Badira talde gutxi beraien herrian profetak direnak; eta The Potes bada horietako bat. Bestelako barik hasi zen taldea, ia txantxa moduan: ondo pasatzeko asmotan lagun talde bat elkartu eta banjoaren aukerak probatzearekin batera The Pogues zein traza horretako folk talde ganberroen kantak bertsionatzeari ekin zioten. Emaitza jendaurrean plazaratzen hasi eta harrera oso beroa jaso zuten sorterrian, Arrasate aldean batez ere. Tamalez, baina, epe laburrera taldeak Bergarako Gaztetxean egin zuen kontzertuan RIPeko gitarra jotzaile eta The Poteseko banjo jotzaile Jul Bolinaga bihotzekoak jota hil zen. Betirako orbaina.
Gertaera latz horrek kolokan jarri zuen taldearen jarraipena, baina Julek berak nahiko lukeen moduan, denborarekin aurrera egitea erabaki zuten eta jende gaztea batuta poliki-poliki kanta propioak idazteari ekin diote berriro, Irlandako folkaren kutsua badutenak, jakina, baina rockeroagoak eta gitarreroak diren bestelakoak ere sortuz. Folkaren eta rockaren arteko orekan daude orain, eta emaitza hurbila da, lagun artekotasuna deitzen duena, erraz abestekoa eta energia zein melodia biak bere gain hartzen dituena. Taldea hazi egin da, zalantzarik gabe.
Oihu bat folk-pop-rocka da, oso itsaskorra eta barnerakoia; Sorry I´m drunk folk-punka, The Solanosen lapur eskola bereko triki bihurria duena; Zure babesa taldekideen iturri diren Pogues eta Clashen ezkontza ezin hobea; Mom & dad koadrilan abesteko folk balada goxoa; Until the last one is coming punk-rock melodiko bizi-bizia; Revolution folk-punk itsaskor bezain gitarreroa; Beldurrik ez Strummer eta McGowanen denborapasa; Another song eta Get your rights biak 77ko punkean oinarritutako rock oso melodikoa, batez ere hit-a den azken hori. Zure etsai zure lagun min hillbillytik duen folk aparta; eta Lorolo lotsarik gabeko izena duen taldearen aurkezpen parranderoa.
Horrez gain, taldearen bi klasiko berreskuratu dituzte: La sombra del banjo balada ederra; eta oroimen onenak altxatutako Jul never go folk hunkigarria.
Zerrautsa
Olaia Inziarte
Panda, 2024
-------------------------------------------
Depresio garaian idatzitako hamalau kanta. Halaxe aurkeztu zuen Olaia Inziartek orain aipatu ezin den euskarazko lehenengo late night-ean. Diskoa irekitzen du Zerrautsa pieza bru-ta-lak... [+]
Alosia
Perlata
Autoekoizpena, 2024
----------------------------------------------------
Arrasateko Perlata taldeak lan berria kaleratu du. Hainbat disko ditu bizkarrean, eta azkeneko lana bere jaioterriko punk, Oi! eta rockaren zubi-lana egindako Jesusi Etxeberria... [+]
Xabier Badiola
Xabier Badiola
Gaztelupeko Hotsak, 2023
-------------------------------------------------
Ea, ba. “Gaur egungo musika” musika deitzen zaio erritmo kutxa elektroniko bat duen edozeri, eta, klaro, horrela ezin da. Lerro hauetan saiatu izan gara... [+]
Nick Linbött
Nick Linbött
Kaset ekoizpenak, 2024
------------------------------------------------
Komiki jantzi vintage-arekin, rock-and-rollaren hastapenaren eta Gerra Hotzaren bizipenak bete-betean bizi izan zituzten belaunaldiko pertsonaia batzuen akorduan,... [+]
Ciudad de Polvo
Sal del Coche
Humo Internacional, 2022
-----------------------------------------------
Tira, jada bukatu denez Gramsci zitatzeko moda, ekarri dezakegu lerro hauetara oportunismo akusaziorik gabe. Are gehiago Sal del Cochekoek ere hala ekartzen badute:... [+]
Deus
Kaskezur
Usopop, 2024
-----------------------------------------------------
Deus dugu galtzeko” diote baztandarrek. Eta hala da. Disfrutatzeko egin dute beti musika, haziz joan diren lau musikari trebeen arteko joko eta jolasean. 2008an taldea sortu zutenetik... [+]
Laberintuak
Maniaks
Autoekoizpena, 2024
------------------------------------------
Ohikoa da gaztaroaren borborrean musika taldeak sortzea, eta non eta Arrasaten are gehiago. Baina talde bat sasoian eusteak esfortzu eta konpromiso handia eskatzen du, eta tira egin ezean... [+]
Ezpatei Disdira!
Tatxers
Humo Internacional, 2024
-----------------------------------------
Pop melodia itsaskorren gerrillariak. Vietcong txikiak nola, bata bestearen atzetik, tranpekin edo tranparik gabe berriz harrapatzen gaituzte Tatxersekoek. Himnogintzaren maisuak,... [+]
El país de las maravillas
Kinky boys
Autoekoizpena, 2024
---------------------------------------------
Izenaren adieratik gutxi dauka, gaur egun, Bilbon sortutako hirukoteak. Are gehiago, partaideen ibilbideak joan dira garatzen eta aldatzen. Marga Alday ezaguna... [+]
Agur Eta Ohore X Allá Va La Despedida
Chill Mafia
2024
---------------------------------------------------
Chill Mafiak inauguratu zuen aroak lurperatu du Chill Mafia. Denak ez duela zertan betirako iraun, hori argi baino argiago dugu. Eta hobe dela orain,... [+]
Errautsetatik loratzen
Añube
Autoekoizpena, 2024
-------------------------------------------------
Aspaldian sarri pentsatzen dut Debagoienan gazteek ia soilik musika urbanoa edo oi! musika, bata edo bestea, entzuten dutela; hortik kanpo apenas dagoela jende... [+]
Tuka esaten da
Tu-K
Autoekoizpena, 2024
----------------------------------------------
Musika elektronikoa Euskal Herrira iritsi da!” irakur daiteke, azken urteotan, hango eta hemengo titularretan. Kazetariek entrega datak dituzte pentsatzeko ordua iritsi aurretik,... [+]
ARGIAko erredakzioak aurtengo zortzi hilabeteotan kaleratu diren diskoen artean hiru hautatu ditu, gomendatzeko.
Every action has reaction
BLACK BACON
Artza Records / American Leather Records
----------------------------------------------------------
Badira 25 urtetik gora Kataluniako jatorria daukan eta HHH hardcore talde aitzindariaren sortzaile Alex Montiel Euskal Herrira... [+]
Punka. Punka bueltan da, edo hobe esanda, ez da inoiz joan. Lekitxotik (eta ez Lekeitiotik) datoz Zikinekoak, Mendeku Diskak-ekin argitaratu berri duten Bala Galdua Zure Buru Galduan elegantearekin.
“Eixu Zeuk” filosofia. Hori da oinarria eta helburua... [+]