eta horiez gain mundu osoko sare zibilaren milaka pertsona hurbilduko dira bertara, gobernuen jarduna jarraitzeko. Aurtengo gai izarra finantzazioa izango da.
Copernicus ingurumen behategiaren arabera 2024ak errekorra hautsiko du Lurreko tenperaturari dagokionez, eta hori bakarrik ez, industria aurreko garaiko batez bestekoa baino 1,5ºC altuagoa izango da lehen aldiz.