Jon Lopategik plan bat zuela nabarmendu zigun Unai Iturriagak haren heriotzaren biharamunean. Laburregi esatera, galzorian zatekeen bertsolaritzaren berpizkundea erdiesteko gako estrategikoa transmisioa zela ondorioztatu eta urteak eman zituen ikastetxez ikastetxe, bertso-eskolaz bertso-eskola, plazaz plaza. Transmisioa sormena eta ezagutza txirikordatuz landu zuen, bertsoak ikasarazi eta eginaraziz. Halaxe ahalegindu zen, nekagaitz, bere plana gauzatu asmoz, eta lortu zuen, bistan denez, gaur egun bertsolaritza baita euskal kulturaren epizentroa, gaur egungo bertsolariak idazleak, kantariak, gidoilariak, dantzariak, artista-plastikoak, aktoreak eta intelektualak baitira. Jonek zuen plana ez zen berea soilik, baina gerora, batez ere Elkarte gisa artikulatutakoan, Euskal Herri osoko bertsolari eta bertsozaleok eztabaidatu, adostu eta gauzatu dugun planak Lopategiren ibileretan du hastapenetako bat. Nahiko zukeen Xahok, nahiko zukeen Jose Ariztimuño Aitzol-ek, nahiko zuketen Euzko
Espazioak izan
baditugu, berbarako
kultur-etxe andana,
baina berauetan edo
sano gutxi programatzen
da edo programatzen denaren gehiengoa kanpoko ekoizpena da
Gogoakoek, nahiko zukeen Txillardegik, nahiko zuketen Ez Dok Amairukoek. Hertzainak taldearen izen bereko lehen diskoak 35 urte bete dituenaren karietara Josu Zabalari irakurri berri diogu, orduan musikak gizartean eragin handia zuela eta gaur egun balioa galdu duela, besteak beste musika egun eskuraegi dagoelako eta eskuraegi ez eze, persekutatu ere egiten gaituelako, bakean ez uzteraino. Irantzu Lekuek, ostera, artea jendearen eskura egotea nahiko lukeela erantzun zion Miel. A. Elustondori astekari honetan bertan. Ez al da apasionantea? Ez, antza. Edo bai, kataloxen zein aldetik begiratzen dugun. Arteak Ireki plataformaren salaketarekin bat eginez, berriz ekarriko dugu eztabaidaren plazara euskal sortzaileon gabezia handienetakoa gure lanak erakusteko plaza falta dela. Espazioak izan baditugu, berbarako kultur-etxe andana, baina berauetan edo sano gutxi programatzen da edo programatzen denaren gehiengoa kanpoko ekoizpena da. Ondorioetako bat da euskaldunak ez duela behar beste espazio euskaraz eta kulturaren abarora sozializatzeko. Herrenari bidean oztopo gehiago jartze aldera, oraintsu jakin dugu EAEko Jaurlaritzak Euskal Herri osoko sortzaile eta kulturgileei eragingo liekeen dekretua inposatu nahi digula taberna eta lokal txikietako kultur eskaintzak hilean bakarrera mugatuz. Euskal kulturgintzaren erronkak zein diren antzik ere ez duen enegarren politikari profesionalaren jakinduriari esker. Ad eternum? Kulturgileok, guk ere plan bat beharko dugu ba!
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Abenduaren 26an, aireko eraso batean, Israelgo armadak bost kazetari palestinar hil zituen. Haiekin 130 kazetari palestinar hil zituzten. Albiste horrek gauza pare bat gogorarazi dizkit, lehenengoa, benetako kazetariek jasaten duten jazarpena munduko edozein lekutan, adibidez,... [+]
Azken hilabete hauetan hainbat institututan lan egitea egokitu zait eta, uneren batean edo bestean, ikasleekin lan merkatuak eskaintzen dituen aukerez hitz egin behar izan dut. Ikasleen tipologia askotarikoa da eta hiri berean asko aldatzen da auzo batetik aldamenekora,... [+]
Historikotzat nekez har daitekeen argazkiaren erdian agertzen den neskatoa idazten ari da, zer eta izenorde zerrenda bat: ni, zu, hura, gu, zuek, haiek. Beherantz begira egonik, neskatoaren begirada nolakoa den antzeman ezinik gelditu naiz ni.
Argazkilariaren lanari soraio,... [+]
Pertsona nagusiekin edo aniztasun fisiko eta neuronalak dituzten pertsonekin lanean zaudenean, dugun gizartean gaitasunaren ideiak espezie bezala asko mugatzen gaituela ohartzen zara. Hau da, dugun sistemak gauzak modu espezifiko batean egiteagatik jartzen zaitu balioan, eta... [+]
Idatzi nahi nuen gabonetako argien alde, eta urteroko ohitura bilakatu aldarrikatzea, kaleak argitzen dituzten aro honetan, espazio publiko apain, alai eta gozagarri bat, klase ikuspegitik. Baina, noski, espazio publiko epelak ere bai, zenbait gazte liburutegietan liburuak... [+]
Barkatu hariztiak, artadiak, zumardiak, lertxundiak, lizardiak, haltzadiak, gaztainadiak, urkidiak, gorostidiak, sagastiak, pinudiak eta zuhaitzen elkarte guztiak, baina, gaur, pagadiak du hitzordua negu-mugako ospakizunak direla eta.
Errazagoa egiten zait negu-mugako... [+]
Badator Euskaraldia, berriz ere. Urte berriko udaberrian izango da oraingoan, antza. Dagoeneko aurkeztu dute eta, egia esanda, harritu egin nau; ez Euskaraldiak berak, ezpada beraren leloak: Elkar mugituz egingo dugu.
Irakurri edo entzun dudan lehenengoan, burura etorri zait... [+]
Ildo beretik dator Eusko Jaurlaritza berriaren politika. Hitzak bai, baina ekintzak ez dira argi ikusten Pradalesen gobernuak aurkeztutako aurrekontuan.
Sistema kolonial kapitalista heteropatriarkala auzitan jartzen eta borrokatzen denean, gupidarik gabe erasotzen du bueltan. Eskura dituen tresna guztiak erabiliz, instituzioak, medioak, justizia, hizkuntza, kultura, indarkeria... boterea berrindartzeko, sendotzeko eta... [+]
Ez dakit zuek ere pertzepzio bera ote duzuen –aitor dut: modu azientifikoan hasi naiz idazten hemen–. Pereza hitzaren hedatze naturalaz ari naiz. Gero eta gehiago aditzen baitut Hego Euskal Herriko bazterretan: euskaraz, espainolez eta, jakina, euskañolez... [+]
Askok, Gabonetan, ilusioa baino alferkeria handiagoa sentitzen dugu familia-otordu eta -topaketetan pentsatzean. Baina aurreratzen dizuegu ez dela otordua bera kolektiboki deseroso sentiarazten gaituena, familia tradizionala definitzen duen normatibitatea baizik. Are gehiago,... [+]
Betidanik begitandu zait esanguratsuagoa han-hemenka topa daitezkeen guruztokiei gazteleraz esaten zaien modua: humilladero. Ez al da guruztoki edo santutxo izen nahiko light, zuri edo haragoko konnotaziorik gabekoa? Azken batez, bertatik pasatzen zen oro umiliatu behar zen... [+]
Siriako Arabiar Errepublikaren amaierak harridura handia sortu du, gertatu den moduagatik: azkar eta ia erresistentziarik gabe. Halere, ez da hain arraroa herrialdea suntsituta, pobretuta eta zatitua zegoela kontutan hartzen badugu. Aspalditik siriar gehienen ardura ez zen nor... [+]
Nobedadea izan ohi da Durangoko Azokari lotzen zaion hitz entzunenetako bat. Nobedadea han, eta nobedadea hemen. Zenbaitetan, ordea, lehengokoari beste itxura ematea aski izaten da etiketa hori itsasteko. Talentu berriztagarriz birmasterizatutako CDek eta berrargitalpenek badute... [+]