Beltxargen iraultza

Swan lake | Beltxargen aintzira | Dance Factory Johannesburg taldea Zuzendari eta koreografoa: Dada Masilo. Bilboko Arriaga Antzokia / Otsailaren 2a.

Dada Masilo dantzariaren ikuskizun honetan ezer ez da aurretik espero dena. Ez da ikusi nahi genuena baina txarragoa, ezta hobea ere. Egia esan, konplikatua da esplikatzea. Dantza klasiko bat –twist batekin, hori bai– disfrutatzera gindoazen, baina istorio sinple eta labur-laburra (ordubete baina gutxiagokoa) ikusi genuen, zeinean generorik ez zegoen, Beltxargen aintzira klasikoaren argumentua erabat galduta zegoen, eta Txaikovskiren musika oso tarteka entzun genuen. Hau guztia egia da. Baina ikuskizun fresko eta benetan polita eta alaia gozatu genuen.

Hegoafrikan, Dada Masilo dantzari koreografo gazte ezagunenetako bat da, ausarta, distiratsua. Klasikoen artean klasikoena hartu du, beretu egin ditu honen gaiak, Txaikovski-ren musika –beste batzuekin nahastuta, oso nahastuta–, tutuak eta puntako oinetakoak, eta, hori guztiarekin sudur puntan jarri zaiona egin du, begirune handiz, hori bai. Esan bezala, Txaikovski maisuaren gaiak hartu ditu, baita ere Saint-Säens-en pasarteak, edo Arvo Part bezalako musikari garaikideen partiturak. Koktel zoragarria.
Mutilak eta neskak tutua jantzita, amodio homosexual baten istorioa kontatzen du, gizartearen tolerantziarik eza, bakardade sentimendua… baina, hori bai, umorez eta dantza sutzaile batez. Beltxargen aintzira bertsio ero hau Europa osoan, Montrealen, Ottawan eta New Yorken antzeztu da oso kritika onak lortuz. Izan ere, Lyongo bienalean izugarrizko arrakasta izan zuen, batez ere klasikoaren ikuspuntu berri eta apurtzailea emateagatik.

Koreografiari buruz, gauza onak besterik ezin dira esan. Birtuosismoz nahasten ditu  Masilok puntako dantza eta afrikar eragin sendoak dituen dantza garaikidea, oso estilizatua eta erritmikoa. Eta nahasketa horren ondorioz ballet bizi-bizia ateratzen da. Ez nuke esango teknikaren aldetik perfekzioa lortzen dutela, ez, baina perfekziotik haratago joaten dira Johannesburgokoak. Dantzaren pasioa da haien helburua eta zalantzarik gabe lortu zuten pasio eta emozioa publikoarengana transmititzen. Di-da batean pasatu zen berrogei eta hamar minutu iraun zuen ikuskizun zirraragarri hau. Haize freskoa!


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kontzertuak
Hiuzz + Bloñ + Adur
Lete ravero bat Iruñean

Hiuzz + Bloñ + Adur
Noiz: otsailaren 15ean.
Non: Iruñeko Aitzina tabernan (Egun Motelak kolektiboa).

--------------------------------------------

Larunbat goiza Iruñean. Neguko eguzkitan lanera doazen gizon –eta ez gizon– bakarti batzuk... [+]


Analisia
Nostalgiari ‘sold out’

Gauzak ez dira izatez errazak, eta, izango da batagatik edo besteagatik, baina, azken boladan, mingainari behar baino gehiagotan egin diot kosk bi kontu hauengatik: sold out-aren kultura eta FOMOa –azken hori agian azaldu behar da, ez baita hainbestetan esana: esperientzia... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


Arabako musika kolektiboak
Guk geuk, geure erara

Kolektiboki antolatzeko grina aspalditxotik gorpuztu da, besteak beste, kulturaren esparruan. Jendea batzeko abaguneak dira kontzertuak, eta horregatik, musika kolektiboei egingo diegu txokoa erreportaje honetan. Gaia hain zabalean hartu ordez, Araban ipiniko dugu fokua,... [+]


Zenbat dira 30 urte?

Dena
NOIZ: urtarrilaren 18an.
NON: Gasteizko Jimmy Jazz aretoan.

----------------------------------------------

Galdera bat dabilkit buruan azken aldian: zenbat aldatzen dira gauzak 30 urtetan? Bai, irakurle, asmatu duzu: hiru hamarkada bete berri ditut. Laugarren... [+]


Harrokeria gurea da, joder!

Chulería, joder!
NOIZ: urtarrilaren 5ean.
NON: Bilboko Kafe Antzokian.

----------------------------------------------------

Aretoa betetzen ari dela, antzokiko goiko barandaren atzetik beherantz begira, ni baino gazteagorik topatuko ote dudan jolasten eman ditut... [+]


2025-01-15 | Aingeru Epaltza
Houstonetik Nafarroa Arenara

Beyoncé futbol amerikarreko partida baten atsedenaldian, Houstonen (Texas). Kantari estatubatuarra cowboy jantzirik atera da estadio erdira. Kapela hegaluzeak tapatzen dio burua, zangoak belaunetarainoko bota luzeek. Soineko zuri urriak, berriz, izterrak eta paparra... [+]


2025-01-14 | Xuban Zubiria
Odolaren Mintzoa musika taldea
Badator agurra, mintzoak jarraituko du

17 urteko musika ibilbideari itxiera emango dio Odolaren Mintzoak hilaren 25ean Usurbilen eskainiko duen kontzertuan. Amaiera kontzertuaren inguruan egun osoko egitaraua antolatu dute. Bidelagun izan dituzten herriko taldeek hartuko dute oholtza: Rukula, Ameba, Viafara edota... [+]


Segi dezala akelarre antifaxistak

FERMIN MUGURUZA  40. URTEURRENA
Noiz: abenduaren 21ean.
Non: Bilbo Arenan.

-------------------------------------------

Urtero janzten da festa giroz Bilbo abenduaren 21ean. Sagardoa eta taloa protagonista, San Tomas eguneko azoka eguna da. Aurten, gainera,... [+]


2024-12-30 | Ahotsa.info
Hatortxu Rocken azken aurreko edizio jendetsua Atarrabian euskal preso eta iheslarien etxeratzearen alde

Milaka lagun elkartu dira Hatortxu Rock elkartasun jaialdiaren azken aurreko edizioan. Euskal preso politikoen senideei babesa eta sostengua emateko sortutako jaialdiak agur esanen du 2025ko udan Lakuntzan eginen den azken edizioarekin. Sakabanaketarekin amaitzea lortu bada ere,... [+]


Ibai Ripodas: “Balorazio oso positiboa egiten dugu, orain gazteek sortu beharko dituzte presoei elkartasuna helarazteko bide berriak”

Hatortxu Rock jaialdiko 29. edizioa egingo da larunbatean Atarrabian. Sarrerak jada agortuta daude, baina txandak osatzeko laguntza behar da oraindik.


Larunbatean ospatuko dute Hatortxu Rock, Atarrabiako azkena

Antolatzaileek iragarri dutenez, ohiko jaialdia eginen dute abenduaren 28an eta 2025eko uztailean lau eguneko jaialdi berezi baten bidez agurtuko dute behin betiko jendea, "erreminta berriei bide emateko". Orotara, hamazazpi taldek eskainiko dute kontzertua larunbatean.


2024-12-23 | Ahotsa.info
“HTX-k bukatzen du bere zikloa, baina oraindik daude borrokatzeko eta aldarrikatzeko motiboak”

HTX ROCK jaialdiaren azken-aurreko edizioa izanen da abenduaren 28an, eta Atarrabiako herrian ospatuko den azkenekoa, alegia.


Eguneraketa berriak daude