Lau urteko neskato batek amari mutila izan nahi zuela azaldu zion duela gutxi. Izan ere, suhiltzailea izan nahi du Esmek. Historia hori sarean zabaldu eta telebistara arte egin zuen salto, Bizkaiko emakume suhiltzaileek umearentzat grabatutako bideo ederra dela eta. Itzela izan zen hainbat tokitatik jaso zituen erantzunak. Hainbat emakumek errealitatea erakutsi zioten, zeren eta, errepresentazio publiko eta sozialetik ezabaturik gaudenez, existitzen ez garela ematen baitu. Latza da benetan erreferenterik eza, faltagatik baino harago, emakumeon ezabaketagatik.
Baina ez dut horretan erreparatu nahi, baizik eta Esmeren berbetan ezkutatzen den fenomeno maltzur batean. Mutila izan nahi duela esateak –neska izanda eta neska sentiturik– bere izaerari, bere buruari, bere funtsezko izanari uko egin nahi/behar diola esan nahi baitu. Bera ez da lehenbizikoa, ezta bakarra ere. Uste baino ohikoagoa da. Eta ukaziotik gorrotora pauso benetan laburra dago.
Ileak lazten dituen pentsamendu hau, hala ere, normaltasunez onarrarazten digute. Seguruenik Esmeren amak ere halaxe egin du: txikitatik izan den pertsona, ezkondutakoan, ukatu eta beste pertsona bat izatera pasatu da; zeren eta beste baten abizenaz izendatzea hori baino ez baita, geure izana ukatu eta beste bat bihurtu. Izena duen orok baldin badauka bere izana, izenik ez duena, izatez, ez da. Maitasun eta tradizioz mozorrotzen digute geure buruaren gorroto eta traizioa.
Egia da Espainiako Estatua usadio horretatik at dagoela. Eta horixe da txikitatik gustatu izan zaidan gauzetako bat. Hori eta, momentura arte behintzat, first lady-rik egon ez izana. Momentura arte diot. Gaur egun presidente dagoenak orain emaztea jende aurrean paseatzen baitu eta presidente izan nahi dutenek ere gauza bera egiteari ekin baitiote. Emakumeak moda osagarriak bagina bezala. Seguru nago hori egin ezean, Sánchezen emaztea bere kargua uztera behartuta egon ez zatekeela. Baina Begoña Gómez izateari utzi zion lehen dama-ren paper huts eta hustua betetzen hasi zenetik. Behin hor sailkaturik, horixe da rol publiko posible bakarra. Nahita egin duen atzerapausoa larrutik ordainarazi dio patriarkatuak.
Baina itzul gaitezen harira, Esmek seguruenik honezkero badaki girl berbak, bera izendatzeko ez ezik, edonor iraintzeko ere balio duela. Gogoratu, bestela, Always markak egin zuen kanpaina-iragarkia: gauzak like a girl egitea txarto, ahul eta lerdo baten moduan egitea omen da edo, behintzat, halaxe irudikatu zuten esperimentuan parte hartu zuten neskek, harrezkero ondo barneratuta baitzeukaten.
Zelakoak izan nahi dugun jakin baino lehenago hasten gara garenaz kontzientzia hartzen. Autokontzientzia hartu eta ni-a deskubritzen dugu: zer garen, eta zer egin ahal dugun. Urtebete pasatxo daukagunean hasten da prozesu hau. Autodefinizioa eta autokontzeptua lantzen hasten gara: nork bere buruaren erreferentzia egiten, gure abilitateak balioztatzen eta geure eraginkortasuna neurtzen. Ez da prozesu bakartia, inguruak gutaz adierazten digunak guztiz baldintzatzen baikaitu, eta ulertu “inguru” moduan 24 ordutan bonbardatzen gaituzten mezu eta irudi guztiak. Ez da harritzekoa Kaliforniako Unibertsitateak berriki egindako ikerketan, aztertutako 48 herrialdetako milioi bat andre eta gizonen artean autokonfiantza arrakala nabarmena aurkitu izana. Esmek berak, lau urte baino ez dauzkala, badaki neska izateagatik, berez, gutxiago dela.
Joan den abenduan gaztetxeak pintaketa nazi-faxistak salatu zituen ere, eta oraingo honetan “Stop LGTBI”, “Fuera degenerados” edota “No os dejaremos dormir” bezalako mehatxuak izan dira asteburuan Lakaxitako hormetan azaldu diren mezuak, diana... [+]
“Guk entseatu egiten genuen, mutilei erakusten genien, parrilarako laguntza behar zutenean hor egoten ginen, baina gero sekula ere ez genuen dantzatzen plazan, ezta burutik pasa ere”. Oihane Auzmendi Iturbe (Legazpia, 1977) Sustraiak dantza taldeko dantzaria da,... [+]
Martxoak 14an Itsasuko (Lapurdi) Goxoki Gaztetxean hasitako sei saioko ibilbideak maiatzaren 3an izan du finala Gernikako gaztetxe okupatu berrrian. Egurre Gazte asanbladaren laguntzaz egun osoko egitaraua izan zen larunbatean. Finaleko bigarren fasera, Maddi Aiestaran eta... [+]
Elkarretaratzeak egingo dituzte selektibitateari eta Baxoari ezetz esateko. Gainera, apunte-banku bat eta klase partikularrak jarri dituzte martxan IAko kideek.
“Maite zaitut” herri omenaldia egin diote maiatzaren 3an Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoei Barakaldon, BEC erakustazokan. Euskal gizarteari egindako ekarpena eskertu nahi izan diote milaka pertsonak Maite Zaitut Kultur Elkarteak antolatutako jaialdian.
Trumpek Gazarako behin baino gehiagotan proposatutako garbiketa etnikoarekin jarraituko du Tel Avivek. Netanyahuk sare sozialetan jakinarazi duenez, Israelek milaka erreserbista deitu ditu Gazaren aurkako setioa gogortzeko eta "erabateko garaipena" lortzeko.
2025ean Guatemalan gutxienez kazetari bat hil dute eta beste bat desagerrarazi. Arriskutsua da kazetaritza lana egitea herrialde horretan, eta hala jaso du Mugarik Gabeko Kazetariak erakundeak ere, maiatzaren 2an argitaratutako 2025eko Prentsa Askatasunaren Munduko Sailkapenean... [+]
Gero eta nabarmenagoa da Espainiako Estatuak ez duela planifikazio demokratikorik energiaren arloan. Duela gutxi jasan dugun itzalaldia adibide garbia da, baina ez da bakarra. Energia berriztagarrien kontrolik gabeko eta lurralde askotan gehiegizko hedapena da beste adibide... [+]
Ez dakit itzalaldiak itsutu gaituen edo itsu gaudelako itzali garen. Edozein kasutan, itzalaldia ez da gaur hasi eta bukatu den gertaera histerikoa –barkatu, historikoa–. Aspaldian hasi zela uste dut eta, zoritxarrez, ez zen San Prudentzio egunean amaitu.
Bridgestone Japoniako pneumatikoen multinazionalak kaleratu nahi dituen langileek elkarretaratzea egin dute astelehen eguerdian Japoniak Madrilen duen enbaxadaren aurrean. Horrez gain, langile batzordeko hainbat kide Yolanda Díaz Espainiako Gobernuko Lan ministroarekin ere... [+]
Nazioarteko ekimenak igandean argitaratutako prentsa ohar batean jakitera eman duenez, Maltako Gobernuak bonbardatutako itsasontzia konpontzeko asmoa erakutsi du. Askatasunaren Ontzidiak eskatu die Maltako agintariei itsasontzia herrialdeko uretan sar dadila. Israelen erasoak... [+]
Nazismoaren biktimak izandako euskal herritarrak oroitzeko Eusko Jaurlaritzak egin duen lehen aitorpen instituzionala da. Hego Euskal Herriko 253 pertsona deportatu zituzten 1940 eta 1945 urteen artean. 113 bertan hil ziren eta beste asko, handik bizirik irten baziren ere... [+]
Maiatzaren 6tik 15era egingo da Pantailak Euskarazek antolatutako aktibazio sozialerako ariketa. Helburua, hamar egunez soilik euskarazko ikus-entzunezkoak kontsumitzea da. Ariketan izena eman daiteke maiatzaren 6ra arte.