“Kudeaketarik onena ahalik eta gertuen egiten dena da”

  • 272 udalerrik eta 378 kontzejuk osatzen dute Nafarroako tokiko administrazioa. Orain, udal maparen erreforma adostuta, hamabi eskualdetan bilduko dira, bestela eskaini ezingo lituzketen zerbitzuak eskaini asmoz. Legealdiko egitasmo funtsezkoenetakotzat jo dute parlamentuan onartu duten alderdiek, baina oinarritik dator bidea, udal eta kontzejuetatik orain hiru urte abiatutako prozesutik. Pablo Azkona da horiek denak biltzen dituen NUKFko presidentea. Pozik mintzo da, nahiz eta dioenez, erronka ez den bukatu.

Argazkia: Josu Santesteban

Poza hartuko zenuen behin legea onartuta.

Urteak dira administrazioaren modernizazioa eskatzen ari ginela, eta horri, administrazioa berrantolatuz erantzuten zaio. Hori, berez, bada garrantzitsua. Bestalde, lege hau parte-hartze prozesu batean oinarrituta iritsi da azken helmugara, parlamentura, eta horrek bultzada argia ematen dio. Adostasun nabarmena egon da: parte hartzaileen %61ak adostu du eskualdea izatea figura berria. Legeari parlamentuaren galbahea pasatzea falta zitzaion. Hala ere, hemen ez da ezer bukatzen. Kontrakoa: lanean hasteko marko berri bat dugu.

Lanean, zertan?  

Behin legea argitaratuta, hamabi eskualde eratu beharko dira, bakoitza bere foru lege propioarekin. Gainera, erreforman arlokako hemezortzi lege moldatzeaz hitz egiten da. Beraz, 30 legeri heltzeaz ari gara.

NUKF-en abiatu zen legearekin itxi den prozesua. Nola bizi duzu?

Ni gai honengatik naiz federazioko presidente. 2015ean hautagaitza aurkeztu genuenean, tokiko administrazioaren erreforma oinarritik abiatzea zen gure erronka. Babesa jaso genuen eta hitza bete dugu. Prozesu konplexua zen, bai parte hartu beharreko jende kopuruagatik, baita gaiaren konplexutasunagatik ere. Bidean gauzak ikasten joan gara, baita iritziz aldatzen ere, eta hori aberasgarria da. Erabat deszentralizatutako prozesua izan da, eta oso aberasgarria izan da herrien errealitatea ezagutzea.

Asko hitz egiten da erreforma honen garrantziaz, baina uste duzu herritarrak horretaz jabetzen direla?

Oso garrantzitsua izan arren, gaia ez da inoiz egon herritarrei zuzendutako diskurtsoan, hori da gure porrotik handiena. Uste dut huts egin dugula, ez dugulako eztabaidaren erdigunean jarri herritarrari zer ekarriko dion. Baina hemen adibide bat: 600.000 biztanle gara Nafarroan, komunitate txikia gara, baina oso atomizatua. Nahi badugu Nafarroako idiosinkrasia hau mantendu, populazio gune asko eta sakabanatuekin, eta landa eremuan bizi den jendearekin, tokiko administrazioak tresnak bermatu behar ditu, jendeak han bizitzen jarraitu ahal izan dezan. Tokiko entitateak ez dira gai hainbat gauzari aurre egiteko.

Adibidez?

Argazkia: Josu Santesteban

Tokiko entitate bat elektronikoki zerbitzu bat eskaintzeko gai ez izateak erakusten du hainbat udal bildu behar garela, erantzun bateratuak emateko. Mugikorrarekin funtzionatzera ohitu gara, gure banku edo dendarekin; administrazioarekin ere hala beharko luke. Nafarroan 384 kontzeju ditugu, eta udal pila bat, Madrilgo edo Iruñeko Udalek bete behar dituzten lege berak bete behar dituztenak. Lan hori borondatezko jendeak hartzen du bere gain, lagunduko dieten egitura juridikorik gabe. Hainbat zerbitzuk, eraginkor izateko, gutxieneko masa kritikoa behar dute, eta horretarako ezinbestekoa da toki entitateak elkartzea. Etxean txorrota ireki eta ura ateratzeko milioiak inbertitu behar dira. Entitate batzuk oso txikiak dira, baina zerbitzu horiek eskaini behar dituzte, existitzeari utzi nahi ez badiote.

Pentsa liteke, hainbat udalerri eta kontzeju eskualde batean bilduta, autonomia gal dezaketela.

Eztabaida hori funtsezkoa da, oreka bilatu behar baitugu. Guk udalerrien autonomia bermatu dadin egin dugu lan. Gainera, tokiko entitate bakoitzak erabakiko du zer utzi eskualdearen esku eta zer ez. Udalek honezkero mankomunitateen bitartez eskaintzen dutena da legeak eskualdeari esleitzen diona. Eskualdeak, azken finean, kontzeju eta udalerrien zerbitzurako tresnak dira, haiek bestela eskaini ezin dituzten zerbitzuak eskaintzeko.

Balio dezakete landa eremuko despopulazioari aurre egiteko?

Paperean jasotzea erraza da, baina bai, logikoki, jendea bere lurraldean geratu dadila da nafar administrazioaren erronka nagusietako bat. Horretarako, ezinbestekoa da herritarrek zerbitzuak bizi diren tokian jasotzea. Despopulazioa mundu mailako fenomenoa dela ere egia da, baina uste dut Nafarroan nahiko erraza litzakeela aurre egitea, nahiz eta horretarako hainbat gairi heldu behar zaien: errepide sarea, banda zabalaren ezarpena...

Hiriak handitzen doazen honetan, zer pisu geratzen zaio tokiko adminstrazioari?  

Legearen arabera, udalerria izango da oinarrizko figura. Horrek esan nahi du udalerria dela erdigunea, eta gainerako entitateak harentzako tresnak direla. Udalak zerbitzuak beren kabuz eskaini ezin dituztenean bakarrik baliatuko dira eskualdeez. Ni munizipalismoaren aldekoa naiz: kudeaketarik onena ahalik eta gertuen egiten dena da.

Zeintzuk dira hurrengo erronkak?

Uste dut udalerria administrazio osoaren ardatza izan dadin apustu egiten jarraitu behar dugula. Horretarako ezinbestekoak dira egiturak eta finantziazioa. Hor dago erronka.

 

Udala, politikarako gune
1980an jaio nintzen Lodosan. 2007an zinegotzi hautatu ninduten, LOIUren eskutik, herritar ugariren artean sortu genuen hautagaitza bat. 2011tik naiz Lodosako alkate, 2015tik gehiengo osoz. Gogoan dut aurreko legealdian bilera bat izan zela Lizarraldean, PSN-k kontzejuak ezabatzea proposatu zuelako, eta ikaragarrizko zalaparta sortu zen. Hor hasi nintzen kontzejuen balioaz kontzientzia hartzen, askok parte hartze politikorako modu gisara ulertzen zituztela ikusita. Lizarraldeko hainbat alkate biltzen hasi ginen, eta Nafarroako gainerakoekin kontaktatzen, Berriozarko taldea deitu izan dena sortzeko. 2015ean, udal maparen erreforma abiatzeko gehiengo bat egon zitekeela ikusi genuen, baina federazioaren presidentetza behar genuen horretarako. Orduan aurkeztu genuen nire hautagaitza. Eta hemen nago.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Nafarroako politika
Zentsura mozioa onartuta, UPNk Noain-Elortzibarreko alkatetza galdu du

AINE Noain-Elortzibarreko talde independentea, Harana Gara eta Aldatu Elortzibar egongo dira udalaren agintean, eta azken horretako Luis Mayak hartuko du aginte makila. Martxoaren 31n iragarri zuten mozioa aurkeztuko zutela, UPNren kudeaketaren "noraeza" eta... [+]


2025-04-10 | ARGIA
Negoziazioak “boikoteatzea” egotzi diote sindikatuek Nafarroako Gobernuari, funtzio publikoko greban

Nafarroako funtzio publikoan 30.000 langile zeuden grebara deituta asteazken honetan. Deialdiak jarraipen desberdina izan du sektorearen arabera, eta sindikatuek salatu dute foru gobernuak "abusuzko" gutxieneko zerbitzuak ezarri dituela nahita.


BDZk CAFi exijitu dio Israelekin harremanak mozteko, igandeko manifestazioetan

Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan egin dituzte manifestazioak. Israelek Palestinan egin duen eta aurrera daraman genozidioarekin kolaboratzen duten enpresei laguntza publikoa emateri uzteko eskatu diete Nafarroako Gobernuari eta Eusko Jaurlaritzari.


Apirilaren 9an administrazioko langileen grebara dei egin dute sindikatuek Nafarroan

Mahai Orokorreko sindikatuek salatu dute Gobernuak utzikeriaz jokatu duela ordezkaritza sindikalarekin negoziatzerakoan, horren adibidea da Estatutu berriaren negoziazioan ezarri duen blokeoa. Gobernua Mahai Orokorrean gai horiek guztiak negoziatzera esertzeko ahalegin ugari eta... [+]


0 urtetik 12rako haurrak ikastetxe berean: Nafarroako Gobernuaren proiektu pilotu polemikoa

Haurreskolara beharrean, 0-3 urte bitarteko umea zuzenean ikastetxera bidaltzea, Haur eta Lehen Hezkuntza osoa (12 urtera arte) hartzen dituen zentro berera. Hori da Nafarroako Hezkuntza Sailak Burlatako Hilarion Eslava ikastetxean martxan jarriko duen proiektu pilotua eta... [+]


2025-03-14 | Gedar
Vox Nafarroako Parlamentutik kanpo geratu da ia, barne-desadostasunak direla eta

 Maite Nosti diputatuak kargua utzi du alderdiarekin izandako desadostasunengatik, eta horrek kide bakar batekin utzi du alderdi faxista, talde mistoan sartzera behartuz.


Nafarroako Medikuen Sindikatuak hilabete iraungo duen greba hasi du

Astelehenean abiatu da sindikatuak deitutako greba eta apirilaren 6 arte luzatuko da. Lan-gainkarga salatu eta baldintzak hobetzeko eskatu dute, baita mediku egoiliarrei karrera profesionala aitortzea ere.


Legebiltzarrak 1936ko biktimen legea aldatu du, Erorien Monumentua birmoldatzeko

33/2013 Foru Legeari Xedapen gehigarri bat gehitu zaio datozen aldaketak gauzatu ahal izateko, eta horren bidez ahalbidetzen da “erregimen frankistaren garaipenaren gorespenezkoak gertatzen diren zati sinbolikoak erretiratzea eta kupularen barnealdeko margolanak... [+]


Manu Ayerdiren kontrako auzia behin betiko artxibatu dute, instrukzioa epez kanpo luzatu zelako

Geroa Baiko lehendakari eta Nafarroako lehendakariorde izandakoa enpresa bati 2,6 milioi euroko diru-laguntzak ustez modu irregularrean emateagatik zegoen auzipetuta, Davalor auzia deiturikoan. Nafarroako Probintzia Auzitegiak erabaki du auzia behin betiko artxibatzea, legalki... [+]


Ikasgeletako ratioak etapa guztietan mugatzeko legea eskatu diote Nafarroako Parlamentuari

Seme-alabek eskolan dituzten ratioekin kezkatuta, Arartekoari kexa helarazi zion guraso talde batek, eta orain zuzenean Parlamentuari egin diote eskaera, “legez berma dadin gure seme-alaben hezkuntzaren kalitatean oinarrizkoa den neurria, unean uneko aurrekontuez edo... [+]


Nafarroako Gobernuak Estatuaren indarkeriaren beste zazpi biktima aitortu ditu

Nafarroako Gobernuak ofizialki aitortu ditu gure lurraldean giza eskubideen urraketa larriak jasan zituzten Estatuaren indarkeriaren beste zazpi biktima. Horien artean, hitzez hitz “motibazio politikoko biktima gisa” aitortzen ditu Patxi Erdozain, Eneko Compains,... [+]


Osasunbidean 11 medikuk 17.000 euro irabazten dituzte hilero

Ostegunean egoera hori ikertzeko eta zuzentzeko eskatu dio EH Bilduk Nafarroako Gobernuari legebiltzarreko osoko bilkuran. UPNk eta PPk bat egin dute eskaerarekin, eta Osasun Departamentuak urtebete du ikerketa gauzatzeko.


2025-02-19 | Estitxu Eizagirre
“Kartzelara bidaltzen bagaituzte ere, hemen egongo da herri bat erasoen kontra defendatzeko prest”

Ilbeltzeko igande goiz batez jo dugu Baztanera. Eguzkiak oraindik ez du Lekarozko plaza argitu; bertan elkartu gara Garbiñe Elizegi Narbarte, Itziar Torres Letona eta Ernesto Prat Urzainkirekin. Itzaletan hotz egiten du eta umorez goxatu dugu lehen agurra, hogei urtean... [+]


Eguneraketa berriak daude