Klima ez, sistema aldatu

Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Change the change. Lerroburu hori jarri diote Donostian antolatu den Klima Aldaketaren Nazioarteko Konferentziari. Hiru egunetan, bertoko eta nazioarteko adituak elkartuko dira “historia arrakastatsuak eta “negozio-eredu berriak” aurkezteko eta klima-aldaketaren ondorioen aurrean gizarte gisa ditugun erronkez eztabaidatzeko. Programan, hizlari nagusien artean, Iñaki Arriola, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailburua, Jose Ignacio Asensio, Gipuzkoako Foru Aldundiko ingurumeneko diputatua, Ignacio S. Galán, Iberdrolako presidentea eta Gonzalo Sáenz de Miera, Iberdrolako Klima Aldaketako zuzendaria, Ernesto Gasco, Donostiako alkateordea eta Teresa Ribera, Trantsizio Ekologikorako Espainiako ministroa. Sarrera arrunta 180 euro eta 100 euro ikasle eta langabetuentzat. Ez dut dudarik orri asko beteko dutela komunikabide mainstream-etan baina nire buruari galdetzen diot, pertsonaia horiek eta ordezkatzen duten enpresa eta interesak klima arazoaren parte dira ala soluziobidearena?    

Iberdrolako zuzendaria eta AHT, erraustegia, superportuak, Coke, errepide eta azpiegitura berriak, instituzio politiko eta enpresetatik defenditzen dituztenak, ez daude justizia klimatikoarekin lerraturik, sistemaren parte dira

Iberduero kanpora! Hala kantatu du urte luzeetan euskal mugimendu antinuklear eta ekologistak Lemoizko aferan. Al Gorek, Nobel saridunak, aldiz, Bilboko Guggenheimean euskaldunok zorte handia genuela esan zigun. Aldaketa klimatikoari ekiteko Iberdrola eta Gamesa tresna oso baliotsuak baitira, bere ustez. Gamesa duela gutxi Siemens alemaniarrari saldu diote eta nire aburuz, Iberdrola dugu arazoaren parte (nagusia) eta ez soluzioarena. Espainiako Estatuaren CO2ko isurketen %1aren erantzulea da. Beste multinazional batzuek gehiago kutsatzen dute, noski, Endesak %10, Gas Natural, EDP eta Repsol-Petronor hirukoteak %3 bakoitzak. Cepsa, Cemex, ArcelorMittal, Viesgo eta Cementos Portlandekin batera, hamar enpresa horiek heren bat sortzen dute (%28). Erantzukizun oso nabarmena, aldaketa klimatikoan. 

Klima ez, sistema aldatu! Hau da justizia klimatikoaren leloa mundu osoan.  Kapitalismoaren eredu soziala gainditzeko eredu energetikoa aldatu beharra dago eta trantsizio energetiko hori egitekotan aldeko eta kontrako indarrak eta eragileak borrokan gaude. Iberdrolako zuzendaria eta AHT, erraustegia, superportuak, Coke, errepide eta azpiegitura berriak (Araban, Barroneko urtegia, azken alea dugu), instituzio politiko eta enpresetatik defenditzen dituztenak, ez daude justizia klimatikoarekin lerraturik, sistemaren parte dira. Behetik sortzen diren aldaketak, jende asko biltzen dutenak lotu behar ditugu eta bidaia luze horretan instituzio eta enpresen munduan aliatuak egon badaude, zorionez. Change the change moduko ekimenek ez dute ezer aldatzen/ekartzen... Sistema bera irauteko egiten dira. Zoritxarrez!

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2025-03-11 | Joan Mari Beloki
Euskal Herria Europa berrian

Ukrainako gudaren amaierak ondorio sakonak ekarriko ditu Europa osora. Europako elite ekonomikoek beren indar guztia jarri dute guda-zelaian eta galdu egin dute. Galtzaileek, elite globalistek, beren egitasmo kuttuna galduko dute, Europako Batasuna, eta Bruselatik europar... [+]


Euskara bihotzean eta erdara ezpainean

Azterketak amaitzearekin batera ohikoak bihurtu dira ikasleriaren artean, urteko garai honetan merkeak diren hegaldiak hartu eta adiskideekin bidaiatzea. Horrela egin dut neuk ere eta Londresera joateko aukera izan dut. Ildo beretik, bertan “euskaldun” pilarekin egin... [+]


Hezkuntzaren merkantilizazioa eta noraezaren aurrean, HezkuntzArtea sortu da!

Ez dakit nondik hasi, egia esan. Ordezkoa naizen heinean –irakaskuntzan ikasturte gutxi batzuk daramatzat lanean– eskola ugari ezagutu ditut Nafarroa, Bizkai eta Araban zehar. Lankide izan ditudan irakasleekin euskal eskolak dituen gabezien inguruan hitz egiten... [+]


EAEko Osasun Saila mediku euskaldun bila

Alberto Martinez Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak argi dio: ez ditu mediku euskaldunak aurkitzen, eta euskarazko osasun arreta ezin da bermatu mediku egoiliar (formazioan dauden espezialista) gehienak kanpotarrak direlako. Mediku euskaldunak bilatzea perretxikotan joatea... [+]


Zilbor-hestea

Gogo eta gorputzaren zilbor-hesteak: bi kate. Bi kate, biak ebaki beharrezkoak: bat gorputzaren bizitzeko, bestea gogoaren askatzeko”. Hala dio Mikel Laboaren kantak; hala izan da belaunaldiz belaunaldi, egun arte.

Gogoan dut nire gurasoak askotan joaten zirela... [+]


Iruña-Veleia: epaiketatik bost urtera

Otsailean bost urte bete dira Iruña-Veleiako epaiketatik, baina oraindik hainbat pasarte ezezagunak dira.

11 urteko gurutze-bidea. Arabako Foru Aldundiak (AFA) kereila jarri zuenetik epaiketa burutzera 11 urte luze pasa ziren. Luzatzen den justizia ez dela justizia, dio... [+]


Superwoman

MAITE: (biharko eguna antolatzen bere buruaren baitan) Jaiki, gosaldu, bazkaria prestatu, arropa garbitu, etxea garbitu, gizon hori jaiki, seme-alabak jaiki, hiru horien gosaria prestatu, haiek agurtu, erosketak egin, lanera joan, seme-alabak eskolatik jaso, merienda eman,... [+]


2025-03-07 | Laia Alduntzin
Hezkuntza gotorleku

Matxismoa normalizatzen ari da, eskuin muturreko alderdien nahiz sare sozialetako pertsonaien eskutik, ideia matxistak zabaltzen eta egonkortzen ari baitira gizarte osoan. Egoera larria da, eta are larriagoa izan daiteke, ideia zein jarrera matxistei eta erreakzionarioei ateak... [+]


2025-03-06 | Haizea Isasa
Kasu, ez gitxu lo!

“Kasu, ez gitxu lo!”. Gure denbora eta manerekin baina heldu gira.

Azaroaren 25ean Baionako elgarretaratzera joan ez joan eta autoak nola partekatu pentsatzetik (joan-jina bi oren), bat-batean Lartzabalen elgarretaratze bat antolatu genuen, eta 47 emazte bildu!... [+]


Feminista sindikalista ala sindikalista feminista

Nahiz eta Nazio Batuen Erakundeak (NBE) 1977an nazioarteko egun bat bezala deklaratu zuen eta haren jatorriaren hipotesi ezberdinak diren, Martxoaren 8aren iturria berez emazte langileen mugimenduari lotua da.


2025-03-05 | Gorka Menendez
Ordezkapen Handia

Aurrekoan, ustezko ezkertiar bati entzun nion esaten Euskal Herrian dagoeneko populazioaren %20 atzerritarra zela. Eta horrek euskal nortasuna, hizkuntza eta kultura arriskuan jartzen zituela. Azpimarratzen zuen migrazio masifikatua zela arazoa, masifikazioak zailtzen baitu... [+]


2025-03-05 | Itxaro Borda
Espantuka

Ez dut beti ulertzen nola aritzen ahal diren lur planeta honetako zati okitu, zuri, gizakoi eta kapitalistako aho zabal mediatikoak, beraiena, hots, gurea, zibilizazioa dela espantuka. Berriak irakurtzen baldin baditugu, alta, aise ohartuko gara, jendetasuna baino, barbaria dela... [+]


C2ko ikasleei eskerrak

Administrazioko hainbat gai, LGTBI+ kolektiboko kideen beharrizanak, segurtasun subjektiboa, klima aldaketa, gentrifikazioa, ikus-entzunezkoak erabiltzeko modu berriak, audientzia-datuak jasotzeko moduak, dislexia, ikuspegi pedagogiko aktibo eta irisgarriak, literatur... [+]


Elebitasunaren tranpa

Auzitan jar ez daitekeen baieztapen orokor eta eztabaidaezinaren gisan saldu digute hizkuntzak jakitea printzipioz ona dela, baina baditu bere "ñabardurak", edo esanahi ezkutuagokoak. Hemengo ustezko elebitasun kontzeptuaren azpian dagoen baina kamuflatzen den... [+]


2025-03-05 | Karmelo Landa
Gure esku dagoena

Otzandu egin gara, katalanak eta euskaldunok, ekaitzaren ondoren. Saiatu ginen, bai; sendo ekin genion, eta gogor kolpatu gaituzte; ezin izan genien gure helburu zuzen, ezinbesteko, sakratuei eutsi. Eta porrotaren mingostasuna dastatu dugu, eta bigundu egin gara irabazleen... [+]


Eguneraketa berriak daude