Etxerako lanak besteei jartzen

Aurreko batean, EAEko hizkuntza politikako sailburuordearen txio bat ikusi nuen, iragarriz 2020an egingo dela entitateetan hizkuntza ohituren aldaketa eragiteko Euskaraldia ekimena. Sailburuordea etxerako lanak besteei jartzen ari zitzaien inguruabar horretan, euskara erabiltzeko eta garatzeko oztopoen erakusle diren hainbat gertakizun izan ziren, euskara hizkuntza ofiziala izanik, bere normalizazioa bultzatzeko arau eta plan urtetsuak dituen lurraldean.

Gogoan izango duzuenez, Eneka Alvarez donostiarrak isuna jaso du, ertzainari euskaraz egiteagatik. Herritar batek azaldu zuen ere Astigarragako pediatra elebakar erdaldunak esan ziola: “Pues si tu hija no me entiende tenemos un problema”. Bide beretik, erizain gazte batek kontatu zuen esan ziola duela 35 urtetik Osakidetzako langile den erizaintzako gainbegiraleak: “Si me dicen mi nombre en euskeriko, ni lo entiendo”. Egun horietan ere, Eusko Legebiltzarrean, ez zioten utzi EH Bildu taldeari lege proposamen bat tramitatzen, euskaraz idatzita egoteagatik. Batera, duela bi urte eskas onartutako Udal Legeak agindu arren udalerrien hizkuntza egoeran eragin dezaketen planen eta egitasmoen eragin linguistikoa aztertzea, Jaurlaritzako Lurralde Antolamenduko Sailak muzin egin zion. Tira, jarrai nezake, baina sakonago aztertu nahi duenak irakur dezake BAT soziolinguistika aldizkariaren 109. alean berriki argitaratu dudan artikulua: EAEko Administrazioa euskalduntzeko sistemaren balantze bat.  

Aipatutako horiek akatsak direla esango du inork; nire ustez politika baten erakusle dira. “Nahiaren eta ezinaren politika” errekurtso adeitsua erabil nezake politika hori azaltzeko, baina Daniel Escribanoren La diglòssia és morta. Visca la diglòssia? Sobre la ideologia lingüística del nacionalisme basc conservador (2017) artikuluak beste ikuspegi zorrotzago bat eman dit. Horren arabera, EAEko (EAJren mendeko) erakundeek erabaki dute, diglosiaren fenomenoa hizkuntza ordezkapenaren fase gisa, eta, beraz, fenomeno txartzat azaldu ordez, bere egitea euskararentzat baliagarri gisa. Goitik behera ukatzen du adituak hori horrela izan daitekeenik, eta argitzen du diglosia positibo hori baliabide diskurtsibo eta sasi-zientifiko gisa baliatzen duela EAJk, zilegitzat aurkeztu edota estaltzeko euskararen berreskurapenerako benetan beharko litzatekeen politika egiteari uko egin izana. Merezi du irakurtzeak, bereziki gomendatzen diot EAEko hizkuntza politikako sailburuordeari.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Euskal herriarentzat nolako Estatu bat nahi dugu?

Bagira prozesuaren emaitza, Herri bidea bide-orria izan zen. Bide-orri honetan, abertzaleen helburua herriari boterea itzultzea dela aipatzen da, eta boterea itzultzeko, herriari burujabetza maila maximoa emanen dioten instituzioak herriari eskaintzea adierazten da. Zehazten da... [+]


Ez da gelako elefante bakarra

Hizpidea jarri zuen Pello Salaburuk sare sozialetan, aipatuta hemendik hamabost urtera etorkinen pisua Bizkaian biderkatu egingo zela, biztanle guztien %22 izateraino, eta hori badela “zinez euskararen mehatxua”. Jakina, horrela botata, beste zehaztasunik gabe, azkar... [+]


2024-07-24 | Itxaro Borda
Estres test

Laugarrenez altxatu da eguzkia Baionako besten eremu setiatuan eta uste dut, septentrioko Euskal Herri honetan, hatsa hobekiago hartzen dugula, batez ere gure hiru diputatuak Fronte Herritar Berrikoak direlako eta olde beltz-kakia hirugarren postura zokoratu dugulako. Bi gauza,... [+]


2024-07-24 | Ahoztar Zelaieta
JELkumeak

Joseba Diez Antxustegi EAJk Eusko Legebiltzarrean duen bozeramaile berriaren iritziz, Imanol Pradales lehendakariak "esperientzia handiko emakumez eta gizonez osatutako gobernua osatu du, sektore profesionaletan errespetatuak eta Euskadirekin konpromisoa hartu... [+]


2024-07-24 | Tere Maldonado
Hezkuntza sailburuari gutun irekia I

Pedrosa andere agurgarria:

Zorionak, Hezkuntza sailburu izendatu zaituztelako. Ez da ardura berria zure gainean izango duzuna aurrerantzean. Ederto ezagutu behar duzu Hezkuntza Saila, lau urte sailburuorde eman ostean. Ikasturtea bukatuta, kontu batzuk gogoratu nahi nizkizuke... [+]


Trump presidenteordea eta Putin ukrainar presidentea

Joe Bidenen narriadura kognitiboaren eztabaidak bi urte inguru ditu. Batzuetan portaera bitxia zuen, beste batzuetan ez zitzaion ondo ulertzen edo egiak ez ziren gauzak esaten zituen, semea Iraken hil zitzaiola, adibidez. Halere, establishment liberalak bere egoera kognitiboari... [+]


Materialismo histerikoa
Ilara on

Ilarei buruzko artikulu bat irakurri nuen duela bizpahiru egun, Guillem Martinezena, eta ez dakit ondo ulertu nuen. Kontatzen zuen etxe azpian ezer berezirik ez zuen izozki denda bat daukala, eta azken aldian ireki orduko izaten duela jendea, bata bestearen atzean ordenatuta,... [+]


Teknologia
Arreta hezten

Ez dut oso argi gure bizitzak gidatzeko, banaka, botere nahikoa dugun, baina saiatzen jarraitu behar dugula bai. Taldean gauza asko egin badaitezke ere, egunero gure buruarekin borroka bakartia dugu aurrera egiteko. Gizaki gehienok, bizitzea den norabide bakarreko ur... [+]


Eguneraketa berriak daude