Ostera ere Arriagara, ostera ere zirrara eta gogo beretsuarekin. Oraingo honetan baina Arriaga kanpoaldean giro berezia somatu dut, emakumeen aurkako indarkeriaren kontra protestarako bildutakoen artean, antzokira sartzeko ilara luzea.
Asteburu eroa izan dugu parez-pare taula gainean, kuadrillako baten ezkon aurreko agurra ospatzeko aitzakian, aspaldian elkartuko gabeko sei lagun kuadrilla batu dira landa etxe batean. Betidanik izandako lagunak, betidanik ezagututako egia ezkutuak azaleratuko dituzte, eta orduan hasiko da benetako festa. Alkohola, drogak, eta horiei laguntzeko aspaldian esan gabeko gauza ugari. Azkenerako baina, landa etxean dagoen erlauntzako erleek egin ohi duten moduan, hitz, oihu eta dantza eginez, bata bestearekin komunikatuko dira, betidanik errotutako hori betirako sendotuz.
Erlauntza antzezlanaren kronika
Noiz: urtarrilak 13
Non: Bilboko Arriaga Antzokia
Komedia ederraz gozatzeko aukera izan dugu, eta berriro ere, Errastiren gidoiak, ezusteko barre algara bat baino gehiago lapurtu dit. Komedia indartsua, bizia, elkarrizketa sano eta hizkuntza jator eta zainduarekin. Denbora dezente pasatu da antzokian horrelako giroa topatu ez dudanetik.
Eszenatoki gainean lagun kuadrilla baino aktore zerrenda paregabea ikusi dut, sarritan ez bezala denak emakumeak, ederra hau ere! Zaila egiten zait aktore zehatz baten lana nabarmentzea, denak ere onena eman baitute. Aitziber Garmendiari egokitu zaio protagonista rola eta taxuz bete du papera, baina talde-lana izan da oraingo honetan Arriagako eszenatokian nabarmen.
Arriagatik sarri egin dut salto neure lagunen arteko Kabauko bazkarietara. Gara ikusten nuen uneoro selfie-ak atera eta momentuak izoztu nahian, Andrea gure arteko haserreetan zentzua jarri guran, Paula berriz momentu bakoitzari musika jartzeko ahaleginean… Merezi du, Vaiven konpainiaren azken lana ikusteko tarte bat hartzea. Barre eginaz norbere lagun arteari erreparatzeko, eta betidanik alboan dauzkagun horiek balioan jartzeko ez bada ere.
Zuzendaritza: Mireia Gabilondo
Testua eta zuzendari laguntzailea: Kepa Errasti
Eszenaratze espazioa: Fernando Bernués
Aktoreak: Itziar Atienza, Naiara Arnedo, Sara Cozar, Getari Etxegarai, Aitziber Garmendia eta Leire Ruiz.
Hurrengo emanaldiak:
Otsaila: 22an Beasainen eta 23an Errenterian
Martxoa: 1ean Elgoibarren eta 10ean Billabonan
Apirila: 3an Hernanin eta 13an Amurrion
Itzal(iko) bagina
Taldea: Lokatz Loreak.
Aktoreak: Araitz Katarain, Janire Arrizabalaga eta Izaro Bilbao.
Zuzendaria: Iraitz Lizarraga.
Noiz: otsailaren 2an.
Non: Usurbilgo Sutegi aretoan.
Duela hemeretzi urte berpiztu zen libertimenduen usadioa Donibane Garazin. Antton Lukuk abiatu zuen mugimendu hori, eta bi hamarkadetan, Ipar Euskal Herriko herri desberdinetara ez ezik, Hegoaldera ere hedatu da.
Arizona
Aktoreak: Aitziber Garmendia eta Jon Plazaola..
NOIZ: urtarrilaren 26an.
NON: Berrizko Kultur Etxean. plazan.
-------------------------------------------
Arizona eta Mexiko banatzen dituen muga zaintzera abiatu da Idahotik Margaret (Aitziber Garmendia) eta George (Jon... [+]
AMAK
Konpainia: Txalo teatroa.
Sortzailea: Elena Diaz.
Zuzendaritza: Begoña Bilbao.
Aktoreak: Intza Alkain, Tania Fornieles, Oihana Maritorena eta Iraitz Lizarraga.
Noiz: urtarrilaren 10ean.
Non: Itsas Etxea auditoriumean... [+]
Basabürüako ibar eskuineko gazteek lehen maskarada arrakastatsua eman dute igandean, Lakarrin.
Master Amaierako lan sendoa aurkeztu berri du Peio Berterretxek. Urte luzetan antzerkian ikasia eta aritua, plaza antzerkien jatorriaz eta gaur egun dituzten funtzioez aritu gara harekin, Lekorneko Kabalkadan oinarrituta egin duen ikerketaren aitzakian.
Ztandap
Nork: Mirari Martiarenak eta Idoia Torrealdaik.
Noiz: abenduaren 6an.
Non: Durangoko San Agustin kultur gunean.
------------------------------------------------------
Laugarren pareta hautsi eta zuzenean, zutik eta beldurrik gabe interpelatzen du publikoa stand... [+]
Ztandap
Nork: Mirari Martiarenak eta Idoia Torrealdaik.
Noiz: abenduaren 6an.
Non: Durangoko San Agustin kultur gunean.
-------------------------------------------------
Laugarren pareta hautsi eta zuzenean, zutik eta beldurrik gabe interpelatzen du publikoa stand... [+]
Kaosean sartuak gara. Hori erran digute hedabide frantsesek, legebiltzarrak gobernua erorarazi duelarik abenduaren 4an. Kaos politiko, instituzional, sozial, ekonomikoaren zirimolak infernuko sarabandan bahituko gaituelako izua zainetara isurtzen hasia zaigu denoi. Zer komedian... [+]